3 IESVS CHRISTEN EVANGELIO SAINDVA S. LVC-EN ARAVRA

CAP. I.


1 Zacharias, Elisabet. 13 Zachariasi, Ioannes
eritziren çayon semebat promettatu.
15
Hura nolaco içanen.
20 Zacharias bere incredulitateagatic demboratacotz mututu. 24
Elisabethec concebitu. 28
Aingueru Gabrielec Maria salutatzen,
eta Christen concebitzeaz eta sortzeaz aduertitzen.
35
Iaincoaren
Semea.
39 Mariac Elisabeth visitatzen, 46
eta canticoaz Iauna
laudatzen.
68 Zachariassen canticoa. 57
Ioannesen sortzea.
76 Haren officioa.

1 CEREN anhitzec escu eçarri baitu narratione baten
scribatzera complituqui gure artean certificatu içan diraden gaucéz,

2 Eçagutzera eman draucuten beçala lehen
hatsetic ikussi dituztenéc eta hitzaren ministre içan diradenéc.

3 Niri-ere on iruditu içan ciaitadac gucia hatsetic
finerano diligentqui comprehendituric, hiri punctuz punctu
heçaz
scribatzera, o Theophile gucizco excellenteá:

4 Hobequi eçagut deçánçat
ikassi dituán gaucén eguiá.

5 HERODES Iudeaco regueren egunetan cen Zacharias deitzen
cen Sacrificadorebat, Abiaren araldetic: eta haren emaztea cen Aaronen
alabetaric, eta haren icena Elisabeth.

6 Biac ciraden iusto Iaincoaren aitzinean, Iaunaren, manamendu
eta ordenança gucietan reprochuric gabe çabiltzanac.

7 Eta haourric etzutén, ceren Elisabeth steril
baitzen, eta biac baitziraden adinez aitzinaratuac.

8 Guertha cedin bada, harc Iaincoaren aitzinean bere aldian
sacrificadoregoa exercitzen çuenean,

9 Sacrificadoregoaren officioco costumaren araura, çorthea
eror baitzequión Iaunaren templean sarthuric encensamenduaren eguiteco.

10 Eta populu guciac campoan othoitz eguiten çuen
encensamendua eguiten cen orduan.

11 Eta aguer cequión Iaunaren Aingueruä, cegoela
encensamenduco aldarearen escuinean.

12 Eta Zacharias trubla cedin hura ikussiric, eta
icidurabat eror cedin haren gainera.

13 Orduan erran ciecón Aingueruäc, Eztuala
beldurric Zacharias: ecen ençun içan duc hire othoitzá,
eta Elisabeth eure emaztea erdiren çaic seme batez: eta hari icen
emanen draucac Ioannes

14 Eta bozcario eta alegrança vkanen duc, eta anhitz
haren sortzearen gainean alegueraturen dituc,

15 Ecen handi içanen duc Iaunaren aitzinean, eta
mahatsarnoric ez berce arnoric eztic edanen: eta Spiritu sainduaz
betheren datec bere amaren sabeleandanic.

16 Eta anhitz Israeleco haourretaric conuertituren dic
berén Iainco Iaunagana.

17 Eta hura ioanen duc haren aitzinean Eliasen spiriturequin
eta verthuterequin, conuerti ditzançat aitén bihotzac semetara
eta desobedientac iustoén çuhurtassunera: Iaunari populu
vngui instruitubat appain dieçonçat.

18 Orduan erran cieçon Zachariasec Aingueruäri,
Nolatán hori eçaguturen dut? ecen ni nauc çahar, eta
ene emaztea duc bere egunetan aitzinaratua.

19 Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçon,
Ni nauc Gabriel Iaincoaren aitzinean assistitzen naicena, eta igorri içan
nauc hirequin minçatzera, eta berri on hauen hiri declaratzera.

20 Eta horrá, mutu içanen aiz eta ecin minçaturen
aiz, gauça hauc eguin ditecen egunerano: ceren ezpaitituc sinhetsi
ene hitz bere demborán complituren diradenac.

21 Eta populua cegoen Zachariasen beguira, eta miresten
çuen nola harc hambat berancen çuen templean.

22 Eta ilki cenean ecin minça cequidien, eta eçagut
ceçaten ecen cembeit visione ikussi çuela templean:
ecen keinuz aditzera emaiten cerauen, eta mutu guelditu ican cen.

23 Eta guertha cedin, haren officioco egunac acabatu ciradenean,
bere etcherát itzul baitzedin.

24 Eta egun hayén ondoan haren emazte Elisabethec
concebi ceçan: eta estal cedin borz hilebethez, cioela,

25 Segur, hunela eguin vkan draut Iaunac, visitatu nauen
egunetan, ene laidoa guiçonén artetic ken leçançat.

26 Eta seigarren hilebethean igor cedin Gabriel Aingueruä
Iaincoaz Galileaco hiri Nazareth deitzen denera:

27 Dauid-en etchetico Ioseph deitzen cen guiçon-batequin
fedatua cen virgina batgana: eta virginaren icena cen Maria.

28 Eta Aingueruäc hura baithara sarthuric, erran
ceçan, Salutatzen aut gratia eguin çainaná: Iauna
dun hirequin, benedicatua hi emaztén artean.

29 Eta hura, Ainguerua ikussiric trubla cedin haren
erranaren gainean, eta pensatzen çuen ceric licén salutatione
hura.

30 Orduan diotsa Aingueruäc, Mariá, eztunala
beldurric, ecen eriden dun gratia Iaincoa baithan.

31 Eta horrá, concebituren dun eure sabelean,
eta erdiren aiz seme batez eta deithuren dun haren icena Iesus.

32 Hura içanen dun handi, eta eritziren ciayón
Subiranoaren Semé: eta emanen diraucan Iainco Iaunac bere aita Dauid-en
thronoa.

33 Eta regnaturen din Iacob-en etchearen gainean eternalqui,
eta haren resumaren finic eztun içanen.

34 Erran ciecón orduan Mariac Aingueruäri,
Nola içanen da hori, guiçonic eçagutzen eztudanaz
gueroz.

35 Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçón,
Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren verthuteac
itzal eguinen draun eta halacotz hitaric sorthuren den saindua, Iaincoaren
Seme deithuren dun.

36 Eta hará, Elisabeth hire lehen gussua, harc-ere
concebitu din semebat bere çahartzean, eta hil haur din seigarrena
steril deitzen cenac.

37 Ecen eztun deus impossibleric içanen Iaincoa
baithan.

38 Eta erran ceçan Mariac, Huná Iaunaren
nescatoa: eguin bequit hire hitzaren araura. Eta parti cedin harenganic
Aingueruä.

39 Eta iaiquiric Maria egun hetan ioan cedin mendietara
lehiatuqui Iudaco hiri batetara.

40 Eta sar cedin Zachariasen etchera, eta saluta ceçan
Elisabeth.

41 Eta guertha cedin, ençun ceçanean Elisabethec
Mariaren salutationea, iauz baitzedin haourra haren sabelean, eta bethe
cedin Spiritu sainduaz Elisabeth:

42 Eta oihuz iar cedin voz handiz, eta erran ceçan,
Benedicatua hi emaztén artean, ecen benedicatua dun hire
sabeleco fructua.

43 Eta nondic haur niri, ethor dadin ene Iaunaren ama
enegana?

44 Ecen huná, hire salutationearen voza ene beharrietara
heldu içan den beçain sarri, iauci içan dun bozcarioz
haourra ene sabelean.

45 Eta dohatsu aiz sinhetsi baitun, ceren complituren
baitirade Iaunaz erran çaizquinan gauçác

46 Eta dio Mariac, Magnificatzen du ene arimác
Iauna.

47 Eta alegueratu da ene spiritua Iainco ene Saluadorea
baithan.

48 Ceren behatu vkan baitu bere nescatoaren beheratassunera:
ecen huná, hemendic harat dohatsu erranen naute generatione guciéc.

49 Ecen gauça handiac eguin drauzquit botheretsu
denac: eta haren icena saindu da:

50 Eta haren misericordia da generationetaric generationetara
haren beldurra dutenetara.

51 Botheretsuqui eguin vkan du bere bessoaz: deseguin
ditu superboac berén bihotzeco pensamenduan.

52 Egotzi ditu botheretsuac thronoetaric, eta goratu ditu
chipiac.

53 Gosse ciradenac bethe ditu onez: eta abratsac igorri
ditu hutsic

54 Sustengatu vkan du Israel bere haourra, bere misericordiáz
orhoit içanez.

55 Gure aitey minçatu çayen beçala,
Abrahami eta haren haciari iagoiticotz.

56 Eta egon cedin Maria harequin hirur hilebetheren inguruä:
guero itzul cedin bere etcherát.

57 Eta compli cedin Elisabethen ertzeco demborá:
eta erdi cedin seme batez.

58 Eta ençun ceçaten haren auçoéc
eta ahaidéc, nola frangoqui Iaunac bere misericordia declaratu çuen
harengana, eta alegueratzen ciraden harequin.

59 Eta guertha cedin, çortzigarreneco egunean ethor
baitzitecen haourtchoaren circonciditzera, eta deitzen çuten hura
bere aitaren icenaz, Zacharias.

60 Baina ihardesten çuela haren amac erran ceçan,
Ez, baina deithuren da Ioannes.

61 Eta erran cieçoten, Eztun nehor hire ahaidetan
icen horrez deitzen denic.

62 Orduan keinu eguin cieçoten haren aitari, nola
nahi luen hura dei ledin.

63 Eta harc tableta batzuren escaturic scriba ceçan,
cioela, Ioannes da horren icena. Eta mirets ceçaten guciéc.

64 Eta irequi cedin bertan haren ahoa, eta haren mihia
lacha cedin: eta minço cen laudatzen çuela Iaincoa.

65 Eta icidura ethor cedin aldiri hetaco gucién
gainera, eta Iudaco herri mendiçu orotan publica citecen hitz hauc
guciac.

66 Eta ençun cituzten guciéc, eçar
citzaten bere bihotzean, erraiten çutela, Nor haourtcho haur içanen
da? Eta Iaunaren escua cen harequin.

67 Orduan haren aita Zacharias bethe cedin Spiritu sainduaz:
eta prophetiza ceçan, cioela,

68 Laudatu dela Israeleco Iainco Iauna, ceren visitatu
eta redemitu baitu bere populua.

69 Eta alchatu baitraucu saluamendutaco adarra Dauid bere
cerbitzariaren etchean.

70 Nola minçatu içan baita bere Propheta
saindu bethidanic içan diradenen ahoz.

71 Salbu içanen guinela gure etsayetaric eta guri
gaitz çarizcuten gucién escutic.

72 Gure aitey misericordia leguiençat, eta orhoit
licén bere alliança sainduaz:

73 Eta gure Aita Abrahami eguin ceraucan iuramenduaz:

74 Ecen emanen ceraucula, beldur gabe gure etsayén
escuetaric deliuraturic, hura cerbitza guineçan,

75 Saindutassunetan eta iustitiatan haren aitzinean, gure
vicico egun gucietan.

76 Eta hi haourtchoá, Subiranoaren Propheta deithuren
aiz: ecen ioanen aiz Iaunaren beguitharte aitzinean, haren bideac appain
ditzançat,

77 Eta eman dieçoançat saluamenduco
eçagutzea haren populuari, hayén bekatuén barkamenduaz.

78 Gure Iaincoaren affectione misericordiosoaz, ceinez
visitatu vkan baiquaitu, Orientac garaitic:

79 Argui daguiençat ilhumbean eta herioaren itzalean
iarriric daudeney, gure oinen baquezco bidera chuchenceagatic.

80 Eta haourtchoa handitzen eta spirituz fortificatzen
cen: eta egon cedin desertuetan Israeli manifestatu behar içan çayón
egunerano.





CAP. II.







1 Munduaren descriptionea. 10 Christ Saluadorea
sorthu dela artzainey declaratzen.
14
Aingueruén canticoa.
21Christ circonciditu eta Iesus deithu. 22
Mariaren purgationea.
28 Christ Simeonec bessoetara hartu, Simeonen canticoa. 36
Anna
prophetessa.
40 Christ haourra. 46
Doctorequin disputatzen.
48 Haren haourgoáz.

1 Eta guerta cedin egun hetan ethor baitzedin ordenança-bat
Cesar Augustoren partez, scribuz iar ledin mundua oro.

2 (Lehen descriptione haur eguin cedin Cyrenius Syriaco
gobernadore cenean)

3 Eta ioaiten ciraden guciac scributan iartera, batbedera
cein bere hirirát.

4 Igan cedin bada Ioseph-ere Galileatic, Nazaretheco hiritic,
Iudeara, Dauid-en ciuitate Bethlehem deitzen denera (ceren baitzén
Dauid-en etchetic eta arraçatic)

5 Scributan iar ledinçát Maria emaztetan
eman içan çayonarequin, cein baitzén içorra.

6 Eta guertha cedin hec han ciradela, compli baitzitecen
haren ertzeco egunac.

7 Eta erdi cedin bere seme lehen iayoaz, eta bandatoz
trocha ceçan hura, eta eçar ceçan mangederán,
ceren ezpaitzén hayendaco lekuric ostalerián.

8 Eta ciraden comarca berean artzain campoetan ceunçanac,
eta gauazco veillác bere arthaldearen gainean beguiratzen cituztenac.

9 Eta huná, Iaunaren Aingueruä vstegaberic
ethor cequién, eta Iaunaren gloriác argui ceçan hayén
inguruän, eta icidura handiz ici citecen.

l0 Orduan erran ciecén Aingueruäc, Etzaretela
beldur: ecen huná, euangelizatzen drauçuet bozcario handi
populu guciaren içanen dena:

11 Ecen Dauid-en ciuitatean iayo çaiçuela
Saluadorea, cein baita Christ Iauna.

12 Eta haur vkanen duçue seignale, eridenen baituçue
haourra bandatoz trochatua, mangederán eçarria.

13 Eta bertan Aingueruärequin eguin cedin armada
celestial multzobat, laudatzen çutela Iaincoa, eta cioitela,

14 Gloria ceru guciz goretan Iaincoari, eta lurrean
baque, guiçonac baithara vorondate ona.

15 Eta guertha cedin, hetaric Aingueruäc cerurat
ioan ciradenean, erran baitzeçaten artzainec elkarren artean, Goacen
bada Bethlehemerano, eta dacussagun eguin içan den gauça
haur, cein Iaunac iaquin eraci baitraucu.

16 Eta ethor citecen lehiatuqui, eta eriden citzaten Maria
eta Ioseph, eta haourtchoa mangederán eçarria.

17 Eta ikussi vkan çutenean, publica ceçaten
haourtchoaz erran içan çayena.

18 Eta ençun vkan cituzten guciéc mirets
ceçaten hæy artzainéz erran içan çaizten
gaucén gainean.

19 Eta Mariac beguiratzen cituen gauça hauc guciac,
bere bihotzean ehaiten cituela.

20 Eta itzul citecen artzainac, glorificatzen eta laudatzen
çutela Iaincoa, ençun eta ikussi vkan cituzten gauça
guciéz, erran içan cayen beçala.

21 Eta complitu içan ciradenean haourtchoaren circonciditzeco
çortzi egunac, orduan deithu içan da haren icena Iesus, nola
deithu içan baitzén Aingueruäz, sabelean concebi cedin
baino lehen.

22 Eta complitu içan ciradenean Mariaren purificationeco
egunac Moysesen leguearen arauez, eraman ceçaten haourtchoa, Ierusalemera,
Iaunari presenta lieçotençát.

23 (Nola baita scribatua Iaunaren Leguean, Ar vme-vncia
irequiten duen gucia, saindu Iaunari deithuren çayó)

24 Eta eman leçatençát oblationea,
Iaunaren Leguean erran denaren araura, turturela pare-bat, edo bi vsso
columba vme.

25 Eta huná, cen guiçombat Ierusalemen Simeon
deitzen cenic: eta cen guiçon haur iusto eta Iaincoaren beldur,
Israeleco consolationearen beguira cegoena: eta Spiritu saindua cen haren
gainean.

26 Eta denuntiatu içan çayón diuinoqui
Spiritu sainduaz, etzuela herioric ikussiren, non lehen ikus ezleçan
Christ Iaunarena.

27 Hura bada ethor cedin Spirituaz mouituric
templera: eta sartzen çutela Iesus haourra bere aita-améc,
haren causaz eguin leçatencát Legueco costumaren araura:

28 Harc orduan har ceçan hura bere bessoetara,
eta lauda ceçan Iaincoa, eta erran ceçan,

29 Iauna, orain vtziten duc eure cerbitzaria, eure hitzaren
araura baquez.

30 Ecen ikussi dié ene beguiéc hire saluagarria,

31 Cein preparatu baituc populu gucién beguitharte
aitzinean.

32 Argui Gentiley arguitzecoa, eta Israeléco hire
populuaren gloriá.

33 Eta haren aita eta ama miraz ceuden harçaz erraiten
ciraden gaucéz.

34 Eta benedica citzan Simeonec, eta erran cieçón
haren ama Mariari, Huná, eçarri içan dun haur anhitzen
destructionetan, eta anhitzen resurrectionetan Israelen, eta signotan ceini
nehor contrastaturen baitzayo:

35 Are eurorren arima-ere iraganen din ezpata batec, aguer
ditecençát anhitz bihotzetaco pensamenduac.

36 Bacén prophetessabat-ere Anna deitzen cenic
Phanuel-en alaba, Aser-en leinuco, cein baitzén ia adin handitacoa,
eta vici içan cen senharrarequin çazpi vrthez bere virginitateaz
gueroztic.

37 Eta lauroguey eta laur vrtheren inguruco alharguna
celaric, etzen partitzen templetic, barurez eta orationez cerbitzatzen
çuela Iaincoa gau eta egun.

38 Hunec-ere bada ordu berean ethorriric, laudatzen çuen
Iauna, eta harçaz minço çayen redemptionearen beguira
Ierusalemen ceuden guciey.

39 Eta acabatu çutenean gucia Iaunaren Leguearen
araura, itzul citecen Galileara, bere Nazaretheco hirira.

40 Eta haourtchoa handitzen cen eta spirituz fortificatzen,
eta bethatzen cen sapientiaz: eta Iaincoaren gratiá cen haren gainean.

41 Eta ioaiten ciraden haren aita-amác vrthe oroz
Ierusalemera Bazco bestán.

42 Eta hamabi vrthetara heldu cenean, igan citecen hec
Ierusalemera bestaco costumaren arauez:

43 Eta hartaco egunac complitu ciradenean, hec
itzultzen ciradela, azquen cedin Iesus haourra Ierusalemen: eta etzaquión
ohart Ioseph, ez bere ama:

44 Baina vstez hura compainian cen, ioan citecen egun
baten bidean: eta haren bilha çabiltzan ahaidén eta eçagunén
artean.

45 Eta erideiten etzutenean, bihur citecen Ierusalemera,
haren bilha çabiltzala.

46 Eta guertha cedin, hirur egunen buruän eriden
baitzeçaten hura templean, iarriric cegoela doctoren artean, hæy
behatzen çayela eta hec interrogatzen cituela.

47 Eta spantatzen ciraden hura ençuten çutén
guciac, haren iaquinaren eta respostuén gainean.

48 Eta hura ikussiric spanta citecen: eta erran cieçón
bere amác, Semé, cergatic horrela eguin draucuc? huná,
hire aita eta ni keichuric hire bilha guiniabiltzán.

49 Orduan dioste, Cergatic da ene bilha baitzinabiltzaten?
etzinaquitén ecen neure Aitaren eguitecoetan occupatua behar
dudala içan?

50 Baina hec etzeçaten adi erran cerauen hitza.

51 Orduan iauts cedin hequin, eta ethor cedin Nazarethera:
eta cen hayen suiet: eta haren amac beguiratzen cituen hitz hauc gucioc
bere bihotzean.

52 Eta Iesus auançatzen cen sapientiaz eta handitzez,
eta gratiaz Iaincoa baithan eta guiçonac baithan.





CAP. III.







2 Ioannes predicatzen hatsen. 3 Penitentiataco
Baptismoa.
6 Iaincoaren saluagarria. 8
Emendamendutaco fructuac.
Abrahamen haourrac.
9 Aizcora erroari. 11 Charitatea. 12
Publicanoac. 14 Gendarmesac. 16
Ioannesec Christez testificatzen.
Ioannesen eta Christen Baptismoa.
17 Bahea. bihia. lastoa. 20
Herodesec Ioannes presoindeguian eçarten. 21
Christ batheyatu,
23 haren genealogia.

1 Eta Tiberio Cesaren emperadoregoaren hamaborzgarren
vrthean, Pontio Pilate Iudeaco gobernadore cenean, eta Herodes Galileaco
tetrarcha, eta harén anaye Philippe halaber Iturea eta Trachonite
comarcaco tetrarcha, eta Lisania Abilineco tetrarcha,

2 Eta Annas eta Caiphas Sacrificadore subirano ciradenean:
eman cequión Iaincoaren hitza Ioannes Zachariasen semeari desertuan.

3 Eta ethor cedin Iordanaren inguruco comarca gucira,
predicatzen çuela emendamendutaco Baptismoa bekatuén barkamendutan:

4 Nola baita scribatua Esaias prophetaren hitzén
liburuän, dioela, Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain
eçaçue Iaunaren bidea, plana itzaçue haren bidescác.

5 Haran gucia betheren da, eta mendi eta mendisca gucia
beheraturen da, eta makur diraden gauçác chuchenduren dirade,
eta bide ikeçuac planaturen,

6 Eta ikussiren du haragui guciac Iaincoaren saluagarria.

7 Erraiten cerauen bada harenganic batheya litecençat
ethorten ciraden gendetzey, Vipera castá, norc auisatu çaituzte
ethorteco den hirari ihes eguiten?

8 Eguin itzaçue bada fructu emendamenduaren digneac:
eta etzaiteztela has erraiten ceuroc baithan, Abraham dugu aita: ecen badiotsuet,
Iaincoac harri hautaric-ere Abrahami haour suscita, ahal dieçaqueola.

9 Bada ia aizcora-ere arborén errora eçarria
da: beraz arbore fructu on eguiten eztuen gucia piccatzen da, eta sura
egoizten.

10 Orduan interroga ceçaten gendetzéc, cioitela,
Cer eguinen dugu beraz?

11 Eta ihardesten çuela erran ciecén, Bi
arropa dituenac eman bieço eztuenari: eta iatecoric duenac, halaber
eguin beça.

12 Ethor cedin publicanoetaric-ere batheya litecençat:
eta erran cieçoten, Magistruá, cer eguinen dugu?

13 Eta harc erran ciecén, Deus ordenatu çaiçuen
baino guehiago ezteçaçuela erekar.

14 Interroga ceçaten gendarmesec-ere, cioitela,
Eta guc cer eguinen dugu ? Eta dioste, Nehor ezteçaçuela
tormenta, ez iniuria: eta contenta çaitezte çuen gagéz.

15 Eta populua beha cegoela, eta guciéc bere bihotzetan
pensatzen çutela Ioannesez, eya hura liçatenez Christ,

16 Ihardets ceçan Ioannesec, erraiten cerauela
guciey, Eguia da nic batheyatzen çaituztet vrez: baina heldu da
ni baino borthitzago dena, ceinen çapatetaco hedearen lachatzeco
ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz eta
suz.

17 Ceinen bahea haren escuan içanen baita, eta
garbituren du chahu bere larraina: eta bilduren du bihia bere granerera:
baina lastoa choil erreren du bihinere hiltzen ezten suan.

18 Bada anhitz berce gauçaz-ere exhortatzen çuela
euangelizatzen ceraucan populuari.

19 Baina Herodes tetrarcha harçaz reprehenditzen
cenean, Herodias bere anaye Philipperen emazteagatic, eta berac eguin cituen
gaichtaqueria guciacgatic,

20 Eratchequi ceçan haur-ere berce gucién
gainera, eçar baitzeçan Ioannes presoindeguian.

21 Eta guertha cedin populu gucia batheyatzen cela, eta
Iesus batheyaturic othoiztez cegoela, irequi baitzedin cerua:

22 Eta iauts baitzedin Spiritu saindua forma visibletan
vsso columba baten guissán, haren gainera, eta vozbat cerutic eguin
baitzedin, cioela, Hi aiz ene Seme maitea, hitan hartzen diat neure atseguin
ona.

23 Eta Iesus bera hatsen cen hoguey eta hamar vrtheren
inguruco içaten, seme (estimatzen çuten becembatean) Iosephen,
Ioseph cen Heliren seme:

24 Heli Matthaten: Matthat, Leuiren: Leui,
Melchiren: Melchi, Iannaren: Ianna, Iosephen:

25 Ioseph, Matthatiaren: Matthatia, Amosen:
Amos, Nahumen: Nahum, Esliren: Esli, Naggeren:

26 Nagger, Maathen: Maath, Mattathiaren:
Mattathia, Semeiren: Semei, Iosephen: Ioseph, Iudaren:

27 Iuda, Iohannaren: Iohanna, Rhesaren:
Rhesa, Zorobabelen: Zorobabel, Salathielen:
Salathiel,
Neriren:

28 Neri, Melchiren: Melchi, Addiren: Addi,
Cosamen: Cosam, Elmodamen: Elmodam, Eren:

29 Er, Ioseren: Iose, Eliezeren: Eliezer,
Ioramen: Ioram, Matthaten: Matthat, Leuiren.

30 Leui, Simeonen: Simeon, Iudaren: Iuda,
Iosephen: Ioseph, Ionamen: Ionam, Eliacimen:

31 Eliacim, Melearen: Melea, Mainanen: Mainan,
Mattatharen: Mattatha, Nathanen: Nathan, Dauid-en:

32 Dauid, Iesseren: Iesse, Obed-en: Obed,
Boozen: Booz, Salmonen: Salmon, Naassonen:

33 Naasson, Aminadab-en: Aminadab, Aramen:
Aram, Esronen: Esron, Pharesen: Phares, Iudaren:

34 Iuda, Iacob-en: Iacob, Isaac-en: Isaac,
Abrahamen: Abraham, Thararen: Thara, Nachoren:

35 Nachor, Saruch-en: Saruch, Ragauren:
Ragau, Phalec-en: Phalec, Heberen: Heber, Saleren:

36 Sale, Cainanen: Cainan, Arphaxad-en:
Arphaxad, Semen: Sem, Noeren: Noe, Lamech-en:

37 Lamech, Mathusalaren: Mathusala, Henoch-en:
Henoch, Iared-en: Iared, Mahalaleel-en: Mahalaleel, Cainanen:

38 Cainan, Henosen: Henos, Seth-en: Seth,
Adamen: Adam, Iaincoaren.





CAP. IIII.







2 Christ desertuan tentatu. 4 Vicitzea Iaincoa
baithan.
8 Iaincoa bera adoratzeco eta cerbitzatzeco , 12
eta
ez hura tentatzeco.
21 Christezco prophetiác complitu. 24
Prophetaric bere herrian ez gogaracoric. 26 Elias. 27
Naaman
Syrianoa.
28 Nazarenoac Christez scandalizatzen. 31
Christec
Sabbathoez iracasten, eta
38
demoniatua, Pierrisen ama guinharreba,
40 eta anhitz berceric sendatzen. 41
Deabruéc Christ
eçagutzen eta aithortzen.
43
Christ certara igorri içan
den.

1 Eta Iesus Spiritu sainduaz bethea parti cedin Iordanetic,
eta eraman cedin Spiritu beraz desertura,

2 Eta han tenta cedin deabruaz berroguey egunez:
eta etzeçan deus ian egun hec cirauteno, baina hec iragan eta, guero
gosse cedin.

3 Orduan erran cieçón deabruac, baldin Iaincoaren
Semea bahaiz, erróc harri huni ogui bilha dadin.

4 Eta ihardets cieçón Iesusec, cioela, Scribatua
duc, ecen eztela ogui berez vicico guiçona, baina Iaincoaren hitz
guciaz.

5 Orduan eramanic hura deabruac mendi gora batetara, eracuts
cietzon munduco resuma guciac dembora moment batez.

6 Eta diotsa deabruac, Emanen drauat bothere hori gucia,
eta resuma horien gloriá: ecen niri eman içan ciaitadac,
eta nahi dudanari emaiten diarocat.

7 Hic bada baldin adora baneçac, hire içanen
dituc guciac.

8 Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón,
Guibelerat adi eneganic Satán: ecen scribatua duc, Adoraturen duc
eure Iainco Iauna, eta hura bera cerbitzaturen duc.

9 Orduan eraman ceçan Ierusalemera, eta eçar
ceçan templeco pinacle gainean: eta erran cieçón,
Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä hemendic beherera.

10 Ecen scribatua duc, bere Ainguèruey cargu emanen
drauela hiçaz, hire beguiratzeco:

11 Eta escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa
ezadinçát.

12 Baina ihardesten duela Iesusec diotsa, Errana duc,
Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna.

13 Guero tentatione gucia acabatu eta, deabrua parti cedin
harenganic dembora batetaranocotz.

14 Eta itzul cedin Iesus Spirituaren verthutez Galileara:
eta haren famá ioan cedin inguruco comarca orotara.

15 Eta hura ari cen iracasten hayén synagoguetan,
guciéc ohoratzen çutela.

16 Ethor cedin bada Nazarethera non haci içan baitzén:
eta sar cedin bere costumaren araura Sabbath egunean synagogán:
eta iaiqui cedin iracurtzera.

17 Eta eman cequión Esaias prophetaren liburuä:
eta desplegatu çuenean liburuä, eriden ceçan lekua,
non scribatua baitzén,

18 Iaunaren Spiritua da ene gainean, ceren vnctatu bainau:
paubrey euangelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera,

19 Captiuoey largançaren, eta itsuey ikustearen
recubramenduaren predicatzera, eta çaurthuén deliurançatan
eçartera, eta Iaunaren vrthe bozcariotacoaren predicatzera.

20 Eta plegaturic liburuä rendatu ceraucanean ministreari,
iar cedin: eta synagogaco gucién beguiac haren gainera fincatuac
ciraden.

21 Orduan has cequién erraiten, egungo egunean
complitu da Scriptura haur çuen beharrietan.

22 Eta guciéc testimoniage emaiten ceraucaten,
eta miraz ceuden haren ahotic ilkiten ciraden hitz gratiazcoéz,
eta erraiten çuten, Ezta haur Iosephen semea?

23 Eta erran ciecén, Frangoqui erranen drautaçue
comparatione haur, Medicuá, senda eçac eure buruä: cerere
gauça ençun baitugu eguin içan diradela Capernaum-en,
eguin itzac hemen-ere eure hirian.

24 Eta dioste, Eguiaz diotsuet, ecen Prophetaric batre
eztela gogaracoric bere herrian.

25 Baina eguiaz erraiten drauçuet, anhitz ema
alhargun cen Eliasen egunetan Israelen, ceruä ertsi içan
cenean hirur vrthe eta sey hilebethetacotz, hala non eguin baitzedin
gossete handia lur guciaren gainean.

26 Baina hetaric batetara-ere etzén igorri içan
Elias, Sarepta Sidoniaco hirira baicen, emazte alhargun batgana.

27 Eta anhitz sorhayo cen Israelen Eliseo prophetaren
demborán, baina hetaric batre etzén chahutu içan Naaman
Syriacoa baicen.

28 Orduan bethe citecen guciac asserretassunez synagogán,
gauça hauc ençuten cituztenean.

29 Eta iaiquiric egotz ceçaten hura hiritic campora,
eta eraman ceçaten mendi gainera (ceinen gainean hayen hiria edificatua
baitzen) gainetic behera egotz leçatençat.

30 Baina hura hayén artetic iraganic, ioan cedin.

31 Eta iauts cedin Capernaum Galileaco hirira, eta han
iracasten cituen Sabbathoetan.

32 Eta spantatuac ceuden haren doctrinaren gainean: ecen
authoritaterequin cen haren hitza.

33 Eta cen synagogán guiçombat deabru satsuaren
spiritua çuenic, eta iar cedin oihuz ocengui,

34 Cioela, Ah, cer da hire eta gure artean, Iesus Nazarenoa?
gure deseguitera ethorri aiz? baceaquiat nor aicen: hi aiz Iaincoaren
saindua.

35 Eta mehatcha ceçan hura Iesusec, cioela, Ichil
adi, eta ilki adi horrenganic. Eta deabrua, hura artera egotziric, ilki
cedin harenganic, eta calteric batre etzieçon eguin.

36 Eta spantamendu iar cedin gucietan, eta minço
ciraden elkarren artean, cioitela, Cer hitz da haur, authoritaterequin
eta bothererequin manatzen baititu spiritu satsuac, eta ilkiten baitirade
?

37 Eta io citzan haren famác herriaren inguruco
comarca guciac.

38 Eta iaiquiric Iesus synagogatic, sar cedin Simonen
etchean: eta Simonen ama-guinharreba eduquiten cen helgaitz handi batez:
eta othoitz ceguioten harengatic.

39 Eta haren garaitic cegoela mehatcha ceçan helgaitza:
eta vtzi ceçan hura helgaitzac: eta harc bertan iaiquiric
cerbitza citzan.

40 Eta iguzqui sartzean, anhitz eritassun motaz eriric
çuten guciéc ekar citzaten harengana: eta harc escuac hetaric
batbederari gainera eçarriric senda citzan.

41 Deabruac-ere ilkiten ciraden anhitzenganic, oihuz ceudela,
eta cioitela, Hi aiz Christ Iaincoaren Semea. Baina harc mehatchatzen
cituela, etzituen vtziten erraitera, ecen baceaquitela hura cela Christ.

42 Eta arguitu cenean ilkiric ioan cedin leku desertu
batetara, eta gendetzeac haren bilha çabitzan, eta ethor citecen
hura baitharano: eta baçaducaten hura hetaric parti ezledinçát.

43 Baina harc erran ciecén, Berce hiriey-ere euangelizatu
behar drauet Iaincoaren resumá: ecen hartacotzat igorri içan
naiz.

44 Eta predicatzen çuen Galileaco synagoguetan.





CAP. V.







3 Christec populua iracasten. 5 Arrançaléc
anhitz arrain hartu.
13 Christec sorhayoa sendatu, 16
eta
desertuan othoitz eguiten.
18 Paralyticoa. 20, 24
Fedea.
Bekatuén barkamendua.
27 Mattheu deithu. 31
Osso diradenéz.
32 Iustoez. Bekatoréz. 34 Ezconduaz. 35
Baruraz.
36 Abillamenduco pedaçu berriaz. 37
Mahatsarno berriaz,
39 eta çaharraz.

1 Eta guertha cedin, populuac hura hertsen çuela
Iaincoaren hitzaren ençuteagatic, bera Genesarethco lac bazterrean
baitzegoen:

2 Eta ikus citzan bi vnci lac bazterrean ceudela: eta
hetaric ilkiric arrançalec sareac ikutzen cituzten:

3 Eta sarthuric vnci hetaric batetara, cein baitzén
Simonena, othoitz ceguión lurretit retira leçan appurbat:
guero iarriric vncitic iracasten cituen gendetzeac.

4 Eta minçatzetic ichildu cen beçala, erran
cieçón Simoni, eramac barnago, eta largaitzaçue çuen
sareac hatzamaitera.

5 Orduan ihardesten duela Simonac diotsa, Magistruá,
gau gucian nekaturic eztiagu deus hartu: baina hire hitzera largaturen
diat sarea.

6 Eta hori eguin çutenean, enserra ceçaten
arrain mola handibat: eta ethencen cen hayén sarea.

7 Eta keinu eguin ciecén berce vncico laguney,
ethorriric lagun lequiztén: eta ethor citecen, eta bethe citzaten
bi vnciac hundatzerano.

8 Eta hori ikussiric Simon Pierrisec egotz ceçan
bere buruä Iesusen belhaunetara, cioela, Parti adi eneganic, Iauna,
ecen guiçon bekatorea nauc ni.

9 Ecen icidura batec har ceçan hura eta harequin
ciraden guciac, hartu cituzten arrain hatzamaitearen gainean, halaber
Iacques eta Ioannes Zebedeoren seme Simonen lagun ciradenac-ere.

10 Orduan erran cieçón Simoni Iesusec, Eztuála
beldurric, oraindanic guiçon hatzamaile içanen aiz.

11 Eta vnciac leihorrera cituztenean gucia vtziric, hari
iarreiqui içan çaizcan.

12 Eta guertha cedin hura hiri batetan cela, huná,
guiçon sorhayotassunez bethebat ethor baitzedin: eta ikussi
çuenean Iesus, bere buruä beguitharte gainera egotziric othoitz
ceçan hura, cioela, Iauna, baldin nahi baduc, chahu ahal neçaquec.

13 Eta Iesusec escua hedaturic hunqui ceçan
hura, cioela, Nahi diat, aicén chahu. Eta bertan sorhayotassuna
parti cedin harenganic.

14 Eta harc mana ceçan nehori ezlerrón:
baina ohá, diotsa, eracuts ieçoc eure buruä Sacrificadoreari,
eta presenta eçac eure chahutzeagatic Moysesec ordenatu duen beçala
hæy testimoniagetan.

15 Eta harçazco proposa gueroago aitzinago hedatzen
cen, eta gendetze handiac biltzen ciraden ençutera, eta bere eritassunetaric
harçaz senda litecençát.

16 Baina bera retiratua cegoen desertuetan, eta othoitz
eguiten çuen.

17 Eta guertha cedin egun batez hura iracasten ari cela,
phariseuac eta Legueco doctorac baitzeuden iarriric, cein ethor baitzitecen
Galileaco eta Iudeaco eta Ierusalemeco burgu gucietaric: eta Iaunaren verthutea
cen hayén sendatzeco.

18 Orduan huná batzu, dacarqueitela ohean guiçon-bat
cein baitzén paralytico: eta çabiltzan hura barnera ekarri
nahaiz, eta haren aitzinean eçarri nahiz.

19 Eta erideiten etzutenean nondic hura barnera liroiten,
gendetzearen causaz, iganic etche gainera, teuletaric erauts ceçaten
ohetchoarequin artera, Iesusen aitzinera:

20 Eta hayén fedea ikussi çuenean, erran
cieçón, Guiçoná, barkatu çaizquic eure
bekatuac.

21 Orduan has citecen pensatzen Scribác eta Phariseuac,
cioitela, Nor da blasphemioac erraiten dituen haur? Norc barka ahal ditzaque
bekatuac Iaincoac berac baicen?

22 Eta Iesusec eçaguturic hayén pensamenduac,
ihardesten çuela erran ciecén, Cer pensatzen duçue
çuen bihotzetan?

23 Cein da errachago, erraitea, Barkatu çaizquic
eure bekatuac: ala erraitea, Iaiqui adi eta ebil adi?

24 Daquiçuençat bada ecen guiçonaren
Semeac baduela authoritate lurrean bekatuén barkatzeco (diotsa paralyticoari)
Hiri erraiten drauat iaiqui adi, eta eure ohetchoa harturic habil eure
etcherát.

26 Eta bertan iaiquiric hayén aitzinean, eta altchatu
çuenean bera cetzan ohetchoa, ioan cedin bere etcherát,
glorificatzen çuela Iaincoa.

26 Eta icidura batec har citzan guciac, eta glorificatzen
çutén Iaincoa: eta bethe citecen beldurtassunez, erraiten
çutela, Segur ikussi ditugu egun nehorc vste etzituqueen gauçác.

27 Eta gauça hayen buruän ilki cedin, eta
ikus ceçan publicano Leui deitzen cembat, peage lekuan iarriric,
eta erran cieçón, Arreit niri.

28 Eta hura gauça guciac vtziric iaiqui
cedin, eta iarreiqui içan çayón.

29 Eta eguin cieçón banquet handibat Leuic
bere etchean, eta cen publicanoezco eta berce hequin mahainean iarriric
ceudenezco compainia handibat.

30 Eta hetaric Scriba eta Phariseu ciradenéc murmuratzen
çuten haren discipuluen contra, cioitela, Cergatic publicanoequin
eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten eta edaten duçue?

31 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén,
Osso diradenéc eztute medicuren beharric: baina gaizqui daudenéc.

32 Eznaiz ethorri iustoén deitzera, baina bekatorén,
emendamendutara.

33 Eta hec erran cieçoten, Cergatic Ioannesen discipuluéc
barur eguiten dute maiz eta othoitz eguiten, halaber Phariseuenec-ere:
baia hiréc iaten eta edaten dute?

34 Eta harc erran ciecén, Barur eraci ahal ditzaqueçue
ezconduaren gamberaco gendeac ezcondua hequin deno?

36 Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua,
orduan barur eguinen duté egun hetan.

36 Guero comparationebat-ere erran ciécen, Nehorc
eztrauca eratchequiten abillamendu berri baten pedaçua abillamendu
çar bati: ezpere berriac ethencen du: eta çarrarequin ezta
accordatzen berritic den pedaçua.

37 Eta nehorc eztu eçarten mahatsarno berria çahagui
çarretan, ezpere mahatsarno berriac çathituren ditu çahaguiac
eta bera issuriren da, eta çahaguiac galduren dirade:

38 Baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarteco
da: eta biac beguiratzen dirade.

39 Eta ezta nehor çaharretic edaten duenic, bertan
berritic nahi duenic: ecen erraiten du, Çaharra hobe da.





CAP. VI.







1 Discipuluac buruca idoquiten ari. 9 Escu eyarrha
sendatu.
12 Christec othoitz eguiten. 14
Apostoluen icenac.
18 Eri anhitz sendatu. 20 Paubreac. 20
Christgatic
affligituac. benedicatu.
23 Alocairuaz. 24
Abratséz.
27 Etsayen onhesteaz. 34 Prestatzeaz. 35
Iaincoaren
haour nolatan içanen.
35 Misericordioso içateco. 37
Ez iugeatzeco baina barkatzeco, eta emaiteco. 42
Fitsa beguian.
Gapirioa.
43 Fructutic arborea eçagutzen. 45
Bihotzetic
heldu eguinac.
49 Ençuna eguiten dutenac, eta eztutenac.

1 Guertha cedin bada Sabbath egun bigarren lehenean,
hura iragaiten baitzén ereincetan gaindi: eta buruca idoquiten ari
baitziraden haren discipuluac, eta iaten escuez bihituric.

2 Eta Phariseuetaric batzuc erran ciecén, Cergatic
eguiten duçue Sabbathoan eguin sori eztena?

3 Orduan ihardesten çuea Iesusec erran ciecén,
Eztuçue haur-ere iracurri cer eguin çuen Dauid-ec gossetu
cenean bera eta harequin ciradenac?

4 Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean eta propositioneco
oguiac hartu cituen, eta ian cituen, eta eman ciecén harequin ciradeney-ere:
hetaric iatea Sacrificadorén baicen sori eztelaric.

5 Guero erraiten cerauen, Guiçonaren Semea iabe
da Sabbathoaren-ere.

6 Eta guertha cedin berce Sabbath batez-ere hura sar baitzedin
synagogara, eta iracasten baitzuen: eta cen han guiçon-bat eta haren
escu escuyna cen eyhar.

7 Eta gogoatzen çuten hura Scribéc eta Phariseuéc
eya Sabbathoan senda leçaqueenez, accusatione eriden leçatençat
haren contra.

8 Baina baceaquizquian hayén pensamenduac, eta
diotsa guiçon escu eyharra çuenari, Iaiqui adi, eta ago çutic
artean. Eta hura iaiquiric egon cedin çutic.

9 Erran ciecén bada Iesusec, Interrogaturen çaituztet
gauça batez, Sabbathoetan vngui eguitea da sori ala gaizqui
eguitea? persona baten emparatzea ala galtzea?

10 Eta hetara gucietara inguru behaturic, diotsa guiçonari,
Hedeçac eure escua: eta harc eguin ceçan hala: eta senda
cedin haren escua bercea beçain.

11 Eta bethe citecen eraucimenduz, eta elkarrequin minço
ciraden, cer leidioten Iesusi.

12 Eta guertha cedin egun hetan, ioan baitzedin mendira
othoitz eguitera, eta gau gucia han iragan ceçan Iaincoari
othoitz eguiten ceraucala.

13 Eta arguitu cenean dei citzan bere discipuluac, eta
hetaric hauta citzan hamabi, cein Apostolu-ere dei baitzitzan,

14 (Simon, Pierris-ere deithu çuena, eta Andriu
haren anayea: Iacques eta Ioannes: Philippe eta Bartholomeo:

15 Mattheu eta Thomas: Iacques Alpheoren semea, eta
Simon Zelotes deitzen dena,

16 Iudas Iacquesen anayea: eta Iudas Iscariot,
traidore-ere içan cena)

17 Eta iautsiric hequin, gueldi cdin leku plano batetan,
bere discipuluzco companiarequin, eta populu mulço handirequin Iudea
gucitic, eta Ierusalemetic, eta Tyrco eta Sidongo itsas bazterretic, cein
ethorri baitziraden hura ençun leçatençat, eta bere
eritassunetaric senda litecençat:

18 Eta spiritu satsuéz tormentatzen ciradenac:
eta senda citecen.

19 Eta populu gucia hura hunqui nahiz çabilan:
ecen verthute harenganic ilkiten cen: eta sendatzen cituen guciac.

20 Orduan harc bere beguiac discipuluetarat altchaturic,
erraiten çuen, Dohatsu çarete paubreác: ceren
çuen baita Iaincoaren resumá.

21 Dohatsu çarete orain gosse çaretenoc:
ceren asseren baitzarete. Dohatsu çarete orain nigarrez çaudetenoc:
ceren irri eguinen baituçue.

22 Dohatsu içanen çarete, guiçonéc
gaitzetsiren çaituztenean, eta iraitziren eta iniuriaturen çaituztenean,
eta çuen icena gaichto beçala iraitziren dutenean, guiçonaren
Semearen causaz.

23 Aleguera albeitzinteizte egun hartan, eta bozcarioz
iauz: ecen huná, çuen saria handi da ceruètan:
ecen halaber eguiten cerauecen prophetey hayén aitec.

24 Baina maledictione çuey abratsoy: ecen baduçue
çuen consolationea.

25 Maledictione çuey betheac çaretenoy:
ecen gosse içanen çarete. Maledictione çuey orain
irriz çaudetenoy: ecen auhen eta nigar eguinen duçue,

26 Maledictione çuey, guiçon guciéc
onherranen çaituztenean: ecen molde berean eguiten cerauecen propheta
falsuey hayén aitéc.

27 Baina çuey diotsuet dançuçuenoy,
Onhets itzaçue çuen etsayac: vngui eguieçue gaitzesten
çaituzteney.

28 Benedicaitzaçue çuec maradicatzen çaituztenac:
eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic.

29 Eta mathela batean ioiten auènari, para ieçóc
bercea-ere: eta eure mantoa edequiten drauanari, iacca-ere eztieçoala
debeta.

30 Escatzen çauán guciari emóc, eta
eurea edequiten drauanari, ezaquiola haren esca.

31 Eta nola nahi baituçue eguin dieçaçuen
çuey guiçonéc, çuec-ere eguieçue hæy
halaber.

32 Ecen baldin onhesten badituçue çuec onhesten
çaituztenac, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere
bere onhesleac onhesten dituzté.

33 Eta baldin vngui badaguieçue çuen vnguiguiley,
cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere hura bera eguiten
duté.

34 Eta baldin presta badieceçue rendaturen drauçuela
sperança duçueney, cer esquer duqueçue? ecen vicitze
gaichtotacoec-ere vicitze gaichtotacoey prestatzen draue, ordaina recebi
deçatençat.

35 Bada onhets itzacue çuen etsayac, eta vngui
eguieçue: eta presta eçaçue, deus handic sperança
gabe: eta çuen saria içanen da handi, eta içanen çarete
Subiranoaren seme: ecen hura benigno da ingratetara eta gaichtoetara.

36 Çareten beraz misericordioso, çuen Aita
ere misericordioso den beçala.

37 Ezteçaçuela iudica, eta etzarete iudicaturen:
ezteçaçuela condemna eta etzarete condemnaturen: barka eçaçue,
eta barkaturen çaiçue.

38 Emaçue eta emanen çaiçue: neurri
ona galkatua, eta higuitua, eta mucurru doana emanen çaiçue
çuen golkora: ecen neurtzen duçuen neurri beraz, neurthuren
çaiçue çuey-ere aldiz.

39 Halaber erraiten cerauen comparationebat, Possible
da itsuac itsua guida ahal deçan? eztira biac hobira eroriren?

40 Ezta discipulua bere magistruaren gaineco: baina nor-ere
içanen baita discipulu perfect, içanen da magistru
beçala.

41 Eta, cergatic dacussac eure anayeren beguico fitsa,
eta eure beguico, gapirioari ez atzayo ohartzen ?

42 Edo nola ahal derraqueoc eure anayeri, Anayé,
vtzi neçac idoqui deçadan hire beguian den fitsa, eurrorrec
hire beguian den gapirioa ikusten eztuanean? Hypocritá, idocac lehenic
gapirioa eure beguitic: eta orduan ikussiren duc idoqui deçán
eure anayeren beguico fitsa.

43 Segur ezta arbore ona, fructu gaichtoa eguiten duena:
ez eta arbore gaichtoa, fructu ona eguiten duena.

44 Ecen arbore gucia fructutic eçagutzen da. Ecen
elhorrietaric eztute biltzen ficoric, ezeta saparretaric, mendematzen mahatsic.

45 Guiçon onac bere bihotzeco thesaur onetic idoquiten
du gauça ona: eta guiçon gaichtoac bere bihotzeco thesaur
gaichtotic idoquiten du gauça gaichtoa: ecen bihotzeco abundantiatic
haren ahoa minço da.

46 Baina cergatic deitzen nauçue Iauna, Iauna:
eta ez eguiten, nic erraiten ditudanac?

47 Enegana ethorten den gucia, eta ene hitzac ençuten
eta hec eguiten dituena: eracutsiren drauçuet nor irudi den.

48 Irudi du etchebat edificatzen duen guiçona,
ceinec aitzurtu eta barna irequi baitu, eta eçarri fundamenta arroca
baten gainean: eta soberná ethorriric, fluuioac ereçarri
vkan drauca etche hari, eta ecin higuitu du: ecen arroca gainean fundatua
cen.

49 Baina ençun vkan dituenac, eta ez eguin, irudi
du fundament gabe bere etchea lur gainean edificatu duen guiçona:
ceini ereçarri baitrauca fiuuioac, eta bertan erori içan
da, eta etche haren deseguitea handi içan da.





CAP. VII.







2 Centeneraren cerbitzariaz, 9 eta fedeaz. 11
Alhargunaren semea resuscitatu. 16 Christ Propheta. 19
Ioannesec
Iesusgana igorten.
22
Paubrey, Euangelioa çaye predicatzen.
23 Christean scandalizaturen eztena dohatsu. 29
Iaincoaren
iustificatzea.
32 Merkatuco haour iarriric daudenez. 36
Christec
Phariseuarequin iaten.
37 Emazte bekatoressa. 41
Bi çordunac.
47 Onheriztea. 48 Bekatuén barkamendua. 50 Sinhestea.

1 Eta acabatu cituenean bere hitz guciac populuac çançuela,
sar cedin Capernaumen.

2 Eta Centener baten cerbitzaria eri içanez hiltzera
çohian, cein baitzuen guciz maite.

3 Eta harc ençun çuenean Iesusez, igor citzan
harengana Iuduén Ancianoac, othoiztez çayola, ethorriric
senda leçan haren cerbitzaria.

4 Eta hec ethorri ciradenean Iesusgana, othoitz ceguioten
affectionatuqui, cioitela, ecen digne cela nehorc hura aithor lieçón.

5 Ecen maite dic, cioiten, gure nationea eta synagogabat
harc edificatu diraucuc.

6 Iesus bada ioan cedin hequin. Baina ia etchetic vrrun
handi etzela, Centenerac igor citzan adisquideac harengana, ciotsala, Iauna,
ezadila neka: ecen eznauc digne ene atharbe pean sar adin.

7 Halacotz neure buruä-ere eztiat digne estimatu
hiregana ethorteco: baina errac hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.

8 Ecen ni nauc berceren meneco guiçon, ditudalaric
neure meneco gendarmesac: eta huni erraiten diarocat, oha, eta badihoac:
eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari Eguic haur,
eta eguiten dic.

9 Eta gauça hauc ençunic Iesusec mirets
ceçan harçaz: eta itzuliric erran cieçon berari çarreican
companiari, Erraiten drauçuet, Israelen-ere eztudala hain fede handiric
eriden.

10 Eta igorri içan ciradenéc, etchera itzuli
ciradenean, eriden ceçaten cerbitzari eri içana sendoric.

11 Eta guertha cedin biharamunean Iesus ioaiten baitzen
Naim deitzen cen hirira: eta ioaiten ciraden harequin haren discipuluetaric
vnguisco, eta gendetze handia.

12 Eta hirico portaleari hurbildu çayon beçala,
huná, eramaiten çuten hilbat, bere ama alhargunaren seme
bakoitza, eta hiritic compania handia cen harequin.

13 Eta alhargun hura ikussi çuenean Iaunac,
compassione har ceçan haren gainean, eta erran cieçon, Eztaguinala
nigarric.

14 Eta hurbilduric hunqui ceçan kutchá,
(orduan gorputza çaramatenac gueldi citecen) eta erran ceçan,
Guiçon gazteá, hiri diossat, iaiqui adi.

15 Eta iar cedin hil içana, eta has cedin minçatzen.
Eta eman cieçon hura bere amari.

16 Eta har citzan guciac beldur batec, eta glorificatzen
çuten Iaincoa, erraiten cutela, Segur Propheta handibat iaiqui içan
da gure artean, eta segur Iaincoac visitatu du bere populua.

17 Eta io ceçan harçazco fama hunec Iudea
gucia eta inguruco comarca gucia.

18 Eta conta cietzoten Ioannesi bere discipuluec gauça
hauc guciac.

19 Eta deithuric bere discipuluetaric biga Ioannesec igor
citzan Iesusgana, cioela, Hi aiz ethorteco cen hura, ala berce baten beguira
gaude?

20 Eta ethorriric harengana guiçon hec erran ceçaten,
Ioannes Baptistac igorri guiaitic hiregana, dioela, Hi aiz ethorteco cena,
ala berce baten beguira gaude?

21 Eta ordu berean anhitz senda ceçan eritassunetaric,
eta plaguetaric, eta spiritu gaichtoetaric eta anhitz itsuri ikustea eman
ciecén.

22 Guero ihardesten çuela Iesusec erran ciecén,
Ioannic conta ietzoçue Ioannesi ikussi eta ençun dituçuen
gauçác: ecen itsuéc ikustea dutela recebitzen, mainguäc
diradela ebilten, sorhayóac diradela chahutzen gorréc dutela
ençuten, hilac diradela resuscitatzen, paubrey çayela Euangelioa
predicatzen.

23 Eta dohatsu da scandalizaturen eztena nitan.

24 Eta partitu ciradenean Ioannesen mandatariac, has cequión,
Ioannesez populuari erraiten, Ceren ikustera ilki içan çarete
desertura? canabera haiceaz erabilten den baten?

25 Baina ceren ikustera ilki içan çarete?
guiçon abillamendu preciosoz veztitu baten? huná, abillamendu
preciosoetan, eta delicioetan diradenac, reguén palacioetan dirade.

26 Baina ceren ikustera ilki içan çarete?
Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren.

27 Haur da ceinez scribatua baita, Huná, nic igorten
diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec hire bidea appainduren
baitu hire aitzinean. 28 Ecen erraiten drauçuet, emaztetaric iayó
diradenén artean eztela Prophetaric batre Ioannes Baptista baino
handiagoric: badaric-ere Iaincoaren resumán chipién dena
hura baino handiago da.

29 Orduan populu guciac hori ençunic eta
publicanoéc iustifica ceçaten Iaincoa, batheyatu içanic
Ioannesen baptismoaz.

30 Baina Phariseu eta Legueco doctor harenganic batheyatu
etziradenéc Iaincoaren conseillua arbuya çeçaten bere
buruén contra.

31 Orduan erran ceçan Iaunac, Norequin bada comparaturen
ditut generatione hunetaco guiçonac? eta cer irudi dute?

32 Merkatuan iarriric dauden, eta bata berceari oihuz
dagozcan haourtchoac beçalaco dirade ceinéc baitioite, Chirula
soinu eguin drauçuegu, eta etzarete dançatu: eressiz cantatu
drauçuegu eta eztuçue nigarric eguin.

33 Ecen ethorri da Ioannes Baptista, oguiric iaten eztuela,
ez mahatsarnoric edaten, eta dioçue, Deabrua du.

34 Ethorri da guiçonaren Semea iaten eta edaten
duela: eta dioçue, Huná guiçon gormanta eta hordia,
eta publicanoén eta vicitze gaichtotacoen adisquidea.

35 Baina iustificatu içan da sapientiá bere
haour guciéz.

36 Eta othoitz eguin cieçon Phariseu batec harequin
ian leçan, eta sarthuric Phariseuaren etchean, iar cedin mahainean.

37 Eta huná, hirian emazte vicitze gaichtotaco
cen-batec iaquin çuenean, ecen hura Phariseuaren etchean mahainean
iarria cela, ekar ceçan boeitabat vnguentu,

38 Eta guibeletic haren oinetara cegoela, has cedin nigarrez
cegoela haren oinén nigar vriz arregatzen: eta ichucatzen cerauzcan
bere buruco adatsaz, eta pot eguiten cerauen haren oiney, eta vnguentuz
vnguenstatzen cituen.

39 Orduan hori ikussiric hura gomitatu çuen
Phariseuac erran ceçan bere baithan, cioela, Hunec, baldin Propheta
baliz balaquique segur nor eta nolacoa den haur hunquitzen duen emaztea:
ecen vicitze gaichtotacoa da.

40 Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón,
Simon, badiat cerbait hiri erraitecoric. Eta harc dio, Magistruá,
errac.

41 Hartzedun batec citián bi çordun, batac
cián çor borz-ehun dinero, eta berceac berroguey eta hamar.

42 Eta hec ez vkanez nondic paga, quitta cieceán
biey. Hautaric bada, errac, ceinec hura maiteago vkanen du?

43 Eta ihardesten çuela Simonec erran ceçan,
Vste diat ecen guehiago quittatu içan çayonac. Eta harc erran
cieçon, Bidezqui iugeatu duc.

44 Eta emazteaganat itzuliric erran cieçón
Simoni, Badacussac emazte haur? hire etchean sarthu içan nauc, vric
ene oinetara eztuc eman: baina hunec ene oinac nigar vriz arregatu citic,
eta bere buruco adatsaz ichucatu.

45 Potbat niri eztrautac eman, baina haur, sarthu naicenaz
gueroztic, eztuc ene oiney pot eguitetic guelditu.

46 Olioz ene buruä eztuc vnctatu: baina hunec vnguentuz
vnctatu citic ene oinac.

47 Halacotz erraiten drauat barkatu çaizcala bere
bekatu anhitzac, ecen haguitz onhetsi dic: eta gutiago barkatzen çayonac
gutiago onhesten dic.

48 Guero emazteari erran cieçón, Barkatu
çaizquin eure bekatuac.

49 Eta has citecen elkarrequin mahainean iarriric ceudenac,
bere artean erraiten, Nor da haur bekatuac-ere barkatzen baititu?

50 Baina emazteari erran cieçón, Eure fedeac
saluatu au: oha baquerequin.





CAP. VIII.







1 Christec predicatzen. 3 Emaztéc Christi
cerbitzu eguiten.
5, 11 Ereillearen comparationea. 10
Iaincoaren
resumaco secretuén eçagutzea.
13
Tentationéz
14 Ansiéz. Abrastassunéz. Voluptatéz. 16
Lampá. 21 Christen ama eta anayeac. 24
Christec
haiceac mehatchatzen.
27 Demoniatua sendatzen. 37
Gadarenoéc
Christ arbuyatzen.
41 Iairusen alabá. 43
Emazte odol
iariatzez eri cena sendatu.
48 Fedeac emparatzen. 50
Christ
sinhestearen galdez egon.
52
Hilagatic nigarrez. lo datzala Christec
erraiten.

1 Eta guero guertha cedin hura ioaiten baitzen hiriz hiri,
eta burguz burgu, predicatzen eta euangelizatzen çuela Iaincoaren
resumá eta hamabiac ciraden harequin:

2 Eta emazte batzu harçaz spiritu gaichtoetaric,
eta eritassunetaric sendatuac, Maria deitzen cena Magdalena, ceinaganic
çazpi deabru ilki içen baitziraden,

3 Eta Ioanna Herodesen procuradore. Chuz deitzen cenaren
emaztea, eta Susanna, eta berceric anhitz bere onetaric hura aiutatzen
çutenic.

4 Eta nola gendetze handia biltzen baitzen, eta hiri gucietaric
anhitz harengana ioaiten, erran ceçan comparationez,

5 Ilki cedin ereillebat bere haciaren ereitera: eta ereitean
partebat eror cedin bide bazterrera: eta aurizqui içan cen, eta
ceruco choriéc irets ceçaten hura.

6 Eta berce partebat eror cedin harri gainera,
eta sorthuric eyhar cedin, ceren ezpaitzuen hecetassunic:

7 Eta berce partebat eror cedin elhorri artera:
eta harequin batean sorthuric elhorriéc itho ceçaten hura.

8 Eta bercea eror cedin lur onera: eta sorthuric eguin
ceçan fructu ehunetan hambat. Hauén erraitean oihuz cegoen,
Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.

9 Eta interrogatzen çuten bere discipuluéc
erraiten çutela, ceric cen comparatione hura.

10 Eta harc erran ciecén, Çuey eman çaiçue
Iaincoaren resumaco mysterioén eçagutzea: baina bercey comparationez,
dacussatelaric ikus ezteçaten, eta dançutelaric adi ezteçaten.

11 Haur da bada comparationea, Hacia da Iaincoaren hitza.

12 Eta bide bazterrecoac dirade, ençuten dutenac:
guero ethorten da deabrua, eta kencen du hitza hayén bihotzetic,
sinhetsiric salua eztitecençát.

13 Eta harri gainecoac dirade, ençun dutenean bozcariorequin
recebitzen dutenac hitza: baina hauc erroric eztute, hauc demboratacotz
sinhesten duté, eta tentationeco demborán retiratzen dirade.

14 Eta elhorri artera erori dena, hauc dirade ençun
dutenac: baina partitu eta, ansiéz eta abrastassunéz eta
vicitze hunetaco voluptatéz ithotzen dirade, eta eztuté
fructuric ekarten.

15 Baina lur onera erori dena, hauc dirade bihotz
honestean eta onean hitz ençuna eduquiten dutenac eta fructu patientiatan
ekarten dutenac

16 Eta nehorc arguia viztu duenean, eztu hura vnci batez
estaltzen, edo ohe azpian eçarten: baina candeler gainean eçarten
du, sartzen diradenéc arguia ikus deçatençát.

17 Ecen ezta secreturic, aguerturen eztenic: ez estaliric,
eçaguturen, eta arguira ethorriren eztenic.

18 Ikus-açue bada nola ençuten duçuen:
ecen norc-ere baitu hari emanen çayo: eta norc-ere ezpaitu, duela
vste duena-ere edequiren çayo hari.

19 Orduan ethor citecen harengana haren ama eta haren
anayeac, eta gendetzearen causaz ecin hers cequidizquion.

20 Eta declara cequión, erraiten ceraucatela, Hire
ama, eta hire anayeac lekorean diaudec, hi ikussi naiz.

21 Baina harc ihardesten çuela erran ciecén,
Ene ama eta ene anaye dirade Iaincoaren hitza ençuten eta eguiten
dutenac.

22 Eta guertha cedin egun batez, hura sar baitzedin vncian
eta haren discipuluac: eta erran ciecén, Iragan gaitecen lacaren
berce aldera. Eta parti citecen.

23 Eta vncian hec ioaiten ciradela, loac har ceçan:
eta iauts cedin haicezco tormentabat lacera: eta vrez bethatzen
ciraden, eta peril çutén.

24 Orduan hurbilduric iratzar ceçaten hura, cioitela,
Magistruá, Magistruá, galdu guihoaçac. Eta harc iratzarriric
mehatcha citzan haicea eta vraren tempestá: eta cessa citecen, eta
sossagu handia eguin cedin.

25 Eta erran ciecén, Non da çuen fedea?
Hec icituric ceudela mirets ceçaten, cioitela elkarren artean, Baina
nor da haur, haiceac eta vra manatzen baititu eta obeditzen baitute?

26 Guero tira ceçaten Gadarenoen comarcarát,
cein baita Galilearen aurkaz aurk.

27 Bada hari lurrera ilki eta, bat cequión hiri
hartaco guiçon dembora lucez gueroz deabrua çuen-bat: eta
abillamenduz etzén veztitzen, eta etchetan etzen egoiten, baina
thumbetan.

28 Eta harc ikussi çuenean Iesus, heyagoraz
cegoela, egotz ceçan bere buruä haren aitzinera, eta ocengui
erran ceçan, Cer da hire eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren
Semeá? othoitz eguiten drauat, ezneçála, tormenta.

29 Ecen manatzen çuen spiritu satsua guiçonaganic
ilki ledin: ecen dembora lucez eduqui çuen hura: eta estecaturic
cadenaz eta cepoez beguiratzen cen: baina estecailluac çathituric
eramaiten cen deabruaz desertuetara.

30 Orduan interroga ceçan hura Iesusec, cioela,
Nola duc icen? Eta harc erran ceçan, Legione. Ecen anhitz deabru
sarthu ciraden hura baithan.

31 Eta othoitz eguiten ceraucaten, ezlitzan mana abysmora
ioaitera.

32 Eta cen han vrdalde handibat alha cenic mendian: eta
othoitz eguiten ceraucaten permetti liecén hetara sartzera: eta
permetti ciecén.

33 Ilkiric bada deabruac guiçónaganic sar
citecen vrdetara: eta vrdaldea oldar cedin gainetic behera lac-era, eta
itho cedin.

34 Eta vrdainéc ikussi çutenean cer eguin
içan cen, ihes eguin ceçaten: eta partituric conta ceçaten
hirian eta campoetan.

35 Orduan gendeac ilki citecen eguin içan
cenaren ikustera, eta ethor citecen Iesusgana, eta eriden ceçaten
guiçona ceinetaric deabruac ilki içan baitziraden, veztitua,
eta cençatua, iarriric cegoela Iesusen oinetara: eta ici citecen.

36 Eta conta ciecen hæy ikussi vkan çutenec-ere,
nola sendatu içan cen demoniatu içana.

37 Orduan othoitz eguin cieçoten Gadarenoén
aldiri inguruco gendetze guciac, parti ledin hetaric: ecen icidura handic
hartu cituen: eta hura vncira sarthuric, itzul cedin.

38 Eta othoitz ceguión guiçon harc, ceinaganic
ilki içan baitziraden deabruac, harequin licén: baina Iesusec
igor ceçan, cioela,

39 Itzul adi eure etchera, eta conta eçac cein
gauça handiac eguin drauzquián Iaincoac. Ioan cedin bada
hiri gucitic predicatzen cituela Iesusec eguin cerauzcan gauça guciac:

40 Eta guertha cedin itzuli cenean Iesus, recebi baitzeçan
gendetzeac: ecen guciac haren beguira ceuden.

41 Orduan huná, ethor cedin Iairus deitzen cen
guiçombat, eta hura cen synagogaco principal: eta egotzi çuenean
bere buruä Iesusen oinetara, othoitz eguin cieçon sar ledin
haren etchera:

42 Ecen alaba bakoitzbat çuen hamabi vrtheren ingurucoa,
eta hura çohian hiltzera. Eta ioaitean gendetzeac hertsen çuen.

43 Eta hamabi vrthez gueroztic odola baratzen etzayon,
eta medicuetan bere sustantia gucia despendatu çuen, eta batez-ere
ecin sendatu içan cen emaztebatec,

44 Hurbilduric guibeletic hunqui ceçan haren arropa
ezpaina eta bertan gueldi cedin haren odol iariatzea.

45 Orduan dio Iesusec, Nor da ni hunqui nauena?
Eta guciéc vkatzen çutenaren gainean, erran ceçan
Pierrisec, eta harequin ciradenéc, Magistruá, gendetzéc
hertsen eta aurizquiten aute, eta dioc, Nor da ni hunqui nauena?

46 Baina Iesusec dio, Norbaitec hunqui nau ecen eçagutu
dut verthute eneganic ilki içan dela.

47 Emazte hura bada ikussiric ecen etzayola estali içan,
ethor cedin ikara çabilala: eta bere buruä haren aitzinera
egotziric declara cieçón populu guciaren aitzinean cer causaz
hura hunqui çuen, eta nola sendatu içan cen bertan.

48 Eta harc erran cieçón, Alabá aun
bihotz on eure fedeac sendatu au: oha baquerequin.

49 Oraino hura minço cela, ethor cedin cembeit
synagogaco principalarenetic, hari ciotsala, Hil içan duc hire alabá:
ezteçala fatiga Magistrua.

50 Baina Iesusec ençunic ihardets cieçón
nescatcharen aitári. Ezaicela beldur, sinhets eçac solament,
eta hura sendaturen baita.

51 Eta etchera sarthuric, etzeçan nehor sartzera
vtzi Pierris eta Iacques eta Ioannes eta nescatcharen aita eta ama baicen,

52 Eta nigarrez ceuden guciac, eta lamentatzen çutén:
baina harc erran ceçan, Eztaguiçuela nigarric: ezta hil,
baina lo datza.

53 Eta truffatzen ciraden harçaz, hil cela iaquinez.

54 Eta harc, guciac campora iraitziric, eta haren escua
harturic, oihu eguin ceçan, cioela, Nescatchá, iaiqui adi.

55 Eta itzul cedin haren spiritua, eta iaiqui cedin bertan:
eta mana ceçan eman lequión iatera.

56 Eta spanta citecen haren aita-amác: baina harc
mana citzan nehori ezlerroten eguin içan cena.





CAP. IX.







1 Apostoluac predicatzera igorri. 7, 18 Nehorc
Christez duen opinionea.
12 Borz oguiezco miraculua. 20
Apostoluén
aithorra.
23 Norc bere buruäz renuntiatzeco. 26
Christez
ahalque içatea.
28 Haren transfigurationea. 35
Christi
behatzeco.
42 Lunaticoa sendatu. 44
Bere passionea Christec
aitzinetic erraiten.
46
Cein guehien içanen licén
Apostoluéc iharduqui.
53
Samaritanoec Christ ez recebitzen.
55 Mendequioa. 56 Christec saluatzen. 62 Escua goldean.

1 Guero deithuric elkarrequin bere hamabi discipuluac,
eman ciecén bothere eta authoritate deabru gucién gainean,
eta eritassunén sendatzeco.

2 Eta igor citzan hec Iaincoaren resumaren predicatzera,
eta erién sendatzera.

3 Eta erran ciecén, Ezteçaçuela deus
eraman bidecotzát, ez vheric, ez maletaric, ez oguiric, ez diruric,
eta eztuçuela birá arropa.

4 Eta cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, han çaudete,
eta handic ilki albaitzindezte.

5 Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, ilkiric hiri
hartaric, çuen oinetaco errhautsa-ere iharros eçaçue
testimoniagetan hayén contra.

6 Hec bada ilkiric ioaiten ciraden burguz burgu,
euangelizatzen eta sendatzen çutela leku gucietan.

7 Eta ençun citzan Herodes tetrarchac, harc eguiten
cituen gauça guciac: eta dudatzen çuen, ceren batzuc erraiten
baitzutén, ecen Ioannes hiletaric resuscitatu cela.

8 Eta batzuc Elias aguertu cela: eta bercéc, cembeit
lehenagoco Prophetaric resuscitatu cela.

9 Orduan dio Herodesec, Ioannesi nic buruä edequi
draucat: nor da bada haur, ceinez nic baitançuzquit hunelaco gauçac?
Eta hura ikussi nahiz çabilan.

10 Eta itzuliric Apostoluéc conta cietzoten Iesusi,
eguin cituzten gauça guciac. Orduan hec harturic retira cedin
Iesus
appart. Bethsaida deitzen den hirico leku desertu batetara.

11 Eta gendetzeac hori iaquinic, iarreiqui çaizcan,
eta recebitu cituenean, minçatzen çayen Iaincoaren resumáz:
eta sendatu behar çutenac, sendatzen cituen.

12 Eta eguna has cedin beheratzen: eta hurbilduric hamabiéc
erran cieçoten, Eyéc congit gendetzey, ioanic inguruco burguètara
eta parropioetara, retira ditecen, eta eriden deçaten iateco, ecen
hemen leku desertuan gaituc.

13 Baina erran ciecén, Eyeçue çuec
iatera. Eta hec erran ceçaten, Eztitiagu borz ogui eta bi arrain
baina guehiago: Baldin guc ioanic populu hunen guciaren eros ezpadeçagu
iateco.

14 Ecen baciraden borz milla guiçonetarano. Orduan
dioste bere discipuluey, Iar eraci itzaçue mahaindaraz berroguey
eta hamarná.

15 Eta hala eguin ceçaten, eta iar citecen guciac.

16 Orduan harturic borz oguiac eta bi arrainac, cerurat
beha cegoela benedica citzan hec: eta hauts citzan, eta eman cietzén
discipuluey, populuaren aitzinean eçar litzatençát.

17 Ian ceçaten bada guciéc, eta ressasia
citecen: eta goititu içan dirade soberatu içan çaizten
çathietaric hamabi sasquitara.

18 Eta guertha cedin, hura appart othoitz eguiten cegoela,
discipuluac harequin baitziraden eta interroga baitzitzan hec, cioela,
Ni nor naicela dioite gendec?

19 Eta hec ihardesten çutela erran ceçaten,
Ioannes Baptista: eta bercéc, Elias: eta bercéc, ecen cembeit
Propheta lehenagocoetaric resuscitatu içan dela.

20 Eta erran ciecén, Eta çuec nor naicela
ni dioçue? Ihardesten çuela Simon Pierrisec erran ceçan,
Christ Iaincoarena.

21 Orduan harc mehatchatzen cituelaric mana citzan nehori
haur ezlerroten:

22 Cioela, Behar da guiçonaren Semeac anhitz suffri
deçan, eta reproba dadin Ancianoéz eta Sacrificadore principaléz,
eta Scribez, eta hil dadin, eta hereneco egunean resuscita dadin.

23 Guero erraiten cerauen guciey. Baldin nehor hor ene
ondoan ethorri nahi bada, renuntia beça bere buruaz, eta har beça
bere crutzea egun oroz, eta berrait niri.

24 Ecen norc-ere nahi vkanen baitu saluatu bere vicia:
galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia ene causaz,
saluaturen du hura.

25 Ecen cer probetchu du guiçonac baldin mundu
gucia irabaz badeça, eta bere buruä destrui deçan, eta
gal dadin?

26 Ecen nor-ere ahalque içanen baita niçaz
eta ene hitzéz, harçaz ahalque içanen da guiçonaren
Semea, dathorrenean bere maiestatean, eta Aitarenean eta Aingueru sainduenean.

27 Eta erraiten drauçuet eguiaz, badirade hemen
present diradenotaric batzu, herioa dastaturen eztutenic Iaincoaren resumá
ikus deçaqueteno.

28 Eta guertha cedin, hitz hauçaz gueroztic quasi
çortzi egunen buruän, har baitzitzan Pierris eta Ioannes eta
Iacques, eta igan baitzedin mendi batetara othoitz eguitera.

29 Eta othoitz eguiten cegoela, haren beguitharteco formá
mutha cedin, eta haren abillamendua churit eta chist-mista beçain
arguit.

30 Eta huná, bi guiçon minço ciraden
harequin, cein baitziraden Moyses eta Elias:

31 Hauc aguerturic gloriarequin, erraiten çutén,
harc Ierusalemen complitzeco çuen fina.

32 Eta Pierris, eta harequin ciradenac, ciraden logalez
cargatuac: eta iratzartu ciradenean, ikus ceçaten haren maiestatea,
eta harequin ceuden bi guiçonac.

33 Eta guertha cedin, hec partitu ciradenean harenganic:
Pierrisec erran baitzieçón Iesusi, Magistruá, on duc
gu hemen garen, eguin ditzagun bada hirur tabernacle, bat hire, eta bat
Moysesen, eta bat Eliasen: Etzaquiala cer minço cen.

34 Eta harc gauça hauc erraiten cituela, eguin
cedin hodeybat, eta estal citzan hec: eta ici citecen hodeyean sartzen
ciradenean.

35 Orduan vozbat eguin cedin hodeyetic, cioela, Haur da
ene Seme maitea, huni beha çaquizquiote.

36 Eta voz hura eguiten cela, eriden cedin Iesus bera:
eta hec ichilic egon citecen, eta egun hetan etzieçoten nehori deus
erran ikussi cituzten gaucetaric.

37 Eta guertha cedin ondoco egunean, hec menditic iautsi
ciradenean, gendetze handibat encontrura ilki baitzequion hari.

38 Eta huná, compainiaco guiçombat oihuz
iar cedin, cioela, Magistruá, othoitz eguiten drauat beha-eçac
ene semeaganát: ecen haur bera baicen eztiat.

39 Eta huná, spirituac hartzen dic, eta bertan
heyagoraz iarten duc, eta çathicatzen dic haguna dariola, eta huneganic
nequez partitzen duc, haur hausten duela.

40 Eta othoitz eguin diraueat hire discipuluey, egotz
leçaten hura campora: baina ecin eguin dié.

41 Eta ihardesten duela Iesusec dio, O natione incredula
eta gaichtoá, noizdrano finean çuequin içanen naiz
eta supportaturen çaituztet? Ekarrac huna eure semea.

42 Eta oraino hurbiltzen cela hauts ceçan hura
deabruac eta çathica: eta mehatcha ceçan Iesusec spiritu
satsua, eta senda ceçan haourra, eta renda cieçón
bere aitari.

43 Eta spanta citecen guciac Iaincoaren verthute gucizco
handiaren gainean. Eta guciac miraculuz ceudela, eguiten cituen gauça
gucién gainean, erran ciecén bere discipuluey,

44 Eçar itzaçue çuec hitz hauc çuen
beharrietan: ecen içanen da guiçonaren Semea liuraturen baita
guiçonén escuetara.

45 Baina hec hitz haur etzuten aditzen, eta hetaric estalia
cen, hala non ezpaitzutén hura senditzen: eta beldur ciraden
haren interrogatzera hitz huneçaz.

46 Guero sar citecen elkarrequin dispután, eya
hetaric cein cen handiena.

47 Eta Iesusec hayén bihotzeco pensamendua ikussi
çuenean, haourtchobat harturic eçar ceçan bere aldean:

48 Eta erran ciecén, Norc-ere recebituren baitu
haourtcho haur ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebituren
bainau, ni igorri nauena recebitzen du: ecen nor baita chipiena çuen
gucion artean, hura içanen da handi.

49 Eta ihardesten çuela Ioannesec erran ceçan,
Magistruá, ikussi diagu norbeit hire icenean deabruac campora egoizten
cituenic: eta debetatu diagu hura, ceren ezpaitarreic gurequin hiri.

50 Orduan erran cieçón Iesusec, Ezteçaçuela
debeta, ecen gure contra eztena gure alde da.

61 Eta guertha cedin, haren goiti altchatzeco egunac complitzen
ciradenean, orduan chuchent baitzeçan bere beguithartea
gogo
eguinic
Ierusalemera ioaitera.

52 Eta igor citzan mandatariac bere aitzinean, eta ioanic
sar citecen Samaritanoén burgu batetan, ostatu appain lieçotençát:

53 Baina etzeçaten recebi, ceren haren beguithartea
baitzén Ierusalemerat ioiten cenarena.

54 Eta hori ikussiric haren discipulu Iacquesec
eta Ioannesec erran ceçaten, Iauna, nahi duc derragun sua iauts
dadin cerutic, eta deseguin ditzan, Eliasec-ere eguin çuen beçala?

55 Baina itzuliric Iesusec mehatcha citzan hec,
cioela, Eztaquiçue cer spiritutaco çareten.

56 Ecen guiçonaren Semea ezta ethorri guiçonén
vicién galtzera, baina saluatzera. Eta ioan citecen berce burgu
batetara.

57 Guero guertha cedin, hec bideaz ioaiten ciradela, erran
baitzieçón norbeitec, Iauna, iarreiquiren natzaic norat-ere
ioanen baitaiz.

58 Eta Iesusec erran cieçon. Aceriéc çulhoac
citié, eta ceruco choriéc ohatzeac: baina guiçonaren
Semeac eztic non bere buruä paussa deçan.

59 Baina erran cieçón berce bati, Arreit
niri. Eta harc erran ceçan, Iauna, permetti ieçadac behin
ioan nadin neure aitaren ohorztera.

60 Eta erran cieçón Iesusec, Vtzitzac, hilac
bere hilén ohorztera: baina hi habil eta denuntia eçac Iaincoaren
resumá.

61 Orduan erran ceçan berce batec-ere, Iauna, Iarreiquiren
natzaic hiri: baina permetti ieçadac behin etchecoetaric congit
har deçadan.

62 Eta erran cieçón Iesusec, Eztuc nehor
bere escua goldean eçarten eta guibelerat behatzen duenic propio
denic Iaincoaren resumacotzat.





CAP. X.







1 Iesusec hiruroguey eta hamar discipulu ordenatzen
eta igorten.
2 Vzta handi, languile guti. 11
Errhatsaren
oinetaric eragoiztea.
16 Apostoluac ençuteco. 20
Icen
ceruètan scribatuac.
21 Chipiey Euangelioa manifestatu. 27
Iaincoaren eta hurcoaren onhestea. 29 Gure hurcoa cein. 30
Guiçon çauriaz. 37 Misericordia. 38
Marthac
Christ recebitzen.

1 Gauça hauen ondoan ordena citzan Iaunac berce
hiruroguey eta hamar-ere, eta igor citzan hec birá bere beguitharte
aitzinean, bera ethorteco cen hiri eta leku gucietara.

2 Eta erraiten cerauen, Vztá handi da, baina languile
guti: othoitz eguioçue bada vzta Iabeari, irion ditzan languileac
bere vztara.

3 Çoazte, huná nic igorten çaituztet
çuec bildotsac otsoén artera beçala.

4 Eztramaçuela ez mulsaric, ez maletaric, ez çapataric:
eta nehor bidean ezteçaçuela saluta.

5 Cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, lehenic erraçue,
Baquea dela etche hunetan.

6 Eta baldin han baquezco semeric batre bada, paussaturen
da çuen baquea haren gainean: ezpere çuetara itzuliren da.

7 Eta etche hartan berean çaudete, iaten eta edaten
duçuela aitzinera emanen çaiçuenetic: ecen languilea
bere sariaren digne da. Etzaiteztela iragan etchetic etchera.

8 Baina are cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta
recebituren baitzaituzte, ian eçaçue aitzinera eçarten
çaizquiçuenetaric:

9 Eta sendaitzaçue hartan diraten eriac, eta erreçue,
Hurbildu da çuetara Iaincoaren resumá.

10 Baina cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta ezpaitzaituzte
recebituren, ilkiric hango carriquetara, erraçue,

11 Çuen hiritic lothu çaicun errhautsa-ere
iharrosten dugu çuen contra: guciagatic-ere haur iaquiçue,
ecen hurbildu dela çuetara Iaincoaren resumá.

12 Baina badiotsuet ecen Sodomacoac egun hartan hiri hura
baino emequiago tractatuac içanen diradela.

13 Maledictione hiri Chorazin, maledictione hiri Bethsaida,
ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan
eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin
iarriric emendatu ciratequeen.

14 Halacotz Tyr eta Sidon emequiago tractatuac içanen
dirade iudicioan ecen ez çuec.

15 Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena,
iffernurano beheraturen aiz.

16 Çuec ençuten çaituztenac, ni ençuten
nau: eta çuec iraizten çaituztenac, ni iraizten nau: eta
ni iraizten nauenac, ni igorri nauena iraizten du.

17 Eta itzuli içan dirade hiruroguey eta hamarrac
bozcariorequin, cioitela, Iauna, deabruac-ere suiet eguiten ciaizquiguc
hire icenean:

18 Eta erran ciecén, Ikusten nuen Satan chistmista
beçala cerutic erorten.

19 Huná, badrauçuet bothere suguén
eta scorpionén gainean ebilteco, eta etsayaren puissança
guciaren gainean: eta deussec eztrauçue calteric eguinen.

20 Ordea harçaz etzaiteztela aleguera, ceren spirituac
suiet eguiten çaizquiçuen: baina aitzitic aleguera çaitezte,
ceren çuen icenac scribatuac baitirade ceruètan.

21 Ordu hartan berean aleguera cedin Iesus spirituz, eta
erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac
rendatzen drauzquiat, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy
eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey: bay Aitá,
ceren hala içan baita hire placer ona.

22 Orduan discipuluetarat itzuliric erran ceçan,
Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit, eta nehorc eztaqui
nor den Semea, Aitác baicen: eta nor den Aita, Semeac baicen, eta
nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.

23 Eta discipuluetarat itzuliric, appart erran ciecén,
Dohatsu dirade çuec dacusquiçuen gauçac dacusquiten
beguiac.

24 Ecen erraiten drauçuet, anhitz Prophetac eta
reguec desiratu vkan dutela çuec ikusten dituçuen gaucén
ikustera, eta ezpaitituzte ikussi: eta ençuten dituçuen gaucén
ençutera, eta ezpaitituzte ençun.

25 Orduan huná, Legueco doctorbat iaiqui cedin,
hura tentatzen çuela, eta cioela, Magistruá, cer eguinez
vicitze eternala heretaturen dut?

26 Eta harc erran cieçón, Leguean cer da
scribatua? nola iracurtzen duc?

27 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan,
Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz,
eta eure indar guciaz, eta eure pensamendu guciaz: eta eure hurcoa eure
buruä beçala.

28 Orduan erran cieçón, Vngui ihardetsi
duc: hori eguic eta vicico aiz.

29 Baina harc bere buruä iustificatu nahiz, erran
cieçón Iesusi, Eta nor da ene hurcoa?

30 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan,
Guiçombat iausten cen Ierusalemetic Iericora, eta eror cedin gaichtaguinén
artera, eta hec hura billuciric, eta çaurthuric ioan citecen,
hura
erdi hilic vtziric.

31 Eta encontruz Sacrificadorebat iauts cedin bide harçaz
beraz: eta hura ikussiric berce aldetic iragan cedin.

32 Halaber Leuitabat-ere leku hartara helduric eta hura
ikussiric, berce aldetic iragan cedin.

33 Baina Samaritanobat bere bidea iragaiten çuela,
ethor cedin harengana, eta hura ikussiric compassione har ceçan.

34 Eta hurbilduric lot citzan haren çauriac, emanic
olio eta mahatsarno, eta hura eçarriric bere abrearen gainean, eraman
ceçan ostaleriara, eta pensa ceçan.

35 Biharamunean partitzean idoquiric bi dinero eman cietzón
ostatuari, eta erran cieçón, Errequeitu emóc huni,
eta cer-ere guehiago despendaturen baituc, nic itzul nadinean rendaturen
drauat.

36 Cein bada hirur hautaric irudi çaic gaichtaguinetara
erori içan denaren hurco içan dela?

37 Eta harc erran cieçón, Hari misericordia
eguin vkan draucana. Diotsa bada Iesusec, Oha, hic-ere eguic halaber.

38 Eta guertha cedin hec ioaiten ciradela, hura sar baitzedin
burgu batetan: eta emazte, Martha deitzen cen batec recebi ceçan
hura bere etchera.

39 Eta hunec çuen ahizpabat Maria deitzen cenic,
harc-ere Iesusen oinetara iarriric cegoela, haren hitza ençuten
çuen.

40 Baina Martha eguitecotan cen anhitz cerbitzuren eguiten:
eta gueldituric erran ceçan, Iauna, eztuc hic ansiaric ceren neure
ahizpác neuror cerbitzatzera vtziten nauen? erroc bada ni aldiz
aiuta neçan.

41 Eta ihardesten çuela erran cieçón
Iesusec, Martha, Martha, arrangura dun, eta tormentatzen aiz anhitz gauçaren
ondoan:

42 Ordea gauçabat dun necessarió. Baina
Mariac parte ona hautatu din, cein ezpaitzayo edequiren.





CAP. XI.







1 Christec iracasten othoitz eguiten. 9 ardura.
14 Mutua sendatzen. 15 Blaspemioa. 21
Borthitz harmatua.
24 Spiritu guiçonaganic ilkia. 28
Dohatsuac cein.
29 Iuduac signo esquez egon. 31
Egu-erdico reguiná.
32 Niniuacoac. 34 Begui simplea edo gaichtoa. 39
Harrapaqueriá.
Gaichtaqueriá.
42 Iugemendua. Charitatea. 45
Legueco
doctora.
46 Ecin iassan daitezqueen cargác. 47
Prophetén
sepulchreac.
49 Iaincoaren sapientiá. 52
Eçagutzearen
gakoa.

1 Guertha cedin halaber leku batetan othoitz eguiten cegoela,
cessatu cenean, erran baitzieçón bere discipuluetaric batec,
Iauna, iracats ieçaguc othoitz eguiten, Ioannesec-ere bere discipuluey
iracatsi drauen beçala.

2 Eta erran ciecén, Othoitz eguiten duçuenean,
erran eçaçue, Gure Aita ceruètan aicena, Sanctifica
bedi hire icena, Ethor bedi hire resumá, Eguin bedi hire vorondatea,
ceruän beçala, lurrean-ere.

3 Gure eguneco oguia iguc egunecotzat.

4 Eta barka ietzaguc gure bekatuac: ecen guc-ere barkatzen
dirauèagu guri çor draucuten guciey. Eta ezgaitzala sar eraci
tentacionetan, baina deliura gaitzac gaichtotic.

5 Eta erran ciecén, Cein da çuetaric vkanen
duena adisquidebat, eta ioanen dena harengana gau-erditan eta erranen draucana,
Adisquideá, presta ietzadac hirur ogui:

6 Ecen ene adisquidebat ethorri içan duc bidetic
enegana, eta eztiát cer aitzinean eçar dieçodan .

7 Eta harc barnetic ihardesten duela erran deçan,
Ezneçála fascha: ia borthá ertsia duc, eta ene haourtchoac
enequila dituc ohean: ecin iaiqui niaitec hiri emaitera.

8 Erraiten drauçuet, baldin iaiquiric eman ezpadieço-ere,
ceren haren adisquide den: halere haren muthiritassunagatic iaiquiric emanén
drauca cembat-ere behar baitu.

9 Eta nic erraiten drauçuet, Esca çaitezte,
eta emanen çaiçue: bilhaeçaçue, eta eridenen
duçue: bulka eçaçue eta irequiren çaiçue.

10 Ecen escatzen den guciac recebitzen du: eta bilhatzen
duenac erideiten du: eta bulkatzen duenari, irequiren çayo.

11 Eta cein da çuetaric aitá, semea
ogui esca badaquió, harribat emanen draucana? edo baldin arrain
esca badaquio, ala arrainaren lekuan suguebat emanen drauca?

12 Edo baldin arraultze baten esca badadi, ala scorpiona
emanen drauca?

13 Beraz çuec baldin gaichto çaretelaric,
badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten,
cembatez guehiago çuen Aita celestialac emanen draue Spiritu saindua
escaturen çaizconey.

14 Orduan egotz ceçan campora deabrubat, eta hura
cen mutu: eta guertha cedin, deabrua ilki cenean, minça baitzedin
mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc.

15 Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Beelzebub
deabruén princearen partez egoizten ditu campora deabruac.

16 Eta berceac tentatzen çutela, signo cerutic
esquez çaizcan.

17 Baina harc nola baitzequizquian hayén pensamenduac,
erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguiten
da: eta etche bere contra partitua erorten da.

18 Eta baldin Satan-ere bere contra partitua bada, nolatan
haren resumá egonen da? ecen badioçue Beelzebub-en partez
campora egoizten ditudala nic deabruac.

19 Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten
baditut deabruac, çuen seméc noren partez campora egoizten
dituzte? halacotz hec içanen dirade çuen iuge.

20 Baina baldin Iaincoaren erhiaz campora egoizten baditut
deabruac, segur heldu içan da çuetara Iaincoaren resumá.

21 Guiçon borthiz harmatu batec beguiratzen
duenean bere iaureguia, baquean dirade harc dituen gauçác.

22 Baina bera baino borhitzago batec acomettaturic garait
badeça, haren harmadura gucia, ceinetan fida baitzén, edequiten
du, eta haren ostillamendua distribuitzen.

23 Enequin eztena ene contra da: eta enequin biltzen ari
eztena barreyatzen ari da,

24 Spiritu satsua ilki denean cembeit guiçonaganic
leku leihorréz dabila, paussu bilha: eta erideiten eztuenean, dio,
Itzuliren naiz neure etchera nondic ilki içan bainaiz.

25 Eta ethorriric erideiten du hura escobatua eta appaindua.

26 Eta orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berceric çazpi
spiritu bera baino gaichtoagoac: eta sarthuric habitatzen dirade han: eta
eguiten da guiçon haren azquen conditionea lehena baino gaichtoago.

27 Eta guertha cedin gauça hauc erraiten cituela,
altchaturic voza emazte batec populuaren artetic, erran baitzieçón,
Dohatsu dituc hi egari auen sabela, eta hic edosqui dituán
vgatzac.

28 Eta harc erran ceçan, Baina aitzitic dohatsu
dirade Iaincoaren hitza ençuten, eta hura beguiratzen dutenac.

29 Eta gendetzeac biltzen ciradela, has cedin erraiten,
Generatione haur gaichtoa da: signo esquez dago: baina signoric etzayó
emanen Ionas prophetaren signoa baicen.

30 Ecen nola Ionas Niniuacoey signo içan baitzayen,
hala içanen çayó guiçonaren Semea-ere generatione
huni.

31 Egu-erdi aldeco reguina iaiquiren da iudicioan
generatione hunetaco guiçonequin, eta condenaturen ditu: ceren ethor
baitzedin lurraren bazterretic Salomonen sapientiaren ençutera:
eta huná, Salomon bainoagoa leku hunetan:

32 Niniuaco guiçonac iaiquiren dirade iudicioan
generatione hunequin, eta condemnaturen duté: ceren Ionasen predicationera
emenda baitzitecen: eta huná, Ionas bainoagoa leku hunetan.

33 Eta nehorc candela irachequia eztu leku estalian eçarten,
ez gaitzurupean: baina candelerean, sartzen diradenéc arguia ikus
deçatençat.

34 Gorputzaren candelá, beguia da: beraz baldin
hire beguia simple bada, hire gorputz gucia ere argui duquec: baina gaichto
bada, hire gorputza-ere ilhun duquec.

35 Considera eçac bada hitan den arguia ilhumbe
eztén.

36 Beraz baldin hire gorputz gucia argui bada, parteric
batre ilhunic eztuela: argui içanen duc gucia, candelác
bere
claretateaz arguitzen auènean beçala.

37 Eta minçatu cenean, othoitz eguin cieçon
Phariseu batec barazcal ledin hura baithan, eta Iesus sarthuric iar cedin
mahainean.

38 Baita Phariseuac hori ikussiric mirets ceçan
ceren lehenic ezpaitzedin ikuz barazcal aitzinean.

39 Eta erran cieçón Iaunac, Baina çuec
Phariseuoc coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina
çuen barnean dena, bethea da harrapaqueriaz eta gaichtaqueriaz.

40 Adimendu gabeác, campocoa eguin duenac eztu
barnecoa ere eguin?

41 Aitzitic duçuenetic emaçue elemosynatan:
eta huna, gauça guciac chahu dituqueçue.

42 Baina maledictione çuen gainean Phariseuác:
ecen detchematzen dituçue menthá eta rutá, eta baratze
belhar gucia, baina vtziten dituçue guibelera Iaincoaren iugemendua
eta charitatea: hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi.

43Maledictione çuen gainean Phariseuác:
ecen on darizteçue lehen iar lekuey synagoguetan, eta salutationey
merkatuetan.

44 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu
hypocritác: ecen monument agueri eztiradenac beçala çarete,
eta hayén gainean dabiltzan guiçonéc ezpaitaquizquite.

45 Orduan ihardesten duela Legueco doctoretaric batec
diotsa, Magistrua, gauça horién erraitean gu-ere iniuriatzen
gaituc.

46 Eta harc dio, Maledictione çuen gainean-ere
Legueco doctorác, ecen cargatzen dituçue guiçonac
carga iassaiteco nequezcoez: baina ceuroc çuen erhietaric batez
eztituçue cargác hunquitzen.

47 Maledictione çuen gainean, ecen edificatzen
dituçue Prophetén thumbác, eta çuen aitéc
hil vkan dituzte hec.

48 Segurqui testificatzen duçue ceuroc çuen
aiten obretan consentitzen duçuela: ecen hec hil dituzte, eta çuec
edificatzen dituçue hayén thumbác.

49 Halacotz Iaincoaren sapientiac-ere erran du, Igorriren
ditut hetara Prophetác eta Apostoluac, eta hetaric hilen duté
eta persecutaturen.

50 Natione huni galdeguin daquionçat, munduaren
creationeaz gueroztic issuri den Propheta gucién odola:

51 Abelen odoletic Zachariasen odolerano, cein hil vkan
baitzutén aldareari eta templeari artean: are diotsuet, galde eguinen
çayola natione huni.

52 Maledictione çuen gainean Legueco doctorác:
ecen eçagutzearen gakoa kendu duçue: ceuroc etzarete sarthu
içan, eta sartzen ciradenac beguiratu dituçue.

53 Eta gauça hauc hæy erraiten cerauztenean,
has cequitzon Scribác eta Phariseuac haguitz hertsen, eta propos
iradoquiten anhitz gauçaz.

54 Celatan ceudela, eta cerbait haren ahotic hatzaman
aiherrez çabiltzala, accusa leçatençat.





CAP. XII.







1 Phariseuén altchagarria. 5 Iaincoaren
beldur içateco.
8 Christ aithorturen duena. 10
Spiritu
sainduaren contretaco Blaspemioa.
22
Viciaz ansiaric ez vkaiteaz.
31 Iaincoaren resumá bilhatzeco. 33
Thesaurizatzeco
non.
37, 45 Cerbitzari ona eta gaichtoa. 39 Ohoina. 42
Despensér leyala. 49 Sua lurrean. 50
Christen baptismoa.
52 Dissensione içanen Euangeliogatic. 58
Partidarequin
appoinctatzeco.

1 Bizquitartean bildu içanic gendetze mulço
handiac hambat non elkar aurizquiten baitzutén, has cequién
erraiten bere discipuluey, Lehenic beguira çaitezte Phariseuén
altchagarritic, cein baita hypocrisiá.

2 Ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic: ezeta deus
secreturic iaquinen eztenic.

3 Halacotz ilhumbean erran dituçuen gauçác,
arguian ençunen dirade: eta beharrira gamberetan erran duçuena,
predicaturen da etche gainetan.

4 Eta diotsuet çuey neure adisquideoy, Etzaretela
beldur gorputza hiltzen dutenén, eta guero ezpaitute cer guehiagoric
eguin deçaten.

5 Baina eracutsiren drauçuet noren beldur behar
çareten: çareten beldur, hil duqueenean gehennara egoiztecó
authoritatea duenarén: are diotsuet, haren beldur çareten.

6 Eztira borz parra-chori bi dirutchotan saltzen, eta
hetaric bat ezpaita ahanciric Iaincoaren aitzinean ?

7 Baina çuen buruco bilo guciac-ere contatuac dirade
etzaretela beraz beldur: parra-chori araldeac baino guehiago balio duçue
çuec.

8 Badiotsuet bada, Norc-ere ni aithorturen bainau guiçonen
aitzinean, guiçonaren Semeac-ere aithorturen du hura Iaincoaren
Aingueruén aitzinean.

9 Baina ni guiçonén aitzinean vkaturen nauena,
vkatua içanen da Iaincoaren Aingueruén aitzinean.

10 Eta norc-ere erranen baitu hitzic guiçonaren
Semearen contra barkaturen çayó hari: baina Spiritu sainduaren
contra blasphematuren duenari, etzayó barkaturen.

11 Eta eramanen çaituztenean synagoguetara, eta
magistratuetara, eta potestatetara, eztuçuela ansiaric, nola edo
cer ihardetsiren duçuen edo cer erranen.

12 Ecen Spiritu sainduac iracatsiren çaituzte ordu
hartan berean, cer erran behar daten.

13 Eta erran cieçón gendetzecoetaric batec,
Magistruá, erróc ene anayeri parti deçan enequin heretagea.

14 Baina harc erran cieçón, Guiçoná,
norc eçarri nau ni iuge, edo partitzale çuen gainean?

15 Guero erran cieçón, Ikussaçue,
eta beguira çaitezte auaritiatic: ecen cembeitec onhassunez abundantia
badu-ere, bere vicia eztu bere onetaric.

16 Eta erran ciecén comparationebat, cioela, Guiçon
abrats baten landéc abundantqui fructu ekarri vkan duté:

17 Eta gogueta eguiten çuen bere baithan, cioela,
Cer eguinen dut? ecen eztut nora bil ditzadan neure fructuac.

18 Eta erran ceçan, Haur eguinen dut: deseguinen
ditut neure granerac, eta handiagoac eguinen ditut: eta hara bilduren ditut
neure fructu guciac, eta neure onac.

19 Eta erranen draucat neure arimari, Arimá, badituc
on handiac anhitz vrthetacozat bilduac: reposa adi, ian eçac, edan
eçac, eta atseguin har eçac.

20 Baina erran cieçón Iaincoac, Erhoá,
gaurco gauèan eure arimá edequiren çaic: eta dituán
gauçác, noren içanen dirade?

21 Hala da onhassun handiac beretaco biltzen dituena,
eta Iaincoa baithan abrats eztena.

22 Orduan erran ciecén bere discipuluey, Halacotz
diotsuet, eztuçuen artharic çuen vicitzeaz, cer ianen duçuen:
ez eta gorputzaz cerçaz veztituren çareten.

23 Vicia vianda baino guehiago da, eta gorputza abillamendua
baino.

24 Considera itzaçue beleac, ecen eztutela ereiten
ez biltzen, eta hec eztuté sotoric ez graneric, eta Iaincoac hatzen
ditu hec, cembatez çuec choriéc baino guehiago balio duçue?

25 Eta norc çuetaric artha vkanez eratchequi ahal
dieçaqueo bessobat bere handitassunari?

26 Bada baldin chipién dena-ere ecin badaguiçue,
cer goiticoéz arthatsu çarete?

27 Consideraitzaçue floreac, nola handitzen diraden:
eztirade nekatzen, eta eztute iruten: baina badiotsuet, are Salomon-ere
bere gloria guciarequin eztela veztitu içan hetaric bat beçala.

28 Bada baldin egun landán belhar dena, eta bihar
labean eçarten dena Iaincoac hala inguru veztitzen badu, cembatez
areago çuec fede chipitacoac

29 Çuec beraz eztaguiçuela galderic cer
ianen duçuen edo cer edanen: eta etzaiteztela dudán iar

30 Ecen gauça hauc guciac munduco gendéc
bilhatzen dituzté: baina çuen Aitac badaqui, ecen hauèn
beharra baduçuela.

31 Bainaitzitic bilha eçaçue Iaincoaren
resumá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue
gaineraco.

32 Ezaicela beldur tropel chipiá, ecen çuen
Aitaren placer ona içan da çuey resumaren emaitera.

33 Sal itzaçue çuen onac, eta eman itzaçue
elemosynatan. Eguin itzaçue ceurondaco çahartzen eztiraden
mulsác, ceruètan thesaur nehoiz-ere falta eztaitembat: nora
ohoinic ezpaita hurbiltzen, eta non cerrenec ezpaitu deseguiten.

34 Ecen non baita çuen thesaura, han içanen
da çuen bihotza-ere.

35 Bira çuen guerrunceac guerricatuac, eta çuen
candelác irachequiac.

36 Eta çuec çareten noiz hayén
nabussia ezteyetaric itzul daiten beguira dauden guiçonetarát
irudi: dathorrenean, eta borthá bulka deçanean, bertan irequi
deçotençát.

37 Dohatsu dirade cerbitzari hec, cein dathorrenean
nabussiac eridenen baititu iratzarriac: eguiaz diotsuet guerricaturen dela
bera, eta mahainean iar eraciren dituela, eta aitzinaraturic cerbitzaturen
dituela.

38 Eta baldin badathor bigarren veillán, eta heren
veillán badathor, eta hala eriden ditzan: dohatsu dirade cerbitzari
hec.

39 Eta haur iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác
cer orduz ohoina ethorteco licén, veilla leçaqueela, eta
ezleçaqueela vtzi çulhatzera bere etchea.

40 Çuec-ere bada çareten prest, ecen vste
eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da.

41 Orduan erran cieçón Pierrisec, Iauna,
guri erraiten draucuc comparatione hori ala bay guciey-ere?

42 Eta erran ceçan Iaunac, Cein da despensér
leyala eta çuhurra, nabussiac bere familiaren gaineco ordenatu duena,
demborán ordinarioa deyençát?

43 Dohatsu da cerbitzari hura, dathorrinean nabussiac
hala eguiten eridenen duena.

44 Eguiazqui erraiten drauçuet, ecen duen guciaren
gaineco eçarriren duela hura.

45 Eta baldin erran badeça cerbitzari harc bere
bihotzean, Berancen du ene nabussiac ethortera: eta has badadi cehatzen
muthillén eta nescatoén, eta iaten eta edaten eta horditzen:

46 Ethorriren da cerbitzari haren nabussia, harc vste
eztuen egunean, eta eztaquian orenean: eta bereciren du hura, eta haren
partea infidelequin eçarriren.

47 Eta bere nabussiaren vorondatea eçagutu duen
cerbitzaria, eta ezpaita preparatu, eta ezpaitu haren vorondatearen araura
eguin, cehaturen da anhitz vkaldiz:

48 Baina eçagutu eztuena, eta cehatu içateco
mereci duqueen gauçac eguin dituena, cehaturen da vkaldi gutiz.
Bada anhitz eman içan çayon guciari, anhitz galde eguinen
çayó: eta beguiratzera anhitz eman içan çayonari,
hambat guehiago galde eguinen çayó.

49 Suaren emaitera ethorri naiz lurrera: eta cer nahi
dut guehiago baldin ia irachequia bada?

50 Baina baptismo batez batheyatzeco naiz, eta nola hertsen
naiz haur compli daiten artean?

51 Vste duçue ecen lurrean baquearen eçartera
ethorri naicela? ez, diotsuet, baina diuisionearen.

52 Ecen hemendic harát içanen dirade borz
etche batetan diuisionetan diratenic, hirurac bién contra, eta biac
hirurén contra.

53 Diuisionetan içanen da aitá semearen
contra, eta semea aitaren contra: amá alabaren contra, eta alabá
amaren contra: ama-guinharrebá bere errenaren contra, eta errena
bere ama-guinharrebaren contra.

54 Guero erraiten cerauen gendetzey-ere, Ikus deçaçuenean
hodeybat altchatzen dela Occidentetic, bertan dioçue, vria heldu
da: eta hala guerthatzen da.

55 Eta hegoác draunsanean, erraiten duçue,
ecen bero eguinen duela: eta hala guerthatzen da.

56 Hypocritác, ceruären eta lurraren itchuraren
iugeatzen daquiçue: eta dembora hunez nola eztuçue iugeatzen?

57 Eta nola ceuron buruz-ere eztuçue iugeatzen
bide dena?

58 Bada ioaiten aicenean eure partida contrastarequin
magistratuagana, enseya adi bidean haren menetic ilkiten: tira ezeçançat
iugeagana, eta iugeac eman ieçon sargeantari, eta sargeantac eçar
ezeçan presoindeguian.

59 Erraiten drauat, ezaiz ilkiren handic azquen pelata-ere
renda diroqueano.





CAP. XIII.







3 Penitentiara Christec exhortatzen. 6 Ficotze
fructu gabea piccatzera manatzen.
11
Emazte crocatua sendatzen.
15 Sabbath egunean vngui eguitea. 16
Mustarda bihiaren eta
altchagarriaren comparationea.
24 Bortha herssia. 29
Iaincoaren
resumán iartea.
34 Ierusalemeren destructionea.

1 Eta baciraden batzu dembora hartan berean hari contatzen
ceraucatenic Galileanoéz, ceinén odola Pilatec nahassi vkan
baitzuen hayén sacrificioequin.

2 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén,
Vste duçue ecen Galileano hauc berce Galileano guciac baino bekatoreago
ciradela, ceren halaco gauçác suffritu baitituzte?

3 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte
guciac halaber galduren çarete.

4 Ezpa, Siloeco dorreac gainera eroriric hil vkan cituen
hemeçortzi hec, vste duçue Ierusalemeco habitant guciac baino
hoguendunago ciradela?

5 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte,
guciac halaber galduren çarete.

6 Erraiten çuen comparatione haur-ere, ficotzebat
çuen edocein-batec landatua bere mahastian: eta fructu bilha ethor
cedin hartara: eta etzeçan eriden.

7 Eta erran cieçón mahasti çainari,
Huná, hirur vrthe dic ethorten naicela fructu bilha ficotze hunetara,
eta eztiat erideiten: picca eçac: certaco lurra-ere empatchatzen
du?

8 Eta harc ihardesten çuela erran cieçón,
Iauna, vtzi eçac are vrthe hunetan, inguru aitzurtu duquedano, eta
vngarri eman deçaqueodano.

9 Eta baldin ekar badeça fructuric, vngui, ezpere,
guero piccaturen duquec.

10 Eta iracasten ari cen synagoga batetan Sabbathoan.

11 Eta huná, emaztebat ethor cedin eritassunezco
spiritua çuenic ia hemeçortzi vrthez: eta cen crocatua, eta
neholetan-ere ecin chuchent ceiten.

12 Eta hura ikussi çuenean Iesusec dei ceçan
beregana, eta erran cieçón, Emaztea, lachatu aiz eure eritassunetic.

13 Eta gainean eçar cietzón escuac, eta
bertan chuchent cedin, eta glorificatzen çuen Iaincoa.

14 Baina ihardesten çuela synagogaco principalac,
gaitzituric ceren Sabbathoan sendatu çuen Iesusec, erran cieçon
populuari, Sey egun dirade ceinetan lan eguin behar baita, hetan badaçatozte
eta senda çaitezte, eta ez Sabbath egunean.

15 lhardets cieçón bada Iaunac, eta erran
ceçan, Hypocritá, çuetaric batbederac Sabbathoan eztu
lachatzen bere idia edo bere astoa mangederatic, eta eramaiten ederatera?

16 Eta Abrahamen alaba haur, cein estecatu baitzuen Satanec,
huná, hemeçortzi vrthe duela, etzén estecadura hunetaric
lachatu behar Sabbath egunean?

17 Eta gauça hauc harc erraiten cituenean, confunditzen
ciraden hari contrastatzen çaizquion guciac: baina populu gucia
alegueratzen cen harçaz eguiten ciraden gauça glorioso guciéz.

18 Orduan erraiten çuen Iesusec, Cer irudi
du Iaincoaren resumác? eta cerequin comparaturen dut hura?

19 Mustarda bihia irudi du, cein harturic guiçon
batec eçar baitzeçan bere baratzean, eta haz cedin eta arbore
handia eguin cedin eta ceruco choriéc ohatzeac eguin dituzte haren
adarretan.

20 Eta berriz erran ceçan, Cerequin comparaturen
dut Iaincoaren resumá?

21 Altchagarria irudi du, cein harturic emazte batec eçar
baitzeçan hirur neurri irinetan, gucia altchatu liçateno.

22 Guero iragaiten cen hirietan eta burguètan,
iracasten çuela, eta Ierusalemeratco bidea eguiten çuela.

23 Eta erran cieçón norbeitec, Iauna, gutiac
dira saluatzen diradenac? Eta harc erran ciecén,

24 Enseya çaitezte sartzen bortha herssitic: ecen
anhitz, erraiten drauçuet, sarthu nahiz ebiliren diradela, eta ecin
sarthuren baitirade.

25 Eta aitafamilia iaiqui datenean, eta borthá
ertsi duqueenean, eta has çaiteztenean campoan egoiten, eta bortharen
bulkatzen, erraiten duçuela, Iauna, Iauna, irequi eçaguc:
eta ihasderten duela erranen drauçue, Eztaquit çuec nongo
çareten.

26 Orduan hassiren çarete erraiten, Ian diagu hire
presentián, eta edan diagu, eta gure carriquetan iracatsi duc hic.

27 Eta erranen du, Erraiten drauçuet eztaquit çuec
nongo çareten: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten
duçuen guciác.

28 Han içanen da nigar eta hortz garrascots: ikus
ditzaçuenean Abraham, eta Isaac, eta Iacob eta Propheta guciac Iaincoaren
resumán, eta çuec campora iraizten çaretela.

29 Orduan ethorriren dirade Orientetic, eta Occidentetic:
Aquilonetic, eta Egu-erditic: eta iarriren dirade mahainean Iaincoaren
resumán.

30 Eta huná, dirade azquen, lehen içanen
diradenac: eta dirade lehen, azquen içanen diradenac.

31 Egun hartan berean hurbil citecen Phariseuetaric batzu,
erraiten ceraucatela, Ilki adi, eta oha hemendic: ecen Herodesec hil nahi
au.

32 Eta erran ciecén, Çoazte eta erroçue
aceri hari, Huná, egoizten citiát deabruac campora, eta sendatzea
acabatzen diát egun eta bihar, eta hereneco egunean fin hartzen
diat.

33 Baina bide eguin behar diat egun eta bihar eta etzi:
ecen eztuc guerthatzen Prophetaric batre hil dadin Ierusalemetic lekora.

34 Ierusaleme, Ierusaleme, ceinec hiltzen baitituc Prophetác,
eta lapidatzen hiregana igorri diradenac, cembat aldiz nahi vkan ditut
bildu hire haourrac, oilloac bere chito aldea bere hegalén
azpira beçala, eta ezpaituçue nahi vkan?

35 Horrá vtziten çaiçue çuen
etchea desert. Baina eguiaz diotsuet, ecen eznauçuela ikussiren,
guertha daiteno darraçuen, Benedicatu dela Iaunaren icenean
ethorten dena.





CAP. XIIII.







2 Hydropicoa sendatu. 3 Sabbath egunéz
vngui eguitea.
11 Humiliaturen dena. 13
Nor gomitatzeco.
16, 23 Affarira gomitatuac. 26
Christgatic ahaidey gaitz
eritziteco.
27 Christi iarreiquiteco. 28
Comparationeac.
33 Christen discipulu içatecotz nola gucia renuntiatzeco.

1 Guertha cedin halaber hura ethorri cenean Phariseuetaco
principal baten etchera Sabbathoan bere refectionearen hartzera, hec gogoa
emaiten baitzeraucaten.

2 Eta huná, guiçon hydropicobat cen haren
aitzinean.

3 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén
Legueco doctorey eta Phariseuey, cioela, Sori da Sabbathoan sendatzea?

4 Eta hec ichilic egon citecen, Eta harc hura harturic
senda ceçan, eta igor ceçan.

5 Eta ihardesten cerauela, erran ceçan, Ceinec
çuetaric astoa edo idia putzura eror badaquió, eztu bertan
hura idoquiren Sabbath egunean?

6 Eta ecin gauça hauén gainean ihardets
ceçaqueoten.

7 Erraiten cerauen halaber gomitatu içan ciradeney
comparationebat, gogoatzen çuela nola lehen iarlekuéz hautatzen
ciraden, ciostela,

8 Norbeitec dei açanean ezteyetara, ezadila iar
lehen lekuan, guertha eztadin, hi baino ohoratuagobat harc deithu duen:

9 Eta ethorriric hura eta hi deithu çaituztenac
erran dieçán, Emóc huni lekua: eta orduan has ezadin
ahalquerequin azquen lekuaren eduquiten.

10 Baina gomitatu aicenean, habil, iar adi azquen lekuan:
dathorrenean hi gomitatu auenac erran dieçançat, Adisquideá,
igan adi gorago: orduan duquec ohore hirequin mahainean iarriric daudenén
aitzinean.

11 Ecen bere buruä goratzen duen gucia, beheraturen
da: eta bere buruä beheratzen duena, goraturen da.

12 Eta bera gomitatu çuenari-ere erraiten ceraucan,
Eguiten duanean barazcaribat edo affaribat, eztitzala dei eure adisquideac,
ez eure anayeac, ez eure ahaideac, ez auço abratsac, hec ere aldiz
bere aldetic gomita ezeçatençát, eta ordaina renda
eztaquián.

13 Baina eguiten duanean banquetbat, dei itzac paubreac,
impotentac, mainguäc, itsuac:

14 Eta dohatsu içanen aiz: ceren ezpaitute nondic
hiri ordaina renda: ecen hiri rendaturen çaic ordaina iustoén
resurrectionean.

15 Eta gauça hauc ençunic harequin mahainean
iarriric ceudenetaric batec erran cieçón, Dohatsu
duc
Iaincoaren resumán ogui ianen duena.

16 Eta harc erran cieçón, Guiçon
batec eguin ceçan affari handibat, eta dei ceçan anhitz:

17 Eta igor ceçan bere cerbitzaria affal ordutan,
gomitatuey erraitera, Çatozte, ecen gauça guciac prest dirade.

18 Baina guciac has citecen consentimendu batez excusatzen.
Lehenac erran cieçón, Possessionebat erossi diat, eta haren
ikustera ilki behar diat: othoitz eguiten drauat, eduqui neçac excusatutan.

19 Eta berceac erran ceçan, Borz idi vztarri erossi
citiat, eta banihoac hayén phorogatzera: othoitz eguiten drauat
eduqui neçac excusatutan.

20 Eta berceac erran ceçan, Emazte hartu diat,
eta halacotz ecin niathorrec.

21 Eta itzuliric cerbitzari harc conta cietzón
gauça hauc bere nabussiari. Orduan asserreturic aitafamiliác
erran cieçón bere cerbitzariari, Habil fitetz placetara,
eta hirico carriquetara, eta paubreac eta impotentac, eta mainguäc
eta itsuac huna barnera erekar itzac.

22 Eta erran ceçan cerbitzariac, Nabussiá,
eguin içan duc, manatu duán beçala eta oraino baduc
leku.

23 Orduan erran cieçón nabussiac cerbitzariari,
Oha bidetara eta berroetara, eta bortchaitzac, sartzera bethe dadinçát
ene etchea.

24 Ecen erraiten drauçuet, guiçon deithu
içan ciraden hetaric batec-ere eztuela ene affaritic dastaturen.

25 Eta gendetze handiac ioaiten ciraden harequin: eta
itzuliric erran ciecén.

26 Baldin nehor enegana ethorten bada eta gaitzesten ezpaditu
bere aita eta amá, eta emaztea eta haourrac, eta anayeac eta arrebác,
etare guehiago bere arima-ere, ecin date ene discipulu.

27 Eta norc-ere ezpaitacarque bere crutzea, eta ene ondoan
ethorten ezpaita, ecin date ene discipulu.

28 Ecen cein da çuetaric dorrebat edificatu nahi
duenic, lehen iarriric gostuac contatzen eztituena, eya acabatzeco baduenez?

29 Fundamenta eçarri duqueen ondoan, eta ecin acabatu
duqueenean, ikussiren duten guciac harçaz truffatzen has eztitecençát,
dioitela,

30 Guiçon hunec hassi du edificatzen eta ecin acabatu
du.

31 Edo cein da reguea berce regue baten contra batailla
emaitera abiatzen dena, lehen iarriric consultatzen eztuen, eya hamar millarequin
aitzinera ilki ahal daquidionez, hoguey millarequin haren contra ethorten
denari?

32 Bercela hura oraino vrrun deno, embachadore igorriric
baque esquez iarten da.

33 Hala beraz, norc-ere çuetaric bere on guciac
ezpaititu renuntiatzen hura ecin date ene discipulu.

34 On da gatza: baina baldin gatza gueçat badadi,
cerçaz gacituren da?

35 Ezta lurrecotzat, ez ongarricotzat deusgay: baina camporat
egoizten da hura. Ençuteco beharriric duenac, ençun beca.





CAP. XV.







1 Bekatoreac Christi behatzen. 4 Ardi errebelatua.
7, 10 Bekatore baten conuertitzeaz bozcario. 8
Drachma galdua.
11 Seme prodigoa. 17 Dolua. 20
Bekatore conuertitzen
diradenetara, misericordia.

1 Eta hurbiltzen ciraden harengana publicano eta gende
vicitze gaichtotaco guciac, hura ençun leçatençát.

2 Eta murmuratzen çutén Phariseuéc
eta Scribéc, cioitela, hunec gende vicitze gaichtotacoac recebitzen
ditu, eta iaten du hequin.

3 Baina harc erran ciecén comparatione haur, cioela,

4 Cein guiçonec çuetaric ehun ardi dituela
eta hetaric bat galtzen duela, eztitu vtziten lauroguey eta hemeretziac
desertuan eta ezta ioaiten galduaren ondoan, hura eriden deçaqueno?

5 Eta eriden duenean eçarten du bere sorbaldén
gainean alegueraric.

6 Guero ethorriric etchera, deitzen ditu adisquideac eta
auçoac, diostela, Aleguera çaitezte enequin: ecen eriden
dut neure ardi galdua.

7 Erraiten drauçuet ecen hala bozcario içanen
dela ceruän bekatore emendatzen den baten

gainean, guehiago ecen ez lauroguey eta hemeretzi
iusto emendamendu mengoa eztutenén gainean.

8 Edo cein emazte hamar drachma dituenec, baldin gal badeça
drachmabat, eztu arguia vizten eta etchea escobatzen, eta bilhatzen diligentqui
hura eriden deçaqueno?

9 Eta eriden duenean, deitzen ditu emazte adisquideac
eta auçoac, dioela, Aleguera çaitezte enequin: ecen eriden
dut galdu nuen drachmá.

10 Hala, diotsuet, bozcario içanen dela Iaincoaren
Aingueruén aitzinean, bekatore emendatzen den baten gainean.

11 Halaber erran ceçan, Guiçon batec cituen
bi seme:

12 Eta hetaric gaztenac erran cieçón aitári,
Aitá, indac onhassunetic niri heltzen çaitadan partea. Eta
parti cietzén onac.

13 Eta egun gutiren buruän, guciac bilduric seme
gaztenor ioan cedin herri vrrun batetara: eta han irion ceçan bere
onhassuna, prodigoqui vici içanez.

14 Gucia despendatu vkan çuenean, eguin içan
cen gossete gogorbat herri hartan, eta hura has cedin behar içaten:

15 Eta ioanic leku hartaco burgés batequin iar
cedin, eta harc igor ceçan bere possessionetara vrdén
bazcatzera.

16 Eta desir çuen vrdéc iaten çuten
maguinchetaric bere sabelaren bethatzera: eta nehorc etzeraucan emaiten.

17 Eta bere buruäri ohart cequionean, erran ceçan,
Cembat alocacer diraden ene aitaren etchean oguia frango dutenic, eta ni
gossez hiltzen bainaiz!

18 Iaiquiric ioanen naiz neure aitagana, eta erranen draucat,
Aitá, huts eguin diat ceruären contra, eta hire aitzinean.

19 Eta guehiagoric eznauc digne hire seme deitzeco: eguin
neçac eure alocaceretaric bat beçala.

20 Iaiquiric bada ethor cedin bere aitagana. Eta hura
oraino vrrun cela, ikus ceçan bere aitac, eta compassione har ceçan,
eta laster eguinic egotz ceçan bere buruä haren leppora, eta
pot eguin cieçon.

21 Eta erran cieçón semeac, Aitá,
huts eguin diat ceruären contra, eta hire aitzinean, eta guehiagoric
eznauc digne hire seme deitzeco.

22 Orduan erran ciecén aitác bere cerbitzariey,
Ekarçue arropa principalena, eta iaunz eçoçue: eta
emoçue erhaztumbat bere escura, eta çapatac oinetara:

23 Eta ekarriric aretze guicena, hil eçaçue:
eta iaten dugula atseguin har deçagun.

24 Ecen ene seme haur hil cen, eta harçara viztu
da: galdu cen, eta eriden da. Eta has citecen atseguin hartzen.

25 Eta cen haren seme çaharrena landán,
eta ethorten cela etcheari hurbildu çayonean, ençun citzan
melodiá eta dançác.

26 Eta deithuric cerbitzarietaric bat, interroga ceçan
hura cer cen.

27 Eta harc erran cieçón, hire anaye ethorri
içan duc, eta hil vkan dic hire aitac aretze guicembat, ceren ossoric
hura recebitu duen.

28 Eta asserre cedin: eta etzén sarthu nahi içan:
bere aitác bada ilkiric othoitz eguin cieçon.

29 Baina harc ihardesten çuela erran cieçón
bere aitari, Huná, hambat vrthe dic cerbitzatzen audala, eta egundano
hire manuric eztiat iragan, eta egundano pitinabat eztrautac eman neure
adisquidequin atseguin hartzeco.

30 Baina hire seme haur, ceinec iretsi vkan baitu hire
onhassun gucia putéquin, ethorri içan denean, hil vkan draucac
huni aretze guicena.

31 Eta harc erran cieçón, Semé, hi
bethi enequin aiz, eta ene gucia hire duc:

32 Eta atseguin hartu behar çuán eta alegueratu,
ceren hire anaye haur hil baitzén, eta viztu baita, galdu baitzén,
eta eriden baita.





CAP. XVI.







1 Despenser nabussia baithan accusatua. 8 Munduaren
haourrac.
9 Iniquitatezco abrastassunac. 11 Leyaltatea. 13
Bi nabussi ecin cerbitza. 15
Bere buruären iustificatzea.
16 Leguea eta Prophetác. 18 Emaztearen vtzitea. 19,
20 Abrats gaichtoa eta Lazaroa. 31
Moysesen eta Prophetén
ençutea.

1 Eta erran ciecén bere discipuluey- ere, Guiçon
abratsbat cen despenserbat çuenic, haur accusa cedin hura baithan,
haren onén irioile beçala:

2 Eta hura deithuric erran cieçón, Cer dançut
haur hiçaz? renda eçac eure despensaren contua: ecen guehiagoric
ecin aiçate despensér.

3 Orduan erran ceçan bere baithan despenserac,
Cer eguinen dut, neure nabussiac despensaren carguä edequiten drautanaz
gueroz? aitzurreric ecin daidit, esque ebiltera ahalque naiz.

4 Badaquit cer eguinen dudan, despensergoatic kendu naicenean
recebi neçatençát batzuc bere etchetara.

5 Orduan deithuric bere nabussiaren çordunetaric
batbedera, erran cieçón lehenari, Cembat çor draucac
ene nabussiari?

6 Eta hunec erran ceçan, Ehun barril olio: eta
harc erran cieçón, Har eçac eure cedulá, eta
iarriric fitetz, scriba eçac berroguey eta hamar

7 Guero berce bati erran cieçón, Eta hic
cembat çorduc? eta harc erran ceçan, Ehun neurri ogui. Orduan
harc erran cieçón, Har eçac eure cedulá, eta
scriba eçac lauroguey.

8 Eta lauda ceçan nabussiac despenser gaichtoa,
ceren çuhurqui eguin vkan baitzuen: hunegatic mundu hunetaco haourrac
çuhurrago dirade, ecen ez arguico haourrac bere generationean

9 Eta nic erraiten drauçuet, Eguin itzaçue
çuendaco adisquideac abrastassun iniquoéz falta çaiteztenean
recebi çaitzatençat tabernacle eternaletara.

10 Gauça chipienetan leyal dena, handian-ere leyal
da: eta gauça chipian iniusto dena, handian-ere iniusto da.

11 Bada baldin abrastassun iniquoetan leyal içan
ezpaçarete, abrastassun eguiazcoetan nor fidaturen çaiçue?

12 Eta baldin berceren gauçán leyal içan
ezpaçarete, çuen dena norc emanen drauçue?

13 Cerbitzaric batec-ere ecin bi nabussi cerbitza ditzaque:
ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin
eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue
Iaincoa, eta abrastassunac

14 Eta gauça hauc guciac ençuten cituzten
Phariseuec-ere, cein baitziraden auaritioso: eta harçaz truffatzen
ciraden

15 Eta erran ciecén, Çuec çarete
çuen buruäc iustificatzen dituçuenac guiçonén
aitzinean: baina Iaincoac badaçaguzqui çuen bihotzac: ecen
guiçoney gora çayena, abominatione da Iaincoaren aitzinean.

16 Legueac eta Prophetéc iraun duté Ioannesganano:
dembora harçaz gueroztic Iaincoaren resumá euangelizatzen
da, eta batbederac hura du bortchatzen.

17 Errachago da ceruä eta lurra iragan ditecen, ecen
ez Leguearen punctu hutsbat eror dadin.

18 Norc-ere vtziten baitu bere emaztea, eta berce batequin
ezconcen baita, adulterio iauquiten du: eta senharrac vtzi duenarequin
ezconcen denac, adulterio iauquiten du.

19 Cen bada guiçon abratsbat, eta veztitzen cen
escarlataz eta cetaz, eta egun oroz tractatzen cen vngui eta magnificoqui.

20 Cen halaber paubrebat Lazaro deitzen cenic, cein baitzetzan
haren borthán, çauriz bethea:

21 Eta çuen desir abratsaren mahainetic erorten
ciraden appurretaric assetzeco, baina are orac ethorten ciraden eta haren
çauriac limicatzen cituztén.

22 Guertha cedin bada hil baitzedin paubrea, eta eraman
baitzedin Aingueruéz Abrahamen bulharrera: hil cedin bada abrats
hura-ere, eta ohortze içan cen.

23 Eta iffernuetan bere beguiac goiti altchaturic tormentetan
cela, ikus ceçan Abraham vrrundanic, eta Lazaro haren bulharrean:

24 Orduan harc oihuz cegoela erran ceçan, Aita
Abrahám, auc misericordia niçaz, eta igor eçac Lazaro,
busta deçan bere erhi mocoa vrean, eta refresca dieçadan
mihia, ecen tormentatzen nauc gar hunetan.

25 Eta erran ceçan Abrahamec, Semé, orhoit
adi ecen eure onac eure vician recebitu dituala, eta Lazaroc halaber gaitzac:
eta orain haur consolatzen duc, eta hi tormentatzen aiz.

26 Eta berce alde, gure eta çuen artean abysmo
handibat duc: hala non hemendic çuetarát iragan nahi diradenac,
ecin baititezque, ezeta hortic hunát iragan.

27 Eta erran ceçan harc, Othoitz eguiten
drauat beraz, Aitá, igor deçán hori ene aitaren etchera.

28 Ecen bacitiat borz anaye, hæy testifica diecençát,
hec-ere eztatocençat tormentazco leku hunetara.

29 Diotsa Abrahamec, Bacitié Moyses eta Prophetác:
ençun bitzate hec.

30 Baina harc erran ceçan, Ez, aita Abrahám:
baina baldin hiletaric cembeit ioan badadi hetara, emendaturen dituc.

31 Eta Abrahamec erran cieçón, Baldin Moyses
eta Prophetác ençuten ezpadituzte, ezeta baldin cembeit hiletaric
resuscita badadi-ere, eztié sinhetsiren.





CAP. XVII.







1 Scandaloac. 3 Barkatzea. 5, 19 Fedea.
10 Noiz nehor cerbitzari inutil. 12
Hamar sorhayo sendatu.
23 Christ-falsuac. 24 Christen eguna. 26 Noe. 27
Dilubioa. 29 Lot eta haren emaztea.

1 Guehiago dioste bere discipuluey, Impossible
da scandaloac eztatocen: baina maledictione hari, norçaz ethorten
baitirade.

2 Harc hobe luque baldin errota harribat haren leppoaren
inguruan eçar baledi, eta egotz ledin itsassora, ecen ez chipi hautaric
bat scandaliza deçan.

3 Beguira çaitezte, Baldin hire anayec hire contra
faltatu badu, reprehendi eçac hura, eta baldin emenda badadi barka
ieçóc.

4 Eta baldin çazpitan egunean faltatzen badu hire
contra, eta çazpitan egunean itzultzen bada hiregana, dioela, Dolu
diát: barkaturen draucac.

5 Orduan erran cieçoten Apostoluéc Iaunari,
Augmenta ieçaguc fedea.

6 Eta erran ceçan Iaunac, Baldin fede bacindute
mustarda bihibat den becembat, erran ahal cineçaqueote marçucér
huni, Erroetaric ilki adi, eta landa adi itsassoan: eta obedi cinçaqueizte.

7 Baina ceinec çuetaric, cerbitzaribat duenean
laboratzen edo abrén bazcatzen ari denic, landatic itzuli denean
erraiten drauca bertan, Auançadi, eta iar adi mahainean.

8 Bainaitzitic eztrauca erraiten, Appain ieçadac
affaria, eta guerricaturic cerbitza neçac, ian eta edan duquedano:
eta guero ian eta edan eçac hic?

9 Esquerric othe drauca cerbitzari hari, ceren eguin baititu
manatu içan çaizcan gauçác? Eztut vste.

10 Hala çuec-ere, eguin dituqueçuenean manatu
içan çaizquiçuen gauça guciac, erraçue,
Cerbitzari inutilac gara: eguin behar guenduena eguin vkan dugu.

11 Eta guertha cedin hura Ierusalemerat ioaitean iragaiten
baitzen Samariaco eta Galileaco artetic.

12 Eta hura burgu batetan sartzen cela, bathu içan
çaizcan hamar guiçon sorhayo, eta gueldi citecen vrrun:

13 Eta altcha ceçaten voza, cioitela, Iesus magistruá,
auc misericordia guçaz.

14 Eta ikussi citunean erran ciecén, Çoazte,
eracuts ietzeçue çuen buruäc Sacrificadorey. Eta guertha
cedin, ioaiten ciradela chahu baitzitecen.

15 Eta hetaric batec ikussi çuenean, ecen sendatu
cela, itzul cedin, glorificatzen çuela Iaincoa ocengui:

16 Eta egotz ceçan bere buruä ahozpez haren
oinetara, esquerrac emaiten cerauzcala, eta haur cen Samaritano.

17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan,
Eztirade hamarrac chahutu içan? Bedratziac bada non dirade?

18 Batre ezta eriden içan itzuli denic, Iaincoari
gloria emaitera, arrotz haur baicen.

19 Eta erran cieçón hari, Iaiquiric oha,
eure fedeac saluatu au.

20 Eta interrogatu içanic Phariseuéz noiz
ethorteco cen Iaincoaren resumá: ihardets ciecén, eta erran,
Ezta ethorriren Iaincoaren resumá paradarequin:

21 Eta eztute erranen, Huná hemen, edo, hará
han: ecen huná, Iaincoaren resumá barnean duçue.

22 Halaber erran ciecén discipuluey, Ethorriren
dirade egunac desiraturen baituçue guiçonaren Semearen egunetaric
baten ikustera, eta ezpaituçue ikussiren.

23 Eta erranen çaiçue çuey, Huna
hemen, edo, hara han: baina etzoaztela, eta etzarreiztela.

24 Ecen nola chistmistac argui eguiten baitu ceruären
azpian den bazter batetic, eta arguitzen berce bazter ceruären
azpian denerano: hala içanen da guiçonaren Semea-ere bere
egunean.

25 Baina lehen behar da anhitz suffri deçan harc,
eta reproba dadin natione hunez.

26 Eta nola eguin baitzedin Noeren egunetan, hala içanen
da guiçonaren Semearen egunetan-ere.

27 Iaten çutén, edaten çutén,
emazte hartzen çutén eta ezconçaz emaiten, Noe arkán
sar cedin egunerano: eta ethor cedin dilubioa, eta gal citzan guciac.

28 Halaber Lot-en egunetan-ere eguin içan cen beçala:
iaten çutén, edaten çutén, erosten çutén,
saltzen çutén, landatzen çutén, edificatzen
çutén:

29 Baina Lot Sodomatic ilki cen egunean, suz eta suphrez
vri eguin ceçan cerutic, eta guciac deseguin citzan:

30 Halaber içanen da guiçonaren Semea declaraturen
den egunean.

31 Egun hartan etche gainean datena, eta bere ostillamendua
etchean badu, ezalbeiledi iauts haren eramaitera: eta landán
dena, halaber ezalbeiledi itzul guibelecoetara.

32 Orhoit çaitezte Lot-en emazteaz.

33 Nor-ere enseyaturen baita bere viciaren saluatzen,
harc du galduren hura: eta norc-ere galduren baitu, viuificaturen
du hura.

34 Erraiten drauçuet, gau hartan biga içanen
dirade ohe batetan: bata harturen da, eta bercea vtziren.

35 Biga içanen dirade elkarrequin errotan ehaiten
duqueitenic: bata harturen da, eta bercea vtziren.

36 Biga içanen dirade landán: bata harturen
da, eta bercea vtziren.

37 Orduan ihardesten dutela, erraiten draucate, Non Iauna?
Eta harc erran ciecén, Non-ere içanen baita gorputza,
hara bilduren dirade arranoac-ere.





CAP. XVIII.







1 Othoitzea. 2 Alhargunac faschatzen çuen
iugea
7 Elegituey iustitia eguinen. 8 Fedea. 9
Phariseuaren
othoitzea,
13 Publicanoarena. 14 Humilitatea. 16
Ceruètaco
resumá noren:
18 eta hura norc heretaturen. 22
On
gucién saltzeaz eta paubrey emaiteaz.
23
Abratséz.
28 Gucia Christgatic vtzi dutenéz. 31
Nola passionatu
behar den Christec aitzinetic discipuluey erraten.
35 Itsua arguitu.

1 Eta erran ciecen comparationebat-ere fin hunetaracotz
ecen bethi othoitz eguin behar dela, enoyatu gabe:

2 Cioela, Iugebat cen hiri batetan Iaincoaren beldur etzenic,
eta nehorçaz conturic eguiten etzuenic:

3 Eta cen hiri hartan emazte alhargumbat, eta ethor
cedin harengana, cioela, Eguidac iustitia neure partida contrastaz.

4 Eta harc etzuen deus eguin nahi vkan dembora
lucez: baina guero erran ceçan bere baithan, Iaincoaren beldur ezpanaiz-ere
eta nehorçaz conturic ez eguitenagatic:

5 Badaric-ere ceren fascheria emaiten baitraut alhargun
hunec, iustitia eguinen draucat, finean-ere ethorriz buruä hauts eztieçadan.

6 Eta dio Iaunac, Ençuçue cer iuge gaichto
harc erraiten duen:

7 Bada Iaincoac eztraue iustitia eguinen bere elegitu
gau eta egun hari oihuz dagozcaney, hayén alde asserretzera luçatzen
badu-ere?

8 Erraiten drauçuet, ecen hayén mendequioa
eguinen duela sarri. Baina guiçonaren Semea dathorrenean, eridenen
othe du federic lurrean?

9 Eta erran ciecén bere buruètan iusto ciradela
fida ciraden batzuey, eta berceac deus-ere estimatzen etzituzteney, comparatione
haur:

10 Bi guiçon igan içan ciraden templera
othoitz eguitera, bata Phariseu eta bercea publicano:

11 Phariseuac cegoela gauça hauçaz bere
baithan othoitz eguiten çuen, Iaincoá, esquerrac emaiten
drauzquiat ceren ezpainaiz berce guiçon harrapariac, iniustoac,
adulteroac beçala: edo publicano haur beçala-ere.

12 Astean biguetan eguiten diat barur, posseditzen ditudan
gauça guçietaric hamarrenac emaiten citiát.

13 Eta publicanoac vrrun cegoela, etzituen are beguiac-ere
cerurat altchatu nahi: baina bere bulharrari ceraunsón, cioela,
Iauna, amatiga aquit, othoi niri bekatoreoni.

14 Badiotsuet, iautsi içan dela haur iustificaturic
bere etcherat, eta ez bercea: ecen bere buruä goratzen duen gucia,
beheraturen da: eta bere buruä beheratzen duena, goraturen da.

15 Eta ekarten cituzten harengana haour chipiac-ere, hec
hunqui litzançat: eta hori ikus ceçatenean discipuluéc,
mehatcha citzaten.

16 Baina Iesusec haourtchoac beregana deithuric, erran
ceçan, Vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela
empatcha: ecen hunelacoén da Iaincoaren resumá.

17 Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren
Iaincoaren resumá haourtchoac beçala, eztela sarthuren hartan.

18 Orduan interroga ceçan cembeit iaunec, cioela,
Magistru oná, cer eguinez, vicitze eternala possedituren dut?

19 Eta erran cieçon Iesusec, Cergatic deitzen nauc
ni on? nehor eztuc onic bat baicen, eta hura, Iaincoa.

20 Manamenduac badaquizquic, Eztuc adulteraturen, Eztuc
hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen, Ohoraitzac
eure aita eta eure ama.

21 Eta harc erran ceçan, Horiac guciac beguiratu
citiát neure gaztetassunetic.

22 Eta Iesusec hori ençunic erran cieçón,
Oraino gauçabat falta çaic: duán gucia sal eçac
eta eman iecec paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor,
arreit niri.

23 Eta hura gauça horiac ençunic, triste
cedin: ecen guciz abratsa cen.

24 Eta ikussiric Iesusec hura haguitz tristetu cela, erran
ceçan, Cein gaitz den onhassundunac Iaincoaren resumán sar
ditecen!

25 Ecen errachago da cablebat sar dadin orratzaren çulhotic,
ecen ez abratsa sar dadin Iaincoaren resumán.

26 Eta haur ençun vkan çutenéc
erran ceçaten, Eta nor salua ahal daite?

27 Eta harc erran ceçan, Guiçonac baithan
impossible diraden gauçác, possible dirade Iaincoa baithan.

28 Eta erran ceçan Pierrisec, Huná, guc
vtzi citiagu gauça guciác, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri.

29 Eta harc erran ciecén, Eguiaz erraiten drauçuet,
nehor eztela vtzi duenic etchea, edo aitamác, edo anayeac, edo emaztea,
edo haourrac Iaincoaren resumaren causaz,

30 Non vnguiz guehiago recebi ezteçan dembora hunetan,
eta ethorteco den seculán vicitze eternala.

31 Eta harturic hamabiac erran ciecen, Huná, igaiten
gara Ierusalemera, eta complituren çaizquió, guiçonaren
Semeari Prophetéz scribatu içan diraden gauça guciac.

32 Ecen Gentiley liuraturen çaye, eta escarniaturen
eta iniuriaturen eta thustaturen da.

33 Eta açotatu duqueitenean, hilen duté:
baina hereneco egunean resuscitaturen da.

34 Eta hec gauça hautaric etzeçaten deus
adi: eta ciraden hitz hauc hetaric estaliac, eta erraiten ciradenac etzituzten
aditzen.

35 Eta guertha cedin hura Iericorát hurbiltzen
cela, itsubat baitzén iarria bide bazterrean esque cegoela.

36 Eta harc ençun ceçanean populua
iragaiten, galde eguin ceçan, hura cer cen.

37 Eta erran cieçoten ecen Iesus Nazareno iragaiten
cela.

38 Orduan oihu eguin ceçan, cioela, Iesus Dauid-en
semeá, auc pietate niçaz.

39 Eta aitzinean ioaiten ciradenéc mehatchatzen
çutén ichil ledinçát: baina harc vnguiz oihu
guehiago eguiten çuen, Dauid-en semea, auc pietate niçaz.

40 Eta Iesusec gueldituric mana ceçan ekar lequion
beregana, eta hura hurbildu içan cenean, interroga ceçan,

41 Cioela, Cer nahi duc daguiadan? Eta harc erran ceçan,
Iauna, vistá recebi deçadan.

42 Eta Iesusec erran cieçón, recebi eçac
vistá: eure fedeac saluatu au.

43 Eta bertan ikus ceçan, eta hari iarreiquiten
çayón, glorificatzen çuela Iaincoa: Eta populu guciac
hori ikussiric eman cieçon laudorio Iaincoari.





CAP. XIX.







2 Zaccheo deithu. 12 Cerbitzariéy eman
içan çaizten marcoac.
17
Christen etsayén punitionea
28 Christ Ierusalemen sartzen. 39 Baque, Gloria. 41
Ierusalemeren
destructionea Christec aitzinetic erraiten.
44
Visitationezco demborá.
45 Marchantac templetic iraizten:

1 Eta sarthuric Iericon, iragaiten cen.

2 Eta huná, Zaccheo deitzen cen guiçombat,
eta hura cen publicano principal, eta abrats:

3 Eta ikussi nahiz çabilan, cein cen Iesus: eta
ecin ceçaqueen gendetzearen causaz: ecen thaillu chipitaco cen.

4 Eta aitzinera laster eguinic igan cedin bassa ficotze
batetara, hura ikus leçançat: ecen handic iragan behar çuen.

6 Eta leku hartara ethor cedin beçala goiti behaturic
Iesusec ikus ceçan hura: eta erran cieçon, Zaccheo, haitsa
lehiatuqui: ecen egun hire etchean egon behar diat.

6 Orduan haur iauts cedin lehiatuqui, eta recebi
ceçan hura alegueraqui.

7 Eta hori ikussiric guciéc murmuratzen
çuten, cioitela, Ecen guiçon vicitze gaichtotaco batenean
sarthu cela, alogea ledinçát.

8 Eta han cegoela Zaccheoc erran cieçón
Iaunari, Huná, neure onén erdiac, Iauna, emaiten diraizteat
paubrey: eta baldin deus nehori bidegabequi edequi badraucat, rendatzen
diat halaco laur.

9 Orduan Iesusec erran cieçón, Egun saluamendua
etche huni eguin içan ciayóc, ceren haur-ere Abrahamen seme
baita.

10 Ecen ethorri içan da guiçonaren Semea
galdu içan cena bilha eta salua leçançat.

11 Eta hec gauça hauc ençuten cituztela,
continuatzen çuen, eta erran ceçan comparationebat, ceren
baitzén Ierusalemeco aldean, eta ceren vste baitzutén bertan
Iaincoaren resumá manifestaturen cela.

12 Erran ceçan bada, Guiçon noblebat parti
cedin leku vrrun batetara, resuma baten conquestatzera, guero itzultzecotán.

13 Eta deithuric hamar cerbitzari bereric, eman cietzén
hamar marco, eta erran ciecén, Traffica eçaçue nathorren
artean.

14 Eta bere ciuitatecoéc çaritzoten gaitz,
eta igor cieçoten embachadorebat guibeletic, cioitela, Eztugu nahi
horrec regna deçan gure gainean.

15 Eta guertha cedin itzuli cenean resumá conquestaturic,
mana baitzeçan dei lequizquion diruä eman cerauen cerbitzariac,
laquiançat norc cer traffica eguin çuen.

16 Ethor cedin bada lehena, cioela, Iauna, hire marcoac
hamar marco irabaci citic.

17 Eta harc erran cieçón, Vngui duc
cerbitzari oná: ceren gauça chipian leyal içan baitaiz,
auc bothere, hamar hiriren gainean.

18 Eta bercea ethor cedin, cioela, Iauna, hire marcoac
eguin citic borz marco.

19 Eta harc huni-ere erran cieçón,
Hi-ere aicén borz hiriren gaineco.

20 Eta bercea ethor cedin, cioela, Iauna, huná
hire marcoa, cein eduqui baitut gorderic oihal batetan:

21 Ecen hire beldur içan nauc, ceren baitaiz guiçon
gogorra: hartzen duc eçarri eztuana, eta biltzen duc erein eztuana.

22 Orduan harc erran cieçón, Eure
ahotic iugeaturen aut, cerbitzari gaichtoá: bahaquian ecen guiçon
gogorra naicela, hartzen dudala eçarri eztudana, eta biltzen dudala
erein eztudana:

23 Nola beraz eztuc ene diruä banquean eman, eta
nic hura lucuruarequin erekarri bainuqueen?

24 Eta present ciradeney erran ciecen, Edequi eçoçue
marcoa, eta emoçue hamar dituenari.

25 Eta hec erran cieçoten, Iauna, bacitic
hamar marco.

26 Hala diotsuet, ecen duen guciari emanen çayola,
eta eztuenari, duena-ere edequiren çayola.

27 Guehiago, ene etsay nic hayén gainean regna
neçan nahi vkan eztuten hec, ekatzue huna eta hil itzaçue
ene aitzinean.

28 Eta gauça hauc erranic, aitzinean ioaiten cen
Ierusalemerat igaiten cela.

29 Eta guertha cedin, hurbildu cenean Bethphagera eta
Bethaniara, Oliuatzetaco deitzen den mendi aldera, igor baitzitzan bere
discipuluetaric biga,

30 Erraiten çuela, Çoazte çuen aurkaco
burgura: hartan sarthu eta, eridenen duçue asto-vme arbat estecatua,
egundano nehor gainean iarri etzayonic: hura lachaturic ekardaçue.

31 Eta baldin nehorc galde badaguiçue, Cergatic
lachatzen duçue? Hunela erranen draucaçue, Ceren Iaunac hunen
beharra baitu.

32 Eta ioanic igorri içan ciradenec eriden çuten
erran cerauen beçala.

33 Eta hec asto-vmea lachatzen çutela, erran ciecen
haren iabéc, Cergatic lachatzen duçue asto-vmea?

34 Eta hec erran ceçaten, Ceren Iaunac hunen beharra
baitu.

35 Eta eraman ceçaten hura Iesusgana, eta eçarriric
berén abillamenduac asto-vme gainean, eçar ceçaten
gainean Iesus.

36 Eta hura cioala, hedatzen cituzten berén abillamenduac
bidean.

37 Eta ia Oliuatzetaco mendi ondora hurbiltzen cela, has
cedin discipulutze gucia alegueraz Iaincoaren laudatzen ocengui, ikussi
vkan cituzten verthute guciacgatic,

38 Erraiten çutela, Benedicatu dela Iaunaren
icenean ethorten den Reguea: baquea dela ceruän eta gloria
leku gorenetan.

39 Orduan gendetzeco Phariseuetaric batzuc erran cieçóten,
Magistruá, mehatcha itzac eure discipuluac.

40 Eta harc ihardesten cuela erran ciecén, Erraiten
drauçuet, baldin ichil baditez hauc, bertan harriéc oihu
eguinen dutela.

41 Eta hurbildu cenean, ikussiric hiria, nigar eguin ceçan
haren gainean, cioela,

42 O baldin hic berere eçagutu vkan bahitu eure
iornata hunetan berere, eure baquearen gauçác! Baina orain
estaliac diaudec hire beguietaric

43 Ecen ethorriren dituc egunac hire gainera, eta eure
etsayéc assetiaturen auté trancheaz, eta inguraturen, eta
hersturen alde gucietaric.

44 Eta arrasaturen auté hi, eta hire haour hitan
barna diradenac: eta eztié vtziren hitan harria harriaren gainean:
ceren ezpaituc eçagutu eure visitationearen demborá.

45 Eta sarthuric templean, has cedin, hartan saltzen eta
erosten ari ciradenén campora egoizten.

46 Ciostela, Scribatua da, Ene etchea orationetaco etchea
da, eta çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.

47 Eta iracasten ari cen egun oroz templean: eta Sacrificadore
principalac eta Scribác eta populuco principalac hura hil eraci
nahiz çabiltzan.

48 Baina etzutén erideiten cer eguin ahal leçaqueoten:
ecen populu gucia cen attento haren ençutera.





CAP. XX.







2 Christ bere authoritateaz Sacrificadoréc interogatzen
4 Ioannesen Baptismoa. 9
Laborariey alocatu içan çayen
mahastia.
15 Seme primua laborariéc hil. 17
Harri
arbuyatu içana Christ.
19
Sacrificadoréc hil nahi
Christ.
22 Tributaren emaitea. 27 37 Resurrectionea. 29
Çazpi senhar vkan cituen emaztea 41
Christ Dauid-en seme.
46 Scribác nolaco.

1 Eta guertha cedin egun hetataric batez, harc populua
iracasten çuela templean, eta euangelizatzen cegoela, ethor baitzitecen
Sacrificadore principalac eta Scribác, Ancianoequin,

2 Eta erran cieçoten, Erraguc cer authoritatez
gauça horiac eguiten dituán, edo nor den hiri authoritate
hori eman drauana.

3 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén,
Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez:
erradaçue bada niri,

4 Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric?

5 Eta hec baciharducaten berén artean, cioitela,
Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du, Cergatic beraz eztuçue
sinhetsi hura?

6 Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: populu guciac
lapidaturen gaitu: ecen segur daducate, Ioannes Propheta cela.

7 Ihardets ceçaten bada, etzaquitela nondic cen.

8 Orduan Iesusec erran ciecén, Nic-ere eztrauçuet
erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.

9 Orduán has cedin populuari comparatione hunen
erraiten, Guiçon batec landa ceçan mahastibat, eta aloca
ciecén hura laborariey, eta dembora lucez campoan egon cedin.

10 Eta sasoinean igor ceçan laborari hetara cerbitzaribat,
mahastico fructutic lemotençat: baina hec hura cehaturic igor ceçaten
hutsic.

11 Eta continua ceçan berce cerbitzari baten igortera:
baina hec haur-ere cehaturic eta gaizqui tractaturic igor ceçaten
hutsic.

12 Eta continua ceçan herenaren igortera: baina
hec haur-ere çaurthuric egotz ceçaten campora.

13 Orduan erran ceçan mahasti iabeac, Cer eguinen
dut? igorriren dut neure seme maitea: aguian haur dacussatenean ohoraturen
duté:

14 Baina hura ikussiric laborariéc propos eduqui
ceçaten, cioitela, Haur da primua: çatozte, hil deçagun
haur, heretagea gure dençat.

15 Eta egotziric hura mahastitic campora, hil ceçaten.
Cer bada eguinen draue hæy mahasti iabeac?

16 Ethorriren da eta deseguinen ditu laborari hec, eta
emanen draue mahastia berce batzuey. Eta haur ençun çutenean
erran ceçaten, Hala guertha eztadila.

17 Harc orduan hetarat behaturic dio, Cer da bada scribatua
den hura, Edificaçaléc arbuyatu duten harria cantoin buru
eguin içan da?

18 Harri haren gainera eroriren den gucia, çathicaturen
da: eta noren gainera eroriren baita, hura du chehecaturen.

19 Orduan aiher ciraden Sacrificadore principalac eta
Scribac haren gainean escuén eçartera ordu hartan berean:
baina populuaren beldur citecen: ecen eçagutu vkan çutén
hayén contra erran çuela comparatione haur.

20 Eta hura gogoatzen çutela, igor citzaten espiác
iusto ciradela irudi eguiten çutela, hura hitzean hatzaman leçatençat,
Gobernadorearen seignorián eta botherean eçar leçatençat.

21 Eta hec interroga ceçaten hura, cioitela,
Magistruá, baceaquiagu vngui erraiten eta iracasten duala, eta ezagoela
personara behá, baina Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duala.

22 Bide dugu eman tributic Cesari, ala ez?

23 Eta adituric hayén fineciá, erran ciecén,
Cergatic tentatzen nauçue?

24 Eracustaçue dinerobat: norenac ditu imagina
eta scribua? Eta ihardesten çutela erran ceçaten, Cesarenac.

25 Orduan erran ciecén, Renda ietzoçue beraz
Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari.

26 Eta ecin haren hitza reprehenditu vkan duté
populuaren aitzinean: eta miraz iarriric haren repostaren gainean ichil
citecen.

27 Orduan hurbil cequizquion Sadduceu batzu (ceinéc
vkatzen baituté resurrectionea) eta interroga ceçaten.

28 Cioitela, Magistruá, Moysesec scribatu diraucuc,
Baldin cembeiten anayea hil badadi emazte duelaric, eta haourric gabe hil
badadi, har deçan haren anayeac haren emaztea, eta eguin dieçón
leinu bere anayeri.

29 Bada çazpi anaye içan dituc, eta hetaric
lehena emazte harturic hil içan duc, haourric gabe.

30 Eta har ciecán hura bigarrenac, hura-ere hil
cidian haourric gabe.

31 Guero herenac har cieçán hura, eta halaber
çazpiec-ere: eta etzeçatean haourric vtzi, eta hil cituán.

32 Eta gucién ondoan hil ciedián emaztea-ere.

33 Resurrectionean bada hetaric ceinen emazte içanen
da? ecen çazpiéc vkan dié hura emazte

34 Orduan ihardesten çuela erran ciecén
Iesusec, Mundu hunetaco haourréc hartzen duté ezconçaz
eta hartzen dirade.

35 Baina secula haren, eta hiletaco resurrectionaren vkaiteco
digne eridenen diradenéc, eztuté harturen ezconçaz,
ez eztirade harturen.

36 Ecen guehiagoric ecin hil daitezque: ecen Aingueruèn
pare dirade: eta Iaincoaren seme dirade, resurrectionezco seme diradenaz
gueroz.

37 Eta hilac resuscitatzen diradela, Moysesec-ere eracutsi
vkan du berro aldean, dioenean Iauna dela Abrahamen Iaincoa, eta
Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa.

38 Bada Iaincoa ezta hilena, baina viciena: ecen guciac
hari vici çaizquio.

39 Eta ihardesten çutela Scribetaric batzuc erran
ceçaten, Magistruá, vngui erran duc.

40 Eta guehiagoric etziraden ausartzen deusez haren interrogatzera.

41 Eta erran ciecén, Nola erraiten duté
Christ Dauid-en seme dela?

42 Ikussiric ecen Dauid-ec berac dioela Psalmuén
liburuän, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean,

43 Eçar ditzaquedano hiré etsayac hire oinén
scabella.

44 Dauid-ec beraz Iaun hura deitzen du, eta nola da haren
semé?

45 Eta populu guciac ençuten çuela, erran
ciecén bere discipuluey.

46 Beguirauçue Scriba arropa lucequin ebili nahi
diradenetaric, eta on dariztenetaric salutationey merkatuetan, eta lehen
cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan.

47 Ceinéc iresten baitituzte ema alhargunén
etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: hec recebituren duté
damnatione handiagoa.





CAP. XXI.







2 Bi dirutcho truncora eman cituen alhargunaz. 7
Munduaren finaren aitzineco signoéz. 8
Christ-falsuéz.
12 Persecutionéz. 14
Iugén aitzinean ihardesteaz
19 Patientiaz. 20 Ierusalemeren destructioneaz. 27
Azquen
iudicioaz.
36 Veillatzeco, eta othoitz eguiteco.

1 Eta behatu çuenean ikus citzan abratsac eçarten
cituztela bere donoac truncora.

2 Eta ikus ceçan emazte alhargun paubrebat
ere bi peça chipi eçarten cituela.

3 Eta erran ceçan, Eguiazqui diotsuet, ecen alhargun
paubre hunec berce guciéc baino guehiago eçarri vkan duela.

4 Ecen hauc guciéc soberaturic dutenetic eçarri
vkan duté Iaincoaren oblationetara: baina hunec bere paubreciatic
bere sustantia çuen gucia eçarri vkan du.

5 Eta batzuc erraiten çutenean templeaz, ecen harri
ederrez eta emaitzaz ornatua cela, erran ceçan.

6 Hauc dirade miratzen dituçuenac? ethorriren dirade
egunac ceinetan ezpaita gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin.

7 Orduan interroga ceçaten hura, cioitela, Magistruá,
noiz bada horiac içanen dirade? eta cer signo
içanen da
horiac ethorri behar diradenean?

8 Eta harc erran ceçan, Beguirauçue seduci
etzaitezten: ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz
Christ: eta dembora hure hurbiltzen da: etzoaztela bada hayén
ondoan.

9 Eta ençun ditzaçuenean guerlác
eta seditioneac ezalbeitzinteizte icit: ecen gauça hauc lehen ethorri
behar dirade: baina ezta bertan fina içanen.

10 Orduan erran ciecén, Altchaturen da nationea
nationearen contra, eta resumá resumaren contra:

11 Eta lur ikaratze handiac içanen dirade lekutic
lekura, eta gosseteac eta içurriteac, eta icidurác: eta signo
handiac içanen dirade, cerutic.

12 Baina gauça hauen gucion aitzinetic bere escuac
eçarriren dituzte çuen gainean, eta persecutaturen çaituzte,
liuratzen çaituztela synagoguetara eta presoindeguietara, eramanic
Reguetara eta Gobernadoretara, ene icenagatic.

13 Eta horiac helduren çaizquiçue testimoniagetan.

14 Eçarçue bada çuen bihotzetan,
aitzinetic ez pensatzera nola ihardetsiren duçuen.

15 Ecen nic emanen drauçuet aho, eta iaquite ceini
ecin contrastaturen baitzaizquio, ezeta resistituren çuey contrastaturen
çaizquiçuen guciéc.

16 Halaber liuraturen çarete aitéz eta améz
eta anayéz eta ahaidéz eta adisquidéz: eta çuetaric
hil eraciren duté:

17 Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete
ene icenaren causaz.

18 Baina çuen buruco bilobat ezta galduren. 19
Çuen patientiáz posseditzaçue çuen arimác.

20 Eta ikus deçaçuenean Ierusaleme gendarmeriaz
inguratua, orduan albeitzinequite ecen hurbil datela haren destructionea.

21 Orduan Iudean diradenéc ihes albeileguite mendietarát:
eta haren artecoac retira albeilitez: eta campoetan diradenac ezalbeilitez
hartan sar.

22 Ecen mendequiozco egunac dirade hauc, scribatuac diraden
gauça guciac compli ditecençat

23 Eta dohain gaiz emazte içorrén
eta eredosquiten duqueitenén egun hetan, ecen necessitate handia
içanen da lur haren gainean, eta hira populu hartan.

24 Eta eroriren dirade ezpataren ahoz, eta captiuo eramanen
dirade natione gucietara, eta Ierusaleme aurizquia içanen da Gentiléz,
Gentilén demborác compli daitezqueno.

25 Orduan içanen dirade signoac iguzquian eta ilharguian
eta içarretan: eta lurrean afflictione nationetan ez iaquinez cer
eguin, orroaz daudela itsassoa eta bagác:

26 Hala non guiçonac hilac beçalacaturen
baitirade iciduraren handiz, eta mundura ethorriren diraden
gaitzén
beguira egoitez: ecen ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade.

27 Eta orduan ikussiren duté guiçonaren
Semea ethorten dela hodey batetan bothere eta gloria handirequin.

28 Eta gauça hauc eguiten has ditecenean, chuchent
albeitzinteizte, eta goiti albeitzinçate çuen buruäc,
ecen hurbiltzen da çuen redemptionea.

29 Eta erran ciecén comparatione haur, Ikusquiçue
ficotzea eta arbore guciac.

30 Ia hostatzen diradela dacussaçuenean, ceuron
buruz eçagutzen duçue ecen ia hurbil dela vdá.

31 Halaber çuec-ere ikussiren duqueçuenean
gauça hauc eguiten diradela, eçagut albeitzineçate
ecen hurbil dela Iaincoaren resumá.

32 Eguiaz erraiten drauçuet ecen eztela iraganen
mende haur, gauça hauc gucioc eguin daitezqueno.

33 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac
eztirade iraganen.

34 Gogoa eyeçue bada çuen buruèy,
çuen bihotzac sortha eztitecen gormandiçaz, eta hordiqueriaz,
eta vicitze hunetaco ansiéz: eta subitoqui gainera ethor eztaquiçuen
egun hura.

35 Ecen laço batec beçala attrapaturen ditu
lur guciaren gainean habitatzen diraden guciac.

36 Veilla eçaçue bada, dembora gucian othoitz
eguiten duçuela, ethorteco diraden gauça guciey itzurteco
digne eguin çaiteztençat, eta guiçonaren Semearen
aitzinean egon ahal çaiteztençat.

37 Eta egunáz templean iracasten ari cen, eta gauaz
Oliuatzetaco deitzen den mendian egoiten cen.

38 Eta populu gucia goicean ethorten cen harengana, templean
hura ençun leçançat.





CAP. XXII.







1, 8 Bazcoa. 19 Cenaren institutionea. 20
Testamentu berria. 24
Apostoluéc iharduqui bere arteco
guehientassunaz.
26 Christ ministre. 32
Pierrisgatic Christec
othoitz eguin.
34 Pierrisen arnegamenduaz. 36
Mulsáz.
Maletáz. Ezpatáz.
39 Christ othoiztez egon. 43
Aingueruäc confortatzen, 44 odolez icerdi. 47
Iudasec
traditzen.
57 Pierrisec vkatzen. 61
Christec Pierrisganat
behatzen.
62 Pierris nigarrez. 63
Christ escarniatzen eta
cehatzen.
70 Christec Iaincoaren Seme dela confessatzen.

1 Eta cen hurbiltzen altchagarri gaberico oguién
bestá, Bazco erraiten dena:

2 Eta çabiltzan Sacrificadore principalac eta Scribác
nolatan hura hil ahal leçaqueten: ecen populuaren beldur ciraden.

3 Baina Satan sar cedin Iudas icen goiticoz Iscariot deitzen
cenera cein baitzén hamabién contuco.

4 Eta hura ioanic minça cedin Sacrificadore principalequin
eta capitainequin nola hura liura lieçaqueen.

5 Eta aleguera citecen, eta accorda citecen hari diru
emaitera.

6 Eta harc prometta ceçan: eta gendetzeric
ezlicenean haren hæy liuratzeco dembora propiren bilha çabilan.

7 Ethor cedin bada altchagarri gaberico oguién
eguna, ceinetan hil behar baitzen Bazcoa.

8 Eta igor citzan Pierris eta Ioannes, cioela, Ioanic
appain ieçaguçue Bazcoa ian deçagunçat.

9 Eta hec erran cieçoten, Non nahi duc appain deçagun?

10 Harc erran ciecén, Huná, hirian sarthu
eta, bathuren çaiçue guiçombat, pegarbat vr daramala:
hari çarreitzate sarthuren den etchera:

11 Eta erroçue etcheco aitafamiliari, Magistruac
erraiten drauc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?

12 Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat
apprestatua: han appain eçaçue Bazcoa.

13 Orduan ioanic eriden citzaten gauça guçiac
erran cerauen beçala: eta appain ceçaten Bazcoa.

14 Bada ordu hura ethorri eta, iar cedin mahainean, eta
hamabi Apostoluac harequin.

15 Eta erran ciecén, Desirez desiratu vkan dut
Bazco hunen çuequin iatera, nic suffri deçadan baino lehen.

16 Ecen erraiten drauçuet, guehiagoric eztudala
ianen hunetaric, compli daiteno Iaincoaren resumán.

17 Eta copa harturic gratiác rendatu cituenean
erran ceçan, Har eçaçue haur, eta parti eçaçue
çuen artean. 18 Ecen erraiten drauçuet eztudala edanen aihenaren
fructutic, Iaincoaren resumá ethor daiteno.

19 Eta harturic oguia, gratiác rendatu cituenean,
hauts ceçan: eta eman ciecén, cioela, Haur da ene gorputza
çuengatic emaiten dena: haur eguiçue ene memoriotan.

20 Halaber copa-ere eman ciecén, affal ondoan
cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean, cein çuengatic
issurten baita.

21 Badaric-ere huná, ni traditzen nauenaren escua,
enequin da mahainean.

22 Eta segur guiçonaren Semea, ordenatu içan
den beçala badoa: guciagatic-ere maledictione guiçon hari,
ceinez traditzen baita.

23 Orduan hec has cequizquión bata berceari galde
eguiten elkarren artean, eya cein cen hetaric hura eguinen luena.

24 Eta guertha cedin contentionebat-ere hayén artean,
cein hetaric estimaturen cen guehien.

25 Baina harc erran ciecén, Nationén reguéc
seignoriatzen dute hayén gainean, eta hayén gainean authoritate
dutenac, vnguiguile deitzen dirade.

26 Baina çueçaz ezta hala: aitzitic çuen
arteco handiena biz chipién beçala: eta gobernatzen duena,
cerbitzatzen duena beçala.

27 Ecen cein da handiago, mahainean iarriric dagoena,
ala cerbitzun ari dena? eza mahainean iarriric dagoena? Bada ni naiz çuen
artean cerbitzatzen ari dena beçala.

28 Eta çuec çarete enequin iraun duçuenac
ene tentationétan.

29 Nic bada disposatzen drauçuet resumá,
niri neure Aitac disposatu vkan drautan beçala.

30 Ian deçaçuençat eta edan ene mahainean
ene resumán, eta iar çaitezten thronoén gainean iugeatzen
dituçuela Israeleco hamabi leinuac.

31 Erran ceçan halaber Iaunac, Simon, Simon, huná,
Satanec bihiaren ançora çuen bahatzeco desira dic:

32 Baina nic othoitze eguin diat hiregatic, falta eztadin
hire fedea: hic bada noizpait conuertituric confirmaitzac eure anayeac.

33 Eta harc erran cieçón, Iauna, prest nauc
hirequin eta presoindeguira eta heriora ioaitera:

34 Baina Iesusec erran ceçan, Hiri diossat Pierris,
eztic ioren egun oillarrac, hiruretan ni neçaguála vka deçaqueán
baino lehen.

35 Guero erran ciecén, Çuec igorri çaituztedanean
mulsa eta maleta eta çapata gabe, deusen falta içan çarete?
Eta hec erran ceçaten, Deusen-ere.

36 Erran ciecén bada, Baina orain mulsa duenac,
har beça, halaber maleta-ere: eta eztuenac, sal beça bere
arropá, eta eros beça ezpatabat.

37 Ecen erraiten drauçuet oraino behar dela nitan
complitu scribaturic dagoen haur, Eta gaichtoequin contatu içan
da. Ecen segur niçazco gaucéc fin hartzen duté.

38 Eta hec erran ceçaten, Iauna, huná bi
ezpata hemen. Eta harc erran ciecén, Asco da.

39 Guero ilkiric parti cedin costumatu beçala Oliuatzetaco
mendirát: eta iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac-ere.

40 Eta leku hartara ethorri cenean, erran ciecén,
Othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan.

41 Orduan hura vrrund cedin hetaric harri iraitzi baten
inguruä, eta belhauricaturic othoitz eguiten çuen,

42 Cioela, Aitá, baldin nahi baduc iragan eçac
copa haur eneganic: badaric-ere ez ene vorondatea baina hirea eguin bedi.

43 Eta aguer cequión Aingueruä cerutic hura
confortatzen çuela.

44 Eta hersturatan iarriric othoitze eguiten çuen
cineçago, eta cen haren icerdia odol chorta gatzatu lurrera erorten
diradenac beçala.

45 Guero orationetic iaiquiric ethor cedin bere discipuluetara,
eta eriden citzan tristez lo ceunçala.

46 Eta erran ciecén, Cergatic lo çaunçate?
iaiqui çaitezte, eta othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan.

47 Eta hura oraino minço cela, huná, compainiabat,
eta Iudas deitzen cena, hamabietaric bat, hayén aitzinean ethorten
cen, eta hurbil cequion Iesusi pot leguionçát.

48 Eta Iesusec erran ciecón, Iudas, pot batez guiçonaren
Semea traditzen duc?

49 Orduan haren aldean ciradenéc ikussiric cer
ethorteco cen, erran cieçoten, Iauna, ioren dugu ezpataz?

50 Eta io ceçan hetaric batec Sacrificadore principalaren
cerbitzaria, eta edequi cieçon escuineco beharria.

51 Baina ihardesten çuela Iesusec erran ceçan,
Vtzitzaçue eguitera hunadrano. Eta haren beharria hunquiric,
senda ceçan hura.

52 Guero erran ciecén Iesusec harengana ethorri
ciraden Sacrificadore principaley, eta templeco capitainey, eta Ancianoey,
Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki içan çarete ezpatequin
eta vhequin?

53 Egun oroz çuequin nincela templean, eztituçue
escuac hedatu ene gainera: baina haur da çuen oren hura, eta ilhumbearen
botherea.

54 Orduan hatzamanic hura eraman ceçaten, eta sar
eraci ceçaten Sacrificadore subiranoaren etchean. Eta Pierris iarreiquiten
çayón vrrundanic.

55 Eta sua viztu çutenean salaren erdian, eta elkarrequin
iarri ciradenean, iar cedin Pierris-ere hayén artean.

56 Eta ikussi çuenean hura nescato batec su bazterrean
iarria, hari begui eratchequiric erran ceçan, Haur-ere harequin
cen:

57 Baina vka ceçan harçaz, cioela, Emazteá,
eztinat eçagutzen hura.

58 Eta appur baten buruän bercebatec hura ikussiric
erran ceçan, Hi-ere hetaric aiz. Baina Pierrisec diotsa, Guiçoná,
ez nauc.

59 Eta quasi oren baten buruän, berce batec seguratzen
çuen, cioela, Segurqui haur-ere harequin cen: ecen Galileano da.

60 Eta Pierrisec dio, Guiçoná, etzeaquiat
cer erraiten duán. Eta bertan oraino hura minço cela, io
ceçan oillarrac.

61 Orduan itzuliric Iaunac Pierrisganat beha ceçan:
eta orhoit cedin Pierris Iaunaren hitzaz, nola erran vkan ceraucan, Oillarrac
io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauc.

62 Eta camporat ilkiric Pierrisec nigar eguin ceçan
mingui.

63 Eta Iesus çaducaten guiçonac, truffatzen
ciraden harçaz, eta cehatzen çutén:

64 Eta hura inguru estaliric haren beguitharteari ceraunsaten,
eta interrogatzen çuten, cioitela, Prophetiza eçac nor den
hi io auena.

65 Eta anhitz berce gauçaric erraiten çutén
haren contra desondratzen çutela.

66 Eta arguitu cenean bil citecen populuco Ancianoac,
eta Sacrificadore principalac, eta Scribác, eta eraman ceçaten
hura bere conseillu barnera

67 Cioitela, Hi aiz Christ? erran ieçaguc. Eta
erran ciecén, Baldin erran badieçaçuet, eztuçue
sinhetsiren:

68 Eta baldin interroga baçaitzatet-ere, eznauçue
ihardetsiren, ezeta ioaitera vtziren.

69 Hemendic harát guiçonaren Semea iarria
içanen da Iaincoaren verthutearen escuinean.

70 Orduan erran cieçoten guciéc, Hi aiz
bada Iaincoaren Semea? Eta harc erran ciecén, Çuec dioçue
ecen ni naicela.

71 Eta hec erran ceçaten, Cer guehiago testimoniage
falta gara? ecen gueuroc ençun dugu beraren ahotic.





CAP. XXIII.







1 Christ Pilaten aitzinean accusatu. 7 Herodesgana
igorri içanic,
9 Ichilic egon. 11
Harçara Pilatgana
igorri.
14, 20 Pilatec Christ largatu nahi, 24
hura condemnatzen
eta Barabbas largatzen.
27 Emazteac nigarrez Christgatic. 28
Ierusalemeren destructioneaz. 33 Christ crucificatu. 39
Gaichtaguin
harequin vrkatuetaric batac hura blasphematzen,
42
Eta berceac sinhesten.
44 Herri gucia ilhundu. 45
Templeco velá erdiratu.
47 Centenerac Iaincoa glorificatzen. 51 Iosephec Christ ohorzten.

1 Guero altcha cedin hayén gendetze gucia, eta
eraman ceçaten hura Pilatgana.

2 Eta has citecen haren accusatzen, cioitela, Eriden vkan
dugu haur populuaren corrumpitzen, eta tributén Cesari emaitetic
debetatzen ari dela, dioela, bera dela Christ Reguea.

3 Orduan Pilatec interroga ceçan hura, cioela,
Hi aiz Iuduén Reguea? Eta harc ihardesten ceraucala, erran ceçan,
Hic dioc.

4 Eta erran ciecén Pilatec Sacrificadore principaley
eta gendetzey, Hoguenic batre eztut erideiten guiçon hunetan.

5 Eta hec hambat gortzenago ciraden, cioitela, Mouitzen
dic populua, iracasten ari dela Iudea gucian, Galilean hassiric hunadrano.

6 Eta Pilatec Galileaz minçatzen ençun çuenean,
interroga ceçan, eya Galileano cenez guiçona.

7 Eta eçaguturic ecen hura Herodesen iurisdictioneco
cela, igor ceçan Herodesgana, hura-ere Ierusalemen cen egun hetan.

8 Eta Herodes Iesus ikussiric aleguera cedin haguitz:
ecen aspaldi çuela, haren ikusteco desira çuen, ceren anhitz
gauça ençuten baitzuen harçaz: eta sperança
çuen cembeit signo ikussiren çuela harçaz eguiten.

9 Eta interroga ceçan anhitz hitzez: baina harc
etzieçon deus ihardets.

10 Eta Sacrificadore principalac eta Scribác ceuden
han arrogantqui hura accusatzen çutela.

11 Baina Herodesec bere gendearequin hura menospreciaturic,
eta escarniaturic, abillamendu churi batez veztituric, harçara igor
ceçan Pilatgana.

12 Eta egun hartan berean adiquisde citecen elkarren artean
Pilate eta Herodes: ecen lehen etsay ciraden elkarren artean.

13 Orduan Pilatec, deithuric Sacrificadore prinpalac,
eta Gobernadoreac, eta populua, erran ciecén,

14 Presentatu drautaçue guiçon haur populuaren
nahatsale beçala: eta huná, nic çuen aitzinean interrogaturic,
hoguenic batre eztut eriden guiçon hunetan, çuec accusatzen
duçuenetaric:

15 Baina ez Herodesec-ere: ecen igorri vkan çaituztet
harengana, eta huná, herio mereci duen gauçaric eztrauca
eguin.

16 Beraz gaztigatu eta, largaturen dut.

17 Eta behar cerauen bat largatu bestán.

18 Bada iar cedin oihuz elkarrequin gendetze gucia, cioela,
Ken ieçaguc haur, eta larga ieçaguc Barabbas,

19 Cein baitzén, hirian eguin içan cen cembeit
mutinationegatic eta heriotzegatic presoindeguian eçarria.

20 Berriz bada Pilate minça cequién, Iesus
largatu nahiz.

21 Baina hec heyagoraz iarten ciraden, erraiten çutela,
Crucifica eçac, crucifica eçac hori.

22 Eta harc heren aldian erran ciecén, Baina cer
gaizqui eguin du hunec? hiltzeco hoguenic eztut erideiten haur baithan:
gaztigaturic beraz largaturen dut.

23 Baina hec hertsen çutén oihu handiz requeritzen
çutela, crucifica ledin: eta hayén heyagorác eta Sacrificadore
principalenac renforçatzen ciraden.

24 Orduan Pilatec iugea ceçan eguin lequién
galde eguiten çutena.

25 Eta larga ciecén mutinationeagatic eta heriotzeagatic
presoindeguian eçarri içan cena, ceinen escatu içan
baitziraden: eta eman ciecén Iesus, nahi lutena leguiten.

26 Eta hura eramaiten çutela, harturic Simon Cyreneano
landetaric heldu cen-bat, hari crutzea gainean eçar cieçoten
Iesusen ondoan eramaiteco.

27 Eta iarreiquiten çayón gendetze handia
populutic eta emaztetaric, hura plaignitzen eta lamentatzen çutela.

28 Baina itzuliric hetarát Iesusec erran ceçan,
Ierusalemeco alabác, eztaguiçuela nigarric ene gainean: baina
ceuron buruén gainean eguiçue nigar, eta çuen haourrén
gainean.

29 Ecen huná, ethorriren dirade egunac ceinétan
erranen baitute, dohatsu dirade sterilac, eta engendratu eztuten
sabelac, eta eredosqui eztuten vgatzac.

30 Orduan hassiren dirade erraiten mendiey, Eror çaitezte
gure gainera: eta mendisquey, estal gaitzaçue.

31 Ecen baldin egur hecean gauça hauc eguiten badituzte,
eyharrean cer eguinen da?

32 Eta eramaiten ciraden berceric bi gaizquiguile-ere
harequin hil eraciteco.

33 Ethorri içan ciradenean bada Bur-heçur
deitzen den lekura, han crucifica ceçaten hura, eta gaizquiguileac:
bata escuinean eta bercea ezquerrean.

34 Eta Iesusec erraiten çuen, Aitá, barka
iecec: ecen etzeaquie cer eguiten dutén. Guero haren abillamenduac
partituric, çorte egotz ceçaten.

35 Eta populua han egoiten cen beha cegoela: eta truffatzen
ciraden harçaz Gobernadoreac-ere hequin, cioitela, Berceac emparatu
vkan ditu, empara beça bere burua, baldin haur bada Christ Iaincoaren
elegitua.

36 Eta truffatzen ciraden harçaz gendarmesac-ere,
hurbiltzen çaizcala eta vinagre presentatzen ceraucatela:

37 Eta erraiten çutela, Baldin hi bahaiz Iuduén
Reguea empara eçac eure buruä.

38 Eta cen scributobat-ere haren garayan, letra Grec-ez
eta Latinez eta Hebraicoz scribatua, hitz hautan, HAVR DA IVDVEN
REGVEA.

39 Eta gaizquiguile vrkatuetaric batac blasphematzen çuen
hura, cioela, Baldin hi bahaiz Christ, empara eçac eure buruä
eta gu.

40 Baina ihardesten çuela berceac reprotcha ceçan
hura, cioela, Ezaiz Iaincoaren berere beldur, ikussiric ecen condemnatione
berean aicela?

41 Eta gu behinçat iustoqui: ecen eguin ditugunén
merecituac recebitzen citiagu: baina hunec eztic deus gaizquiric eguin.

42 Eta erran cieçón Iesusi, Orhoit albeitendi
niçaz, Iauna, ethor adinean eure resumara.

43 Orduan erran cieçón Iesusec, Eguiaz erraiten
drauat, egun enequin içanen aicela paradisoan.

44 Eta cen sey orenen inguruä, eta ilhumbe eguin
cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano.

45 Iguzquia-ere ilhund cedin, eta templeco velá
erdira cedin artetic.

46 Eta oihu eguinic voz handiz Iesusec dio, Aitá,
hire escuetan eçarten diat neure spiritua. Eta haur erranic renda
ceçan spiritua.

47 Eta ikussiric Centenerac cer eguin içan cen,
glorifica ceçan Iaincoa, cioela, Eguiazqui guiçon haur iusto
cen.

48 Eta spectacle hartara bildu içan ciraden gendetze
guciac, ikussiric eguin içan ciraden gauçác bere bulharrey
ceraunstela itzultzen ciraden.

49 Eta ceuden haren eçagunac guciac vrrun, eta
emazte elkarrequin hari Galileatic iarreiqui içan çaizcanac,
gauça hauc ikusten cituztela.

50 Eta huna, Ioseph çaritzan guiçombat,
conseiller, guiçon ona eta iustoa:

51 (Hunec etzuen consentitu hayén conseilluan ez
eguitatean) Iuduén Arimathea hirico, eta hura-ere Iaincoaren resumaren
beguira cegoen:

52 Hura ethorriric Pilatgana, esca cedin Iesusen gorputzaren.

53 Eta hura erautsiric estal ceçan mihisse batez,
eta eçar ceçan monument batetan cein baitzén arroca
batetan ebaquia, ceinetan oraino nehor ezpaitzén eçarri içan.

54 Eta cen preparationeco eguna, eta Sabbath eguna haren
ondoan heldu cen.

55 Eta iarreiquiric harequin Galileatic ethorri içan
ciraden emaztec-ere mira ceçaten monumenta, eta nola eçarri
içan cen haren gorputza.

56 Guero itzuli ciradenean appresta citzaten vssainac
eta vnguentuac, eta Sabbathoan reposa citecen, manamenduaren araura.





CAP. XXIIII.







2, 9 Emaztéc Christ resuscitatu dela denuntiatzen.
13 Bi bideazcori Christ aguertzen, 36 eta hamequey. 41
Hayén incredulitateaz. 43
Christec resuscitatuz gueroztic
ian.
47 Penitentiá. Bekatuen barkamendua. 48
Apostoluac
Christen testimonio.
49 Haey Spiritu saindua promettatzen. 50
Christ Apostoluac benedicaturic, 51 cerurat igaiten, 52
eta
hayéc adoratzen.

1 Baina asteco lehen egunean, guciz goiz ethor
citecen monumentera, ekarten cituztela appaindu cituztén vssain
onac: eta cembeit emazte hequin.

2 Eta eriden ceçaten harria monumentetic aldaratua.

3 Eta sarthu ciradenean etzeçaten eriden Iesus
Iaunaren gorputza.

4 Eta guertha cedin hec halacotz duda handitan ciradela,
huná bi guiçon eriden baitzitecen han, chistmist ançora
arguitzen çuten abillamendutan.

5 Eta nola icituac baitziraden, eta beheititzen baitziraden
beguithartez lurrera guicon hec erran ciecén, Cergatic hilén
artean bilhatzen duçue vici dena?

6 Ezta hemen, baina resuscitatu da: orhoit çaitezte
nola erran cerauçuen oraino Galilean cela,

7 Cioela, Behar da guiçonaren Semea liura dadin
vicitze gaichtotacoen escuetara, eta crucifica dadin: eta hereneco egunean
resuscita dadin.

8 Eta orhoit citecen haren hitzéz.

9 Eta monumentetic itzuli ciradenean, conta cietzén
gauça hauc guciac hamequey, eta berce guciey.

10 Eta ciraden Maria Magdalena eta Ioanna eta Maria Iacquesen
ama, eta berce hequin ciradenac, gauça hauén Apostoluey
erraileac.

11 Eta irudi cequiztén erguelqueria beçala
hayén hitzac, eta etzitzaten sinhets.

12 Baina Pierrisec iaiquiric laster ceguian monumentera,
eta ikartzera beheitituric ikus citzan mihisse hutsac bere gain eçarriac:
guero ioan cedin bere baithan miresten çuela eguin içan cenaz.

13 Eta huná, hetaric biga ioaiten ciraden egun
hartan berean burgu batetara hiruroguey stadio Ierusalemetic vrrun, Emaus
deitzen cenera:

14 Eta minço ciraden elkarren artean heldu içan
ciraden gauça hauçaz guciéz.

15 Guertha cedin bada hec minço ciradela eta ciharducatela,
Iesus-ere hæy hurbilduric ioan baitzedin hequin batean.

16 Baina hayen beguiac luluratuac ceuden hura eçagut
ezleçatençát.

17 Eta erran ciecén, Ceric dirade ioaiten çaretela
çuen artean compartitzen dituçuen hitz horiac, eta
cergatic
çarete triste?

18 Eta ihardesten çuela batac Cleopas deitzen cenac,
erran cieçón, Hi euror aiz Ierusalemen arrotz, eta eztaquizquic
hartan egun hautan eguin içan diraden gauçac?

19 Eta harc erran ciecén, Cer gauça? Eta
erran cieçoten, Iesus Nazarenoaz, cein içan baita guiçon
Propheta, eguinez eta erranez botheretsua, Iaincoaren eta populu guciaren
aitzinean.

20 Eta nola hura liuratu vkan dutén Sacrificadore
principaléc eta gure Gobernadoréc herioaren condemnationera,
eta crucificatu vkan dutén.

21 Eta guc sperança guendián hura cela Israel
redemitu behar çuena: badaric-ere horién gucion gainera,
egun duc herén eguna gauça hauc eguin içan diradela.

22 Baina gure arteco emazte batzuc-ere icitu guiaitié,
cein guciz goiz monumentean içan baitirade:

23 Eta eriden eztutenean haren gorputza, ethorri içan
dituc, dioitela visionebat-ere Aingueruènic ikussi vkan dutela,
hura vici dela dioitenenic

24 Eta ioan içan dituc gurequin ciradenetaric batzu
monumentera, eta hala eriden dié nola emaztéc erran baitzuten:
baina bera eztié ikussi.

25 Orduan harc erran ciecen, O adimendu gabeac, eta Prophetéc
erran dituzten gauça gucién sinhestera bihotz berantcorretacoac!

26 Etzena behar Christec gauça horiac suffri citzan,
eta bere glorian sar ledin?

27 Guero hassiric Moyses baitharic eta Propheta gucietaric,
declaratzen cerauzten Scriptura gucietan harçaz beraz ciraden gauçác.

28 Eta hurbil citecen ioaiten ciraden burgura, eta harc
vrrunago ioaitera irudi eguiten çuen.

29 Baina bortcha ceçaten, cioitela, Ago gurequin:
ecen arratsa duc, eta eguna duc beheratu. Sar cedin bada hequin egoitera.

30 Eta guertha cedin hequin mahainean iarriric cegoela,
oguia harturic gratiác renda baitzitzan, eta hautsiric eman baitziecén.

31 Orduan irequi citecen hayén beguiac, eta eçagut
ceçaten hura: baina hura ken cedin hayén aguerritic.

32 Eta erran ceçaten elkarren artean, Etzena gure
bihotza erratzen gutan, minço çaicunean bidean, eta declaratzen
cerauzquigunean Scripturác?

33 Eta iaiquiric ordu hartan berean itzul citecen Ierusalemera,
eta eriden citzaten elkargana bilduac hamecác, eta hequin ciradenac:

34 Erraiten çutela, Resuscitatu da Iauna eguiazqui,
eta aguertu içan çayó Simoni.

35 Hec-ere conta citzaten bideco gauçác,
eta nola heçaz eçagutu içan cen oguiaren haustean.

36 Eta gauça hauçaz minço ciradela,
presenta cedin Iesus bera hayén artean, eta erran ciecén,
Baquea dela çuequin.

37 Baina hec trublaturic eta icituric, vste çutén
spiritubat çacussatela.

38 Orduan erran ciecén, Cergatic trublatu çarete,
eta cergatic pensamenduac igaiten dirade çuen bihotzetara?

39 Ikus itzaçue ene escuac eta ene oinac: ecen
hura bera naiz ni, hazta neçaçue, eta mira: ecen spirituac
haraguiric ez heçurric eztu, nola nic dudala baitacussaçue.

40 Eta gauça hauc erran cituenean, eracuts cietzén
escuac eta oinac.

41 Baina oraino hec alegueraz sinhesten etzutela, eta
miraz ceudela, erran ciecén, Baduçue hemen deus iatecoric?

42 Orduan hec presenta cieçoten arrain erre çathibat,
eta ezti orrace batetaric.

43 Eta harturic hayén aitzinean ian ceçan.

44 Eta erran ciecén, Hauc dirade erraiten nerauzquiçuen
hitzac, oraino çuequin nincela, ecen behar ciradela complitu niçaz
Moysesen Leguean, eta Prophetetan, eta Psalmuetan scribaturic dauden gauça
guciac.

45 Orduan irequi ceçan hayén adimendua,
Scripturén aditzeco.

46 Eta erran ciecén, Hala da scribatua eta hala
behar cen Christec suffri leçan, eta resuscita ledin hiletaric hereneco
egunean.

47 Eta predica ledin haren icenean penitentiá eta
bekatuén barkamendua natione gucietan, hassiric Ierusalemetic.

48 Eta çuec çarete testimonio gauça
hauçaz: eta huná nic igorriren dut neure Aitaren promessa
çuen gainera:

49 Baina çuec çaudete Ierusalemeco hirian
verthutez garaitic vezti çaitezqueteno.

50 Guero eraman citzan camporát Bethaniarano eta
bere escuac altchaturic, benedica citzan.

51 Eta guertha cedin hec benedicatzen cituela, appartaturic
hetaric, goiti altcha baitzedin cerurát.

52 Eta hec hura adoraturic itzul citecen Ierusalemera,
bozcario handirequin.

53 Eta ciraden bethi templean, laudatzen eta benedicatzen
çutela Iaincoa. Amen.