CAP. I.
4 Baptismoa. 5 Confessionea. 6 Ioannesen
veztidurá eta ianharia. 9 Christec, batheyatu, 13 eta
tentatu içan den ondoan, 14 Predicatzen: 17, 19 Apostoluac
deitzen: 21, 39 Synagoguetan iracasten. 24 Deabruac hura
eçagutzen. 25 Guero Christec demoniatua, eta 30 Pierrisen
ama-guinharreba sendatzen. 35 Desertuan othoitz eguiten, 40
Sorhayoa sendatzen.
1 IESVS CHRIST Iaincoaren Semearen Euangelio hatsea:
2 Scribatua den beçala Prophetetan, Huná,
nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec appainduren
baitu hire bidea hire aitzinean
3 Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue
Iaunaren bidea, plana itzaçue haren bidescác.
4 Batheyatzen ari cen Ioannes desertuan, eta predicatzen
çuen emendamendutaco baptismoa bekatuén barkamendutan.
5 Eta ioaiten cen harengana Iudeaco herri gucia eta Ierusalemecoac:
eta batheyatzen ciraden guciac harenganic Iordaneco fluuioan, bere bekatuac
confessatzen cituztela.
6 Eta cen Ioannes veztitua camelu biloz, eta larruzco
guerrico batez bere guerruncean inguru, eta othi eta bassezti iaten çuen.
7 Eta predicatzen çuen, cioela, Ethorten da ni
baino borthitzago dena ene ondoan, ceinen çapatetaco hedearen beheitituric
ezpainaiz lachatzeco digne.
8 Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez, baina
harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz.
9 Eta guertha cedin egun hetan, Iesus ethor baitzedin
Nazareth Galileacotic, eta batheya baitzedin Ioannesganic Iordanean.
10 Eta bertan ilkiten cela vretic, ikus citzan ceruäc
erdiratzen, eta Spiritu saindua vsso columbabat beçala haren gainera
iausten.
11 Eta voz-bat eguin cedin ceruètaric, cioela,
Hi aiz ene Seme maitea ceinetan hartzen baitut neure atseguin ona.
12 Eta bertan Spirituac irion ceçan hura desertura.
13 Eta egon cedin han desertuan berroguey egun, tentatzen
cela Satanez: eta cen bassa bestiequin, eta Aingueruèc cerbitzatzen
çuten.
14 Eta Ioannes hatzaman ican cenean, ethor cedin Iesus
Galileara, predicatzen çuela Iaincoaren resumaren Euangelioa:
15 Eta cioela, Complitu da demborá, eta hurbil
da Iaincoaren resumá: emenda çaitezte, eta sinhets eçaçue
Euangelioa.
16 Eta Galileaco itsas bazterrean çabilala ikus
citzan Simon eta Andriu haren anayea, sareac itsassora egoizten cituztela
(ecen pescadore ciraden)
27 Eta erran ciecen Iesusec, Çatozte ene ondoan
eta eguinen çaituztet guiça pescadore.
18 Eta bertan vtziric bere sareac iarreiqui içan
çaizcan.
19 Eta handic aitzinachiago ioanic, ikus citzan Iacques
Zebedeoren semea eta Ioannes haren anayea, hec-ere vncian bere sareac
adobatzen cituztela.
20 Eta bertan dei citzan hec: eta bere aita Zebedeo vncian
vtziric languilequin, iarreiqui içan çaizcan.
21 Guero sartzen dirade Capernaum-en, eta bertan Sabbath
egunean sarthuric synagogán, iracasten ari cen.
22 Eta spantaturic ceuden haren doctrináz, ecen
iracasten cituen authoritate çuenac beçala, eta ez Scribéc
beçala.
23 Eta cen hayén synagogán guiçombat
spiritu satsua çuenic, eta oihuz iar cedin,
24 Cioela, Ah, Cer da hire eta gure artean Iesus Nazarenoa?
gure deseguitera ethorri aiz? ba ceaquiat nor aicen, hi aiz Iaincoaren
saindua.
25 Eta mehatcha ceçan hura Iesusec, cioela, Ichil
adi, eta ilki adi horrenganic.
26 Eta spiritu satsua hura çathituric, eta ocengui
oihuz iarriric, ilki cedin harenganic.
27 Eta spanta citecen guciac, hala non bere artean galdez
baitzeuden, cioitela, Cer da haur? cer doctrina berri da haur? authoritatez
spiritu satsuac-ere manatzen baititu eta obeditzen baitute ?
28 Eta io ceçan haren famác bertan Galilea
inguruco comarca gucia.
29 Eta bertan synagogatic ilkiric, ethor citecen Simonen
eta Andriuen etchera Iacquesequin eta Ioannesequin.
30 Eta Simonen ama-guinharreba cetzan helgaitzarequin:
eta bertan minçatu içan çaizcan harçaz.
31 Orduan hurbilduric goiti ceçan hura escutic
harturic, eta bertan vtzi ceçan helgaitzac: eta harc cerbitza
citzan.
32 Eta arratsean, iguzqui sartzean, ekarten cerautzaten
gueizqui ceuden guciac eta demoniatuac.
33 Eta hiri gucia borthara bildua cen.
34 Eta senda citzan erharçun diuersez eri ciraden
guciac: eta anhitz deabru campora egotz ceçan, eta etzituen deabruac
minçatzera vtziten nola hura eçagutu vkan lutén.
35 Guero goicean oraino ilhun handia cela iaiquiric ilki
cedin, eta ioan cedin leku desertu batetara, eta han othoitz eguiten çuen.
36 Eta iarreiqui içan çaizcan Simon eta
harequin ciradenac.
37 Eta eriden çutenean, erran cieçoten,
Guciac hire bilha diabiltzac.
38 Orduan dioste Goacen hurbilengo burguètara:
han-ere predica deçadançat: ecen hartacotzat ilki içan
naiz.
39 Eta predicatzen çuen hayén synagoguetan,
Galilea gucian: eta deabruac campora egoizten cituen.
40 Eta ethor cedin harengana sorhayobat, othoitz eguiten
ceraucala, eta hari belhauricaturic ciotsala, Baldin nahi baduc chahu ahal
neçaquec.
41 Orduan Iesusec compassione harturic eta escua
hedaturic, hunqui ceçan hura, eta erran cieçón, Nahi
diat, aicén chahu,
42 Eta hori erran çuenean, bertan ioan cedin
harenganic sorhayotassuna, eta chahu cedin.
43 Eta hura mehatchaturic bertan igor ceçan camporát:
44 Eta erran cieçón, Beguirauc nehori deus
ezterroan: baina ohá, eta eracuts aquio Sacrificadoreari, eta presenta
itzac eure garbitzeagatic Moysesec manatu dituen gauçác hæy
testimoniagetan.
45 Baina hura ilkiric has cedin anhitz gauçaren
publicatzen, eta beharquiaren manifestatzen, hala non guehiagoric aguerriz
Iesus ecin sar baitzaiten hirira, baina lekorean leku desertuetan cen,
eta ethorten ciraden harengana alde gucietaric.
CAP. II.
3 Christec paralyticoa sendatzen. 5 Bekatuac
barkatzen. 14 Mattheu, eta 17 Bekatoreac deitzen. 19
Ezconduaz. 20 Barur eta afflictione ethorri beharréz.
21 Abillamendu çarreco pedaçu gogorraz. 22 Çahagui
çarretaco mahatsarno berriaz. 23 Discipuluac Sabbathoan buruca
idoquiten ari. 25 Dauid-ez 26 Propositioneco oguiéz.
27 Sabbathoaz.
1 ETa berriz sar cedin Capernaumen cembeit egunen
buruan, eta ençun içan da ecen etchean cela.
2 Eta bertan anhitz bildu içan dirade hambat
non bortha aldiriéc-ere ecin eduqui baitzitzaqueizten: eta declaratzen
cerauen hitza.
3 Orduan ethor citecen batzu herengana, ekarten
çutela laurez eramaiten cen paralyticobat.
4 Eta ceren ecin hurbil baitzaquidizquion gendetzearen
causaz, aguer ceçaten Iesus cen etche gaina, eta hura çulhaturic,
erauts ceçaten paralyticoa cetzan ohea.
5 Orduan Iesusec hayén fedea ikussiric, erran cieçón
paralyticoari, Semé, barkatu çaizquic eure bekatuac.
6 Eta Scribetaric batzu ciraden han iarriac, eta iharduquiten
çuten bere bihotzetan, hunela,
7 Cergatic haur hunela blasphemio erraiten ari da? Norc
bekatuac barka ahal ditzaque Iaincoac berac baicen?
8 Eta bertan eçaguturic Iesusec bere spirituaz,
ecen hala ciharducatela berac baithan, erran ciecen, Cergatic horrelaco
gaucez diharducaçue çuen bihotzetan.
9 Cein da erratchago, erraitea paralyticoari, Barkatu
çaizquic bekatuac, ala erraitea, Iaiqui adi, eta har eçac
eure ohea, eta ebil adi?
10 Daquiçuençat bada ecen guiçonaren
Semeac baduela bothere bekatuén barkatzeco lurrean (diotsa paralyticoari)
11 Hiri diossat, Iaiqui adi, eta har eçac eure
ohea, eta habil eure etcherát.
12 Eta bertan iaiqui cedin, eta ohea harturic, ilki cedin
gucién presentian: hala non guciac spantatuac baitzeuden, eta glorificatzen
baitzuten Iaincoa, erraiten çutela, Egundano hunelaco gauçaric
eztugu ikussi.
13 Eta ilki cedin berriz itsas alderat: eta populu gucia
ethorten cen harengana, eta iracasten cituen hec.
14 Eta vrruti iragaiten cela, ikus ceçan, Leui
Alpheoren semea peage lekuan iarriric, eta erran cieçón,
Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequión.
15 Eta guertha cedin, Iesus haren etchean mahainean iarriric
cegoela, anhitz publicano eta gende vicitze gaichtotaco iar baitzedin Iesusequin
eta haren discipuluequin, ecén anhitz ciraden eta iarreiqui içan
çaizcan.
16 Eta Scribéc eta Phariseuéc ikussiric
publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten çuela, erran
ciecén haren discipuluey, Cergatic publicanoequin eta vicitze gaichtotacoequin
iaten du eta edaten?
17 Eta haur ençunic Iesusec dioste, Osso
diradenéc eztute medicuren beharric: baina eri diradenéc:
ecen ez naiz ethorri iustoén deitzera: baina bekatoren, emendamendutara.
18 Eta Ioannesen eta Phariseuén discipuluéc
barur eguiten çutén: eta hec ethorten dirade eta diotsate,
Cergatic Ioannesen eta Phariseuen discipuluéc barur eguiten dute,
eta hire discipuluéc ezpáitute baruric eguiten?
19 Eta erraiten draue Iesusec: Ezteyetaco gendéc
baruric ahal daidite ezcondua hequin deno ? ezcondua berequin duteno baruric
ecin daidite.
20 Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua,
eta orduan barur eguinen duté egun hetan.
21 Eta nehorc oihal pedaçu latz-bat eztu iosten
abillamendu çar batetan, ezpere haren compligarri berri harc edequiten
drauca çarrari, eta gaizcoatzenago da ethendurá.
22 Halaber nehorc eztu eçarten mahatsarno berria
çahagui çarretan: ezpere mahatsarno berriac lehertzen ditu
çahaguiac eta mahatsarnoa issurten da, eta çahaguiac galtzen
dirade baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarri behar
da.
23 Eta guertha cedin hura iragaiten baitzen Sabbath egun-batez
ereincetan gaindi, eta has citecen haren discipuluac bidean cioacela
buruca idoquiten.
24 Eta Phariseuéc erran cieçoten, Horrá,
cergatic eguiten duté Sabbathoan eguin sori eztena?
25 Eta harc erran ciecén, Eztuçue egundano
iracurri vkan, cer eguin çuen Dauid-ec necessitate çuenean,
eta gossetu cenean bera eta harequin ciradenac?
26 Nola sarthu içan cen Iaunaren etchean Abiathar
Sacrificadore principalaren demborán: eta propositioneco oguiac
ian vkan cituen, Sacrificadorén baicen iateco sori etziradenac,
eta nola harequin ciradeney-ere eman cerauen?
27 Guero erran ciecén: Sabbathoa guiçonagatic
eguin içan da, ez guiçona Sabbathoagatic.
28 Bada guiçonaren Semea Sabbathoaren-ere iabe
da.
CAP. III.
1 Escu eyarrha sendatzen. 6 Conseillu Christen
contra 10 Eriac sendatzen, 11 Spiritu satsuéc Christ
eçagutzen. 14 Christec Apostoluac predicatzeco ordenatzen.
16 Apostoluén icenac. 22 Blasphemio. 24 Resuma
çathitua. 29 Spiritu sainduaren contretaco blasphemioa. 35
Christen eguiazco ahaideac cein diradén.
1 Guero sar cedin berriz synágogán, eta
cen han guiçombat escua eyhartua çuenic.
2 Eta gogoatzen çutén eya Sabbathoan sendaturen
çuenez accusa leçatençat.
3 Eta diotsa guiçon escu eyhartua çuenari,
Iaiqui adi artera.
4 Guero dioste, Sabbathoan vngui eguitea da sori, ala
gaizqui eguitea? persona baten emparatzea, ala hiltzea: baina hec ichilic
ceuden.
5 Eta hetarát inguru behaturic asserrerequin, eta
hayén bihotzeco obstinationeaz contristaturic, diotsa guiçonari,
Heda eçac eure escua: Eta heda çeçan, eta haren escua,
bercea beçain senda cedin.
6 Orduan ilkiric Phariseuéc, bertan Herodianoequin
conseillu eduqui ceçaten haren contra, hura hil lecatençat.
7 Baina Iesus bere discipuluequin retira cedin itsas alderát:
eta iarrequi cequión gendetze handia Galileatic eta Iudeatic.
8 Eta Ierusalemetic, eta Idumeatic, eta Iordanaz berce
aldetic: eta Tyreco eta Sydoneco inguruètan habitatzen ciradenetaric
gendetze handi, ençunic cein gauça handiac eguiten cituen,
ethor citecen harengana.
9 Eta erran ciecén bere discipuluey vncichobat
bethi prest eduqui lequión, gendetzearen causaz, hers ezleçatençát.
10 Ecen anhitz sendatu vkan çuen, hala non
afflictionetan ciraden guciac oldartzen baitziraden harengana hunqui lecatençat.
11 Eta spiritu satsuéc hura ikusten çutenean,
haren aitzinera bere buruäc egoizten cituztén, eta oihu eguiten
çuten, cioitela, Hi aiz Iaincoaren Sem 12 Bain
12 Baina harc haguitz mehatchatzen cituen, manifesta ez
leçatençat.
13 Guero igan cedin mendi batetara, eta dei citzan beregana
nahi cituenac: eta ethor citecen harengana.
14 Eta ordena citzan hamabi harequin içateco, eta
predicatzera igorteco:
15 Eta lutén bothere eritassunén sendatzeco,
eta deabruén campora egoizteco.
16 Lehenic Symon, (ceini icen eman baitzieçon Pierris:)
17 Eta Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes Iacquesen
anayea, (eta hæy icen eman ciecén Boanerges, erran nahi baita,
igorciri semeac)
18 Eta Andriu eta Philippe, eta Bartholomeo, eta Mattheu,
eta Thomas, eta Iacques Alpheoren semea, eta Thaddeo, eta Simon
Cananeoa,
19 Eta Iudas Iscariot, ceinec bera traditu-ere baitzuen.
20 Eta ethor citecen etchera: eta berriz gendetze handibat
bil cedin, hala non oguiaren iateco artea-ere ecin har baitziroiten.
21 Eta haur ençun çutenean haren
ahaideac ilki citecen hatzaman leçatençat: ecen erraiten
çuten, çoratu cela.
22 Eta Ierusalemetic iautsi içan ciraden Scribéc
erraiten çutén, ecen Beelzebub çuela, eta deabruén
princearen partez deabruac campora egoizten cituela.
23 Eta hec beregana deithuric, erran ciecén comparationez,
Nolatan Satanec Satan campora egotz ahal deçaque.
24 Ecen baldin resumabat bere contra partitua bada, ecin
dauque resuma hura.
25 Eta baldin etchebat bere contra partitua bada, ecin
dauque etche hura.
26 Hala baldin Satan-ere altcha badadi eta partitua
bada bere contra, ecin dauque, baina fin du.
27 Ecin nehorc borthitz baten ostillamenduac, haren etchera
sarthuric, pilla ahal ditzaque, baldin lehen borthitza esteca ezpadeça:
eta orduan haren etchea pillaturen du.
28 Eguiaz erraiten drauçuet, ecen bekatu guciac
guiçonén seméy barkaturen çaiztela, eta blasphematu
dituqueizten blasphemio guciac:
29 Baina norc-ere blasphematuren baitu Spiritu sainduaren
contra eztu barkamenduric vkanen seculan, baina içanen da condemnatione
eternalaren hoguendun.
30 Ecen erraiten çuten, Spiritu satsua du.
31 Ethorten dirade bada haren anayeac eta haren ama: eta
lekorean ceudela igor citzaten batzu harengana, haren deitzera.
32 Eta iarriric cegoen haren inguruän gendetzea,
eta hec erran cieçoten, Huná, hire amac eta hire anayéc
lekorean galdeguiten aute.
33 Orduan ihardets ciecén, cioela, Nor da ene ama,
edo ene anayeac?
34 Eta inguru behatu çuenean haren inguruän
iarriric ceuden discipuluetara, dio, Huná ene ama, eta ene anayeac.
35 Ecen norc-ere eguine baitu Iaincoare vorondatea, hura
da ene anaye eta ene arreba, eta ama
CAP. IIII.
3, 14 Ereillearen comparationea. 18 Elhorriac.
19 Abrastassunac, Guthiciác. 21 Candela erachequia.
24 Neurria. 26 Haci lurrera egotzia. 31 Mustarda bihia.
38 Christec vncian lo eguiten. 39 Haicea eta itsassoa cessa
eraciten 40 Fedea.
1 Guero berriz has cedin iracasten itsas bazterrean: eta
bil cedin harengana gendetze handi, hala non bera vncira sarthuric, iarriric
baitzegoen itsassoan: eta populu gucia itsas costan leihorrean cen.
2 Eta iracasten cerauen comparationez anhitz gauça,
eta erraiten cerauen bere doctrinán,
3 Ençun eçaçue, Huná, ereillebat
ilki cedin ereitara.
4 Eta guertha cedin ereitean, partebat eror baitzedin
bide bazterrera, eta ethor citecen ceruco choriac, eta irets ceçaten
hura.
5 Eta berce partebat eror cedin leku harriçuetara,
non ezpaitzuen lur anhitzic: eta bertan ilki cedin, ceren ezpaitzuen lur
barnetassunic.
6 Baina iguzquia goratu cenean, erre cedin: eta ceren
erroric ezpaitzuen, eyhar cedin.
7 Eta berce partebat eror cedin elhorri artera,
eta elhorriac handi citecen, eta itho ceçaten hura, eta etzeçan
fructuric eman.
8 Eta bercea eror cedin lur-onera, eta eman ceçan
fructu goratzen eta handitzen cenic, eta ekar ceçan bihi batac
hoguey eta hamar, eta berceac hiruroguey, eta berceac ehun.
9 Orduan erran ciecén, Ençuteco beharriric
duenac, ençun beça.
10 Eta bera cela, interroga ceçaten haren inguruän
hamabiequin ciradenéc, comparationeaz.
11 Eta erran ciecén, Çuey eman çaiçue
Iaincoaren resumaco secretuaren eçagutzea: baina lekorean diradeney
comparationez gauça guciac tractatzen çaizte:
12 Dacussatela ikus deçatençat, eta eztaquizquión
ohart: eta dançutela ençun deçaten, eta adi ezteçaten:
conuerti eztitecen eta bekatuac barka eztaquizquién.
13 Eta erran ciecen, Eztaquiçue comparatione haur?
Eta nolatan comparatione guciac eçagutiren dituçue?
I4 Ereilleac hitza ereiten du.
15 Bada hauc dirade bide bazterrera hacia recebitzen
dutenac, ceinétan ereiten baita hitza: baina ençun dutenean,
bertan ethorten da Satan, eta kencen du hayen bihotzetan erein cen hitza.
16 Eta hauc dirade halaber leku harriçuetara hacia
recebitzen dutenac: eta ençun dutenean hitza, bertan bozcariorequin
recebitzen dute hura.
17 Eta eztute erroric berac baithan, baina iraute gutitaco
dirade: guero heltzen denean tribulationeric edo persecutioneric hitzagatic,
bertan scandalizatzen dirade.
18 Eta hauc dirade elhorri artera hacia recebitzen dutenac,
hauc dirade, diot, hacia ençuten dutenac:
19 Baina mundu hunetaco ansiéc, eta abrastassunezco
enganioac, eta berce gaucetaco guthiciéc barneraric ithotzen dute
hitza, eta fructu gabetzen da.
20 Eta hauc dirade lur onera hacia recebitu dutenac, ceinéc
hitza ençuten baitute, eta recebitzen, eta fructu ekarten, batac
hoguey eta hamar, eta berceac hiruroguey, eta berceac ehun.
21 Erran ciecén halaber, Ala candela ekarten da
gaitzurupean, edo ohapean eçar dadinçat? eza candelerean
eçar dadinçat?
22 Ecen ezta deus secreturic aguerturen eztenic, edo estal
ahal daitenic: baina campora ethorri behar da.
23 Baldin nehorc ençuteco beharriric badu, ençun
beça.
24 Guehiago erran ciecén, Gogoauçue cer
ençuten duçuen: cer neurriz neurturen baituçue, neurturen
çaiçue, eta emendaturen çaiçue, çuey
ençuten duçuenoy.
25 Ecen duenari, emanen çayó: eta deusic
eztuenari, duena-ere edequiren çayó.
26 Guehiago erraiten çuen, Iaincoaren resumá
da, guiçón hacia lurrera egotziric gau eta egun lo etzaten
eta iaiquiten liçaten baten ançora.
27 Eta hacia ilkiten eta hatzen licén, harc ezlaquiala
nola,
28 Ecen bere buruz lurrac fructu ekarten du, behin belhar,
guero buru, guero ogui bihi bethea buruän.
29 Eta aguertu denean fructua, bertan guiçonac
du eçarten iguiteyá: ceren prest baita vztá.
30 Guero cioen, Cer irudi duela erranen dugu Iaincoaren
resumác? edo cer comparationez comparaturen dugu hura?
31 Hura da mustarda haci bihibat beçala,
cein lurrean ereiten denean, baita lurrean diraden haci gucietaco chipiena:
32 Baina erein den ondoan, goratzen da, eta berce belhar
gucietaco handiena eguiten da: eta adar handiac eguiten ditu hala non
ceruco choriec ohatzeac eguin ahal baititzaqueizte haren itzalean.
33 Eta anhitz hunelaco comparationez tractatzen cerauen
hitza, ençun ahal ciroitenaren araura.
34 Eta comparatione gabe etzayen minçatzen: baina
appartean bere discipuluey declaratzen cerauzten gauça guciac.
35 Eta erran ciecén egun hartan, arrastu cenean,
Iragan gáitecen vraren berce aldera.
36 Eta populua vtziric har ceçaten hura vncian
cen beçala: baina berce vncitchoac-ere baciraden harequin.
37 Orduan altcha cedin haice buhumba handibat, eta bagác
sartzen ciraden vncira, hala non ia bethatzen baitzén.
38 Eta hura vnciaren guibeleco aldean cetzan lo bururdi
baten gainean: orduan iratzartzen dute, eta diotsate, Magistruá,
eztuc ansiaric ceren galduac goacen?
39 Eta iratzarri cenean mehatcha ceçan haicea,
eta erran cieçón itsassoari, Ichil adi, eta gueldi adi. Orduan
cessa cedin haicea, eta tranquilitate handi eguin cedin.
40 Eta erran ciecén Cergatic çarete horrela
icior? nola eztuçue federic?
41 Eta ici citecen icidura handiz: eta erraiten çuten
elkarren artean, Baina nor da haur, haiceac eta itsassoac, ere obeditzen
baitute?
CAP. V.
2 Demoniatua sendatzen. 7 Deabruac Christ eçagutzen
9 Legionea. 13 Deabruac permissionerequin vrdetara sartzen.
25 Odol iariatzez eri cen emaztea. 26 Haren dispendio medicuetan
eguina. 34 Haren fedea. 39 Lo datzala erraiten hil denaz.
41 Iairusen alaba resuscitatzen.
1 Eta ethor citecen itsassoaren berce aldera, Gadarenoén
comarcara.
2 Eta ilki cenean vncitic, bertan aitzinera ethor cequión
thumbetaric spiritu satsua çuen guiçombat:
3 Ceinec bere egoitea baitzuen thumbetan, eta cadenaz-ere
nehorc ecin esteca ciroen.
4 Ceren anhitzetan cepoz eta cadenaz estecatu içan
cenean hauts baitzitzan cadenác, eta çathica cepoac: eta
nehorc ecin ceba ceçaqueen.
5 Eta bethiere egun eta gau mendietan eta thumbetan cen
oihuz cegoela, eta bere buruäri harriz ceraunsala.
6 Eta ikussi çuenean Iesus vrrundanic, laster eguin
ceçan eta gur cequión:
7 Eta oihuz voz goraz erran ceçan, Cer da hire
eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren Semea? adiuratzen aut Iaincoaren
partez ezneçan tormenta.
8 (Ecen erraiten ceraucan, Ilki adi spiritu satsuá,
guiçon horrenganic)
9 Orduan interroga ceçan hura, Nola da hire
icena? Eta ihardets ceçan, cioela, Legio diat icen: ecen
anhitz gaituc.
10 Eta othoitz handi eguiten çeraucan, ezlitzan
igor comarca hartaric campora.
11 Eta cen han mendi aldean vrdalde handibat alha cenic.
12 Eta othoitz eguin cieçoten deabru hec guciéc,
cioitela, Igor gaitzac vrdetara, hetara sar gaitecençat.
13 Eta permetti ciecén bertan Iesusec. Eta ilkiric
spiritu satsuac lar citecen vrdetara, eta oldar cedin vrdaldea gainetic
behera itsassora (eta baciraden bi millaren inguruä) eta itho citecen
itsassoan.
14 Eta vrdeac bazcatzen cituztenéc ihes eguin ceçaten,
eta ekar citzaten berriac hirira eta campocoetara: Orduan ilki citecen
ikustera cer eguin içan cen.
15 Eta ethorten dirade Iesusgana, eta ikusten dute demoniatu
içan cena iarriric eta veztituric eta cençaturic, legionea
vkan çuena diot: eta ici citecen.
16 Eta haur ikussi çutenéc erran
ciecén hæy, nola demoniatuari heldu içan çayon,
eta vrdéz.
17 Orduan hec has cequizquión othoitz eguiten
parti ledin hayén comarquetaric.
18 Eta hura sarthu cenean vncira, othoiztez çayon
demoniatu içan cena harequin licén.
l9 Baina Iesusec etzieçón permetti, aitzitic
erran cieçón, Habil eure etcherát euretara, eta conta
iecec cein gauça handiac Iaunac eguin drauzquián, eta nola
hiçaz pietate vkan duen.
20 Ioan cedin bada, eta has cedin predicatzen Decapolisen
cein gauça handiac eguin cerautzan Iesusec: eta guciéc miresten
çuten.
21 Eta iragan cenean Iesus vncian berriz berce aldera,
populu handi bil cedin harengana, eta cen itsas bazterrean.
22 Eta huná, ethor cedin synagogaco principal Iairus
deitzen cembat, eta ikussi çuenean hura, egotz ceçan bere
burua haren oinetara.
23 Eta othoitz handi eguiten ceraucan, cioela, Ene alabatchoa
hurrenean duc: othoitz eguiten drauat, ethor adin, eta eçar
ditzán escuac haren gainean, senda dadinçát eta vici
den.
24 Eta ioan cedin Iesus harequin, eta populu handi
çarreyón, eta hertsen çuten.
25 Eta emaztebat cen odol iariatzea hamabi vrthe hetan
çuenic:
26 Eta anhitz suffritu vkan çuen anhitz medicutaric,
eta berea gucia despendatu çuen, eta etzén deus probetchatu,
baina gaizcoatuago içan cen.
27 Hura Iesusez minçatzen ençunic,
ethor cedin gendetzean guibeletic, eta hunqui ceçan haren arropá.
28 Ecen erraiten çuen, Baldin haren abillamenduac
hunqui baditzat ber, sendaturen naiz
29 Eta bertan agor cedin haren odol ithurria: eta sendi
ceçan bere gorputzean sendatu cela plaga hartaric.
30 Eta bertan Iesusec bere baithan eçaguturic harenganic
ilki içan cen verthutea, itzuliric gendetzean, erran ceçan,
Norc hunqui ditu ene abillamenduac?
31 Eta erran cieçoten bere discipuluec, Badacussac
gendetzeac hertsen auela, eta dioc, Norc hunqui nau?
32 Eta inguru behatzen çuen, haur eguin çuena
ikus leçançat.
33 Eta emaztea beldurric eta ikararic, nola baitzaquian
hura baithan eguin içan cena, ethor cedin, eta egotz ceçan
bere buruä haren aitzinera, eta erran cieçón eguia gucia.
34 Eta harc erran cieçón, Alabá,
eure fedeac saluatu au, habil baquerequin, eta aicén sendo eure
plagatic.
35 Oraino hura minço cela ethor citecen batzu
synagogaco principalarenetic, cioitela, Hire alabá hil duc,
cergatic fatigatzen duc Magistrua?
36 Eta Iesusec erraiten cen hitz haur ençun çuen
beçain sarri, diotsa synagogaco principalari, Eztuála beldurric,
sinhetsac solament.
37 Eta etzeçan permetti nehor iarreiqui lequión
Pierris, eta Iacques, eta Ioannes Iacquesen anayea baicen.
38 Guero ethor cedin synagogaco principalaren etchera,
eta ikus citzan tumultoa, eta nigarrez ceudenac, eta dolu handi ekarten
çutenac.
39 Eta sarthuric dioste, Cergatic tormentatzen çarete,
eta nigarrez çaudete? nescatchá ezta hil, baina lo datza.
40 Eta irriz ceuden harçaz: baina harc guciac idoquiric
campora, har citzan nescatcharen aitá eta amá, eta harequin
ciradenac, eta sartzen da nescatchá cetzan lekura.
41 Eta harturic nescatcharen escua, diotsa, Talitha-cumi:
erran nahi baita, Nescatchá (hiri diosnat) iaiqui adi.
42 Eta bertan iaiqui cedin nescatchá, eta baçabilan:
ecen hamabi vrthetacoa cen: eta spantamendu handiz spanta citecen.
43 Eta haguitz manatu vkan ditu, nehorc haur ezlaquian:
eta erran ceçan iatera nescatchari eman lequión.
CAP. VI.
2 Christ bere herrian ez recebitzen. 3 Baina
harçaz dirade scandalizatzen. 6 Nazarenoén incredulitatea.
7 Apostoluac igorten. 12 Emendamendua. 13 Oliostatzea.
17 Ioannes presonér eguin. Herodias. 20 Herodes Ioannesen
beldur. 27 Ioannesi buruä edequi. 29 Haren gorputza
ohortze. 30 Apostoluac predicatzetic itzuli. 35 Borz oguiezco
miraculua. 48 Apostoluén itsassoco tormentá. 49
Fantosmá. 50 Fedea. 56 Eriac sendatu.
1 Guero parti cedin handic, eta ethor cedin bere herrira,
eta baçarreitzan bere discipuluac.
2 Eta ethorri cenean Sabbathoa, has cedin synagogán
iracasten, eta ençuten çutenetaric anhitzec miresten çuten,
cioitela, Nondic huni gauça hauc? eta ceric da huni eman içan
çayon sapientia haur, eta are hunelaco verthuteac hunen escuz eguiten
baitirade?
3 Ezta haur charpanter? Mariaren seme, Iacquesen eta Iosesen
eta Iudaren eta Simonen anaye? eztirade hunen arrebac-ere hemen gu baithan?
Eta scandalizatzen ciraden hartan.
4 Eta erraiten cerauen Iesusec, Ezta Prophetabat desohoratzen
bere herrian, eta ahaidén artean, eta bere etchean baicen.
5 Eta ecin eguin çuen han verthuteric batre, cembeit
eri bakoitz, escuac hayén gainean eçarriric, senda baitzitzan
baicen.
6 Eta miraz cegoén hayéc incredulitateagatic,
eta inguratzen cituen burguäc inguru, iracasten ari cela.
7 Orduan dei citzan hamabiac, eta has cedin hayén
igorten birá: eta eman ciecén bothere spiritu satsuén
gainean.
8 Eta mana citzan ezleçaten deus har bidecotzat,
makila hutsa baicen: ez maletaric, ez oguiric, ez diruric guerricoan.
9 Baina sandaleac iaunciac lituzten eta birá arropaz
ezlitecen vezti.
l0 Eta erraiten cerauen, Non-ere sarthuren baitzarete
etche batetarra, çaudete han handic ilki arterano.
11 Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta çuec
ez ençunen, handic partitzean, iharros eçaçue çuen
oinén azpico errhautsa, testimoniagetan hayén contra. Eguiaz
diotsuet, emequiago tractatuac içanen diradela Sodomacoac eta Gomorrhacoac
iudicioco egunean, ecen ez hiri hura.
12 Eta hec partituric predicatzen çuten
batbedera emenda ledin.
13 Eta deabru anhitz campora egoizten çutén:
eta vnctatzen çutén olioz anhitz eri, eta sendatzen cituzten.
14 Eta ençun ceçan regue Herodesec minçatzen
(ecen haren icena cen famatua) eta erran ceçan, Ioannes batheyatzen
ari cena, resuscitatu içan da hiletaric, eta halacotz verthutéc
obratzen duté hartan.
15 Bercéc cioiten, Elias da: Eta bercéc
cioiten, Prophetada, edo Prophetetaric bat beçalaco.
16 Bada hori ençunic Herodesec dio, Haur
da Ioannes nic buruä edequi draucadana, hura resuscitatu da hiletaric.
17 Ecen Herodes hunec gende igorriric har ceçan
Ioannes, eta esteca ceçan presoindeguian, Herodias bere anaye Philipperen
emaztearen causaz, ceren hura emazte hartu baitzuen.
18 Ecen erraiten ceraucan Ioannesec Herodesi, Eztuc sori
euri anayeren emaztea duán.
19 Halacotz Herodias ayher çayón, eta hil
eraci nahi çuen, baina ecin ceçaqueen.
20 Ecen Herodes beldur çayón Ioannesi, eçaguturic
ecen hura cela guiçon iustoa eta saindua, eta ohore ekarten
ceraucan: eta hura ençunic anhitz gauça eguiten çuen,
eta gogotic hura ençuten çuen.
21 Bada egun carazcoa ethorri cenean, Herodesec bere sor
eguneco banqueta eguiten cerauenean princiey eta capitainey eta Galileaco
principaley:
22 Eta sarthuric Herodiasen alabá dançatu
cenean, eta Herodesi eta harequin mahainean iarriric ceudeney atseguin
eguin cerauenean, Reguec diotsa nescatchari, Esca aquit cer-ere nahi baitun,
eta emanen draunat.
23 Eta cin eguin cieçón: Escaturen aitzaitadan
gucia emanen draunat, neure resumaren erdirano.
24 Eta harc ilkiric erran cieçón bere amari,
Cer escaturen naiz? Eta harc erran ceçan, Ioannes Baptistaren buruären.
25 Eta bertan sarthuric affectionatuqui Reguegana, esca
cequión, cioela, Nahi diat orain bertan eman dieçadán
platean Ioannes Baptistaren buruä.
26 Eta Reguec haguitz tristeturic, cinagatic eta harequin
mahainean iarriric ceudenacgatic, eztu iraitzi nahi vkan.
27 Eta bertan Reguec, igorriric borreroa, mana ceçan
ekar ledin haren buruä: harc bada ioanic edequi cieçón
buruä presoindeguian.
28 Eta ekar ceçan haren buruä platean, eta
eman cieçón hura nescatchari, eta nescachác eman cieçón
bere amari.
29 Eta hori ençunic haren discipuluac ethor
citecen, eta eraman ceçaten haren gorputza, eta eçar ceçaten
thumbán.
30 Eta bil citecen Apostoluac Iesusgana, eta conta cieçoten
eguin eta iracatsi çuten gucia.
31 Eta erran ciecén, Çatozte ceuróc
appart leku desertu batetara, eta reposa çaitezte gutibat: ecen
anhitz ciraden ethorten eta ioaiten ciradenac: eta iateco aicinaric-ere
etzutén.
32 Ioan citecen bada leku desertu batetara vncian appart:
33 Baina ikus citzan populuac ioaiten, eta eçagut
ceçaten hura anhitzec: eta oinez hiri gucietaric laster eguin ceçaten
hara, eta aitzin cequizten hæy, eta bil citecen harengana.
34 Orduan ilkiric ikus ceçan gendetze handia Iesusec,
eta compassione har ceçan heçaz: ecen ardi artzain gabeac
beçala ciraden: eta has cequién anhitz gauçaren iracasten.
35 Eta nola ia berandua baitzén, ethorri içan
çaizcan bere discipuluac, erraiten çutela, Desertu duc leku
haur, eta ia berandua duc:
36 Eyec congit, inguruco herrietarát eta burgüetarat
ioanic, berén ogui eros deçatençát: ecen cer
ian deçaten eztié.
37 Eta harc ihardesten çuela erran ciecén,
Eyeçue çuec iatera. Orduan diotsate, Ala ioanic erossiren
dugu ber-ehun dineroren oguia, eta emanen drauegu iatera?
38 Eta harc dioste, Cembat ogui dituçue? çoazte
eta ikar eçaçue. Eta iaquin dutenean dioite, Borz, eta bi
arrain.
39 Orduan mana citzan, iar eraci litzaten guciac mahaintaraz
belhar pherde gainean.
40 Eta iar citecen arencaz, ehuná, eta berroguey
eta hamarná.
41 Eta borz oguiac eta bi arrainac hartu cituenean, beguiac
cerurát altchaturic, gratiác renda citzan, eta hauts citzan
oguiac: eta eman cietzén bere discipuluey, hæy aitzinera eçar
lietzençat: eta bi arrainac parti cietzén guciey.
42 Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia
citecen.
43 Eta goiti ceçaten çathietaric hamabi
sasquitara, eta arrainetaric cerbait.
44 Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen
inguruä.
45 Guero bertan bere discipuluac sar eraci citzan vncira,
eta aitzinean ioan eraci itsassoaren berce aldera Bethsaida alderát,
berac populuari congit lemon bizquitartean.
46 Eta hec igorri cituenean, mendira ioan cedin othoitz
eguitera.
47 Eta arrastu cenean, vncia cen itsassoaren erdian, eta
hura bera leihorrean.
48 Eta ikus ceçan pena çutela, aurthiquiten:
(ecen haice-contra çutén) eta gauären laurgarren veilla
irian ethor cedin hetara, itsas gainez çabilala: eta nahi cituen
hec iragan.
49 Baina hec hura ikussiric itsas gainez çabilala,
vste çuten fantosmabat cela: eta oihu eguin ceçaten,
50 Ecen guciéc ikusten çuten hura, eta trubla
citecen: baina bertan minça cequién, eta erran ciecén,
Sporça çaitezte, ni naiz, etzaretela beldur.
51 Orduan igan cedin hetara vncira: eta sossega cedin
haicea: non are tinquetz spantago baitzitecen berac baithan, eta mirets
ceçaten.
52 Ecen etzutén aditu oguiéz eguin içan
cena: ceren hayén bihotza gogortua baitzén.
53 Eta berce aldera iragan ciradenean, ethor citecen Genesarethco
lurrera, eta portu har ceçaten.
54 Eta vncitic ilki ciradenean, bertan eçagut ceçaten
hura.
55 Eta laster eguin çutenean inguruco comarca hura
gucia, has citecen ohetan erién ekarten, non cela hura ençuten
baitzuten, hara.
56 Eta nora-ere sar baitzedin burguètara, edo hirietara,
edo parropioetara, placetan eçarten cituzten eriac, eta othoitz
eguiten ceraucaten haren arropa ezpaina berere hunqui leçaten: eta
hunquitzen çutén guciac sendatzen ciraden.
CAP. VII.
2 Escuac ikuci gaberic iatea. 4, 8 Guiçonén
manamenduac eta doctriná. 10 Aitametaratco eguimbidea. 15
Nehor satsutzen duten gauçác cein. 21 Bihotzetic
heldu diraden gauçác. 25 Chananea. 27 Haourrén
oguia. 32 Gor eta mothel cena sendatu. 36 Iesus laudatu eta
magnificatu.
1 Orduan bil citecen harengana Phariseuac, eta Ierusalemetic
ethorri içan ciraden Scriba batzu.
2 Eta hec ikussi çutenean haren discipuluetaric
batzuc escu communez (erran nahi baita, ikuci gabéz) iaten çutela
oguia, arrangura citecen.
3 Ecen Phariseuéc eta Iudu guciéc, maiz
escuac ikuciric baicen, eztute iaten, aitzinecoen ordenançác
eduquiten dituztela.
4 Eta merkatutic itzultzen, diradenean, ikuciac
ezpadirade, eztuté iaten. Anhitz berce gauçaric-ere bada
beguiratzeco hartu dutenic, nola baitirade goporrén ikutzeac, eta
cubenac, eta cobrezco vncienac, eta ohenac.
5 Guero interrogatzen dute Phariseuéc eta Scribéc,
Cergatic hire discipuluac eztabiltza aitzinecoen ordenancén araura,
baina escuac ikuci gabe iaten dute oguia?
6 Baina harc ihardesten çuela erran ciecén,
Segurqui vngui prophetizatu vkan du Esaiasec çueçaz hypocritoz,
scribatua den beçala, Populu hunec ezpainez ohoratzen nau, baina
hayén bihotza vrrun da eneganic.
7 Baina alferretan cerbitzatzen naute, iracasten dituztela
doctrinatzat guiçonén manamenduac.
8 Ecen Iaincoaren manamendua vtziric, guiçonen
ordenançá eduquiten duçue, hala nola, cubén
eta goporrén ikutzeac: eta hunelaco berce gauçaric anhitz
eguiten duçue.
9 Erraiten cerauen halaber, Vngui nombait iraizten
duçue Iaincoaren manamendua, çuen ordenançá
beguira deçacuençát.
l0 Ecen Moysesec erran du, Ohoraitzac eure aita eta eure
ama: eta, Aita edo ama maradicaturen duena, herioz hil bedi.
11 Baina çuec dioçue, Baldin norbeitec aitari
edo amari baderró, Eneganic içanen den corbana (erran
nahi baita donoa) probetchaturen çaic, hoguen gabe date hura.
12 Eta eztuçue permettitzen harc deus guehiagoric
eguin dieçón bere aitari edo bere amari:
13 Ezdeusten duçuela Iaincoaren hitza ceuroc
ordenatu duçuen ordenançáz: eta hunelaco berce
gauçaric anhitz eguiten duçue.
14 Guero deithuric populu gucia beregana, erran ciecén,
Beha çaquizquidate guciac, eta adi eçaçue.
15 Ezta deus guiçonaren campotic, hura baithan
sartzen denic, hura satsu ahal deçaquenic: baina harenganic ilkiten
diraden gauçác dirade, guiçona satsutzen dutenac.
16 Nehorc ençuteco beharriric badu ençun
beça.
17 Guero etchean sarthu cenean populutic retiraturic
interroga ceçaten bere discipuluéc comparationeaz.
18 Eta dioste, Horrela çuec-ere adimendu gabe çarete?
Eztuçue aditzen, ecen campotic guiçona baithan sartzen diradenetaric
deusec, ecin hura satsu deçaquela?
19 Ecen ezta sartzen haren bihotzera, baina sabelera,
eta ilkiten da campora retreitera, chahutzen dituela vianda guciac.
20 Ciosten bada, Guiçonaganic ilkiten dena da,
guiçona satsutzen duena.
21 Ecen barnetic, guiçonén bihotzetic ilkiten
dirade pensamendu gaichtoac, adulterioac, paillardiçác, hiltzecác,
22 Ohoinqueriác, auaritiác, gaichtaqueriác,
enganioa, insolentia, bekaizteria, gaitzerraitea, superbiá, erhotassuna:
23 Gaichtaqueria hauc guciac barnetic ilkiten dirade,
eta satsutzen dute guiçona.
24 Eta handic iaiquiric ioan cedin Tyreco eta Sidongo
comarquetarát: eta etche batetan sarthuric, etzuen nahi nehorc iaquin
leçan: baina ecin estali içan da.
25 Ecen harçaz ençunic emaztebatec, ceinen
alabatchoac baitzuen spiritu satsua, ethorriric egotz ceçan bere
buruä haren oinetara,
26 (Eta emaztea cen Grec, nationez Syrophenissiana) eta
othoitz eguiten ceraucan campora egotz leçan deabrua haren alabaganic.
27 Eta Iesusec erran cieçón, Vtzan behin
haourrac ressasia ditecen: ecen eztun gauça bidezcoa haourrén
oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea.
28 Eta harc ihardets ceçan, eta erran cieçón,
Hala duc Iauna: badaric-ere chakurréc iaten dié mahain azpian
haourrén appurretaric.
29 Orduan erran cieçón, Hitz horrengatic
ohá, ilki dun deabrua hire alabaganic.
30 Eta ioan içan cenean bere etchera, eriden ceçan
deabrua ilki cela, eta alabá ohe gainean cetzala.
31 Guero partituric Tyreco eta Sidongo quoarteretaric,
ethor cedin Galileaco itsassora, Decapolisco comarquén arteaz.
32 Orduan presentatzen draucate gor nequez minço
cembat, eta othoitz eguiten escua gainean eçar lieçón.
33 Eta hura gendetzetic appart harturic, eçar citzan
bere erhiac haren beharrietan: eta thu eguinic, hunqui ceçan haren
mihia.
34 Guero cerurat beguiac altchaturic suspirio eguin ceçan,
eta erran cieçón Ephphata, erran nahi baita, Irequi adi.
35 Eta bertan irequi citecen haren beharriac, eta lacha
cedin haren mihico etchequidurá, eta minço cen claroqui.
36 Eta mana citzan nehori ezlerroten: baina cembat-ere
harc defenda baitziecén, vnguiz guehiago publicatzen çutén.
37 Eta guciz miraculu esten çutén, cioitela,
Vngui gauça guciac eguin ditu: gorrey ençun eraciten draue,
eta mutuac minça eraciten ditu.
CAP. VIII.
5 Çazpi oguiezco miraculua. 11 Phariseuac
signo esquez egon. 15 Phariseuén eta Herodianoén altchagarria.
22 Itsua sendatzen. 27 Christezco reputationea. 29 Iesus
dela Christ. 31 Christec bere passionea aitzinetic declaratzen.
33 Pierris Satan deitzen. 34 Christi iarreiquitea, Crutzearen
ekartea. 35 Viciaren saluatzea eta galtzea. 38 Christez ahalque
içatea.
1 Egun hetan, gucizco gendetze handia cen becala, eta
ezpaitzuten cer ian leçaten, dei citzan beregana Iesusec bere discipuluac,
eta erran ciecen,
2 Compassione dut populuaz: ecen ia hirur egun
du enequin daudela, eta eztuté cer ian deçaten.
3 Eta baldin igor baditzat baruric cein bere etcherat,
flacaturen dirade bidean: ecen horietaric batzu vrrundanic ethorri içan
dirade.
4 Eta ihardets cieçoten bere discipuluéc,
Nondic hauc hemen nehorc ressasia ahal litzaque oguiz desertuan?
5 Eta interroga citzan, Cembat ogui dituçue? Eta
hec erran ceçaten, Çazpi.
6 Orduan mana ceçan populua iar ledin lurrean:
eta harturic çazpi oguiac, gratiác rendatu eta, hauts citzan,
eta eman cietzen bere discipuluey, presenta litzatençat: eta presentatu
cituzten populuaren aitzinean.
7 Bacituzten halaber arrain guti batzu, eta gratiác
rendaturic, erran ceçan hec-ere presenta litzaten.
8 Ian ceçaten bada, eta ressasia citecen: eta altcha
citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasquitara.
9 Eta ian çutenac ciraden laur millaren inguruä,
guero eman ciecén congit.
10 Eta bertan uncira sarthuric bere discipuluequin, ethor
cedin Dalmanutha bazterretara.
11 Eta ethor citecen Phariseuac, eta has citecen harequin
iharduquiten, hari cembeit signoren cerutic galdez caizcala, hura tentatzen
çutela.
12 Orduan barnadanic bere spirituan suspirio eguinic,
erran ceçan, Cergatic generatione haur signo galdez dago? eguiaz
diotsuet generatione huni signoric etzayola emanen.
13 Eta hec vtziric, vncian berriz sarthuric iragan cedin
berce aldera.
14 Eta ogui hartzera discipuluey ahanz cequién:
eta oguibat baicen etzutén berequin vncian.
15 Eta mana citzan, cioela, Gogoauçue eta beguira
çaitezte Phariseuén altchagarritic, eta Herodesen altchagarritic.
16 Eta baciharducaten elkarren contra, cioitela, Ceren
oguiric eztugun da hori.
17 Eta hori eçagutu çuenean Iesusec,
erran ciecen, Cer diharducaçue, ceren oguiric eztuçuen? oraino
eztuçue consideratzen ez aditzen? oraino gogortua duçue çuen
bihotza.
18 Beguiac dituçuelaric, eztacussaçue? eta
beharriac dituçuelaric, eztançuçue? eta etzarete orhoit?
l9 Borz oguiac hautsi nerauztenean borz milla guiçoney
cembat sasqui çathiz beteric altchatu centuzten? Diotsate, Hamabi.
20 Eta çazpiac laur milla guiçoney hautsi
nerauztenean cembat sasqui çathiz betheric altchatu centuzten?
Eta hec erran cieçoten, Çazpi.
21 Eta erran ciecén, Nola eztuçue aditzen?
22 Eta ethor cedin Bethsaidara: eta presenta cieçoten
itsubat, eta othoitz ceguioten, hura hunqui leçan.
23 Orduan itsuaren escua harturic, eraman ceçan
burgutic campora: eta haren beguietara thu eguinic, eta escuac haren gainean
eçarriric, interroga ceçan, deus balacussanez.
24 Eta harc beguiac altchaturic erran ceçan,
Badiacusquiat guiçonac, ecen ohartzen nitziayec arboreac diruditela
dabiltzala.
25 Guero berriz eçar citzan escuac haren beguién
gainean, eta berriz goiti beha eraci cieçón: eta senda
cedin, eta ikusten cituen vrrundanic-ere claroqui guciac.
26 Orduan Iesusec igor ceçan hura bere etcherát,
cioela, Ezadila burgura sar, eta nehori ezterroala burguän.
27 Eta Iesus eta haren discipuluac handic ilkiric
ethor citecen Philipperen Cesarea deitzen deneco burguètara:
eta bidean interroga citzan bere discipuluac, ciostela, Nor naicela ni
dioite guiçonéc?
28 Eta hec ihardets ceçaten, Ioannes Baptista,
eta bercéc Elias, eta bercéc Prophetetaric bat.
29 Orduan harc dioste, Eta çuec ni nor naicela
dioçue? Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Hi aiz Christ.
30 Orduan debeta citzan mehatchurequin nehori hura
ezlerroten harçaz.
31 Eta has cedin hayén iracasten, ecen behar cela
guiçonaren Semeac anhitz suffri leçan, eta reproba ledin
Ancianoéz, eta Sacrificadore principaléz, eta Scribéz,
eta hil ledin, eta hereneco egunean resuscita ledin.
32 Eta claroqui propos hunez minçatzen cen. Orduan
apparta ceçan Pierrisec, eta has cequión reprotchatzen.
33 Eta harc itzuliric, eta bere discipuluetarat behaturic
reprotcha ceçan Pierris, cioela, Guibelerat adi eneganic Satan:
ecen eztituc aditzen Iaincoaren diraden gauçác, baina guiçonén
diradenac.
34 Guero populua beregana deithuric bere discipuluequin,
erran ciecén, Norc-ere nahi baitu ene ondoan ethorri, renuntia beça
bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri.
35 Ecen norc-ere nahi vkanen baitu bere vicia saluatu,
galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia enegatic eta
Euangeliogatic, saluaturen du hura.
36 Ecen cer probetchu du guiçonac, baldin mundu
gucia irabaz badeça, eta bere arimá gal badeça?
37 Edo cer emanen du guiçonac bere arimaren recompensamendutan?
38 Ecen norc-ere ahalque içanen baita niçaz
eta ene hitzéz generatione adultera eta bekatore hunetan, guiçonaren
Semea-ere ahalque içanen da harçaz, dathorrenean bere Aitaren
glorián Aingueru sainduequin.
CAP. IX.
2 Christec transfiguratzen. 7 Hari behatzera
hodeyetic manatzen. 11 Elias, Ioannes Baptista. 17 Demoniatua.
23 Sinhestea. 29 Othoitzá eta barura. 31 Christec
bere passionea aitzinetic erraiten. 36 Haourbat bessoetara hartzen.
41 Christen icenean emaitea. 43, 45, 47 Scandalizatzen duen
escuaz, oinaz eta beguiaz. 44 Hiltzen ezten harraz. 50 Baquez
içateco.
1 Erraiten cerauen halaber, Eguiaz erraiten drauçuet,
ecen badiradela hemen present diradenotaric batzu, herioa dastaturen eztutenic,
Iaincoaren resumá bothererequin ethorriric dacusqueiteno.
2 Eta sey egunen buruän har citzan Pierris, eta Iacques
eta Ioannes, eta eraman citzan mendi gora batetara appart hec berac, eta
transfigura cedin hayén aitzinean.
3 Eta haren abillamenduac argui citecen, eta haguitz churit
elhurra beçala, halaca non bolaçalec lurraren gainean ecin
hain churi eguin baileçaque.
4 Guero aguer cequién Elies Moysesequin, eta minço
ciraden Iesusequin.
5 Orduan Pierrisec hitza harturic diotsa Iesusi, Magistruá,
on duc gu hemen garén: eguin ditzagun bada hirur tabernacle, bat
hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen.
6 Eta cer minço cen etzaquian: ecen icituac ciraden.
7 Eta eguin cedin hodeybat hec estali cituenic: eta ethor
cedin vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea: huni beha çaquizquiote.
8 Eta bertan inguru behaturic, etzeçaten ikus nehor
guehiagoric, Iesus bera baicen berequin
9 Eta hec menditic iausten ciradela, mana citzan, nehori
ezlietzoten erran ikussi cituzten gauçác, guiçonaren
Semea hiletaric resuscitatu licenean baicen.
10 Eta hec erran haur eduqui ceçaten berac
baithan, elkarri galde eguiten ceraucatela, cer erran nahi çuen,
hiletaric resuscitatze harc.
11 Guero interroga ceçaten, ciotela, Cergatic dioite
Scribéc ecen Elias lehen ethorri behar dela?
12 Eta harc ihardesten çuela erran ciecen, Segur
Eliasec lehen ethorriric bere staturaco ditu gauça guciac: eta scribatua
den beçala guiçonaren Semeaz, behar da anhitz suffri
deçan, eta ezdeusetan eduqui dadin.
13 Baina erraiten drauçuet ecen Elias ethorri içan
dela, eta hari eguin nahi ceraucaten gucia, eguin draucatela, harçaz
scribatua den beçala.
14 Eta discipuluetara ethorriric, ikus ceçan gendetze
handibat hayén inguruän, eta Scribéc hequin ciharducatela.
15 Eta bertan gendetze gucia, hura ikussiric, spanta cedin:
eta harengana laster eguinez saluta ceçaten.
16 Orduan interroga citzan Scriba hec, Cer diharducaçue
çuen artean?
17 Eta ihardesten çuela gendetzecoetaric batec,
erran ceçan, Magistruá, ekarri diat neure semea hiregana,
ceinec baitu spiritu mutubat.
18 Eta non-ere har baiteça, çathicatzen
dic: eta orduan haguna diarioc, eta garrascots bere hortzez eguiten dic,
eta eyarthu dihoac: eta erran diraueat hire discipuluey egotz leçaten
campora, eta ecin eguin dié.
19 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan,
O natione sinheste gabea, noizdrano finean çuequin içanen
naiz? noizdrano finean supportaturen çaituztet? ekarçue hura
enegana.
20 Orduan ekar ceçaten harengana: eta ikussi çuenean,
bertan spirituac çathica ceçan hura, eta lurrera eroriric
iraulzcatzen cen haguna lariola.
21 Orduan interroga ceçan Iesusec haren
aita, Cembat dembora du haur heldu çayola? Eta harc diotsa, Haourra-danic.
22 Eta anhitzetan sura egotzi dic eta vrera, deseguin
leçançat: baina deus ahal badaguic, hel aquigu, guçaz
compassione harturic.
23 Eta Iesusec erran cieçón, Baldin hori
sinhets ahal badeçac, gauça guciac dituc possible sinhesten
duenaren.
24 Eta bertan haour aitác oihuz cegoela nigarrequin
erran ceçan, Sinhesten diat, Iauna, hel aquio ene incredulitateari.
25 Eta ikussiric Iesusec ecen populua lasterca elkarganatzen
cela, mehatcha ceçan spiritu satsua, ciotsala, Spiritu mutuá
eta gorrá, nic aut manatzen, Ilki adi horrenganic, eta guehiagoric
ez adila sar hori baithan.
26 Eta spiritua oihu eguinic eta hura gaizqui çathicaturic,
ilki cedin: eta haourra hila beçalaca cedin, hala non
anhitzec erraiten baitzuten ecen hil cela.
27 Baina Iesusec harén escua harturic, chuchent
ceçan hura, eta iaiqui cedin.
28 Eta etchean sarthu cenean, bere discipuluéc
interroga ceçaten appart, Cergatic guc hura ecin campora egotzi
dugu?
29 Eta erran ciecén, Deabru mota hura bercela
ecin ilki daite orationez eta barurez baicen.
30 Eta handic ilkiric, elkarrequin çabiltzan Galilean
gaindi: eta etzuen nahi nehorc iaquin leçan.
31 Ecen iracasten cituen bere discipuluac, eta ciosten,
Guiçonaren Semea liuraturen da guiçonén escuetara,
eta hilen duté: baina hilic, hereneco egunean resuscitaturen da.
32 Baina hec erran haur etzuten aditzen, eta beldur ciraden
haren interrogatzera.
33Eta ethor cedin Capernaumera: eta etchera cenean, interroga
citzan, Cer bidean iharduquiten cenduten elkarren artean?
34 Eta hec ichil citecen: ecen elkarren contra iharduqui
çutén bidean, cein cen berceac baino handiagoa.
35 Eta iarri cenean, dei citzan hamabiac, eta erran ciecén,
Baldin nehor lehen içan nahi bada, gucietaco azquenén içanen
da, eta gucien cerbitzari.
36 Eta haourtchobat harturic eçar ceçan
hayen artean, eta hura bessoetara harturic, erran ciecén,
37 Norc-ere hunelaco haourtchoetaric bat recebituren baitu
ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebitzen bainau, eznau
ni recebitzen, baina ni igorri nauena.
38 Eta ihardets cieçón Ioannesec, cioela,
Magistruá, ikussi diagu cembeit hire icenean deabruac campora egoizten
cituenic, cein ezpeitarreicu guri: eta debetatu diagu hura, ceren ezpetarreicu
guri.
39 Eta Iesusec dio, Ezteçaçuela hura debeta:
ecen ezta nehor ene icenean verthuteric eguiten duenic, eta bertan niçaz
gaizqui minça ahal daitenic.
40 Ecen gure contra eztena, gure alde da.
41Ecen norc-ere edatera emanen baitrauçue beirebat
vr ene icenean, ceren Christenac çareten, eguiaz diotsuet, eztuela
galduren bere saria.
42 Eta norc-ere scandalizaturen baitu ni baithan sinhesten
duten chipi hautaric bat, hobe luque errota harribat haren leppoaren inguruän
eçar ledin, eta itsassora egotz ledin.
43 Eta baldin eure escuac trebuca eraciten bahau, trenca
eçac hura: hobe duc hire, escu bakoitzdun vicitzean sar adin, ecen
ez bi escuac dituala: gehennara ioan adin, behin-ere iraunguiten ezten
sura.
44 Non hayén harra ezpaita hiltzen, eta sua ez
iraunguiten.
45 Eta baldin eure oinac trebuca eraciten, bahau, trenca
eçac hura, hobe duc hire, mainguric vicitzean sar adin, ecen ez
bi oinac dituala gehennara egotz adin, behin-ere iraunguiten ezten sura.
46 Non hayen harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.
47 Eta baldin eure beguiac trebuca eraciten bahau, idocac
hura, hobe duc hire, begui bakoitzdun Iaincoaren resumán sar adin,
ecen ez bi beguiac dituala suco gehennara egotz adin:
48 Non hayén harra ezpaita hiltzen, eta sua ez
iraunguiten.
49 Ecen batbedera suz gacituren da: eta sacrificio gucia
gatzez gacituren da.
50 Gauça ona da gatza, baina baldin gatza gueçat
badadi cerçaz hura gacituren duçue? Auçue ceuróc
baithan gatz, eta baque auçue elkarren artean.
CAP. X.
2 Senhar emaztén separationeaz. 13 Christi
presentatu içan çaizcan haourrez. 16 Escuen impositioneaz.
21 Christi iarreiquiteaz. 33 Christec aitzinetic declaratzen
nola hil behar den. 35 Zebedeoren semén requestá.
45 Christ gure ministre. 46 Itsua arguitu.
1 Guero handic partituric, ethor cedinIudeaco aldirietara
Iordanaren berce aldeaz: eta berriz gendetze bil cedin harengana: eta ohi
beçala berriz iracasten cituen.
2 Orduan ethorriric Phariseuéc interroga ceçaten
tentatzen çutela, Sori da guiçonac bere emaztea vtzi deçan?
3 Baina harc ihardesten çuela erran ceçan,
Cer manatu drauçue Moysesec?
4 Eta hec erran ceçaten, Moysesec permettitu dic
separationeco letraren scribatzera, eta emaztearen vtzitera.
5 Eta ihardiesten çuela Iesusec erran ciecén,
Çuen bihotzeco gogortassunagatic scribatu drauçue manamendu
hori.
6 Baina creatione hatsetic, arra eta emea eguin cituen
Iaincoac.
7 Hunegatic, vtziren ditu guiçonac bere aita eta
ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari.
8 Eta biac içanen dirade haraguibat. Beraz guehiagoric
eztirade biga, baina haraguibat.
9 Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala
separa.
10 Eta etchean berriz discipuluéc gauçá
harçaz beraz interroga ceçaten.
11 Eta harc erran cieçen, Norc-ere vtziren
baitu bere emaztea, eta bercebat emazte harturen, adulterio iauquiten du
haren contra.
12 Eta baldin emazteac vtzi badeça bere senharra,
eta berce batequin ezcon badadi, adulterio iauquiten du.
13 Orduan presenta cietzoten haourtcho batzu, hec
hunqui litzançat: baina discipuluéc mehatchatzen cituzten,
hec presentatzen cituztenac.
14 Eta hori ikus ceçanean Iesusec, fascha cedin
eta erran ciecén, vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera,
eta eztitzaçuela empatcha: ecen horlacoén da Iaincoaren resumá.
15 Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren
Iaincoaren resumá haourtcho anço, ezta hartan sarthuren.
16 Eta hec bessoetara harturic, escuac hayén gainean
eçarriric, benedica citzan.
17 Eta hura ilkiten cela bideari lequionçat,
norbeitec harengana laster eguinic, eta haren aitzinean belhauricaturic,
interroga ceçan, Magistru oná, cer eguinen dut vicitze eternala
hereta deçadançat?
18 Eta Iesusec erran cieçon, Cergatic deitzen nauc
on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa.
19 Manamenduac badaquizquic, Ezteçala adultera,
Ezteçala hil, Ezteçala ebats, Ezteçala testimoniage
falsuric erran, Damuric eztaguioala nehori, Ohoraitzac eure aita
eta ama:
20 Eta harc ihardesten çuela erran cieçon,
Magistruá, horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic.
21 Eta Iesusec harenganat behaturic, onhets ceçan,
eta erran cieçón, Gauça baten peitu aiz, habil, dituanac
sal itzac, eta eman ietzéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän:
eta athor, arreit niri, crutzea harturic.
22 Eta hura faschaturic hitz hunez, ioan cedin tristeric:
ecen on handiac cituen.
23 Orduan inguru behaturic Iesusec dioste bere discipuluey,
O cein nequez onhassundunac, Iaincoaren resumán sarthuren diraden!
24 Eta discipuluac spanta citecen hitz hauçaz.
Baina Iesusec berriz ihardesten çuela erran ciecén, Haourrác,
cein gaitz den abrastassunetan fida diradenac, Iaincoaren resumán
sar ditecen.
25 Errachago da cablebat orratzaren çulhotic iragan
dadin, ecen ez abratsa Iaincoaren resumán sar dadin.
26 Baina hec are spantago citecen, bere artean cioitela,
Eta nor salua ahal daite?
27 Baina hetarat behaturic Iesusec dio, Guiçonac
baithan impossible da, baina ez Iaincoa baithan: ecen gauça guciac
possible dirade Iaincoa baithan.
28 Orduan Pierris has cedin hari erraiten, Huná,
guc vtzi citiagu gauça guciac, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri.
29 Eta ihardesten duela Iesusec dio. Eguiaz diotsuet,
nehor ezta vtzi duenic etchea, edo anayeac, edo arrebác, edo aita,
edo ama, edo emaztea, edo haourrac, edo landác, ene eta Euangelioaren
amorecatic.
30 Recebi ezteçan orain demborá hunetan
ehunetan hambát, etche eta anaye, eta arreba, eta ama, eta haour,
eta landa, persecutionequin, eta secula ethortecoan vicitze eternala.
31 Baina anhitz lehen diradenac, içanen
dirade azquen: eta azquenac lehen.
32 Eta ciraden bidean igaiten ciradela Ierusalemera: eta
hayén aitzinean ioiten cen Iesus, eta spantatzen ciraden, eta çarreitzola
ciraden beldur. Eta harturic berriz hamabiac, has cequien ethorri behar
çaizcan gaucén erraiten:
33 Cioela, huná, igaiten gara Ierusalemera:
eta guiçonaren Semea liuraturen da Sacrificadore principalén
eta Scribén escuetara, eta hiltzera condemnaturen duté, eta
Gentilén escuetaraco duté:
34 Eta hec escarniaturen dute hura, eta açotaturen,
eta thu eguinen draucate, eta hilen duté: baina hereneco egunean
resuscitaturen da.
35 Orduan ethorten dirade haregana Iacques eta Ioannes
Zebedeoren semeac, dioitela, Magistruá, nahi guendiquec cer-ere
escaturen baicara, eguin ieçagun.
36 Eta harc erran ciecén, Cer nahi duçue
daguiçuedan?
37 Eta hec erran cieçoten, Eman ieçaguc,
bata hire escuinean, eta bercea hire ezquerrean iar gaitecen hire glorián.
38 Eta Iesusec erran ciecén, Eztaquiçue
ceren esquez çaudeten: edan ahal diroçue nic edaten dudan
copá, eta ni batheyatzen naicen baptismoaz batheya ahal çaitezquete?
39 Eta hec erran cieçoten, Bay. Eta Iesusec erran
ciecén, Nic edaten dudan copá edanen baduçue, eta
ni batheyatzen naicen baptismoaz batheyaturen baçarete:
40 Baina ene escuinean edo ene ezquerrean iartea, ezta
ene emaiteco, baina emanen çaye preparatu içan çayeney.
41 Eta hori ençunic hamarrac has citecen
faschatzen Iacquesez eta Ioannesez.
42 Baina Iesusec hec beregana deithuric dioste Badaquiçue
ecen nationén gainean seignoriatzea laket çayenéc,
hayén gainean seignoriatzen dutela, eta hayén artean handi
diradenéc authoritatez vsatzen dutela hayen gainean.
43 Baina ezta hala içanen çuen artean: aitzitic
nor-ere nahi içanen baita handiena içan çuen artean,
içanen da çuen cerbitzari.
44 Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean
içan ehen, içanen da gucién cerbitzari.
45 Ecen guiçonaren Semea-ere ezta ethorri cerbitzatu
içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren anhitzengatic rançoinetan
emaitera.
46 Orduan ethorten dirade Iericora: eta hura Iericotic
ilkiten cela, eta haren discipuluac eta gendetze handia, Bartimeo Timeoren
seme itsua cegoen iarriric, bide bazterrean, esquez:
47 Eta ençunic ecen Iesus Nazareno cela, has cedin
oihu eguiten eta erraiten, Iesus Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.
48 Eta mehatchatzen çuten anhitzec ichil ledin:
baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten çuen, Dauid-en semeá,
auc pietate niçaz.
49 Orduan Iesusec gueldituric, mana ceçan, dei
ledin. Eta dei ceçaten itsua, ciotsatela, Sporça adi, iaiqui
adi: deitzen au.
50 Eta hura, bere mantoa egotzi çuenean, iaiquiric
ethor cedin Iesusgana.
51 Eta ihardesten çuela erran cieçón
Iesusec, Cer nahi duc daguiadan? Eta itsuac diotsa, Magistruá, ikustea
recebi deçadan.
52 Eta Iesusec erran cieçón, Oha, eure fedeac
saluatu au. Eta bertan recebi ceçan ikustea, eta iairreiquiten çayón
Iesusi bidean.
CAP. XI.
1. 15 Christec bere sartzea Ierusalemen eguiten. 13
Ficotzea eyhartzen. 15 Marchantac templetic iraizten. 17
Etche orationecoa. 22 Iaincoaren fedea, 24 necessario
orationean: 25 Othoitz eguiteracoan barkatzeco. 28 Phariseuéc
Christ tentatzen. 30 Ioannesen baptismoa.
1 Eta Ierusalemera, Bethphage eta Bethania Oliuatzetaco
mendi aldecoetara hurbiltzen ciradenean, igor citzan bere discipuluetaric
biga,
2 Eta erran ciecén, Çoazte çuen aurkán
den burgura: eta hartan sarthuren çareten beçain sarri, eridenen
duçue asto vmebat estecatua, nehor oraino gainean iarri içan
etzayonic: lachaturic hura ekardaçue.
3 Eta baldin nehorc badarraçue, Cergatic hori eguiten
duçue? erraçue ecen Iaunac duela haren beharra: eta bertan
hura igorriren du huna.
4 Parti citecen bada, eta eriden ceçaten asto vmea
estecaturic, bortha aldean campotic bi bideren artean: eta lacha ceçaten
hura.
5 Eta han ceudenetaric batzuc erran ciecén, Cer
ari çarete, lachatzen baituçue asto-vmea?
6 Eta hec erran ciecén, Iesusec manatu cituen beçala:
eta ioaitera vtzi citzaten.
7 Eta ekar ceçaten asto-vmea Iesusgana, eta eçar
cietzoten berén abillamenduac gainean, eta iar cedin haren gainean.
8 Eta anhitzec berén abillamenduac heda citzaten
bidean: eta bercéc adarrac ebaquiten cituzten arboretaric eta bidean
hedatzen.
9 Eta aitzinean cioacenéc, eta iarreiquiten ciradenéc,
oihu eguiten çuten, cioitela, Hosanna, benedicatu dela Iaunaren
icenean ethorten dena.
10 Benedicatu dela gure aita Dauid-en resuma Iaunaren
icenean ethorten dena: Hosanna leku gorenetan aicená.
11 Eta sar cedin Ierusalemen Iesus, eta templean: eta
gauça gucietara inguru behaturic, eta ia berandua cela ilki cedin
Bethaniarát hamabiequin.
12 Eta biharamunean ilki içan ciradenean Bethaniatic,
gosse cedin.
13 Eta vrrundanic ikussiric ficotze hostodunbat, ethor
cedin eya deus hartan eriden ceçaquenez: eta hartara ethorriric,
etzeçan deus eriden hostoric baicen: ecen etzén fico demborá.
14 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón
ficotzeari, Hemendic harát hireganic seculan fructuric nehorc ian
ezteçala. Eta haur ençun ceçaten haren discipuluéc.
15 Eta ethorten dirade Ierusalemera: eta Iesus templean
sarthuric, has cedin saltzen eta erosten ari ciradenén campora egoizten,
eta cambiadoren mahainac, eta vsso columba saltzalen cadirác itzul
citzan.
16 Eta etzuen permettitzen nehorc vnciric erabil leçan
templetic.
17 Eta iracasten ari cen, ciostéla. Ezta scribatua,
ecen Ene etchea orationetaco etche deithuren dela natione gucietan? baina
çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.
18 Eta haur ençun ceçaten Scribéc
eta Sacrificadore principaléc, eta bilha çabiltzan nolatan
hura hil leçaqueten: ecen beldur çaizcan, ceren populu gucia
miraculuz baitzegoen haren doctrináz.
19 Eta arratsa ethorri cenean, ilki cedin Iesus hiritic.
20 Eta goicean aldetic iragaiten ciradela ikus ceçaten
ficotzea erroetarano eyhartua.
21 Orduan orhoituric Pierrisec erran cieçón,
Magistruá, huná, hic maradicatu duán ficotzea
eyhartu duc.
22 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén,
Auçue Iaincoaren fedea.
23 Eguiaz erraiten drauçuet, norc-eré erranen
baitrauca mendi huni, Ken adi, eta iraitz adi itsassora: eta ezpaitu dudaric
eguinen bere bihotzean, baina sinhetsiren baitu ecen erraiten duena eguinen
dela, cer-ere erranen baituque eguinen çayó.
24 Halacotz erraiten drauçuet, ceren-ere othoitz
eguiten duçuela escaturen baitzarete, sinhetsaçue ecen recebituren
duçuela: eta eguinen çaiçue.
25 Baina othoitz eguiten iar çaiteztenean, barka
eçaçue baldin deus baduçue nehoren contra: çuen
Aita ceruètacoac-ere, çuey barka dietzaçuen çuen
faltác.
26 Ecen baldin çuec barka ezpadeçaçue:
çuen Aita ceruètan denac-ere eztrauzquiçue barkaturen
çuen faltác.
27 Orduan ethorten dirade berriz Ierusalemera: eta templean
çabilala, ethor citecen harengana Sacrificadore principalac, eta
scribác, eta Ancianoac
28 Eta erran cieçoten, Cer authoritatez gauça
horiac eguiten dituc? eta norc eman drauc authoritate hori gauça
horiac eguin ditzán?
29 Eta Iesusec ihardesten çuela erran ciecén,
Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez:
eta ihardestaçue, eta erranen drauçuet cer authoritatez gauça
hauc eguiten ditudan.
30 Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric?
ihardestaçue.
31 Eta baciharducaten elkarren artean, cioitela, Baldin
erran badeçagu, Cerutic: erranen du Cergatic beraz eztuçue
sinhetsi hura?
32 Baina baldin erran badeçagu, Guiçonetaric
populuaren beldur gara: ecen guciéc çaducaten Ioannes eguiazco
Propheta içan cela.
33 Eta ihardesten çutela erran cieçoten
Iesusi, Etzeaquiagu. Eta Iesusec ihardesten duela dioste, Nic-ere eztrauçuet
erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.
CAP. XII.
1 Mahastia laborariey alocatu. 10 Harria edificaçaléz
arbuyatu. 14 Tributa pagatzeco denez. 20 Çazpi anayeren
emazte içanaz. 25 Resurrectioneaz. 28 Manamendu principalaz.
33 Iaincoaganatco eta hurcoaganatco amorioaz. 35 Christ Dauid-en
seme. 38 Scribetaric eta Phariseuetaric beguiratzeco. 42 Truncora
emaiten çuen alargunaz.
1 Guero has cequién comparationez erraiten, Mahastibat
landa ceçan guiçon-batec, eta ingura ceçan hessiz,
eta eguin ceçan hobibat lacotaco, eta edifica ceçan dorrebat,
eta aloca ciecén laborariey, eta camporat ioan cedin.
2 Eta igor ceçan laborarietara sasoinean cerbitzaria,
laborarietaric recebi leçançát mahastico fructutic.
3 Baina hec hura harturic çaurt ceçaten,
eta igor ceçaten hutsic.
4 Eta berriz igor ceçan hetara berce cerbitzaribat
eta harri vkaldiz hauts cieçoten buruä, eta igor ceçaten
desonestqui tractaturic.
5 Eta berriz bercebat igor ciecén, eta hura hil
ceçaten: eta anhitz berceric, batzu cehatzen eta berceac hiltzen
cituztela.
6 Oraino bada bere seme maitebat vkan eta, hura-ere igorri
vkan du hetara azquenic, cioela, Ahalque içanen dirade ene semearen.
7 Baina laborari hec erran ceçaten bere artean,
Haur da primua: çatozte hil deçagun haur, eta gure içanen
da heretagea.
8 Eta harturic hura hil ceçaten, eta iraitz ceçaten
mahastitic campora.
9 Cer eguinen du bada mahasti iabeac? Ethorriren da, eta
deseguinen ditu laborariac, eta emanen du mahastia berceri.
10 Eta Scriptura haur-ere eztuçue iracurri? Edificaçaléc
arbuyatu duten harria, cantoin buru eguin içan da:
11 Iaunaz eguin içan da haur, eta da gauça
miragarria gure beguién aitzinean?
12 Ayher ciraden bada haren hatzamaitera, baina populuaren
beldur ciraden: ecen eçagutu çuten hayén contra comparatione
haur erran çuela: eta hura vtziric ioan citecen.
13 Guero igor citzaten harengana Phariseuetaric eta Herodianoetaric
batzu, hura hatzaman leçatençát hitzean.
14 Eta hec ethorriric diotsate, Magistruá, bacequiagu
ecen eguiati aicela, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén
apparentiara beha, baina eguiazqui Iaincoaren bidea iracasten duc: Bidezco
da tributaren Cesari emaitea, ala ez? emanen dugu, ala eztugu emanen?
15 Eta harc, eçaguturic hayén hypocrisiá,
erran ciecén, Cergatic tentatzen nauçue? ekardaçue
dinerobat, ikus deçadançat.
16 Eta hec presenta cieçoten: orduan dioste, Norena
da imagina haur eta scribua? Eta hec erran cieçoten, Cesarena.
17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén,
Renda ietzoçue Cesarenac Cesari: eta Iaincoarenac Iaincoari. Eta
mirets ceçaten haren gainean.
18 Orduan ethor citecen harengana Sadduceuac, ceinéc
erraiten baitute eztela resurrectioneric, eta interroga ceçaten,
cioitela,
19 Magistruá, Moysesec scribatu vkan diraucuc,
baldin cembeiten anayea hil bada, eta vtzi badu emaztea, eta haourric vtzi
ezpadu, har deçan haren anayac haren emaztea, eta eguin dieçón
leinu bere anayeri.
20 Cituán bada çazpi anaye: eta lehenac
har cieçán emazte, eta hiltzean etzieçán leinuric
vtzi.
21 Eta bigarrenac har cieçán hura, eta hil
ciedián, eta harc-ere etzieçán leinuric vtzi: eta
hirurgarrenac halaber.
22 Eta har cieçateán hura çazpiéc,
eta leinuric etzieçateán vtzi: gucietaco azquenenic hil ciedián
emaztea-ere.
23 Resurrectionean bada, resuscitatu diratenean hetaric
ceinen emazte içanen da? Ecen çazpiéc hura emazte
vkan dié.
24 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén,
Eztuçue halacotz huts eguiten ceren ezpaitaquizquiçue Scripturác,
ezeta Iaincoaren verthutea?
25 Ecen hiletaric resuscitatu diratenean, eztu nehorc
emazteric harturen, ez emanen ezconçaz: baina içanen dirade
ceruètaco Aingueruäc beçala.
26 Eta hiléz den becembatean, ecen resuscitatzen
diradela, eztuçue iracurri Moysesen liburuan, nola berroan hari
minçatu içan çayón Iaincoa, cioela, Ni naiz
Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa?
27 Ezta hilén Iaincoa, baina vicién Iaincoa:
çuec beraz haguitz enganatzen çarete.
28 Eta ethor cedin Scribetaric cembeit, hec disputatzen
ençunic, eta ikussiric ecen vngui ihardetsi cerauela, harc interroga
ceçan, Cein da manamendu gucietaco lehena?
29 Eta Iesusec ihardets cieçón. Manamendu
gucietaco lehena duc, Behadi Israel, gure Iainco Iauna, Iaun bakoitzbat
duc.
30 Onhetsiren duc bada eure Iainco Iauna, eure bihotz
guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz, eta eure ahal
guciaz: haur duc lehen manamendua.
31 Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc
eure hurcoa eure buruä beçala: hauc baino berce manamendu handiagoric
eztuc.
32 Orduan erran cieçón Scriba harc, Vngui,
Magistruá, eguiazqui erran duc, ecen Iaincobat dela eta harçaz
berceric eztela:
33 Eta haren onhestea bihotz guciaz, eta adimendu guciaz,
eta arima guciaz, eta indar guciaz: eta hurcoaren onhestea bere buruä
beçala, guehiago dela ecen ez holocausta eta sacrificio guciac.
34 Eta Iesusec ikussi çuenean ecen harc çuhurqui
ihardetsi çuela, erran cieçón, Ezaiz vrrun Iaincoaren
resumatic. Eta nehor guehiagoric etzayón ausart interrogatzera.
35 Eta ihardesten çuela Iesusec erraiten çuen,
templean iracasten ari cela, Nola dioite Scribéc ecen Christ Dauid-en
seme dela?
36 Ecen Dauid-ec berac erran du Spiritu sainduaren inspirationez,
Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar-adi ene escuinean, eçar ditzaquedano
hire etsayac hire oinén scabella.
37 Beraz Dauid-ec berac deitzen du hura Iaun: nondic da
beraz haren seme? Eta gendetze anhitzec ençuten çuen hura
gogotic.
38 Eta erraiten cerauen bere doctrinán, Beguirauçue
Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta salutationey merkatuetan
on dariztenetaric,
39 Eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan:
40 Iresten dituztela ema alhargunén etcheac,
are luçaqui othoitz eguin irudiz: hauc recebituren duté condemnatione
handiagoa.
41 Eta Iesusec truncoaren aurkán iarriric cegoela,
gogoatzen çuen nola populuac diru emaiten çuen truncora,
eta anhitz abratsec emaiten çutén anhitz.
42 Eta ethorriric emazte alhargun paubre batec
eman citzan bi peça chipi, baitziraden quadrantbat.
43 Orduan bere discipuluac beregana deithuric erran ciecén,
Eguiaz diotsuet, ecen alhargun paubre hunec guehiago eman duela ecen ez
truncora eman duten guciéc.
44 Ecen guciéc soberaturic çutenetic eman
vkan duté, baina hunec eman du bere paubreciatic çuen gucia
bayeta, bere sustantia gucia.
CAP. XIII.
2, 14 Ierusalemeren destructionea. 6 Christen
aduenimenduco signoac. 9 Persecutioneac. 10 Natione gucietan Euangelioa
predicatzeco. 11 Spiritu saindua minçaturen. 22 Miraculu
falsuac. 26 Christen iudicioratco ethortea. 31 Hitzaren fermetatea.
33 Veillatzeco eta othoitz eguiteco.
1 Eta ilkiten cela templetic, erran cieçón
bere discipuluetaric batec, Magistruá, ikusquic cer harriac eta
cer edificioac diraden hauc.
2 Orduan Iesusec ihardesten çuela erran cieçón,
Badacusquic edificio handi hauc? eztuc gueldituren harria harriaren gainean
deseguin eztadin.
3 Eta iarriric cegoela Oliuatzetaco mendian templearen
aurkán, interroga ceçaten appart Pierrisec eta Iacquesec,
Ioannesec eta Andriuec,
4 Cioitela, Erraguc noiz gauça horiac içanen
diraden, eta cer signo içanen den gauça horiac guciac
complituren diradenean.
5 Eta Iesus, ihardesten cerauela, has cedin erraiten,
Beguirauçue nehorc seduci etzaitzaten:
6 Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela,
Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren duté.
7 Baina dançuzquiçuenean guerlác
eta guerla famác, etzaiteztela trubla: ecen gauça hauc
eguin behar dirade: baina ezta oraino içanen fina.
8 Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta
resumá resumaren contra: eta içanen dirade lur ikaratzeac
lekutic lekura, eta gosseteac eta nahastecamenduac: dolorén hatseac,
hauc.
9 Baina beguira eieçue çuec ceuron buruèy:
ecen liuraturen çaituzte consistorioetara eta synagoguetara: açotaturen
çarete, eta gobernadorén eta reguén aitzinera eramanen
çarete ene causaz, hæy testimoniagetan.
10 Eta natione gucietan behar da lehenic predicatu Euangelioa.
11 Eta hatzamanic eramanen çaituztenean etzaretela
aitzinetic ansiatan cer erranen duçuen, eta ezalbeitzineçate
medita: baina cer-ere emanen baitzaiçue ordu hartan, hura albeitzinarrate:
ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina Spiritu
saindua.
12 Orduan liuraturen du anayeac anayea heriotara, eta
aitác haourra: eta altchaturen dirade haourrac aita-amén
contra, eta hil eraciren dituzté.
13 Eta gaitzetsiac içanen çarete guciéz,
ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen
da.
14 Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea,
Daniel Prophetáz erran içan dena, behar eztén lekuan
dagoela (iracurtzen duenac adi beça) orduan Iudean diratenéc,
ihes albeileguite mendietarát:
15 Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts etcherát,
eta ezalbeiledi sar deusen bere etchetic eramaitera.
16 Eta landán datena ezalbeiledi guibelerat itzul,
bere abillamenduaren hartzera.
17 Baina dohaingaitz emazte içorrén
eta eredosquiten duqueitenén egun hetan.
18 Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea
eztén neguän.
19 Ecen içanen dirade egun hec halaco tribulatione,
nolacoric ezpaita içan Iaincoac creatu dituen gaucén creatze
hatsetic oraindrano, eta ezpaita içanen.
20 Eta baldin Iaunac laburtu ezpalitu egun hec, nehor
ezlaite salua: baina elegitu dituen elegituacgatic, laburtu ditu egun hec.
21 Eta orduan baldin nehorc badarraçue, Huná
hemen Christ, edo, Hará han: ezalbeitzineçate sinhets.
22 Ecen altchaturen dirade Christ falsuac, eta propheta
falsuac: eta eguinen dituzte signoac eta miraculuac seducitzeco, baldin
possible baliz, elegituen-ere.
23 Baina çuec beguirauçue. Huná,
aitzinetic erran drauzquiçuet gauça guciac.
24 Halaber egun hetan tribulatione haren ondoan, iguzquia
ilhunduren da: eta ilharguiac eztu bere arguia emanen.
25 Eta ceruco içarrac eroriren dirade, eta ceruètan
diraden verthuteac ikaraturen dirade.
26 Eta orduan ikussiren duté guiçonaren
Semea datorquela hodeyetan bothere eta gloria handirequin.
27 Eta orduan igorriren ditu bere Aingueruäc, eta
bilduren ditu bere elegituac laur haicetaric, lur bazterretic ceru bazterrerano.
28 Bada ficotzetic ikas eçaçue comparationea.
Haren adarra ia vstertzen eta hostatzen denean, badaquiçue ecen
vdá hurbil dela.
29 Hala çuec-ere ikus deçaçuenean
gauça hauc eguiten diradela, iaquiçue ecen hurbil datela
borthán.
30 Eguiaz erraiten drauçuet, ecen eztela iraganen
mende haur, gauça hauc guciac eguin diteno.
31 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac
eztirade iraganen.
32 Baina egun harçaz eta orenaz nehorc eztaqui,
ez eta ceruän diraden Aingueruèc-ere, ez eta Semeac-ere, Aitac
berac baicen.
33 Beguirauçue, veilla eçaçue eta
othoitz eguiçue, ecen eztaquiçue demborá noiz daten.
34 Hala da nola camporat ioan licén guiçon
batec, bere etchea vtziric, eta emanic bere cerbitzariey authoritate: eta
ceini bere lana, borthal-çainari veilla leçan manatu balerauca.
35 Veilla eçaçue beraz: ecen eztaquiçue
noiz etzcheco iauna ethorriren den, arratsean, ala gauherditan, ala oillaritean,
ala goicean:
36 Vstegaberic dathorrenean, lo çaunçatela
eriden etzaitzaten.
37 Eta çuey erraiten drauçuedana, guciey
erraiten drauet, Veilla eçaçue.
CAP. XIIII
1 Conseillu Christen contra. 12 Bazcoa. 10,
18 Iudasec Christ traditzen. 22 Cenaren institutionea. 30
Pierrisi aitzinetic erraiten nola vkaturen çuen. 32 Christ
baratzean. 34 Triste Christ. 38 Veillatzeco eta othoitz eguiteco.
44 Iudasen pot eguitea. 50 Apostoluéc ihes eguiten.
53 Caiphasgana Christ eraman içan. 61 Ichilic egoiten.
62 Hura dela Christ berac aithortzen. 65 Christ thustatzen
eta buffetatzen.
1 Cen bada Bazcoaren eta ogui altchagarri gabecoen bestá
bi egunen buruän: eta Sacrificadore principalac eta Scribác
çabiltzan bilha nolatan hura fineciaz hatzamanic hil leçaqueten.
2 Eta cioiten, Ez bestán, populuan tumultoric eztençát.
3 Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean
cela eta mahainean iarriric cegoela, ethor cedin emaztebat aspic garbizco
vnguentu precio handitaco boeitabat çuela: eta hautsiric boeitá,
huts ceçan haren buru gainera.
4 Eta ciraden batzu berac baithan gaitzi çayenic,
eta erraiten çutenic, Certaco vnguentu goastatze haur eguin içan
da?
5 Ecen haur hirur-ehun dinero baino guehiagotan saldu
ahal çaten, eta eman paubrey. Eta baçadassaten haren contra.
6 Baina Iesusec dio, Vtzaçue hori, cergatic faschatzen
duçue? obra ombat enegana eguin du.
7 Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin,
eta noiz-ere nahi vkanen baituçue, hæy vngui ahal daidieçue:
baina ni eznauçue bethi vkanen.
8 Hunec ahal duena eguin du: auançatu da ene gorputzaren
vnctatzera ene ohorztecotzat.
9 Eguiaz erraiten drauçuet, non-ere predicaturen
baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da
hunen memoriotan.
10 Orduan Iudas Iscariot hamabietaric bat ethor cedin
Sacrificadore principaletara, hura liura liecençat.
11 Eta hec hori ençunic aleguera citecen,
eta prometta cieçoten diru emaitera: eta bilha çabilan nolatán
hura dembora moldezcoz tradi leçaqueen.
12 Eta altchagarri gabeco oguién lehen egunean,
Bazcoa sacrificatu behar çutenean, erran cieçoten bere discipuluéc,
Non nahi duc ioanic appain deçagun ian deçánçat
Bazcoa?
13 Orduan igor citzan bere discipuluetaric biga, eta erran
ciecén, Çoazte hirira, non bathuren baitzaiçue guiçombat,
pegar-bat vr daramala: çarrcitzate hari.
14 Eta nora-ere sarthuren baita, erroçue aitafamiliari:
Magistruac cioc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?
15 Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat
paratua eta appaindua: han appain ieçaguçue.
16 Parti citecen bada haren discipuluac, eta ethor citecen
hirira: eta eriden ceçaten erran cerauen beçala, eta appain
ceçaten Bazcoa.
17 Eta arrastu cenean, ethor cedin hamabiequin.
18 Eta hec mahainean iarriric ceudela, eta alha ciradela,
dio Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet, çuetaric batec tradituren
nau, ceinec iaten baitu enequin.
19 Eta hec has citecen tristetzen: eta hari erraiten bata
bercearen ondoan, Ni naiz? eta berceac, Ni naiz?
20 Eta harc ihardesten çuela erran ciecén,
Hamabietaric batec, enequin platean trempatzen duenec tradituren nau.
21 Segur guiçonaren Semea badoa, harçaz
scribatu den beçala: baina maledictione guiçon haren gainean,
ceinez guiçonaren Semea tradituren baita: on çuqueen guiçon
harc baldin iayo ezpaliz.
22 Eta hec alha ciradela, har ceçan Iesusec oguia
eta gratiác rendaturic hauts ceçan: eta eman cieçén,
eta dio, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene
gorputza.
23 Eta copá hartu çuenean, gratiác
rendaturic, eman ciecén: eta edan ceçaten hartaric guciéc.
24 Eta dioste, Haur da ene odol Testamentu berricoa, anhitzengatic
issurten dena.
25 Eguiaz diotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harat
aihenaren fructutic, hura berriric Iaincoaren resumán edanen dudan
egunerano.
26 Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát.
27 Orduan dioste Iesusec, Guciac scandalizaturen çarete
nitan gau hunetan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen
dirade ardiac.
28 Baina resuscita nadinean aitzinduren natzaiçue
Galileara.
29 Eta Pierrisec erran cieçón, Baldin guciac
scandaliza baditez-ere, ni ez ordea.
30 Orduan diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat ecen
egun, gau hunetan biguetan oillarrac io deçan baino lehen, hiruretan
vkaturen nauála.
31 Baina harc vnguiz haguitzago erraiten çuen,
Baldin hirequin hil behar banu-ere, ezaut vkaturen. Eta halaber guciec-ere
erraiten çutén.
32 Guero ethorten dirade Gethsemane deitzen den leku batetara:
eta dioste bere discipuluey, Iar çaitezte hemen, othoitz daididano.
33 Eta hartzen ditu Pierris eta Iacques eta Ioannes berequin,
eta has cedin icitzen, eta guciz keichatzen.
34 Eta dioste, Alde gucietaric triste da ene arimá
heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue.
35 Eta aitzinachiago ioanic, bere buruä lurrera egotz
ceçan, eta othoitz eguin ceçan, baldin possible baliz iragan
ledin harenganic oren hura:
36 Eta erran ceçan, Abba, Aitá, gauça
guçiac possible dituc hire: transporta eçac eneganic copa
haur: badaric-ere ez nic nahi dudana, baina hic nahi duana.
37 Guero ethor cedin, eta eriden citzan lo ceunçala:
eta diotsa Pierrisi, Simón lo atza? orembat ecin veillatu duc?
38 Veilla eçaçue, eta othoitz eguiçue,
sar etzaitezten tentationetan: spiritua prompto da, baina haraguia
flacu.
39 Eta berriz ioanic othoitz eguin ceçan, eta propos
bera erran ceçan.
40 Guero itzuliric eriden citzan berriz lo ceunçala:
ecen hayén beguiac cargatuac ciraden, eta etzaquiten cer ihardets
ceçaqueoten.
41 Eta ethor cedin herén aldian, eta dioste, Lo
eguiçue gaurguero, eta reposa çaitezte: asco da, ethorri
da orena: huná, liuratzen da guiçonaren Semea gaichtoén
escuetara.
42 Iaiqui çaitezte, goacen: huná, ni traditzen
nauena hurbildu da.
43 Eta bertan, hura oraino minço cela, ethor cedin
Iudas, baitzén hamabietaric bat, eta harequin gendetze handia ezpatequin
eta vhequin, Sacrificadore principalén, eta Scribén, eta
Ancianoén partez.
44 Eta eman cerauen, hura traditzen çuenac elkarren
artean seignale, cioela, Nori-ere pot eguinen baitraucat, hura da, hari
çatchetzate, eta eramaçue segurqui.
45 Eta ethorri cenean, bertan harengana hurbilduric diotsá,
Magistruá, Magistruá, eta pot eguin cieçón.
46 Orduan hec eçar citzaten bere escuac haren gainean,
eta hatzaman ceçaten.
47 Eta han ciradenetaric cembeitec, ezpatá idoquiric
io ceçan Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçón
beharria.
48 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén,
Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki çarete ezpatequin eta
vhequin ene hatzamaitera?
49 Egun oroz çuen artean nincén templean
iracasten ari nincela, eta ez nauçue hartu. Baina behar da compli
ditecen Scripturác.
50 Orduan hura vtziric haren discipulu guciéc
ihes ceguitén.
51 Eta guiçón gaztebat iarreiqui içan
çayón gorputz billuciaren gainean inguru mihisse batez
estaliric, eta hatzaman ceçaten hura guiçon gazte batzuc.
52 Baina hura, vtziric mihissea, billuzgorriric itzur
cequién.
53 Orduan eraman ceçaten Iesus Sacrificadore subiranoagana:
eta bil citecen harequin. Sacrificadore principal guciac, eta Ancianoac,
eta Scribác.
54 Eta Pierris vrrundanic iarreiqui cequión Sacrificadore
subiranoaren sala barnerano: eta cegoen iarriric cerbitzariequin, berotzen
cela su bazterrean.
55 Eta Sacrificadore principalac, eta consistorio gucia
Iesusen contra testimoniage bilha çabiltzan, hura hil eraci leçatençát:
eta etzutén erideiten.
56 Ecen anhitzec falsuqui testificatzen çutén
haren contra: baina etziraden conforme hayén testimoniageac.
57 Orduan batzuc iaiquiric falsuqui testifica ceçaten
haren contra, cioitela,
58 Guc ençun dugu hori erraiten, Nic deseguinen
dut temple escuz eguin haur, eta hirur egunez berce escuz eguin eztembat
edificaturen dut.
59 Baina hala-ere hayén testimoniagea etzén
conforme.
60 Orduan Sacrificadore subiranoac artera iaiquiric interroga
ceçan Iesus, cioela, Eztuc deus ihardesten? cer da hauc hire
contra testificatzen dutena ?
61 Baina hura ichilic cegoen, eta etzeçan deus
ihardets. Berriz Sacrificadore subiranoac interroga ceçan hura,
eta erran cieçón, Hi aiz Christ Iainco Benedicatuaren
Semea?
62 Eta Iesusec erran cieçón, Ni nauc, eta
ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren
botherearen escunean, eta ethorten dela ceruco hodeyetan.
63 Orduan Sacrificadore subiranoac bere arropác
erdiraturic erran ceçan, Cer guehiago testimonio behar dugu?
64 Ençun duçue blasphemioa: cer irudi çaiçue?
Eta hec guciéc haren contra iugea ceçaten, hil mereci cuela.
65 Eta has citecen batzu haren contra thu eguiten: eta
haren beguithartearen estaltzen, eta haren buffetatzen: eta hari erraiten,
Prophetiza eçac. Eta officieréc cihor vkaldi emaiten ceraucaten.
66 Eta Pierris behereco salán cegoela, ethor cedin
Sacrificadore subiranoaren nescatoetaric bat:
67 Eta ikussi çuenean Pierris berotzen cegoela,
hari beguira iarriric erran ceçan, Eta hi Iesus Nazarenorequin incén.
68 Baina harc vka ceçan, cioela, Eztinát
eçagutzen, ez etzeaquinat hic cer dionán. Eta ilki cedin
corralerat, eta oillarrac io ceçan.
69 Eta nescatoa berriz hura ikussiric, has cedin han ciradeney
erraiten, Haur hetaric da.
70 Baina harc berriz vka ceçan. Eta appurbaten
buruän berriz han ciradenéc erran cieçoten Pierrisi,
Eguiazqui hetaric aiz, ecen Galileano aiz, eta hire lengoageac irudi dic.
71 Orduan hura has cedin maradicatzen eta arnegatzen,
cioela, Eztut eçagutzen çuec dioçuen guiçon
hori.
72 Eta berriz oillarrac io ceçan: eta orhoit cedin
Pierris Iesusec erran ceraucan hitzaz, Oillarrac biguetan io deçan
baino lehen, hiruretan vkaturen nauc. Eta camporat ilkiric nigar eguin
ceçan.
CAP. XV.
1 Christec, pilatgana eraman içanic, 2 Iuduén
regue dela aithortzen. 7 Barabbas. 15 Pilatec Barabbas largatzen,
eta Christ crucificatzeco liuratzen. 19 29 Christ escarniatzen eta
otrageatzen. 24 Crucificatzen, 27 Gaichtaguinequin. 33
Herri gucian ilhundu. 37 Christec spiritua rendatu. 39 Centenera.
40 Emazteac. 43 Christen sepulturá.
1 Eta bertan goicean conseillu eduquiric Sacrificadore
principaléc Ancianoequin eta Scribequin eta consistorio guciarequin,
estecaturic Iesus eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pilati.
2 Orduan interroga ceçan, hura Pilatec, Hi aiz
Iuduen Reguea? Eta harc ihardesten çuela erran cieçón,
Hic dioc.
3 Eta anhitz gauçaz accusatzen çutén
hura Sacrificadore principaléc.
4 Eta Pilatec berriz interroga ceçan, cioela, Eztuc
deus ihardesten? huná, cembat gauçaz hire contra testificatzen
dutén.
5 Baina Iesusec deus etzeçan guehiagoric ihardets:
hala non miresten baitzuen Pilatec.
6 Eta bestan largatzen ohi cerauen presonerbat, ceinen-ere
esca bailitez.
7 Eta cen Barabbas deitzen cembat presonér seditioneco
lagunequin, heriotze mutinationez eguin çuenic.
8 Eta oihuz iarriric populua has cedin escatzen eguin
liecén bethiere eguin vkan cerauen beçala.
9 Eta Pilatec ihardetsi cerauen, cioela, Nahi duçue
larga dieçaçuedan Iuduén Regueá?
10 (Ecen baceaquian nola hura inuidiaz liuratu çutén
Sacrificadore principaléc)
11 Eta Sacrificadore principaléc incita ceçaten
populua lehen Barabbas larga liecén.
12 Eta Pilatec ihardesten çuela, berriz erran ciecén,
Cer bada nahi duçue daguiodan Iuduén Regue deitzen duçuen
huni?
13 Eta hec berriz oihu eguin ceçaten, Crucifica
eçac.
14 Eta Pilatec erraiten cerauen, Baina cer gaizqui eguin
du? Eta hec hambat oihu guehiago eguin ceçaten, Crucifica eçac.
15 Pilatec bada populuaren gogara eguin nahiz, larga ciecen
Barabbas, eta Iesus açotaturic liura ciecén crucifica ledinçat.
16 Orduan gendarmesec eraman ceçaten hura sala
barnera, cein baita pretorioa, eta dei ceçaten banda gucia.
17 Eta vezti ceçaten hura escarlataz, eta inguru
eçar cieçoten buruan elhorri plegatuzco coroabat.
18 Eta has citecen haren salutatzen, cioitela, Vngui
hel daquiala, Iuduen Regueá.
l9 Eta baceraunsaten haren buruäri canabera batez,
eta thu eguiten çuten haren contra, eta belhauricaturic reuerentia
eguiten ceraucaten.
20 Guero harçaz truffatu ciradenean, eraunz cieçoten
escarlatazcoa, eta vezti ceçaten bere abillamenduéz: eta
camporat eraman ceçaten crucifica leçatençat.
21 Eta bortcha ceçaten bideazco Simon Cyreniano
deitzen cembat, landetaric heldu cela, (cein baitzén Alexandreren
eta Ruforen aita) haren crutzea eraman leçançat.
22 Guero eraman ceçaten Golgothaco lekura, cein
erran nahi baita, Bur-heçur lekua.
23 Guero eman cieçoten edatera mahatsarno myrrharequin
nahasteca, baina harc etzeçan har
24 Eta crucificatu çutenean, parti citzaten haren
abillamenduac, çorthe egotziric hayén gainean, norc cer ioan
leçaqueen.
25 Ciraden bada hirur orenac hura crucificatu çutenean.
26 Eta cen haren causaren inscriptionea hunela scribatua,
IVDVEN REGVEA.
27 Eta harequin crucifica citzaten bi gaichtaguin: bata
haren escuinean, eta bercea ezquerrean.
28 Eta compli cedin Scriptura dioena, Eta gaizquiguilequin
estimatu içan da.
29 Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten
bere buruac higuitzen cituztela, eta cioitela, He, templea deseguiten eta
hirur egunez edificatzen duaná.
30 Empara eçac eure buruä, eta iautsi adi
crutzetic.
31 Halaber Sacrificadore principalec-ere escarnioz elkarri
erraiten ceraucaten Scribequin, Berceac emparatu ditu, bere buruä
ecin empara deçaque.
32 Christ Israeleco Reguea iauts bedi orain crutzetic,
ikus eta sinhets deçagunçat. Harequin crucificatu içan
ciradenec-ere iniuriatzen çutén.
33 Baina sey orenac ciradenean, ilhumbe eguin cedin lur
guciaren gainean bedratzi orenetarano
34 Eta bedratzi orenetan oihu eguin ceçan Iesusec
ocengui, Eloi, Eloi, lammasabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene
Iaincoa, ceren abandonnatu nauc?
35 Eta han ciradenetaric batzuc ençun çutenean,
cioiten, Huná, Elias deitzen du.
36 Laster eguin ceçan bada batec, eta spongiabat
betheric vinagrez, eta eçarriric canabera baten inguruän, eman
cieçón edatera, cioela, Vtzaçue: dacussagun eya ethorriren
denez Elias horren kencera.
37 Eta Iesusec oihu handibat eguinic, spiritua renda ceçan.
38 Eta templeco velá erdira cedin bi çathitara
garaitic behererano.
39 Eta ikus ceçanean haren aurkan cegoen Centenerac,
ecen hala oihu eguinic spiritua rendatu çuela, erran ceçan,
Eguiazqui guiçon haur Iaincoaren Semea cen.
40 Eta baciraden emazteac-ere vrrundanic beha ceudela,
ceinén artean baitzen Maria Magdalena, eta Maria Iacques chipiaren
eta Iosesen amá, eta Salome.
41 Eta hec, Galilean cenaz gueroztic iarreiqui içan
çaizcan eta cerbitzatu vkan çuten: eta anhitz berce emazte
harequin batean Ierusalemera igan içan ciradenic.
24 Eta arrastu cenean (ceren Sabbathoaren aitzinetic den
preparationeco eguna baitzén)
43 Ethorriric Ioseph Arimatheacoa, conseillér ohoratua,
hura-ere Iaincoaren resumaren beguira cegoena, ausart cedin Pilatgana sartzera,
eta esca cequión Iesusen gorputzaren.
44 Eta Pilatec miresten çuen baldin ia hil baliz:
eta Centenera deithuric, interroga ceçan hura, eya baçuenez
heuraguiric hil cela.
45 Eta gauçá eçaguturic Centeneraganic,
eman cieçón gorputza Iosephi.
46 Eta harc mihissebat erossiric, eta hura erautsiric
estal ceçan mihisseaz: eta eçar ceçan arroca batetan
ebaquia cen monumentean: eta itzuliz eçar ceçan harribat
monument borthán.
47 Eta Maria Magdalena eta Maria Iosesen ama, beha
ceuden non eçarten cen.
CAP. XVI.
2 Emazteac sepulchrera ethorten. 6 Aingueruä
hey minçatzen. 9 Christ Magdalenari aguertzen, 12 Guero
bi bideazcori, 14 eta Apostolu increduley. 15 Apostoluac
ditu predicatzera eta batheyatzera igorten. 16 Sinhesteaz eta Baptesmoaz.
17 Miraculuéz. 19 Christen ascensioneaz.
1 Eta Sabbathoa iragan cenean, Maria Magdalenac eta Maria
Iacquesen amác eta Salomec eros citzaten vnguentu aromaticoac,
ethorriric hura embauma leçatençat.
2 Eta guciz goiz astearen lehen egunean ethorten dirade
monumentera, iguzquia ia ilki cenean
3 Eta erraiten çuten elkarren artean, Norc aldaraturen
draucu harria monument borthatic?
4 Eta miratu çutenean, ikus ceçaten harria
aldaratua cela: ecen guciz handia cen.
5 Guero monumentera sarthuric, ikus ceçaten lagun
gaztebat escuineco aldean iarria, abillamendu churi luce batez veztitua:
eta ici citecen
6 Baina harc dioste, Etzaiteztela ici: Iesus Nazareth
crucificatu içan denaren bilha çabiltzate, resuscitatu da:
ezta hemen, huná lekua non eçarri vkan çutén.
7 Baina çoazte, erran ieceçue haren discipuluey
eta Pierrisi, ecen çuen aitzinean ioaiten dela Galileara: han hura
ikussiren duçue, erran drauçuen beçala.
8 Eta hec bertan partituric ihes eguin ceçaten
monumentetic: ecen ikarac eta iciapenec har citzan: eta nehori deus etzeraucaten
erraiten: ecen beldur ciraden.
9 Eta Iesus resuscitatu cenean, asteco lehen egun goicean,
aguer cequión lehenic Maria Magdalenari, ceinetaric çazpi
deabru campora egotzi baitzituen.
10 Harc ioanic conta ciecén, Iesusequin içan
ciradeney, ceinéc dolu ekarten baitzuten eta nigar eguiten.
11 Eta hec ençun ceçatenean ecen vici cela,
eta harc ikussi cuela, etzeçaten sinhets.
12 Guero gauça hauén ondoan hetaric bi ioaiten
ciradeni aguer cequién berce formatan, camporat partitzen ciradela.
13 Eta hec itzuli ciradenean conta ciecen bercéy:
baina etzitzaten hec-ere sinhets.
14 Azquenic, elkarrequin iarriric ceudela hamequey aguer
cequién, eta reprotcha ciecen hayén incredulitatea, eta bihotz
gogortassuna: ceren hura resuscitaturic ikussi vkan çutenac ezpaitzituzten
sinhetsi.
15 Eta erran ciecén, Çoazte mundu orotara,
eta predica ieçoçue Euangelioa creatura guciari
16 Sinhetsiren duena eta batheyaturen dena saluaturen
da: baina sinhetsiren eztuena condemnaturen da
17 Eta signo hauc sinhetsi duqueiteney iarreiquiren caizté
Ene icenean deabruac campora egotziren dituzté, lengoage berriz
minçaturen dirade:
18 Sugueac kenduren dituzté: eta baldin cerbait
heriotaracoric edan badeçate, eztraue calteric eguinen: erien gainean
escuac eçarriren dituzté, eta sendaturen dirade.
19 Eta Iauna gauça hauçaz hæy minçatu
içan çayenean, goiti cerurát altcha cedin, eta iar
cedin Iaincoaren escuinean.
20 Hec-ere partituric predica ceçaten leku gucietan,
Iaunac hequin obratzen çuela, eta hitza confirmatzen çuela
iarreiquiten ciraden signoéz.