4 IESVS CHRISTEN EVANGELIO SAINDVA S. IOANNEN ARAVRA

CAP. I.

1 Christ Iainco, 4 Vicitze, 5 eta Argui.
6 Ioannesec Christez testificatzen. 12
Iaincoaren haourrac
cein
17 Gratiá, Christez. 18
Iaincoa nehorc ez ikussi.
20 Nola Ioannes eztén Christ. 26, 33
Vrezco baptismoa.
29 Iaincoaren Bildotsa. 37
Ioannesen discipuluac Christi
iarreiqui.
40 Andriu, 43 Simon Cephas, Pierris. 44
Philippe
deithu.
45, 49 Nathanael, eta haren fedea.

1 HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta
Iainco cen Hitza.

2 Hitz haur cen hatsean Iaincoa baithan.

3 Gauça guciac Hitz harçaz eguin
içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic.

4 Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén
Arguia:

5 Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac
hura eztu comprehenditu.

6 Içan da guiçon-bat Iaincoaz igorria, Ioannes
deitzen cenic.

7 Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz
testifica leçançat, guciéc harçaz sinhets leçatençat.

8 Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz
testifica leçançát.

9 Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den
guiçon gucia arguitzen duena.

10 Munduan cen, eta mundua harçaz eguin içan
da, eta munduac eztu hura eçagutu.

11 Beretara ethorri içan da, eta beréc eztute
hura, recebitu.

12 Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio
Iaincoaren haour içateco, haren icenean sinhesten duteney:

13 Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic,
ez guiçonaren vorondatetic: baina Iaincoaganic.

14 Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu
içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá,
gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala)
gratiaz eta eguiaz bethea

15 Ioannesec testificatu vkan du harçaz, eta oihu
eguin, cioela, Haur da ceinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena,
ni baino aitzinecoago da: ecen ni baino lehen cen.

16 Eta haren abundantiatic guciéc recebitu v kan
dugu, eta gratia gratiagatic.

17 Ecen Leguea Moysesez eman içan da, baina
gratiá eta eguiá Iesus Christez eguin içan da.

18 Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean
den seme bakoitzac berac declaratu draucu.

19 Eta haur da Ioannesen testimoniage, Iuduéc Ierusalemetic
Sacrificadoreac eta Leuitác igorri cituztenecoa, hura interroga
leçatençat, Hi nor aiz?

20 Eta aithor ceçan, eta etzeçan vka: eta
aithor ceçan, cioela, Eznaiz ni Christ.

21 Orduan interroga ceçaten, Cer beraz? Elias aiz
hi? Eta erran ceçan, Eznaiz. Propheta aiz hi? Eta ihardets ceçan,
Ez.

22 Erran cieçoten bada, Nor aiz? respostu deyegunçát
igorri gaituzteney: cer dioc eurorrez?

23 Dio, Ni naiz desertuan oihuz dagoenaren voza,
Plana eçaçue Iaunaren bidea, Esaias Prophetác erran
çuen beçala.

24 Eta igorri içan ciradenac Phariseu ciraden.

25 Eta interroga ceçaten hura, eta erran cieçoten.
Cergatic beraz batheyatzen ari aiz, baldin hi Christ ezpahaiz, ez Elias,
ez Propheta?

26 Ihardets ciecén Ioannesec, cioela, Ni batheyatzen
ari naiz vrez, baina çuen artean da bat çuec ecagutzen eztuçuenic:

27 Hura da ene ondoan ethorten dena, cein ni baino aitzinecoago
baita, ceinen çapataco hedearen lachatzeco ezpainaiz ni digne.

28 Gauça hauc Bethabaran eguin içan ciraden
Iordanaz berce aldean, non Ioannes batheyatzen ari baitzén.

29 Biharamunean ikusten du Ioannesec Iesus harengana ethorten
dela, eta dio, Huná Iaincoaren Bildotsa munduaren bekatuac kencen
dituena.

30 Haur da ceinez erraiten bainuen, Ene ondoan ethorten
da guiçon-bat, cein ni baino aitzinecoago baita, ecen ni baino lehen
cen.

31 Eta nic eznuen hura eçagutzen: baina Israeli
manifesta daquionçát, halacotz ethorri naiz ni vrez batheyatzera.

32 Orduan bada testifica ceçan Ioannesec,
cioela, Ikussi dut Spiritua iausten dela vsso columba baten guissán
cerutic eta egon-ere bacedin haren gainean.

33 Eta nic eznuen eçagutzen hura: baina vrez batheyatzera
igorri nauenac, erran cerautan, Noren gainera ikussiren baituc Spiritua
iausten, eta egoiten haren gainean, hura duc Spiritu sainduaz batheyatzen
duena.

34 Eta nic dut ikussi, eta dut testificatu ecen haur dela
Iaincoaren Semea.

35 Biharamunean berriz bacegoen Ioannes, eta harenic bi
discipulu:

36 Eta ikussiric Iesus ebilten, erran ceçan, Hará
Iaincoaren Bildotsa.

37 Eta ençun ceçaten hura bi discipuluéc
minçatzen, eta iarreiqui içan çaizcan Iesusi.

38 Eta itzuliric Iesusec, eta ikussiric hec çarreitzala,
dioste hæy, Ceren bilha çabiltzate? Eta hec erran cieçoten,
Rabbi (erran nahi baita hambat nola Magistrua) non egoiten aiz?

39 Dioste, Çatozte eta ikussaçue. Ethor
citecen eta ikus ceçaten non egoiten cen: eta hura baithan egon
citecen egun hartan: ecen hamar orenén inguruä cen.

40 Cen Andriu Simon Pierrisen anayea, Ioannes minçatzen
ençun çuten bietaric eta hari iarreiqui çaizconetaric
bata.

41 Hunec eriden ceçan lehenic Simon bere anayea,
eta erran cieçón, Eriden diagu Messias, (erran nahi baita
hambat nola Christ.)

42 Eta eraman ceçan hura Iesusgana. Eta Iesusec
harenganat behaturic erran ceçan, Hi aiz Simon Ionaren semea: hi
deithuren aiz Cephas (hambat erran nahi baita nola harria)

43 Biharamunean Iesus ioan nahi içan cen Galileara
eta eriden ceçan Philippe, eta erran cieçon, Arreit niri.

44 Eta Philippe cen Bethsaidaco, Andriuen eta Pierrisen
hirico.

45 Erideiten du Philippec Nathanael, eta diotsa, Eriden
diagu Iesus Nazarethecoa, Iosephen semea, ceinez scribatu baitu Moysesec
Leguean eta Prophetéc.

46 Eta erran cieçón Nathanaelec, Nazarethetic
deus onic ahal date? Diotsa Philippec, Athor eta ikussac.

47 Ikus ceçan Iesusec Nathanael harengana ethorten
cela, eta erran ceçan harçaz, Huná eguiazco Israelitabat
ceinetan enganioric ezpaita.

48 Diotsa Nathanaelec, Nondic naçaguc? Ihardets
ceçan Iesusec eta erran cieçón, Philippec dei ençan
baino lehen, ficotze azpian incenean ikusten indudan.

49 Ihardets ceçan Nathanaelec, eta erran cieçón,
Magistruá, hi aiz Iaincoaren Semea: hi aiz Israeleco Reguea.

50 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón,
Ceren erran drauadan, Ikussi aut ficotze azpian, sinhesten duc? gauça
hauc baino handiagoric ikussiren duc.

51 Halaber erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten
drauçuet, Hemendic harat ikussiren duçue ceruä irequiric,
eta Iaincoaren Aingueruac igaiten eta iausten diradela guiçonaren
Semearen gainera.





CAP. II.







1 Christ, vra mahatsarnotara conuertituric, 11
Bere buruären manifestatzen hassi: 12
Capernaumera ioan:
13 Ierusalemera igan. 14 Saltzaleac templetic iraitzi. 16
Iaincoaren etchea. 19 Temple deseguina arreguinen. 23
Anhitzec
Christ baithan sinhesten.

1 Eta hereneco egunean ezteyac eguin citecen Cana Galileacoan:
eta Iesusen ama cen han

2 Eta deithu içan cen Iesus-ere, eta haren discipuluac
ezteyetara.

3 Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere amác diotsa,
Iesusi, Mahatsarnoric eztié.

4 Diotsa Iesusec, Cer dut nic hirequin emaztea? oraino
eztun ethorri ene orena.

5 Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue,
eguiçue.

6 Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac
Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá
edo hirurná neurri.

7 Dioste Iesusec, Bethaitzaçue kubác vrez.
Eta bethe citzaten garairano.

8 Orduan dioste, Eraitsaçue orain, eta ekarroçue
mestedostalari. Eta ekar cieçoten:

9 Eta dastatu çuenean mestedostalac vr mahatsarno
eguin içan cena (eta etzaquian nondic cen: baina vra karreatu çuten
cerbitzariéc baçaquiten) deitzen du sposoa mestedostalac,

10 Eta diotsa, Guiçon guciac lehenic mahatsarno
ona eçarten dic, guero vngui edan duqueiten orduan, gaichtoena:
baina hic beguiratu vkan duc mahatsarno ona oraindrano.

11 Signo hatse haur eguin ceçan Iesusec Cana Galileacoan,
eta manifesta ceçan bere gloriá: eta sinhets ceçaten
hura baithan haren discipuluéc

12 Guero iauts cedin Capernaumera, bera eta haren amá
eta haren anayeac eta haren discipuluac: eta egon citecen han, ez anhitz
egun.

13 Ecen hurbil cen Iuduén Bazcoa. Igan cedin bada
Iesus Ierusalemera.

14 Eta eriden citzan templean idi eta ardi eta vsso columba
salçaleac, eta cambiadoreac iarriric ceudela.

15 Eta eguinic açotebat kordatoz, guciac egotz
citzan templetic, eta ardiac eta idiac: eta cambiadorén monedá
issur ceçan, eta mahainac itzul citzan.

16 Eta vsso columba salçaley erran ciecén,
Ken itçaçue gauça hauc hemendic: eta eztaguiçuela
ene Aitaren etcheaz merkatalgoataco etche.

17 Orduan orhoit citecen haren discipuluac ecen scribatua
dela, Hire etcheazco zeloac ni ian niauc.

18 Ihardets ceçaten bada Iuduéc eta erran
cieçoten, Cer signo eracusten draucuc gauça horiac eguin
ditzán?

19 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén,
Deseguin eçaçue temple haur, eta hirur egunez dut altchaturen:

20 Erran ceçaten bada Iuduéc, Berroguey,
eta sey vrthez edificatu içan duc temple haur, eta eta hic hirur
egunez altchaturen duc?

21 Baina hura minço cen bere gorputzazco templeaz.

22 Bada resuscitatu cenean hiletaric, orhoit citecen haren
discipuluac, nola haur erran vkan cerauen: eta sinhets ceçaten Scripturá,
eta Iesusec erran çuen hitza.

23 Eta Ierusalemen cenean Bazco bestán, anhitzec
sinhets ceçaten haren icenean, ikussiric harc eguiten cituen signoac.

24 Baina Iesus bera etzayen fida, ceren harc eçagutzen
baitzituen guciac:

25 Eta ceren ezpaitzuen mengoaric nehorc testifica leçan
guiçonaz: ecen berac baçaquian cer cen guiçonean.





CAP. III.







1 Nicodemo gauaz Christgana ethorten. 3 Vrez
eta Spirituz sortzea.
13 Cerura nor igan. 14
Suguea desertuan.
15, 16 Vicitze eternala. Iaincoaren amorioa. 17
Saluamendua.
18 Fedea. 19
Condemnationea. Arguia. Ilhumbea. Obrác.
22 Christ iudean batheyatzen ari, 23 Ioannes-ere. 25
Purificationezco questionea. 33 Iaincoa eguiati. 36
Iaincoaren
hirá infidelén gainean.

1 Cen bada Phariseuetaric edoceimbat Nicodemo deitzen
cenic, Iuduén arteco principaletaric bat:

2 Haur ethor cedin Iesusgana gauaz, eta erran cieçón,
Magistruá, baceaquiagu ecen Iaincoaganic magistru ethorria aicela:
ecen nehorc ecin eguin citzaquec hic eguiten dituán signo hauc,
Iaincoa harequin ezpada.

3 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçón,
Eguiaz eguiaz erraiten drauat, berriz iayo içanen eztenec, ecin
ikus deçaquela Iaincoaren resumá

4 Erran cieçón Nicodemoc, Nolatan guiçona
iayo ahal daite çahar denean? ala berriz bere amaren sabelean sar
eta iayo ahal daite?

5 Ihardets ceçan Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten
drauát, vrez eta Spirituz iayo eztena, ecin sar daitela Iaincoaren
resumán.

6 Haraguitic iayo dena haragui duc: eta Spiritutic iayo
dena, spiritu duc.

7 Ezteçála mirets ceren erran drauadan,
Berriz iayo behar çarete.

8 Haiceac nahi duen lekura diraunsac: eta haren hotsa
ençuten duc: baina eztaquic nondic heldu den ez norat ioaiten den:
hala duc spiritutic iayo den gucia.

9 Ihardets ceçan Nicodemoc, eta erran cieçon,
Nolatan gauça hauc eguin ahal daitezque?

10 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón,
Hi aiz Israeleco doctor, eta gauça hauc eztituc eçagutzen?

11 Eguiaz eguiaz erraiten drauat, ecen daquigun gauçá
erraiten dugula, eta ikussi dugun gauçáz testificatzen dugula:
baina gure testimoniagea eztuçue recebitzen.

12 Baldin lurreco gauçác erran badrauzquiçuet,
eta sinhesten ezpadituçue? nolatan baldin ceruco gauçác
erran badietzaçuet sinhetsiren duçue?

13 Ecen nehor ezta igan cerura, cerutic iautsi dena baicen,
cein baita guiçonaren Seme ceruän dena.

14 Eta nola Moysesec altcha baitzeçan suguea desertuan,
hala altcha dadin behar da guiçonaren Semea:

15 Hura baithan sinheste duenic batre gal eztadin, baina
vicitze eternala duençát.

16 Ecen hala Iaincoac onhetsi vkan du mundua, non bere
Seme bakoitza eman vkan baitu, hura baithan sinhesten duenic gal eztadin,
baina vicitze eternala duençát.

17 Ecen eztu igorri Iaincoac bere Semea mundura, mundua
condemna deçançát, baina mundua harçaz salua
dadinçát.

18 Hura baithan sinhesten duenic, ezta condemnatzen: baina
sinhesten eztuena ia condemnatua da: ecen eztu sinhetsi Iaincoaren Seme
bakoitzaren icenean.

19 Haur da bada condemnationea, ecen Arguia ethorri da
mundura, baina onhetsiago dute guizonéc ilhumbea ecen ez Arguia:
ceren hayen obrác gaichtoac baitirade.

20 Ecen gaizqui ari den guciac, gaitz daritza arguiari:
eta ezta arguira ethorten, haren obrác reprehendi eztitecençat.

21 Baina bidezqui ari dena, ethorten da arguira, haren
obrác manifesta ditecençat: ceren Iaincoaren araura eguinac
baitirade.

22 Guero ethor cedin Iesus bere discipuluequin Iudeaco
lurrera: eta han egoiten cen hequin, eta batheyatzen ari cen.

23 Eta Ioannes-ere batheyatzen ari cen Enonen Salimgo
aldean, ceren anhitz vr baitzén han: eta ethorten ciradén
gendeac eta batheyatzen ciraden.

24 Ecen oraino etzén eçarri içan
Ioannes presoindeguian.

25 Altcha cedin bada questionebat Ioannesen discipuluetaric
Iuduequin purificationeaz.

26 Eta ethor citecen Ioannesgana, eta erran cieçoten,
Magistruá, Iordanaz berce aldean hirequin cena, ceinez hic testificatu
baituc, hará, batheyatzen ari duc, eta guciac ethorten dituc harengana.

27 Ihardets ceçan Ioannes-ec eta erran ceçan,
Ecin guiçonac recebi deçaque deus, baldin eman ezpadaquio
cerutic.

28 Çuec ceuroc çaituztet testimonio nola
erran dudan, Ez naiz ni Christ, baina igorri içan naiz haren aitzinean.

29 Sposa duena sposo da: baina sposo denaren adisquide
han dena eta hura ençuten duena, haguitz alegueratzen da sposoaren
vozagatic: beraz ene alegrançá complitu da.

30 Harc behar du handitu, eta nic chipitu.

31 Garaitic ethorri dena, gucién gaineco da: lurretic
dena, lurreco da, eta lurreco gaucéz minço da: cerutic ethorri
dena gucién gaineco da.

32 Eta cer ikussi eta ençun baitu hura testificatzen
du: baina haren testimoniagea nehorc eztu recebitzen.

33 Haren testimoniagea recebitu duenac ciguilatu du ecen
Iaincoa eguiati dela.

34 Ecen Iaincoac igorri duena Iaincoaren hitzéz
minçatzen da, ecen Iaincoac eztrauca neurriz emaiten Spiritua.

35 Aitác maite du Semea, eta gauça guciac
eman ditu haren escura.

36 Sinhesten duenac Semea baithan, badu vicitze eternala:
baina Semea obeditzen eztuenac, eztu ikussiren vicitzea, baina Iaincoaren
hirá dago haren gainean.





CAP. IIII.







7 Christ Samaritanari edatera esquez euqui. 10
Vr vicia. 22 Saluamendua iuduetaric. 23, 24
Adoratione
eguiazcoa.
26 Iesus da Christ. 32 Haren viandá. 35
Vztá çorhi. 39
Samaritanoetaric anhitzec Christ
baithan sinhesten.
42 Hayen confessionea. 45
Christec Galileanoac
recebitzen.
46 Iaun baten semea sendatu. 54
Iesusen bigarren
signoa.

1 Bada eçagutu çuenean Iaunac nola ençun
çuten Phariseuéc ecen Iesusec discipulu guehiago eguiten
çuela eta batheyatzen, ecen ez Ioannesec:

2 (Iesus bera batheyatzen ari ezpacen-ere, baina haren
discipuluac)

3 Vtzi ceçan Iudea, eta ioan cedin berriz Galilearát.

4 Eta harc behar çuen iragan Samariatic.

5 Ethorten da bada Samariaco hiri Sichar deitzen den batetara
cein baita Iacob-ec bere seme Iosephi eman ceraucan possessionearen
aldean.

6 Eta cen han Iacob-en ithurria: Iesus bada bidean vnhatua
berehala iar cedin ithur bazterrean: ecen bacén sey orenén
inguruä.

7 Ethor cedin emazte Samaritanabat vr idoquitera: erran
cieçón hari Iesusec, Indan edatera.

8 Ecen haren discipuluac ioan içan ciraden hirira
iateco erostera.

9 Diotsa bada hari emazte Samaritana hunec, Nola hi Iudu
aicelaric, edatera niri esquez aut, bainaiz emazte Samaritana? ecen eztié
conuersationeric Iuduéc Samaritanoequin.

10 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon,
Baldin bahaqui Iaincoaren dohaina, eta nor den hiri erraiten draunana,
Indan edatera, hi escatu inçayqueon hari, eta eman baitzerauquenán
vr vicitic.

11 Diotsa emazteac, Iauna, eztuc cerçaz idoqui
deçán, eta putzua duc barna: nondic duc beraz vr vici hori?

12 Ala gure aita Iacob baino handiago aiz hi, ceinec eman
baitraucu putzu haur, eta berac hunetaric edan baitu, eta haren haourréc,
eta haren abréc?

13 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon,
Vr hunetaric edaten duen gucia egarrituren dun berriz:

14 Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic,
eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun
hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat.

15 Diotsa emazteac, Iauna, indac vr horretaric, egarri
eznadin, eta ethor eznadin huna idoquitera.

16 Diotsa Iesusec, Habil dei eçan eure senharra,
eta athor huna.

17 Ihardets ceçan emazteac eta erran cieçón,
Eztiát senharric. Diotsa Iesusec, Vngui erran dun, Eztiát
senharric.

18 Ecen borz senhar vkan ditun, eta orain dunana, eztun
hire senhar: hori eguiaz erran dun.

19 Diotsa emazteac, Iauna, badiacussát ecen Propheta
aicela hi.

20 Gure aitéc mendi hunetan adoratu vkan dié:
eta çuec dioçue ecen Ierusalemen dela lekua non adoratu behar
baita.

21 Diotsa Iesusec, Emazteá, sinhets neçan
ni, ecen ethorten dela orena noiz ezpaituçue mendi hunetan ez Ierusalemen
adoraturen Aita.

22 Çuec adoratzen duçue eztaquiçuena,
guc adoratzen dinagu daquiguna: ecen saluamendua Iuduetaric dun.

23 Baina ethorten dun orena, eta orain dun, noiz adoraçale
eguiazcoéc adoraturen baitute Aita spirituz eta eguiaz: ecen Aita-ere
halaco adoraçalén galdez diagon.

24 Iaincoa dun Spiritu: eta hura adoratzen dutenéc,
spirituz eta eguiaz adoratu behar diné.

25 Diotsa emazteac, Baceaquiat ecen Messiasa ethorteco
dela, Christ deitzen dena, harc dathorrenean declaraturen dirauzquiguc
gauça guciac.

26 Diotsa Iesusec, Ni naun hura, hirequin minço
naicena.

27 Eta bizquitartean ethor citecen haren discipuluac,
eta mirets ceçaten nola emazte batequin minço cen: badaric-ere
nehorc etzieçón erran, Ceren galdez ago? edo, Cer minço
aiz horrequin?

28 Vtzi ceçan bada bere vncia emazteac, eta ioan
cedin hirira, eta erran ciecén leku hartaco gendey.

29 Çatozte, ikussaçue guiçon-bat
ceinec erran baitrauzquit eguin ditudan gauça guciac: ezta haur
Christ?

30 Ilki citecen bada hiritic, eta ethor citecen harengana.

31 Eta bizquitartean othoitz eguiten ceraucaten discipuluéc,
cioitela, Magistrua, ian eçac.

32 Baina harc erran ciecén, Nic viandabat dut iateco,
çuec eztaquiçuenic.

33 Erraiten çuten bada discipuluéc elkarren
artean, Nehorc ekarri othe drauca iatera?

34 Dioste Iesusec, Ene viandá da eguin deçadan
ni igorri nauenaren vorondatea, eta acaba deçadan haren obrá.

35 Eztuçue çuec erraiten, Oraino laur hilebethe
dirade, eta vztá ethorriren da? Huná, erraiten drauçuet,
goititzaçue çuen beguiac, miraitzaçue bazterrac, ecen
ia churitu dirade vztaren biltzeco.

36 Eta vztá biltzen duenac, sari recebitzen du,
eta biltzen du fructua vicitze eternaleracotzát: ereiten duenac
bozcario duençát, bayeta biltzen duenac-ere.

37 Ecen hunetan erran haur eguiazco da, Bat da ereiten
duena, eta bercebat biltzen duena.

38 Nic igorri çaituztet nekatu etzaretenaren biltzera:
berceac nekatu içan dirade, eta çuec hayén trabailluan
sarthu içan çarete.

39 Eta hiri hartaco Samaritanoetaric anhitzec sinhets
ceçaten hura baithan, emazte testificatu çuenaren erranagatic,
cioela, Eguin dudan gucia erran draut.

40 Ethorri ciradenean bada Samaritanoac, othoitz eguin
cieçoten hequin egon ledin: eta egon cedin han bi egun.

41 Eta anhitzez guehiagoc sinhets ceçaten beraren
hitzagatic.

42 Eta emazteari erraiten ceraucaten, Eztinagu goitiric
hire erranagatic sinhesten: ecen gueuroc ençun dinagu, eta baceaquinagu
ecen haur dela eguiazqui Christ munduaren Saluadorea.

43 Eta bi egunen buruän parti cedin handic, eta ioan
cedin Galilearát.

44 Ecen Iesusec berac testifica ceçan, ecen Propheta
batec bere herrian ohoreric eztuela.

45 Bada ethorri içan cenean Galileara, recebi ceçaten
Galileanoec, bestán Ierusalemen eguin cituen gauça guciac
ikussiric: ecen hec-ere ethorri içan ciraden bestara.

46 Ethor cedin bada Iesus berriz Cana Galileaco hirira,
non eguin vkan baitzuen vra mahatsarno. Eta cen gorte iaun-bat, ceinen
semea baitzén eri Capernaumen.

47 Haur, encunic ecen Iesus ethorri cela Iudeatic Galileara,
ioan cedin harengana, eta othoitz eguin cieçon iauts ledin, eta
senda lieçón bere semea: ecen hiltzera cioan.

48 Erran cieçón orduan Iesusec, Signoac
eta miraculuac ikus ezpaditzaçue, ezteçaqueçue sinhets.

49 Diotsa gorte iaun harc, Iauna, iautsi adi ene semea
hil dadin baino lehen.

50 Diotsa Iesusec, Habil: hire semea vici duc. Eta sinhets
ceçan guiçonac Iesusec erran ceraucan hitza eta ioan cedin.

51 Eta ia hura iausten cela bere cerbitzariac bat
cequizquion, eta conta cieçoten, cioitela, Hire semea vici duc.

52 Orduan galdeguin ciecén, cer orenez hobequi
eriden içan cen: eta erran cieçoten, Atzo çazpi orenetan
vtzi cian helgaitzac.

53 Eçagut ceçan bada aitác ecen oren
hartan cela Iesusec erran ceraucana, Hire semea vici duc. Eta sinhets ceçan
berac, eta haren etche guciac.

54 Bigarren signo haur berriz eguin ceçan Iesusec
ethorri içan cenean Iudeatic Galileara.





CAP. V.







2 Ikuzgarria. 4 Aingueruäc vra vherritzen.
5 Paralyticoa sendatu. 16
Christ Iaincoaren Semea Iuduéc
hil nahi.
21 Hilén resuscitatzea eta viuificatzea. 23
Ohoratzeco Christ Aita beçala. 24
Sinhesten duenac, vicitze
eternala du.
25, 29 Vicitzezco resurrectionea. 30
Christen
eta Aitaren vorondatea.
32 Christec testificatzen. 35
Ioannes
candela vicia.
36 Christen obrác Christen testimonio. 39
Scripturac. 41 Guiçonen gloriá. 42
Iaincoaren
amorioa.
46 Moysesec Christez scribatu.

1 Gauça hauen ondoan, Iuduén bestabat cen,
eta igan cedin Iesus Ierusalemera.

2 Eta da Ierusalemen ardi plaçán ikuzgarribat
Hebraicoz Beth-esda deitzen denic, borz galeria dituenic.

3 Hetan cetzan eri, itsu, maingu, membro eyhardun mulço
handia, vraren higuitzearen beguira ceudela.

4 Ecen Ainguerubat iausten cen ordu iaquinez ikuzgarrira,
eta vra vherritzen çuen: eta vraren vherritze ondoan lehen hartara
iausten cena sendatzen cen, cer-ere eritassunec baitzaducan.

5 Eta cen guiçon-bat han hoguey eta hemeçortzi
vrthez erharçunac çaducanic.

6 Haur ikus ceçanean Iesusec cetzala, eta eçaguturic
ecen ia dembora lucea çuela, diotsá, Nahi aiz sendatu?

7 Ihardets cieçón eriac, Iauna, eztiat norc,
vra vherritu denean, eçar neçan ikuzgarrira: baina ni ethorten
naicen bizquitartean, bercebat ene aitzinean iausten duc.

8 Diotsa Iesusec, Iaiqui adi, altcha eçac eure
ohea, eta ebil adi.

9 Eta bertan senda cedin guiçon hura: eta altcha
ceçan bere ohea, eta baçabilan: eta cen Sabbathoa egun hartan.

10 Erran cieçoten bada Iuduéc sendatu içan
cenari, Sabbathoa duc, eztuc sori ohea eraman deçán.

11 Ihardets ciecén, Norc ni sendatu bainau, harc
erran draut, Altcha eçac eure ohea eta ebil adi.

12 Orduan interroga ceçaten, Nor da hiri erran
drauan guiçon hura, Altcha eçac eure ohea eta ebil adi?

13 Eta sendatu içan cenac, etzaquian nor cen: ecen
Iesus apparta cedin leku hartan cen gendetzetic.

14 Guero eriden ceçan hura Iesusec templean, eta
erran cieçón, Huná, sendatu aiz: guehiago bekaturic
eztaguiala, cerbait gaizquiago hel eztaquián:

15 Ioan cedin guicon haur, eta conta ciecén Iuduey
ecen Iesus cela hura sendatu vkan çuena.

16 Eta halacotz persecutatzen çutén Iuduéc
Iesus, eta hura hil nahiz çabiltzan, ceren gauça hauc eguin
baitzituen Sabbathoan.

17 Baina Iesusec ihardets ciecén, Ene Aitac oraindrano
obratzen du, eta nic-ere obratzen dut.

18 Halacotz bada Iuduac hura hil nahiz haguitzago çabiltzan,
ez solament ceren Sabbathoa hautsi çuen, baina are ceren haren
Aita Iaincoa cela erran baitzuen, bere buruä Iaincoaren bardin eguinez.

19 Ihardets ceçan bada Iesusec, eta erran ciecén,
Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecin daidi Semeac bere buruz deus,
erran nahi da, baldin ikussi ezpadu Aitá obratzen: ecen cer-ere
harc eguiten baitu, hura Semeac-ere halaber eguiten du.

20 Ecen Aitác maite du Semea, eta berac eguiten
dituen gauça guciac eracusten drauzca, eta hauc baino obra handiagoac
eracutsiren drauzca hari, çuec mirets deçaçuençát.

21 Ecen nola Aitac resuscitatzen baititu hilac eta viuificatzen,
halaber Semeac-ere nahi dituenac viuificatzen ditu.

22 Ecen Aitac eztu iugeatzen nehor, baina iugemendu gucia
eman drauca Semeari:

23 Guciéc Semea ohora deçatençát,
Aita ohoratzen duten beçala: Semea ohoratzen eztuenac, eztu ohoratzen
Aita, ceinec igorri baitu hura.

24 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ene hitza
ençuten, eta ni igorri nauena sinhesten duenac, baduela vicitze
eternala, eta haina ezta condemnationetara ethorriren: baina iragan
da heriotic vicitzera.

25 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ethorten
dela orena, eta orain dela, noiz hiléc ençunen baitute Iaincoaren
Semearen voza, eta ençunen dutenac vicico dirade.

26 Ecen nola Aitac baitu vicitze bere baithan, hala eman
drauca Semeari-ere bere baithan vicitzearen vkaitea.

27 Eta bothere eman drauca iugemendu-ere eguiteco, guiçonaren
Seme den becembatean.

28 Ezteçaçuela mirets haur: ecen ethorriren
da orena ceinetan monumentetaco guciéc ençunen baitute haren
voza.

29 Eta ilkiren dirade vngui eguin duqueitenac, vicitzeco
resurrectionera: baina gaizqui eguin duqueitenac, condemnationeco resurrectionera.

30 Ecin daidit nic neure buruz deus: dançudan beçala
iugeatzen dut: eta ene iugemendua iusto da: ecen eznabila neure vorondatearen
ondoan: baina ni igorri nauen, Aitaren vorondatearen ondoan.

31 Baldin nic testificatzen badut neure buruäz, ene
testimoniagea ezta sinhesteco.

32 Bercebat da testificatzen duenic niçaz, eta
badaquit ecen eguiazco dela niçaz testificatzen duen testimoniagea.

33 Çuec igorri vkan duçue Ioannesgana, eta
harc testimoniage eman drauca eguiari.

34 Baina nic eztut guiçonaganic testimoniageric
recebitzen: baina gauça hauc erraiten ditut çuec salua çaiteztençát.

35 Hura cen candela çachecana eta argui eguiten
çuena: eta çuec nahi içan çarete appur-batetacotz
alegueratu haren arguian.

36 Baina nic Ioannesena baino testimoniage handiagoa dut:
ecen niri Aitac compli ditzadançat eman drauzquidan obréc,
nic eguiten ditudan obra beréc testificatzen duté niçaz
ecen Aitac igorri vkan nauela.

37 Eta ni igorri nauen Aitac berac testificatu du niçaz.
Eztuçue haren voza egundano ençun, ezeta haren irudia ikussi.

38 Eta eztuçue haren hitza çuec baithan
egoiten dela: ecen nor harc igorri baitu, hura çuec eztuçue
sinhesten.

39 Informa çaitezte diligentqui Scripturetaric;
ecen çuec vste duçue hetan vicitze eternala duçuela:
eta hec dirade niçaz testificatzen dutenac.

40 Eta etzarete ethorri nahi enegana, vicitzea duçuença.

41 Gloriaric guiçonetaric eztut hartzen.

42 Baina eçagutzen çaituztet ecen Iaincoaren
amorioa eztuçuela çuec baithan.

43 Ni ethorri naiz neure Aitaren icenean, eta eznauçue
recebitzen: baldin bercebat ethor badadi bere icenean, hura recebituren
duçue.

44 Nolatan çuec sinhets ahal deçaqueçue,
batac berceaganic gloria recebitzen duçuelaric, eta Iaincoaganic
beraganic heldu den gloriá ezpaituçue bilhatzen?

45 Eztuçuela vste ecen nic accusaturen çaituztedala
çuec Aita baithan: bada norc accusa çaitzaten, Moyses, ceinetan
çuec sperança baituçue.

46 Ecen baldin Moyses sinhesten bacindute, sinhetz nindiroqueçue
ni: ecen niçaz harc scribatu vkan du.

47 Baina baldin haren scribatuac sinhesten ezpadituçue,
nolatan ene hitzac sinhetsiren dituçue.





CAP. VI.







2, 14 Borz oguiezco miraculua. 15 Christec regue
içatera refusatzen.
19 Itsas gainez Christ ebili. 28,
29 Iaincoaren obrá. 30 Populua signo esquez euqui. 31
Manná. 33, 48 Christ ogui vicitzecoa. 37, 65
Harengana
ioaitea.
38 Certara Christ iautsi. 40, 47
Hura baithango
sinhestea, vicitze eternal eta resurrectione.
41
Iuduac Christez
scandalizatzen.
44 Christ baithan sinhestea. 51
Haren haraguiaren
iatea eta odolaren edatea.
60 Discipuluac scandalizatu. 66
Batzu
Christganic retiratu.
68 Apostoluén confessionea. 70
Iudas deabru.

1 Guero ioan cedin Iesus Galileaco itsassoaz berce aldera,
Tiberiacora.

2 Eta iarreiquiten çayón gendetze handia,
ceren ikusten baitzituzten harc erién gainean eguiten cituen signoac.

3 Orduan igan cedin mendi batetara Iesus, eta han iar
cedin bere discipuluequin.

4 Eta hurbil cen Bazco, Iuduen bestá.

5 Bada beguiac altchatu cituenean Iesusec eta ikussi çuenean
ecen gendetze handia ethorten cela harengana, diotsa Philipperi, Nondic
erossiren dugu ogui, hauc ian deçatençat?

6 (Baina haur erraiten çuen haren enseyatzeagatic,
ecen berac baçaquian, cer eguiteco çuen)

7 Ihardets cieçón Philippec, Ber-ehun dineroren
oguiaz ezliqueye asco, den gutiena batbederac har leçan.

8 Diotsa bere discipuluetaric batec, Andriu Simon Pierrisen
anayeac.

9 Baduc hemen muthilcobat, dituenic borz ogui garagarrezcoric,
eta bi arrain: baina hauc cer dirade hambaten arteco?

10 Eta erran ceçan Iesusec, Iar eraci eçaçue
gendea. Eta cen belhar handi leku hartan. Iar citecen bada borz milla guiçonen
contuaren inguruä.

11 Eta har citzan Iesusec oguiac: eta gratiac rendaturic
parti cietzén discipuluey: eta discipuluéc iarriric ceudeney:
halaber arrainetaric-ere nahi çuten becembat.

12 Eta ressasiatu içan ciradenean erran ciecén
bere discipuluey, Bil itzaçue soberatu diraden çathiac, deus
gal eztadin.

13 Bil citzaten bada, eta bethe citzaten hamabi sasqui
çathiz, borz ogui garagarrezcoetaric, ian çuteney soberaturic.

14 Gende hec bada ikussi çutenean Iesusec eguin
çuen miraculua, erraiten çutén, Haur da eguiazqui
mundura ethorteco cen Propheta hura.

15 Iesusec bada eçaguturic ecen haren harrapatzera
ethorteco ciradela hura regue eguin leçatençát, retira
cedin berriz mendira ber-bera.

16 Eta arratsa ethor cedinean, iauts citecen haren
discipuluac itsassora.

17 Eta sarthuric vncira, ioaiten ciraden itsassoaz berce
aldera Capernaum alderát: eta ia ilhuna cen, eta etzén Iesus
hetara ethorri.

18 Eta itsassoa, haice handic erauntsiz altchatzen cen.

19 Bada hoguey eta borz, edo hoguey eta hamar stade beçala
abiroina tiratu ondoan, ikusten dute Iesus itsas gainez dabilala, eta vnciari
hurbiltzen çayola, eta ici citecen.

20 Eta harc erran ciecén, Ni naiz, etzaretela beldur.

21 Nahi vkan çutén bada hura vncira recebitu:
eta bertan vncia arriba cedin ioaiten ciraden lekura.

22 Biharamunean itsassoaren berce aldetic gueldituric
cegoen gendetzeac ikussi duenean ecen berce vncitchoric etzela han bat
baicen, ceinetara haren discipuluac sarthu içan baitziraden, eta
etzela sarthu bere discipuluequin Iesus vncitchora, baina haren discipuluac
berac ioan içan ciradela:

23 Eta Tiberiadetic berce vncitchoric ethorri cela leku
haren aldera non oguia ian vkan baitzutén, gratiac rendaturic
Iaunac.

24 Ikus ceçanean bada gendetzeac ecen Iesus etzela
han, ez haren discipuluac, sar citecen hec-ere vncietara, eta ethor citecen
Capernaumera, Iesus bilhatzen çutela.

25 Eta hura eridenic itsassoaren berce aldean, erran cieçoten,
Magistruá, noiz huna ethorri aiz?

26 Ihardets ciecén Iesusec, eta erran ceçan,
Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ene bilha çabiltzate, ez
ceren miraculuac ikussi dituçuen, baina ceren ian baituçue
oguietaric, eta ressasiatu içan baitzarete.

27 Trabailla çaitezte ez vianda galtzen denagatic,
baina vicitze eternalecotzat irauten duenagatic, cein guiçonaren
Semeac emanen baitrauçue: ecen Seme haur Iainco Aitac ciguilatu
vkan du.

28 Erran cieçoten bada, Cer eguinen dugu eguin
ditzagunçat Iaincoaren obrác?

29 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén,
Haur da Iaincoaren obrá, sinhets deçaçuen harc igorri
duena baithan.

30 Orduan erran cieçoten, Cer signo bada hic eguiten
duc, dacussagunçát eta hi sinhets eçagun? cer obra
eguiten duc?

31 Gure aitéc ian vkan dié manná
desertuan: scribatua den beçala, Cerutico oguia eman draue iatera.

32 Erran ciecén bada Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten
drauçuet, eztrauçue Moysesec eman cerutico oguia: baina ene
Aitac emaiten drauçue cerutico ogui eguiazcoa.

33 Ecen Iaincoaren oguia da cerutic iautsi dena, eta munduari
vicitze draucana.

34 Erran cieçoten bada, Iauna, eman ieçaguc
bethiere ogui hori.

35 Eta erran ciecén Iesusec, Ni naiz vicitzeco
oguia: enegana ethorten dena, ezta gosseturen: eta ni baithan sinhesten
duena, ezta egarrituren iagoitic.

36 Baina erran drauçuet, ecen ikussi-ere banuçuela,
eta eztuçue sinhesten.

37 Aitac emaiten drautan gucia, enegana ethorriren da,
eta enegana ethorten dena, eztut campora iraitziren.

38 Ecen cerutic iautsi içan naiz eguin deçadençát
ez neure vorondatea, baina ni igorri naueuaren vorondatea.

39 Eta haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Aitarena,
cerere eman baitraut, ezteçadan gal hartaric, baina resuscita deçadan
hura azquen egunean.

40 Halaber haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Semea
ikusten eta hura baithan sinhesten duen guciac, duen vicitze eternala,
eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.

41 Murmuratzen çutén bada Iuduéc
harçaz, ceren erran baitzuen, Ni naiz cerutic iautsi naicen oguia.

42 Eta erraiten çutén, Ezta haur Iesus,
Iosephen semea, ceinen aita eta ama guc eçagutzen baititugu? Nola
dio bada hunec, Cerutic iautsi naiz?

43 Ihardets ceçan bada Iesusec eta erran ciecén,
Ezteçaçuela murmura çuen artean.

44 Nehor ecin dathor enegana, baldin ni igorri nauen Aitac
tira ezpadeça: eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.

45 Scribatua da Prophetetan, Eta içanen dirade
guciac Iaincoaz iracatsiac. Norc-ere beraz ençun baitu Aitaganic
eta ikassi, hura ethorten da enegana.

46 Ez Aita ikussi duenez nehorc, Iaincoaganic denac baicen:
harc ikussi du Aita.

47 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ni baithan
sinhesten duen guciac badu vicitze eternala.

48 Ni naiz vicitzeco oguia.

49 Çuen aitéc ian vkan duté manná
desertuan, eta hil içan dirade.

50 Haur da oguia cerutic iautsi dena, hunetaric ianen
duena hil eztadinçát.

51 Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian
badeça ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan
oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana.

52 Baciharducaten bada Iuduéc elkarren artean,
erraiten çutela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal
dieçaquegu iatera?

53 Orduan erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten
drauçuet, baldin ian ezpadeçaçue guiçonaren
Semearen haraguia, eta edan ezpadeçaçue haren odola, eztuçue
vicitzeric çuec baithan.

54 Iaten duenac ene haraguia, eta edaten ene odola, badu
vicitze eternala: eta nic dut resuscitaturen hura azquen egunean.

55 Ecen ene haraguia eguiazqui da vianda, eta ene odola
eguiazqui da edari.

56 Ene haraguia iaten duena, eta ene odola edaten, nitan
egoiten da, eta ni hartan.

57 Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici
bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere
niçaz.

58 Haur da ogui cerutic iautsi içan dena: ez çuen
aitéc manná ian duten beçala, eta hil içan
dirade: ogui haur ianen duena vicico da eternalqui.

59 Gauça hauc erran citzan synagogán iracasten
ari cela Capernaumen.

60 Haren discipuluetaric bada anhitzec gauça hauc
ençunic erran ceçaten, Gogor da hitz haur: norc ençun
ahal deçaque?

61 Çaquialaric bada Iesusec bere baithan ecen haren
discipuluec huneçaz murmuratze çutela, erran ciecén,
Hunec scandalizatzen çaituzte?

62 Cer date bada baldin ikus badeçaçue
guiçonaren Semea igaiten lehen cen lekura?

63 Spiritua da viuificatzen duena, haraguiac eztu deus
probetchatzen: nic erraiten drauzquiçuedan hitzac spiritu dirade
eta vicitze.

64 Baina badirade batzu çuetaric sinhesten eztutenic.
Ecen baçaquian hatseandanic Iesusec cein ciraden sinhesten etzutenac,
eta cein cen hura tradituren çuena.

65 Eta erraiten çuen, Halacotz erran drauçuet
ecen nehor ecin dathorrela enegana, baldin ene Aitaz eman ezpaçayo.

66 Orduandanic haren discipuluetaric anhitz guibelerat
citecen: eta guehiagoric etzabiltzan harequin.

67 Erran ciecén bada Iesusec hamabiey, Ala çuec-ere
ioan nahi çarete?

68 Ihardets cieçón bada Simon Pierrisec,
Iauna, norengana ioanen gara? vicitze eternalezco hitzac dituc hic:

69 Eta guc sinhetsi eta eçagutu diagu ecen, hi
aicela Christ Iainco viciaren Semea.

70 Ihardets ciecén Iesusec, Etzaituztet nic hamabi
elegitu, eta çuetaric bat deabru baita?

71 Eta haur erraiten çuen Iudas Iscariot
Simonen semeaz: ecen haur cen hura traditu behar çuena, hamabietaric
bat bacen-ere.





CAP. VII.







2 Tabernaclén bestá. 5 Christen
ahaideac.
7 Cergatic hari Munduac gaitz eritzi. 12
Harçaz
gendéc cer opinione.
14 Christ iracasten ari. 16
Haren
doctriná.
24 Iustoqui iugeatzeco. 30
Christen orena.
31 Anhitzec hura baithan sinhesten. 32
Haren hartzera igorri
officierac.
39 Spiritu saindua. 40 Christez iharduqui. 47
Phariseuén arrogantia. 51 Nicodemoren resposta.

1 Eta guero baçabilan Iesus Galilean: ecen etzén
Iudean ebili nahi, ceren Iuduac baitzabiltzan hura hil nahiz.

2 Eta hurbil cen Iuduén bestá tabernaclén
deitzen cena.

3 Erran cieçoten bada bere anayéc, Parti
adi hemendic eta habil Iudearát, hire discipuluec-ere ikus ditzatençát
hire obra eguiten dituanac.

4 Ecen nehorc eztic deus secretuan eguiten, estimationetan
içan nahiz dabilanec, baldin gauça hauc eguiten badituc,
manifesta ieçoc eure buruä munduari.

5 Ecen are haren anayec-ere etzuten sinhesten hura baithan.

6 Dioste bada Iesusec, Ene demborá ezta oraino
ethorri: baina çuen demborá bethi da prest.

7 Ecin munduac gaitzets çaitzaquezte çuec:
baina niri gaitz darizt: ceren nic testificatzen baitut harçaz,
ecen haren obrác gaichto diradela.

8 Çuec igan çaitezte besta hunetara: ni
eznaiz oraino igaiten besta hunetara, ceren ene demborá ezpaita
oraino bethe.

9 Eta gauça hauc erran cerauztenean egon cedin
Galilean.

10 Eta igan ciradenean haren anayeac, orduan hura-ere
igan cedin bestara, ez aguerriz, baina ichilic beçala.

11 Iuduéc bada bilhatzen çuten hura bestán,
eta erraiten çuten, Non da hura?

12 Eta murmuratione handia cen populuaren artean harçaz:
ecen batzuc erraiten çuten Guiçon ona da: eta bercéc
erraiten çutén, Ezta: baina seducitzen du populua.

13 Badaric-ere nehor frangoqui etzén minço
harçaz, Iuduén beldurrez.

14 Eta besta ia erdi iragan cenean, igan cedin Iesus templera,
eta iracasten ari cen.

15 Eta miraz ceuden Iuduac, cioitela, Nolatan hunec letrác
daquizqui, ikassi gabe?

16 Ihardets ciecén Iesusec, eta erran ceçan,
Ene doctriná ezta enea, baina ni igorri nauenarena.

17 Baldin nehorc nahi badu haren vorondatea eguin, eçaguturen
du doctrináz, eya Iaincoaganic denez, ala ni neure buruz minço
naicenez.

l8 Bere buruz minço dena, bere gloriaren
bilha dabila: baina bera igorri duenaren gloriaren bilha dabilana, da eguiati,
eta iniustitiaric hura baithan ezta.

19 Eztrauçue Moysesec eman Leguea? eta ezpaitu
çuetaric batec-ere obratan eçarten Leguea? Cergatic çabiltzate
ni hil nahiz?

20 Ihardets ceçan populuac eta erran, Deabrua duc
hic: nor dabila hi hil nahiz?

21 Ihardets ceçan Iesusec eta erran ciecén,
Obrabat eguin dut, eta guciac miraz çaudete.

22 Baina halere Moysesec eman drauçue Circoncisionea,
(ez Moysesganic denez, baina Aitetaric) eta Sabbathoan circonciditzen duçue
guiçona.

23 Baldin Circoncisionea recebitzen badu guiçonac
Sabbathoan, Moysesen Leguea hauts eztadinçát: asserre çarete
ene contra ceren guiçon-bat ossoqui sendatu dudan Sabbathoan?

24 Ezteçaçuela iugea apparentiaren araura,
baina iugemendu bidezco batez iugea eçaçue.

25 Erraiten çutén bada Ierusalemetar batzuc,
Ezta haur hiltzeco bilhatzen dutena?

26 Eta huna, frangoqui minço da, eta eztraucate
deus eguiten: ala eguiazqui eçagutu othe luqueite Gobernadoréc,
ecen haur dela eguiazqui Christ?

27 Baina haur badaquigu nondic den: baina Christ dathorrenean,
nehorc eztu iaquinen nondic daten.

28 Oihuz cegoen bada Iesus templean, iracasten çuela
eta erraiten, Eta ni nauçue eçagutzen, eta nondic naicén
badaquiçue, eta neure buruz eznaiz ethorri, baina da eguiati ni
igorri nauena, cein ezpaituçue çuec eçagutzen.

29 Baina nic eçagutzen dut hura, ceren harenganic
bainaiz, eta harc igorri bainau.

30 Orduan hura hatzaman nahiz çabiltzan: baina
nehorc etzitzan escuac eçar haren gainean, ecen etzén oraino
ethorri haren orena.

31 Eta gendetzecoataric anhitzec sinhets ceçaten
hura baithan, eta erraiten çutén, Christec dathorrenean guehiago
miraculu eguinen othe du, hunec eguiten dituenac baino?

32 Ençun ceçaten Phariseuéc gendetzea
hauén gainean harçaz murmuratzen: eta igor citzaten Phariseuéc
eta Sacrificadore principaléc officierac hura hatzaman leçatençát.

33 Erran ciecén bada Iesusec, Oraino dembora gutibatetacotz
çuequin naiz, guero banoa igorri nauènaganát.

34 Bilhaturen nauçue eta ez eridenen: eta non ni
içanen bainaiz, hara çuec ecin ethor çaitezquete.

35 Erran ceçaten bada Iuduéc elkarren artean,
Norat haur ioaiteco da, guc ezpaitugu eridenen? ala Grecoén artean
barreyatuac diradenetarat ioaiteco da, eta Grecoén iracastera?

36 Ceric da erran duen propos haur, Bilhaturen nauçue,
eta ez eridenen: eta non ni içanen bainaiz, hara çuec
ecin ethor çaitezquete?

37 Eta bestaco azquen egun handian eriden cedin Iesus
han, eta oihuz cegoen, cioela, Baldin nehor egarri bada, bethor enegana
eta edan beça

38 Ni baithan sinhesten duenari, Scripturác dioen
beçala, vr vicizco fluuioac iariaturen çaizca bere sabeletic.

39 (Eta haur erraiten çuen hura baithan sinhesten
çutenéc recebitzeco çuten Spirituáz: ecer oraino
Spiritu saindua etzén eman, ceren Iesus oraino ezpaitzén
glorificatu)

40 Anhitzec bada gendetzecoetaric propos haur ençun
çutenean, erraiten çuten, Haur da eguiazqui Propheta hura.

41 Bercéc erraiten çutén, Haur da
Christ. Eta batzuc erraiten çutén, Alabaina Galileatic ethorriren
da Christ?

42 Eztu Scripturac erraiten, ecen Dauid-en hacitic, eta
Bethlehemgo Dauid egoiten cen burgutic Christ ethorriren dela?

43 Dissensione eguin cedin bada populuaren artean harengatic.

44 Eta hetaric batzuc nahi çuten hatzaman, baina
nehorc etzitzan eçar haren gainea escuac

45 Ethor citecen bada officierac Sacrificadore principaletara
eta Phariseuetara, eta hec erran ciecén, Cergatic eztuçue
hura ekarri?

46 Ihardets ceçaten officieréc, Egundano
ezta hala minçatu guiçonic, nola guiçon haur.

47 Halacotz ihardets ciecen Phariseuéc, Ezothe
cinatezte çuec-ere seducitu?

48 Ala Gobernadoretaric edo Phariseuetaric batec-ere sinhetsi
du hura baithan?

49 Baina populu Leguea cer den eztaquian haur, maradicatua
da.

50 Dioste Nicodemo harengana gauaz ethorri içan
cenac, cein baitzén hetaric bat,

51 Ala gure Legueac condemnatzen du nehor, bera behin
ençun gabe, eta cer eguin duen eçagutu gabe?

52 Ihardets ceçaten eta erran cieçoten,
Ezaiz hi-ere Galileaco? informadi, eta iaquic ecen Galileatic Prophetaric
eztela ilki.

52 Eta itzul cedin batbedera cein bere etcherát.





CAP. VIII.







3 Emazte adulterioan hatzamana. 12 Christ munduaren
arguia.
13, 18 Testimoniage bere buruäz ekarten. 15
Nehor
ez harc iugeatzen.
23 Hura ez mundu hunetaric. 24
Sinhesten
eztuena, bekatutan hilen.
25 Christ nor. 28
Bere herioa Christec
aitzinetic erraiten.
30 Iudu batzuc sinhesten. 32
Eguiac
libre eguiten.
34 Bekatuaren cerbitzari nor. 37, 39
Abrahamen
haour.
42 Iaincoaren haour. 44 Deabruaren haour. 57
Christ
Abraham baino lehen.
59 Iuduéc Christ lapidatu nahi.

1 Baina Iesus ioan cedin Oliuatzetaco mendirát.

2 Eta arguiaren beguian berriz ethor cedin templera, eta
populu gucia ethor cedin harengana: eta iarriric cegoela iracasten cituen
hec.

3 Orduan duté ekarten harengana Scribéc
eta Phariseuéc emazte adulterioan hatzaman-bat: eta hura artean
eçarriric,

4 Diotsate, Magistruá, emazte haur hatzaman içan
duc adulterioco eguitate berean.

5 Eta Leguean Moysesec manatu diraucuc hunelacoac lapida
ditecen: hic bada cer dioc?

6 Eta haur erraiten çuten hura tentatzen çutela,
hura cerçaz accusa lutençát. Baina Iesusec beheiti
gurthuric erhiaz scribatzen çuen lurrean.

7 Eta haren interrogatzez perseueratzen çutela,
chuchenduric erran ciecén, Çuetaric bekatu gabe denac, lehenic
horren contra harria aurdigui beça.

8 Eta berriz gurthuric scribatzen çuen lurrean.

9 Bada hori ençun çutenean, conscientiac
accusatzen cituela, bata bercearen ondoan ilkiten ciraden çaharrenetaric
hassiric azquenetarano: eta Iesus bera gueldi cedin, eta artean cegoen
emaztea

10 Eta chuchendu cenean Iesusec nehor etzacussanean emaztea
baicen, erran cieçón hari, Emazteá, non dirade hire
accusaçaleac? nehorc ezau condemnatu?

11 Eta harc erran ceçan, Ez nehorc, Iauna. Eta
erran cieçón Iesusec, Ezaut nic-ere condemnatzen: oha, eta
guehiago bekaturic eztaguinala.

12 Berriz bada Iesus minça cequien, cioela, Ni
naiz munduaren arguia: niri darreitana ezta ilhumbean ebiliren, baina vkanen
du vicitzeco arguia.

13 Erran cieçoten bada Phariseuéc, Hic eure
buruäz testificatzen duc, hire testimoniagea eztuc sinhesteco.

14 Ihardets ceçan Iesusec eta erran ciecén,
Nic neurorçaz testificatzenagatic sinhesteco da ene testimoniagea:
ecen badaquit nondic ethorri naicén, eta norat ioaiten naicen: baina
çuec eztaquiçue nondic ethorten naicen, ez norat ioaiten
naicén

15 Çuec haraguiaren arauez iugeatzen duçue,
nic eztut iugeatzen nehor.

16 Eta baldin iugea badeçat-ere nic, ene iugemendua
eguiazco da: ecen eznaiz neuror, baina ni eta ni igorri nauen Aita.

17 Baina çuen Leguean-ere scribatua da, ecen bi
guiçonen testimoniagea sinhesteco dela.

18 Ni naiz neurorçaz testificatzen dudana, eta
testificatzen du niçaz ni igorri nauen Aitac.

19 Erraiten ceraucaten bada, Non da hire Aita? Ihardets
ceçan Iesusec, Ez ni nauçue eçagutzen, ez ene Aita:
baldin ni eçagutzen baninduçue, ene Aita-ere eçagut
cindeçaquete.

20 Hitz hauc erran citzan Iesusec thesaurerian, iracasten
ari cela templean: eta nehor etzaquión lot, ceren oraino ezpaitzén
ethorri haren orena

21 Erran ciecén bada berriz Iesusec, Ni banoa eta
bilhaturen nauçue, eta çuen bekatuan hilen çarete:
norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin çatozquete.

22 Erraiten çuten bada Iuduéc, Berac hilen
othe du bere buruä? erraiten baitu, Norat ni ioaiten bainaiz, çuec
ecin çatozquete.

23 Orduan erran ciecén, çuec beheretic çarete,
ni garaitic: çuec mundu hunetaric çarete, ni ez naiz mundu
hunetaric.

24 Halacotz erran drauçuet ecen çuen bekatuetan
hilen çaretela. Ecen baldin sinhets ezpadeçaçue ni
naicela hura, çuen bekatuetan hilen çarete.

25 Erran cieçoten bada, Hi nor aiz? Orduan erran
ciecén Iesusec, Hatseandanicoa, badiotsuet.

26 Anhitz gauça dut çueçaz minçatzeco
eta iugeatzeco: baina ni igorri nauena eguiati da: eta nic harenganic ençun
ditudan gauçác munduari erraiten drauzquiot.

27 Etzeçaten eçagut ecen Aitaz minço
çayela.

28 Erran ciecén bada Iesusec, Altchatu duqueçuenean
guiçonaren Semea, orduan eçaguturen duçue ecen ni
naicela hura, eta neure buruz eztudala deus eguiten, baina Aitac
iracatsi nauen, beçala gauça hauc erraiten ditudala.

29 Ecen ni igorri nauena enequin da: eznau vtzi neuror
Aitac, ceren nic haren gogaraco gauçác eguiten baititut bethiere.

30 Gauça hauc harc erraiten cituela, anhitzec sinhets
ceçaten hura baithan.

31 Orduan erraiten cerauen Iesusec hura sinhetsi vkan
çuten Iuduey, Baldin çuec perseuera badeçaçue
ene hitzean, eguiazqui ene discipulu içanen çarete.

32 Eta duçue eçaguturen Eguiá, eta
Eguiác çuec libre eguinen çaituzte.

33 Ihardets cieçoten, Abrahamen hacia gaituc, eta
nehor eztiagu cerbitzatu egundano: nola dioc hic gu libre içanen
garela?

34 Ihardets ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten
drauçuet ecen bekatua eguiten duen gucia bekatuaren cerbitzari dela.

35 Eta cerbitzaria ezta egoiten bethierecotz etchean,
semea dago bethierecotz.

36 Bada baldin Semeac çuec libre eguin baçaitzate,
eguiazqui libre içanen çarete.

37 Badaquit ecen çuec Abrahamen hacia çaretela:
baina ni hil nahiz çabiltzate, ceren ene hitzac ezpaitu lekuric
çuec baithan.

38 Nic erraiten dut neure Aita baithan ikussi dudana:
eta çuec eguiten duçue çuen aita baithan ikussi duçuena.

39 Ihardets ceçaten eta erran cieçoten,
Gure aita, Abraham duc. Dioste Iesusec, Baldin Abrahamen haour bacinete,
Abrahamen obrác eguin cinçaqueizte.

40 Orain bada ni hil nahiz çabiltzate, bainaiz,
Iaincoaganic ençun dudan eguia erran drauçuedan guiçona:
hori Abrahamec eztu eguin.

41 Çuec eguiten dituçue çuen aitaren
obrác. Eta erran cieçoten, Gu ezgaituc paillardiçataric
iayo: aitabat diagu, baita Iaincoa.

42 Erran ciecén bada Iesusec, Baldin Iaincoa çuen
aita baliz, maite ninduqueçue ni: ecen ni Iaincoaganic partitu eta
ethorri naiz: eta eznaiz neure buruz ethorri, baina harc igorri nau.

43 Cergatic ene lengoagea eztuçue aditzen? ceren
ecin ençun baitiroqueçue ene hitza.

44 Çuec, aita deabruaganic çarete, eta çuen
aitaren desirac eguin nahi dituçue: hura guicerhaile cen hatseandanic,
eta eguián eztu perseueratu: ecen eguiaric ezta hartan. Noiz-ere
erraiten baitu gueçurra, bere propritic minço da: ecen gueçurti
da eta gueçurraren aita.

45 Eta ceren nic eguia erraiten baitut, eznauçue
sinhesten.

46 Norc çuetaric reprehenditzen nau ni bekatuz?
eta baldin eguiá erraiten badut, ceren çuec eznauçue
sinhesten?

47 Iaincoaganic denac, Iaincoaren hitzac ençuten
ditu: halacotz çuec eztituçue ençuten, ceren ezpaitzarete
Iaincoaganic.

40 Ihardets ceçaten orduan Iuduéc eta erran
cieçoten, Eztugu vngui erraiten guc, ecen Samaritano aicela hi,
eta deabrua duala?

49 Ihardets ceçan Iesusec, Eztut nic deabrua: baina
dut ohoratzen, neure Aita, eta çuec desohoratzen nauçue ni.

50 Eta nic eztut neure gloriá bilhatzen: bada bilhatzen
duenic, eta iugeatzen duenic.

51 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nehorc
ene hitza beguira badeça, herioa eztu ikussiren seculan.

52 Orduan erran cieçoten Iuduéc, Orain eçagutu
diagu ecen deabrua duala: Abraham hil içan duc eta Prophetác:
eta hic dioc, Baldin nehorc ene hitza beguira badeça, eztu dastaturan
herioa seculan.

53 Ala hi gure aita Abraham baino handiago aiz, cein hil
içan baita? Prophetac-ere hil içan dituc: nor hic eure buruä
eguiten duc?

54 Ihardets ceçan Iesusec, Baldin nic glorificatzen
badut neure buruä, ene gloria ezta deus: ene Aita da ni glorificatzen
nauena, ceinez erraiten baituçue çuec ecen çuen Iainco
dela.

55 Eta eztuçue eçagutzen hura: baina nic
eçagutzen dut hura: eta baldin erran badeçat ecen eztudala
hura eçagutzen, içanen naiz çuec irudi, gueçurti:
baina badaçagut hura, eta haren hitza beguiratzen dut.

56 Abraham çuen aita aleguera cedin ikus leçançát
ene egun haur: eta ikussi vkan du, eta alegueratu içan da.

57 Erran cieçoten bada Iuduéc, Berroguey
eta hamar vrthe oraino eztituc, eta Abraham ikussi duc?

58 Erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten
drauçuet, Abraham cedin baino lehen, ni naiz.

59 Har ceçaten orduan harri: haren contra aurthiteco:
baina Iesus gorde cedin, eta ilki cedin templetic.





CAP. IX.







1 Itsuric sorthua sendatu. 5 Munduaren arguia.
18, 34 Phariseuén incredulitatea eta arrogantia. 28
Moysesen
discipulu Iuduac.
35 Itsu arguituac Christ baithan sinhesten, 38
eta hura adoratzen. 39 Christ mundura iugemendutan ethorri.

1 Eta iragaiten cela Iesusec ikus ceçan guiçon
sortzetic itsubat.

2 Eta interroga ceçaten bere discipuluéc.
erraiten cutela. Magistruá, Ceinec bekatu eguin du, hunec ala hunen
aitaméc, hunela itsu sor ledin?

3 Ihardets ceçan Iesusec, Ez hunec bekatu eguin
du, ez hunen aitaméc: baina itsu iayo da, Iaincoaren obrác
manifesta litecençat hunetan.

4 Ni igorri nauenaren obrác eguin behar ditut,
eguna deno: badatorque gaua noiz nehorc ecin obraric baitaidi.

5 Munduan naiceno, munduaren Arguia naiz.

6 Haur erran çuenean thu eguin ceçan lurrera,
eta eguin ceçan lohi thutic, eta lohi harçaz frota citzan
itsuaren beguiac:

7 Eta erran cieçon, Oha garbitzera Siloe, igorria
erran nahi deneco ikuzgarrira. Ioan cedin bada, eta garbi cedin, eta itzul
cedin ikusten çuela.

8 Bada auçoéc, eta lehen ikussi çutenéc
ecen itsu cela, erraiten çutén, Ezta haur iarriric
ohi
cegoena eta escatzen cena?

9 Batzuc erraiten çutén, Haur da: eta bercéc,
Hura dirudi, Baina berac erraiten çuen, Ni naiz hura.

10 Erran cieçoten bada, Nolatan irequi içan
dirade hire beguiac?

11 Ihardets ceçan harc, eta erran ceçan,
Iesus deitzen den guiconac lohi eguin du, eta frotatu ditu ene beguiac,
eta erran draut, Oha Siloeco ikuzgarrira, eta garbi adi. Bada ioanic eta
garbituric ikustea recebitu dut.

12 Orduan erran cieçoten, Non da hura? Dio, Eztaquit.

13 Eramaiten dute itsu ohi cen hura Phariseuetara.

14 Eta cen Sabbathoa Iesusec lohia eguin çuenean
eta haren beguiac irequi cituenean.

15 Berriz bada interroga ceçaten hura Phariseuéc-ere
nolatan ikustea recebitu çuen. Eta harc erran ciecén, Lohi
eçarri vkan draut neure beguién gainera, eta garbitu naiz,
eta ikusten dut.

16 Erraiten çuten bada Phariseuetaric batzuc, Guiçon
haur ezta Iaincoaganic: ecen Sabbathoa eztu beguiratzen. Bercéc
erraiten çuten, Nolatan guiçon vicitze gaichtotaco batec
sign hauc eguin ahal ditzaque? Eta dissensione cen hayén artean.

17 Erraiten draucate itsuari berriz, Hic cer dioc harçaz,
ceren beguiac irequi drauzquian? Eta harc erran ceçan, Propheta
dela.

18 Baina etzeçaten sinhets Iuduéc harçaz,
ecen itsu içan cela, eta ikustea recebitu çuela, ikustea
recebitu çuenaren aitamác dei litzaqueteno:

19 Eta interroga citzaten hec, cioitela, Haur da çuen
seme çuec itsu iayo cela dioçuena? nolatan bada orain dacussa?

20 Ihardets ciecén haren aitaméc, eta erran
ceçaten, Badaquigu ecen haur dela gure semea, eta itsu iayo içan
dela:

2l Baina nolatan orain dacussan, eztaquigu: edo norc irequi
dituen hunen beguiac, guc eztaquigu: berac adin du: bera interroga eçaçue,
bera bere buruäz minçaturen da.

22 Gauça hauc erran citzaten haren aitaméc,
ceren beldur baitziraden Iuduén: ecen ia ordenatu çuten Iuduéc,
baldin nehorc aithor baleça hura licela Christ, synagogatic iraitz
ledin.

23 Halacotz haren aitaméc erran ceçaten,
Adin du, bera interroga eçaçue.

24 Dei ceçaten bada bigarren aldian guiçon
itsu içana, eta erran cieçoten, Emóc gloria Iaincoari:
guc bacequiagu ecen guiçon hori gaichtoa dela.

25 Ihardets ceçan bada harc, eta erran ceçan,
Gaichto denez eztaquit: gauçabat badaquit, ecen itsu nincelaric
orain badacussadala.

26 Eta erran cieçoten berriz, Cer eguin drauc?
nolatan irequi ditu hire beguiac?

27 Ihardets ciecén, Ia erran drauçuet, eta
eztuçue ençun: cergatic berriz ençun nahi duçue?
ala çuec-ere haren discipulu eguin nahi çarete?

28 Orduan iniuria ceçaten hura, eta erran ceçaten,
Aicén hi haren discipulu: guçaz den becembatean, Moysesen
discipulu gaituc.

29 Guc baceaquiagu ecen Moysesi minçatu içan
çayola Iaincoa: baina haur nondic den etzeaquiagu.

30 Ihardets ceçan guiçonac eta erran ciecén,
Segur, hunetan da miraculua, ceren çuec ezpaitaquiçue nondic
den, eta irequi baititu ene beguiac.

31 Eta badaquigu ecen Iaincoac vicitze gaichtotacoac eztituela
ençuten: baina baldin norbeit Iaincoaren cerbitzari bada, eta haren
vorondatea eguiten badu, hura ençuten du.

32 Egundano ençun içan ezta ecen nehorc
irequi duela itsu sorthuren beguiric.

33 Baldin ezpaliz haur Iaincoaganic, deus ecin laidi.

34 Ihardets ceçaten eta erran cieçoten,
Hi bekatutan sorthua aiz guciori, eta hic iracasten gaituc gu? Eta iraitz
ceçaten hura campora.

35 Ençun ceçan Iesusec nola egotzi vkan
çuten hura campora: eta eriden çuenean hura, erran cieçón,
Sinhesten duc hic Iaincoaren Semea baithan?

36 Ihardets ceçan harc eta erran ceçan,
Eta nor da, Iauna, sinhets deçadan hura baithan?

37 Eta erran cieçon Iesusec, Eta ikussi duc hura,
eta hirequin minço dena duc hura.

38 Eta harc dio, Sinhesten diat, Iauna. Eta adora ceçan
hura.

39 Eta erran ceçan Iesusec, Iugemendu eguitera
ni mundu hunetara ethorri naiz: ikusten eztutenéc, ikus deçatençát:
eta ikusten dutenac itsu ditecençat.

40 Eta ençun ceçaten hori, Phariseuetaric
harequin ciraden batzuc, eta erran cieçoten, Ala gu-ere itsu gara?

41 Erran ciecén Iesusec, Baldin itsu bacinete,
etzinduqueite bekaturic: baina orain erraiten duçue, Badacussagu:
beraz çuen bekatua badago.





CAP. X.







1, 7, 9 Borthá Christ, Arthaldea. Ohoin eta
gaichtaguin cein.
2, 11 Artzaina. 12 Mercenarioa. 16,
27 Christen ardiac. 19 Dissensione Christen causaz. 24
Iesus
interrogatu, Christ denez.
26 Iuduec ez sinhesten: 31
eta
Christ lapidatu nahi.
35
Iainco cein deitzen Scripturán.
41 Anhitzec Christ baithan sinhesten.

1 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, borthatic ardién
artheguira sartzen eztena, baina da igaiten bercetaric, hura ohoin da eta
gaichtaguin.

2 Baina borthatic sartzen dena, da ardien artzaina.

3 Huni borthalçainac irequiten drauca, eta ardiéc
haren voza ençuten duté: eta bere ardiac deitzen ditu cein
bere icenez, eta eramaiten ditu camporat.

4 Eta bere ardiac idoqui dituenean, hayén aitzinean
ioaiten da: eta ardiac hari iarreiquiten çaizca, ecen eçagutzen
dute haren voza.

5 Eta arrotz bati etzaizca iarreiquiren, baina ihes eguinen
draucate: ceren ezpaitute eçagutzen arrotzén voza.

6 Comparatione haur erran ciecén Iesusec: baina
hec etzeçaten eçagut cer cen hæy erraiten cerauena.

7 Erran ciecén bada berriz Iesusec, Eguiaz eguiaz
erraiten drauçuet, ecen ni naicela ardién borthá.

8 Guciac cembat-ere ene aitzinean ethorri baitirade ohoin
dirade eta gaichtaguin: baina ardiéc eztituzte hec ençun
vkan.

9 Ni naiz borthá, nitaric baldin nehor sar badadi
saluaturen da: eta sarthuren da eta ilkiren da, eta bazca eridenen du.

10 Ohoina ezta ethorten ardiac ebats eta hil eta
deseguin ditzançat baicen: ni ethorri naiz vicitze dutençat,
eta abundantia dutençát.

11 Ni naiz artzain ona: artzain onac bere vicia eçarten
du bere ardiacgatic:

12 Baina mercenarioac, eta artzain eztenac, ceinenac ezpaitirade
ardiac, dacussanean otsoa heldu dela, vtziten ditu ardiac, eta ihes eguiten
du: eta otsoac harrapatzen eta barreyatzen ditu ardiac.

13 Eta mercenarioac ihes eguiten du, ceren mercenario
baita, eta ezpaitu ardién ansiaric.

14 Ni naiz artzain ona, eta eçagutzen ditut neure
ardiac, eta eçagutzen naiz neure ardiéz.

15 Aitac ni eçagutzen nauen beçala, nic-ere
eçagutzen dut Aita: eta neure vicia eçarten dut
neure
ardiacgatic.

16 Berce ardiric-ere badut cein ezpaitirade arthegui hunetaco:
hec-ere ekarri behar ditut: ecen ene voza ençunen duté, eta
eguinen da artheguibat eta artzaimbat.

17 Halacotz maite nau ni Aitac, ceren nic eçarten
baitut neure vicia, berriz hura har deçadançat.

18 Nehorc eztraut hura edequiten, baina nic dut eçarten
hura neure buruz: bothere dut haren eçarteco, eta bothere dut berriz
haren hartzeco. Manamendu haur recebitu dut neure Aitaganic.

19 Orduan berriz dissensione eguin cedin Iuduén
artean propos haucgatic.

20 Eta erraiten çuten hetaric anhitzec, Deabrua
du, eta erhotu doa: cergatic horri behatzen çaizquiote?

21 Bercéc erraiten çutén, Hitz hauc
eztirade deabrua duenarenac: ala deabruac itsuén beguiac irequi
ahal ditzaque?

22 Orduan Dedicationearen bestá eguin cedin
Ierusalemen, eta neguä cen.

23 Eta passeatzen cen Iesus templean Salomonen galerian.

24 Ingura ceçaten bada hura Iuduéc, eta
erran cieçoten, Noizdrano gure arimá daducac dudatan? baldin
hi bahaiz Christ, erran ieçaguc frangoqui.

25 Ihardets ciecén Iesusec, Erran drauçuet,
eta eztuçue sinhesten: nic neure Aitaren icenean eguiten ditudan
obréc niçaz testificatzen duté.

26 Baina çuec eztuçue sinhesten: ecen etzarete
ene ardietaric, nola erran baitrauçuet.

27 Ene ardiéc ene voza ençuten duté,
eta nic ecagutzen ditut hec, eta iarreiquiten çaizquit niri.

28 Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy:
eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic.

29 Ene Aita niri hec eman drauzquidana, guciac
baina handiago da, eta nehorc ecin harrapa ditzaque hec ene Aitaren
escutic.

30 Ni eta Aita bat gara.

31 Har ceçaten bada berriz harri Iuduéc
haren lapidatzeco.

32 Ihardets ciecén Iesusec, Anhitz obra onic eracutsi
vkan drauçuet neure Aitaganic: obra hetaric ceinagatic lapidatzen
nauçue?

33 Ihardets cieçoten Iuduéc, cioitela, Obra
onagatic ezaugu lapidatzen, baina blasphemioagatic, eta ceren hic guiçon
aicelaric eguiten baituc eure buruä Iainco.

34 Ihardets ciecén Iesusec, Ezta scribatua çuen
Leguean, Nic erran dut, Iainco çarete?

35 Baldin hec deithu baditu Iainco, ceinetara Iaincoaren
hitza eguin içan baita, eta ecin hauts baitaite Scripturá:

36 Ni Aitac sanctificatu eta mundura igorri bainau,
çuec dioçue ecen blasphematzen ari naicela, ceren erran dudan,
ecen Iaincoaren Semea naicela?

37 Baldin neure Aitaren obrác eguiten ezpaditut,
ezneçaçuela sinhets:

38 Baina baldin eguiten baditut, eta baldin ni sinhetsi
nahi ezpanauçue, obrác sinhets itzaçue: eçagut
eta sinhets deçaçuen ecen Aita nitan dela eta ni hartan.

39 Berriz bada hura hartu nahiz çabiltzan: baina
itzur cedin hayén escuetaric.

40 Eta ioan cedin berriz Iordanaz berce aldera, lehen
Ioannes batheyatzen ari cen lekura: eta egon cedin han.

41 Eta anhitz ethor cedin harengana, eta erraiten çutén,
Ioannesec eztu signoric batre eguin vkan: baina Ioannesec huneçaz
erran dituen gauça guciac, eguiazcoac ciraden.

42 Eta anhitzec han sinhets ceçaten hura baithan.





CAP. XI.







1 Lazaro eri. 11 Lo etzatea, hil içateagatic.
16 Thomas. 21, 32
Martharen eta Mariaren arrangurá
Christez. Vicitzeco resurrectionea.
26 Christ baithango fedea. 21
Martharen aithorra. 33, 35 Christ nigarrez, 41
eta othoiztez
egon,
44 Lazaro resuscitatu. 45
Iuduetaric anhitzec Christ
baithan sinhesten.
47
Conseillu Phariseuéc Christen contra.
48 Romanoac. 49 Caiphasec prophetizatzen. 54
Iesus
Ephraimera retiratzen.

1 Cen bada Lazaro deitzen cen guiçombat
eri, Bethaniaco, Mariaren eta Martha haren ahizparen burguco.

2 (Eta Maria haur cen Iauna vnguentuz vnctatu çuena,
eta haren oinac bere adatseco biloez ichucatu cituena: ceinen anaye
Lazaro baitzen eri)

3 Igor ceçaten bada hunen arrebéc harengana,
cioitela, Iauna, huná, hic maite duana, eri duc.

4 Eta hori ençunic Iesusec erran ceçan,
Eritassun hori ezta heriotara, baina Iaincoaren gloriatan,
eritassun
harçaz Iaincoaren Semea glorifica dadinçat.

5 Eta cituen maite Iesusec Martha, eta haren ahizpá,
eta Lazaro.

6 Bada ençun çuenean ecen eri cela, bi egun
egon cedin, orduan non baitzén leku hartan.

7 Guero horren ondoan erran ciecén discipuluey,
Goacen Iudearát berriz.

8 Diotsate discipuluéc, Magistruá, orain
ciabiltzan Iuduac hi lapidatu nahiz, eta berriz hara ioaiten aiz?

9 Ihardets ceçan Iesusec, Egunean eztira hamabi
oren? baldin nehor egunaz ebil badadi, ezta behaztopatzen: ecen mundu hunetaco
arguia ikusten du.

10 Baina baldin nehor ebil badadi gauaz, behaztopatzen
da: ecen arguiric ezta hura baithan.

11 Gauça hauc erraiten ditu, eta guero dioste,
Lazaro gure adiquisdea lo datza, baina banoa iratzar deçadan.

12 Erran cieçoten bada bere discipuléc,
Iauna, baldin lo badatza sendaturen duc.

13 Eta haur erran ceçan Iesusec haren herioaz:
eta hec vste çuten lozco lokartzeaz erraiten çuela.

14 Orduan bada erran ciecén Iesusec claroqui, Lazaro
hil da:

15 Eta aleguera naiz çuengatic (sinhets deçaçuençat)
ceren ezpainincén han: baina goacen harengana.

16 Erran ciecén bada Thomas Didymus deitzen denac
discipulu laguney, Goacen gu-ere horrequin hil gaitecençát.

17 Ethor cedin bada Iesus, eta eriden ceçan hura
ia laur egun çuela monumentean cela.

18 Cen bada Bethania hurbil Ierusalemeren hamaborz stadioren
inguruä:

19 Eta Iuduetaric anhitz ethor citecen Marthagana eta
Mariagana, hec consola litzatençát bere anayeaz.

20 Marthac bada ençun ceçanean Iesus ethorten
cela, aitzinera ilki cequión: eta Maria etchean iarriric cegoen.

21 Erran cieçón bada Marthac Iesusi, Iauna,
baldin içan bahinz hemen, ene anaye etzuqueán hil:

22 Baina orain-ere baceaquiat ecen cer-ere galde eguinen
baitraucac Iaincoari, emanen drauala hiri.

23 Diotsa Iesusec, Resuscitaturen dun hire anaye.

24 Diotsa Marthac, Baceaquiat ecen resuscitaturen dela
resurrectionean, azquen egunean.

25 Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea
eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere
vicico dun:

26 Eta nor-ere vici baita, eta sinhesten baitu ni baithan,
seculan eztun hilen. Sinhesten dun haur?

27 Erraiten drauca, Bay, Iauna, nic diat sinhesten ecen
hi aicela Christ Iaincoaren Seme mundura ethorteco cena.

28 Eta haur erranic, ioan cedin, eta secretuqui dei ceçan
Maria bere ahizpá, cioela, Magistrua dun hemen, eta deitzen au.

29 Hura, hori ençun duenean, iaiquiten da
fitetz, eta ethorten da harengana.

30 Ecen oraino etzén ethorri Iesus burgura: baina
cen Marthac encontratu çuen lekuan.

31 Orduan harequin etchean ciraden Iuduac, eta hura consolatzen
çutenac, ikussiric ecen Maria hain fitetz iaiqui, eta ilki cela,
iarreiqui cequizquion hari, cioitela, Monumentera ioaiten da, han nigar
daguiançat.

32 Bada Mariac, ethor cedinean Iesus cen lekura, hura
ikussiric, egotz ceçan bere buruä haren oinetara, ciotsala,
Iauna, baldin içan bahinz hemen, etzuqueán hil ene anaye.

33 Iesusec bada ikus ceçanean hura nigarrez legoela,
eta harequin ethorri ciraden Iuduac nigarrez leudela, spirituz mouituric
trubla ceçan bere buruä:

34 Eta erran ceçan, Non eçarri duçue?
Erraiten draucate, Iauna, athor eta ikussac.

35 Eta nigar eguin ceçan Iesusec.

36 Erran ceçaten bada Iuduéc, Horra nola
maite çuen.

37 Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Ecin eguin
ciroqueen itsuaren beguiac irequi dituen hunec, haur-ere hil ezladin?

38 Iesus bada berriz bere baithan mouitzen cela, ethorten
da monumentera, eta lecea cen, eta harribat haren gainera, eçarria.

39 Dio Iesusec, Altcha eçaçue harria. Diotsa
Marthac, hil içan cenaren arrebác, Iauna, kirestu duc gaurguero:
ecen laur egunetacoa duc.

40 Diotsa Iesusec, Eztraunat erran, ecen baldin sinhets
badeçan ikussiren dunala Iaincoaren gloria?

41 Ken ceçaten bada harria, hila eçarri
içan cen lekutic. Orduan Iesusec altchaturic goiti beguiac,
erran ceçan, Aitá, esquerrac emaiten drauzquiat, ceren ençun
bainauc:

42 Eta nic baniaquián ecen bethi ençuten
nauala: baina inguru dagoen gendetzeagatic erran diát, sinhets deçatençat
ecen hic igorri nauala.

43 Eta hauc erranic, voz goraz oihu eguin ceçan,
Lazaro, athor campora.

44 Eta hil içan cena ilki cedin, escuac eta oinac
lothuraz lothuac cituela: eta haren beguithartea crobitchet batez cen estalia.
Dioste Iesusec, Lacha eçaçue eta vtzi eçaçue
ioaitera.

45 Bada Iudu Mariagana ethorri ciradenetaric, eta Iesusec
eguin cituen gauçác ikussi cituztenetaric anhitzec sinhets
ceçaten hura baithan.

46 Baina hetaric batzu ioan citecen Phariseuetara, eta
erran cietzen hæy Iesusec eguin cituen gauçác.

47 Orduan bil ceçaten Sacrificadore principaléc
eta Phariseuéc conseillua, eta erraiten çuten, Cer eguiten
dugu, ecen guiçon hunec anhitz signo eguiten du.

48 Baldin hunela vtzi badeçagu, guciéc sinhetsiren
duté hori baithan: eta ethorriren dirade Romanoac, eta arrasaturen
duté bay gure lekua, bay nationea.

49 Orduan hetaric batec, Caiphasec, cein baitzén
vrthe hartaco Sacrificadore subirano, erran ciecén, Çuec
eztaquiçue deus:

50 Eta eztuçue pensatzen ecen probetchu dugula,
guiçombat hil dadin populuagatic, eta natione gucia gal eztadin.

51 Eta haur bere burutic etzeçan erran: baina nola
baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano, prophetiza ceçan
ecen Iesusec hil behar luela nationeagatic.

52 Eta ez solament natione harengatic, baina are Iaincoaren
haour barreyatuac bil litzançát batetara

53 Bada egun harçaz gueroztic consultatzen çutén
elkarrequin hura hil leçatençát.

54 Iesus bada guehiagoric etzabilan aguerriz Iuduén
artean: baina ioan cedin handic desertuaren aldeco comarcarát, Ephraim
deitzen den hirira: eta han egoiten cen bere discipuluequin.

55 Eta cen hurbil Iuduén bazcoa, eta igan cedin
anhitz Ierusalemera comarca hartacoric bazco aitzinean, purifica litecençat.

56 Bada Iesusen bilha çabiltzan, eta elkarren artean
erraiten çutén, templean leudela, Cer irudi çaiçue,
ecen eztela ethorriren bestara?

57 Eta eman ceçaten Sacrificadore principaléc
eta Phariseuéc manamendu, baldin nehorc eçagutzen balu non
licén, eracuts leçan, hatzaman leçatençát.





CAP. XII.







3 Mariac Iesusen oinac vnguenstatzen. 10 Sacrificadoréc
Lazaro hil nahi.
14 Christ Ierusalemen sartzen. 25
Bere viciari
on edo gaitz eritzitea.
26 Christ cerbitzatzen dutenac. 27
Christen
othoitzá.
28 Voza cerutic. 31
Munduaren iugemendua.
35, 46 Arguia. Ilhumbea. 36
Arguia baithan sinhesteco. Christ
Iuduetaric gordatzen.
42
Sinhetsi duten principal batzuén
fedea beldurti.
47
Christ ez munduaren iugeatzera ethorri, baina
saluatzera.

1 Bada Iesus sey egun bazcoren aitzinetic ethor cedin
Bethaniara, non baitzén Lazaro hil içan cena, cein resuscitatu
baitzuen hiletaric.

2 Eguin cieçoten bada hari affaribat han, eta Marthac
cerbitzua eguiten çuen: eta Lazaro cen harequin mahainean iarriric
ceudenetaric bat.

3 Orduan Mariac harturic liberabat vnguentu aspic finez
precio handitacoric, vncta citzan Iesusen oinac, eta ichuca citzan bere
adatsaz: eta etchea bethe cedin vnguentuaren vrrinez.

4 Orduan erran ceçan haren discipuluetaric batec,
Iudas Iscariot Simonen semeac, hura tradituren çuenac.

5 Ceren vnguentu haur ezta saldu içan hirurehun
dinerotan, eta eman paubrey?

6 Eta haur erran ceçan, ez paubrez harc ansiaric
çuenez: baina ceren ohoin baitzen,eta mulsá baitzuen, eta
eçarten ciradenac harc ekarten baitzituen.

7 Erran ceçan bada Iesusec, Vtzi eçac, ene
sepultura eguneco hori beguiratu dic.

8 Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin:
baina ni eznauçue bethiere vkanen.

9 Orduan eçagut ceçan Iuduetaric gendetze
handic, ecen han cela: eta ethor citecen ez Iesusgatic solament, baina
are Lazaro ikus leçatençat, cein harc hiletaric resuscitatu
baitzuen.

10 Eta consulta ceçaten Sacrificadore principalec
Lazaro-ere hil leçatençát.

11 Ecen Iuduetaric anhitz haren causaz ioaiten ciraden,
eta sinhesten çuten Iesus baithan.

12 Biharamunean bestara ethorri içan cen gendetze
handic, ençunic ecen Iesus ethorten cela Ierusalemera,

13 Har citzaten palma adarrac, eta ilki cequizquion aitzinera,
eta oihu eguiten çutén, Hosanna, Benedicatu dela Iaunaren
icenean ethorten den Israeleco reguea.

14 Eta eriden ceçan Iesusec asto-vme arbat, eta
iar cedin haren gainean, scribatua den beçala,

15 Ezaicela beldur Siongo alabá: huná, hire
Regue ethorten dun iarriric dagoela asto-vme ar-baten gainean.

16 Eta gauça hauc etzitzaten eçagut haren
discipuluéc lehenetic: baina Iesus glorificatu içan cenean,
orduan orhoit citecen ecen gauça hauc harçaz scribatuac ciradela,
eta hari gauça hauc eguin cerautzatela.

17 Eta testificatzen çuen harequin cen gendetzeac,
ecen Lazaro deithu çuela monumentetic, eta hura resuscitatu çuela
hiletaric.

18 Halacotz atzinera ethorri-ere içan çayón
gendetzea, ecen ençun çuten, harc miraculu haur eguin çuela.

19 Eta Phariseuéc erran ceçaten bere artean,
Eztacussaçue ecen etzaretela deus probetchatzen? horrá, mundua
haren ondoan ioan da.

20 Eta baciraden Grec batzu igaiten ohi ciradenetaric
adoratzera bestán:

21 Hauc bada ethor citecen Philippegana cein baitzén
Bethsaidaco Galilean, eta othoitz eguin cieçoten, cioitela,
Iauna, nahi guendiquec Iesus ikussi.

22 Ethorten da Philippe eta erraiten drauca Andriui, Andriuèc
berriz eta Philippec erraiten draucate Iesusi.

23 Eta Iesusec ihardets ciecén, cioela, Ethorri
da ordua guiçonaren Semea glorificaturen baita.

24 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ogui
bihia lurrera eroriric hil ezpadadi, hura bera dago: baina baldin hil badadi
fructu anhitz ekarten du.

25 Bere viciari on daritzanac galduren du hura: eta bere
viciari gaitz daritzanac mundu hunetan, vicitze eternalecotzat beguiraturen
du hura.

26 Baldin ni cembeitec cerbitzatzen banau, niri iarreiqui
bequit: eta non ni içanen bainaiz, han ene cerbitzaria-ere içanen
da: eta baldin cembeitec ni cerbitza baneça, ohoraturen du hura
ene Aitac.

27 Orain ene arimá trublatua da: eta cer erranen
dut? Aitá, empara neçac oren hunetaric: baina halacotz ethorri
nauc oren hunetara.

28 Aitá, glorifica eçac eure icena. Ethor
cedin orduan vozbat cerutic, cioela, Eta glorificatu diat, eta berriz
glorificaturen.

29 Eta gendetze han cenac, eta ençun çuenac,
cioen, igorciribat eguin çuela. Bercéc cioiten, Aingueruä
minçatu içan çayo.

30 Ihardets ceçan Iesusec eta erran, Ezta enegatic
voz haur eguin içan, baina çuengatic.

31 Orain da mundu hunen iugemendua: orain mundu hunetaco
princea egotziren da campora.

32 Eta nic, baldin goititua banaiz lurretic, guciac tiraturen
ditut neuregana.

33 (Eta haur erraiten çuen, aditzera emaiten çuela
cer herioz hil behar çuen)

34 Ihardets cieçón gendetzeac, Guc ençun
diagu Leguetic, ecen Christ badagoela eternalqui: eta nola hic erraiten
duc ecen behar dela goiti dadin guiçonaren Semea? nor da guiçonaren

Seme hori?

35 Erran ciecén orduan Iesusec, Oraino dembora
guti batetacotz Arguia çuequin da: ebil çaitezte Arguia duçueno,
ilhumbeac ardiets etzaitzatençát: ecen ilhumbean dabilanac,
eztaqui norat ioaiten den.

36 Arguia duçueno sinhets eçaçue.
Arguia baithan, Arguiaren seme çaretençat. Gauça hauc
erran citzan Iesusec: guero ioanic gorde cedin hetaric.

37 Eta hambat miraculu eguin baçuen-ere hayén
aitzinean, etzuten sinhesten hura baithan:

38 Esaias prophetaren hitza compli ledinçát,
cein erran vkan baitu, Iauna, norc sinhetsi vkan du gure hitza, eta Iaunaren
bessoa nori reuelatu içan çayo?

39 Halacotz ecin sinhets ceçaqueten, ceren berriz
erran baitu Esaiasec,

40 Itsutu vkan ditu hayén beguiac, eta gogortu
vkan du hayén bihotza: beguiz ikus ezteçatençat, eta
bihotzez adi ezteçaten, eta conuerti eztitecen, eta
senda eztitzadan.

41 Gauça hauc erran citzan Esaiasec, haren gloriá
ikussi çuenean, eta minçatu içan da harçaz.

42 Badaric-ere principaletaric-ere anhitzec hura baithan
sinhets ceçaten: baina Phariseuacgatic etzuten aithortzen, synagogatic
campora egotz litecen beldurrez.

43 Ecen maiteago vkan dute guiçonén gloriá,
ecen ez Iaincoaren gloriá.

44 Orduan oihu eguin ceçan Iesusec, eta erran ceçan,
Ni baithan sinhesten duenac, eztu sinhesten ni baithan, baina ni igorri
nauena baithan.

45 Eta ni ikusten nauenac, ikusten du ni igorri nauena.

46 Ni Argui mundura ethorri naiz, ni baithan sinhesten
duenic batre, ilhumbean eztagoençát

47 Eta baldin nehorc ençun baditza ene hitzac,
eta ez sinhets, nic eztut condemnatzen hura: ecen eznaiz ethorri mundua
condemna deçadançát, baina mundua salua deçadançat.

48 Ni iraizten nauenac, eta ez recebitzen ene hitzac,
badu norc hura condemna deçan: ni minçatu naicen hitzac condemnaturen
du hura azquen egunean,

49 Ecen ni neure burutic eznaiz minçatu: baina
ni igorri nauen Aitac berac manamendu eman draut, cer erran deçaquedan
eta cer minça naiten.

50 Eta badaquit ecen haren manamendua vicitze eternal
dela: bada nic erraiten ditudan gauçác, nola Aitac eman baitrauzquit,
hala erraiten ditut.





CAP. XIII.







5 Christec bere discipuluey oinac ikutzen eta ichucatzen.
12 Apostoluac chahu. 13 Christ Iaun. 14
Oinén
ikutzea.
16 Apostoluac cerbitzari. 18, 21
Iudasen traditionea
aitzinetic erran içan.
20
Christec igorria recebitzean, nor
recebitzen.
27 Satan Iudas baithan sarthu. 34
Onheriztea.
38 Pierrisen vkatzea aitzinetic erran.

1 Eta bazco besta aitzinean, çaquiala Iesusec ecen
ethorri cela haren orena iragan ledinçat mundu hunetaric Aitaganát,
nola maite vkan baitzituen bereac, munduan ciradenac, finerano maite vkan
ditu hec.

2 Eta affal ondoan (deabruac ia eçarri çuenean
Iudas Iscarioten, Simonen semearen bihotzean, hura tradi leçan)

3 Daquialaric Iesusec gauça gucia eman drauzcala
hari Aitác escuetara, eta bera Iaincoaganic ilki dela, eta Iaincoganat
ioaiten dela:

4 Iaiquiten da affaritetic, eta vtziten du arropá:
eta harturic longerabat, guerrica cedin harçaz.

5 Guero eçar ceçan vr bacin batetara, eta
has cedin discipuluen oinén ikutzen, eta guerricatua cen oihalaz
ichucatzen.

6 Ethor cedin bada Simon Pierrisgana: eta harc erran cieçon,
Iauna, hic niri oinac ikutzen drauzquidac?

7 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon,
Nic eguiten dudana, hic eztaquic orain: baina guero eçaguturen duc.

8 Diotsa Pierrisec, Eztituc ikuciren ene oinac seculan.
Ihardets cieçón Iesusec, Baldin ikuz ezpaheçat, eztuc
vkanen parteric enequin.

9 Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, ez ene oinac solament,
baina escuac-ere eta buruä.

10 Diotsa Iesusec, Ikucia denac, eztic mengoaric oinac
ikuz ditzan baicen, baina duc chahu gucia: eta çuec chahu çarete,
baina ez gucioc.

11 Ecen baçaquian cein cen hura traditzen çuena:
halacotz erran ceçan, Etzarete chahu gucioc.

12 Bada ikuci cituenean hayén oinac, eta bere arropac
harçara hartu cituenean, berriz mahainean, iarriric erran ciecén,
Badaquiçue cer eguin drauçuedan ?

13 Çuec deitzen nauçue, Magistrua eta Iauna,
eta vngui dioçue: ceren bainaiz.

14 Baldin beraz nic ikuci baditut çuen oinac Iauna
eta Magistrua naicelaric, çuec-ere behar drauzteçue elkerri
oinac ikuci.

15 Ecen exemplu eman vkan drauçuet, nic çuey
eguin drauçuedan beçala, çuec-ere daguiçuen.

16 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Cerbitzaria
ezta bere nabussia baino handiago, ezeta embachadorea hura igorten duena
bainoa handiago.

17 Baldin gauça hauc badaquizquiçue, dohatsu
içanen çarete baldin eguin baditzaçue.

18 Eznaiz çueçaz gucioz minço: nic
badaquit cein elegitu ditudan: baina behar da compli dadin Scripturá,
Enequin oguia iaten duenac, altchatu du ene contra bere oindogorá.

19 Oraindanic erraiten drauçuet eguin dadin baino
lehen, eguin datenean, sinhets deçaçuençát
ecen ni naicela.

20 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nic
norbeit igor badeçat, norc-ere hura recebitzen baitu, ni recebitzen
nau: eta ni recebitzen nauenac, recebitzen du ni igorri nauena.

21 Gauça hauc erran cituenean Iesus trubla cedin
spirituan, eta testifica ceçan, eta erran, Eguiaz eguiaz erraiten
drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela ni.

22 Orduan discipuluéc batac berceaganat behatzen
çutén, ceinez minço cen dudatan içanez.

23 Eta cen Iesusen discipuluetaric bat mahainean haren
bulharrera iarria, cein maite baitzuen Iesusec:

24 Eta keinu eguin cieçón huni Simon Pierrisec,
galde leguión, cein cen harc erraiten çuena.

25 Bada harc Iesusen stomaquera beheraturic, diotsa, Iauna,
cein da?

26 Ihardets ceçan Iesusec, Hura duc nic ahamen
trempatua emanen draucadana. Eta busti çuenean ahamena, eman cieçón
Iudas Iscariot Simonenari.

27 Eta ahamenaren ondoan sar cequión Satan. Eta
diotsa Iesusec, Eguiten duana eguic fitetz.

28 Baina mahainean ciradenetaric batec-ere etzuen aditzen
certara hura erran ceraucan.

29 Ecen batzuc vste çuten, ceren mulsá baitzuen
Iudasec, ecen erran ceraucala Iesusec, Eros itzac bestacotzát behar
ditugun gauçác: edo paubrey cerbait eman liecén.

30 Hura bada ahamena harturic, bertan ilki cedin, eta
cen gauä.

31 Eta ilki cenean, erran ceçan Iesusec, Orain
glorificatu da guiçonaren Semea, eta Iaincoa glorificatu da hartan.

32 Baldin Iaincoa glorificatu bada hartan, Iaincoac-ere
glorificaturen du hura bere baithan, eta bertan glorificaturen du hura.

33 Haourtoác, oraino appurbat çuequin naiz:
bilhaturen nauçue: baina Iuduey erran drauedan beçala, Norat
ni ioaiten bainaiz, çuec ecin ethor çaitezquete:
hala
çuey-ere erraiten drauçuet orain.

34 Manamendu berribat emaiten drauçuet, batac berceari
on daritzoçuen, nic çuey on eritzi drauçuedan
beçala, çuec-ere elkarri on daritzoçuençat.

35 Hunetan eçaguturen dute guciéc ecen ene
discipulu çaretela, baldin charitate baduçue batac berceagana.

36 Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, norat ioaiten aiz? Ihardets
cieçón Iesusec, Norat ni ioaiten bainaiz, ecin orain iarreiqui
aquidit: baina iarreiquiren atzait guero.

37 Diotsa Pierrisec, Iauna, ceren ecin iarreiqui naquidic
orain? neure arima hiregatic eçarriren diát.

38 Ihardets cieçón Iesusec, Eure arimá
enegatic eçarriren baituc? eguiaz eguiaz erraiten drauat, eztic
ioren oillarrac vkatu nuqueano hiruretan.





CAP. XIIII.







1 Christen diuinitatea. 2 Vicitze eternala.
6 Bidea eta eguia. 9 Iaincoa eta Christ bat. 11
Haren
obrác.
14 Haren icenean esca dadinac recebituren. 16,
26 Consolaçalea. 21 Christi on daritzana. 27
Christen
baquea.
30 Mundu hunetaco princea.

1 Eztadila trubla çuen bihotza: sinhesten duçue
Iaincoa baithan, ni baithan-ere sinhets eçaçue.

2 Ene Aitaren etchean egoitzác anhitz dirade: baldin
bercela baliz erran nerauqueçuen, Banoa çuey leku appaincera.

3 Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu
drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet
neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát.

4 Eta norat ni ioaiten naicen badaquiçue, eta bidea
badaquiçue.

5 Diotsa Thomasec, Iauna, etzeaquiagu norat ioaiten aicen:
eta nolatan bidea ahal daquiquegu ?

6 Diotsa Iesusec, Ni naiz bidea eta eguia eta vicitzea:
nehor ezta ethorten Aitagana niçaz baicen.

7 Baldin eçagutzen baninduçue ni, ene Aita-ere
eçagut cineçaquete: eta oraindanic eçagutzen duçue
hura, eta ikussi duçue hura.

8 Diotsa Philippec, Iauna, eracuts ieçaguc Aita,
eta asco ciaicuc,

9 Diotsa Iesusec, Hambat demboraz çuequin nauc,
eta eznauc eçagutu ni? Philippé, ikussi nauenac ni, ikussi
dic Aita: eta nola hic erraiten duc, Eracuts ieçaguc Aita?

10 Eztuc sinhesten ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan
dela? Nic çuey erraiten drauzquiçuedan hitzac, neurorganic
eztitut erraiten: baina nitan dagoen Aitac eguiten ditu obrác.

11 Sinhets neçaçue ecen ni Aita baithan,
eta Aita ni baithan dela: ezpere obra beracgatic sinhets neçaçue.

12 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, norc ni baithan
sinhesten baitu, nic eguiten ditudan obrác, harc-ere eguinen ditu,
eta hauc baino handiagoac eguinen ditu: ecen ni Aitaganat ioaiten naiz.

13 Eta cer-ere escaturen baitzarete ene icenean, hura
dut eguinen: glorifica dadinçat Aita Semean.

14 Baldin cerbait esca baçaitezte ene icenean,
nic dut eguinen.

15 Baldin niri on badariztaçue, ene manamenduac
beguiraitzaçue.

16 Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat
emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui:

17 Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena
diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec
badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita,
eta çuetan içanen da.

18 Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara.

19 Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren,
baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere
vicico çarete.

20 Egun hartan çuec duçue eçaguturen
ecen ni naicela neure Aita baithan, eta çuec ni baithan eta ni çuec
baithan.

21 Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena,
da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen
da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari
neure buruä.

22 Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren
guri eure buruä manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari?

23 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón,
Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac
onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza
eguinen dugu.

24 Niri on eztariztanac, ene hitzac eztitu beguiratzen:
eta ençuten duçuen hitza, ezta enea, baina ni igorri nauen
Aitarena.

25 Gauça hauc erran drauzquiçuet, çuequin
nagoela.

26 Baina Consolaçaleac, Spiritu sainduac, cein
igorriren baitu Aitac ene icenean, harc iracatsiren drauzquiçue
gauça guciac, eta orhoit eraciren drauzquiçue erran drauzquiçuedan
gauça guciac

27 Baquea vtziten drauçuet, neure baquea emaiten
drauçuet: eztrauçuet munduac emaiten duen beçala,
nic emaiten çuey. Eztadila trubla çuen bihotza, eta eztadila
icit.

28 Ençun duçue ecen erran drauçuedala,
Banoa, eta itzuliren naiz çuetara. Baldin on bacindarizté,
segur aleguera cintezquete ceren erran baitut, banoa Aitaganát:
ecen Aita ni baino handiago da.

29 Eta orain erran drauçuet eguin dadin baino lehen,
eguin datenean sinhets deçaçuençát.

30 Eznaiz guehiagoric çuequin anhitz minçaturen:
ecen ethorri da mundu hunetaco princea, eta nitan eztu deus.

31 Baina haur eguiten da, eçagut deçançát
munduac: ecen on daritzadala Aitari: eta nola manatu bainau Aitac, hala
eguiten dut. Iaiqui çaitezte, goacen hemandic.





CAP. XV.







1, 5 Hessia, mahastiçaina. 2 Chirmendua.
4 Fructu ekarteco moiena. 7
Othoizteac nola ençun
daitezqueen.
12 Batac bercea maite vkaiteco. 14
Apostoluac
Christen adisquideac eta elegituac.
18
Fidelac gaitzesten munduac
eta persecutatzen.
26 Spiritu saindua promettatu.

1 Ni naiz aihen eguiazcoa, eta ene Aita da mahastiçaina

2 Nitan fructu ekarten eztuen chirmendu gucia, kencen
du: eta fructu ekarten duen gucia, chahutzen du, fructu guehiago ekar deçançát.

3 Ia çuec chahu çarete nic erran
drauçuedan hitzagatic.

4 Çaudete nitan eta ni çuetan: chirmenduac
berac fructuric bereganic ecin ekar deçaqueen beçala, baldin
aihenean ezpadago: ezeta çuec-ere baldin nitan ezpaçaudete.

5 Ni naiz aihena, çuec chirmenduac: nor baitago
nitan, eta ni hartan, harc ekarten du fructu anhitz: ecen ni gabe deus
ecin daidiçue.

6 Baldin norbeit nitan ezpadago, egotzia da campora chirmendua
beçala, eta eihartzen da: guero biltzen, eta sura egoizten, eta
erratzen.

7 Baldin baçaudete nitan, eta ene hitzac çuetan
badaude, cer-ere nahi baituçue esca çaitezte, eta eguinen
çaiçue.

8 Hunetan da glorificatu ene Aita, fructu anhitz daccarraçuen:
eta içanen çarete ene discipulu.

9 Ni Aitac maite vkan nauen beçala, nic-ere maite
vkan çaituztet çuec: çaudete ene charitatean.

10 Baldin ene manamenduac beguira baditzaçue, egonen
çarete ene charitatean: nic-ere neure Aitaren manamenduac beguiratu
ditudan beçala, eta egoiten bainaiz haren amorioan.

11 Gauça hauc erran drauzquiçuet çuey,
ene alegrançá çuetan dagoençat, eta çuen
alegrançá bethé dadinçát.

12 Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen,
nic maite vkan çaituztedan beçala

13 Haur baino amorio handiagoric nehorc eztu, norbeitec
bere arimá bere adisquideacgatic eman deçan.

14 Çuec ene adisquide içanen çarete,
baldin eguin badeçaçue cer-ere nic manatzen baitrauçuet

15 Guehiagoric etzaituztet cerbitzari deithuren, ecen
cerbitzariac eztaqui haren nabussiac cer eguiten duen: baina çuec
deithu çaituztet adisquide, ceren neure Aitaganic ençun dudan
gucia, eçagut eraci baitrauçuet.

16 Eznauçue çuec ni elegitu, baina nic elegitu
çaituztet çuec, eta ordenatu çaituztét, ioan
çaiteztençat eta fructu ekar deçaçuen, eta
çuen fructua dagoen: cer-ere esca baitzaquizquiote ene Aitari ene
icenean, eman dieçaçuençat.

17 Gauça hauc manatzen drauzquiçuet, elkar
maite duçuençát.

18 Baldin munduac gaitzesten baçaituzté,
badaquiçue ecen ni çuec baino lehen gaitzetsi vkan nauela.

l9 Baldin munduco bacinete, munduac bere luena maite luque:
ordea ceren ezpaitzarete munduco, baina nic elegitu baitzaituztet mundutic,
halacotz gaitz daritzue munduac.

20 Orhoit çaitezte nic erran drauçuedan
hitzaz Ezta cerbitzaria bere nabussia baino handiago: baldin ni persecutatu
banauté, çuec-ere persecutaturen çaituzte: baldin
ene hitza beguiratu baduté, çuena-ere beguiraturen duté.

21 Baina gauça hauc guciac eguinen drauzquiçue
ene icenagatic, ceren ezpaituté ni igorri nauena eçagutzen.

22 Baldin ethorri ezpaninz, eta berey minçatu ezpaninçaye,
bekaturic ezluquete: baina orain excusaric eztuté bere bekatuaz.

23 Niri gaitz dariztanac, ene Aitari-ere gaitz daritza.

24 Baldin hayén artean nehorc bercec eguin eztituen
obrác eguin ezpanitu, bekaturic ezluquete: baina orain ikussi dituzté,
eta gaitz eritzi draucute niri eta ene Aitari.

25 Baina haur da hayén Leguean scribatua
dagoen hitza compli dadinçát, dioela, Hoguen gabe
gaitz eritzi draudate.

26 Baina nic neure Aitaganic igorriren drauçuedan
Consolaçalea dathorrenean, Spiritu eguiazcoa diot cein ene
Aitaganic proceditzen baita, harc testificaturen du niçaz.

27 Baina çuec-ere testificaturen duçue,
ecen hatseandanic enequin çarete.





CAP. XVI.







1 Afflictione fideley assignatzen. 7, 13 Spiritu
sainduaren ethorteaz.
9 Bekatuaz. 10 Iustitiaz. 11
Iugemenduaz.
23 Christen icenean esca bagaitez recebituren. 27
Apostoluac
Iaincoaren onhetsiac.
28 Christen ascensionea. 33
Baquea
Christez munduco hersturarequin.

1 Gauça hauc erran drauzquiçuet scandaliza
etzaiteztençát:

2 Egotziren çaituzte synagoguetaric: baina ethorriren
da demborá non norc-ere hilen baitzaituzte vste vkanen baitu cerbitzu
eguiten draucala Iaincoari.

3 Eta gauça hauc eguinen drauzquiçue, ceren
ezpaitute eçagutu Aita, ez ni.

4 Baina gauça hauc erran drauzquiçuet cuey,
ordu hura ethorri datenean, orhoit çaiteztençat heçaz,
ecen nic erran drauzquiçuedala: badaric-ere gauça hauc hatseandanic
eztrauzquiçuet erran, ceren çuequin bainincén.

5 Baina orain banoa ni igorri nauenaganát, eta
çuetaric nehorc eznau interrogatzan, Norat oha?

6 Baina ceren gauca hauc erran drauzquiçuedan,
tristitiác bethe du çuen bihotza,

7 Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue
ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren
çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara.

8 Eta dathorrenean harc vençuturen du mundua bekatuz
eta iustitiaz eta iugemenduz.

9 Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten.

10 Eta iustitiaz, ceren neure Aitaganát ioaiten
bainaiz, eta guehiagoric eznauçue ikussiren.

11 Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu
baita.

12 Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco,
baina ecin egar ditzaqueçue orain.

13 Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot,
harc
guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen
bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco
diraden gauçác declaraturen drauzquiçue.

14 Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta
declaraturen drauçue.

15 Aitac dituen gauça guciac, ene dirade: halacotz
erran drauçuet ecen enetic harturen duela eta declaraturen drauçuela.

16 Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren:
eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: ecen ni
banoa Aitaganát.

17 Erran ceçaten bada haren discipuluetaric batzuc
elkarren artean, Cer da erraiten draucun haur, Dembora gutibat,
eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren
nauçue: eta, Ecen ni banoa Aitaganát.

18 Erraiten çuten bada, Cer da erraiten duen haur
dembora gutibat? eztaquigu cer erraiten duen

19 Eçagut ceçan bada Iesusec ecen interrogatu
nahi çutela, eta erran ciecén, Elkarren artean huneçaz
galdez çaudete, ceren erran baitut, Dembora gutibat eta eznauçue
ikussiren: eta berriz dembora gutibat eta ikussiren nauçue.

20 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, nigar eta lamentatione
eguinen duçue çuec, eta mundua bozturen da: eta çuec
triste içanen çarete, baina çuen tristitiá
conuertituren da bozcariotara.

21 Emazteac, ertzen denean dolore du, ceren haren ordua
ethorri baita: baina erdi denean haourtcho batez, guehiagoric ezta doloreaz
orhoit, bozcarioz ceren guiçombat mundura iayo daten.

22 Çuec-ere bada orain tristitia duçue:
baina harçara ikussiren çaituztet, eta çuen bihotza
alegueraturen da, eta çuen alegrançá eztu nehorc edequiren
çuetaric.

23 Eta egun hartan eznauçue deusez interrogaturen.
Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen cer-ere escaturen baitzaizquiote
ene Aitari ene icenean, emanen drauçuela.

24 Oraindrano etzarete deus escatu ene icenean: esca çaitezte,
eta recebituren duçue, çuen alegrançá complitua
dençát.

25 Gauça hauc comparationez erran drauzquiçuet:
baina ethorten da ordua ezpainaitzaiçue guehiagoric comparationez
minçaturen, baina claroqui neure Aitaz minçaturen bainaitzaiçue.

26 Egun hartan ene icenean escaturen çarete, eta
eztrauçuet erraiten ecen nic othoitz eguinen draucadala Aitari çuengatic.

27 Ecen Aitac berac maite çaituzte, ceren çuec
ni maite vkan bainauçue, eta sinhetsi baituçue ecen Iaincoaganic
ilki naicela.

28 Ilki naiz Aitaganic, eta ethorri naiz mundura: harçara
vtziten dut mundua, eta banoa Aitaganát.

29 Diotsate bere discipuluéc, Huná, orain
claroqui minço aiz, eta comparationeric batre eztuc erraiten.

30 Orain baceaquiagu ecen badaquizquiala gauça
guciac, eta eztuc mengoa nehorc interroga açan: huneçaz diagu
sinhesten ecen Iaincoaganic ilki aicela.

31 Ihardets ciecen Iesusec, Orain sinhesten duçue?

32 Huná, ethorten da ordua, eta ia ethorri da,
barreyaturen baitzarete batbedera cein çuenetarát, eta ni
neuror vtziren bainauçue: baina eznaiz neuror: ecen Aita enequin
da.

33 Gauça hauc erran drauzquiçuet, nitan
baque duçuençat: munduan afflictione vkanen duçue:
baina auçue bihotz on, ni munduari garaithu natzayo.





CAP. XVII.







1, 10 Christen othoitzá. 2 Vicitze eternala.
4 Christec Iaincoaren obrá complitu. 9
Christec Apostoluacgatic
othoitz eguiten.
13 Christen bozcarioa. 14
Apostoluac munduaz
gaitzetsi.
25 Iaincoa munduac ez eçagutu.

1 Gauça hauc erran citzan Iesusec, eta goiti citzan
beguiac cerurát, eta erran ceçan, Aitá, ethorri duc
orena, glorifica eçac eure Semea, eure Semeac-ere hi glorifica eçançát.

2 Nola eman baitraucac bothere haragui guciaren gainean,
hari eman drauzquioán guciey, vicitze eternala eman diecençát.

3 Eta haur duc vicitze eternala, hi euror eçagut
eçaten Iainco eguiazco, eta Iesus Christ hic igorri duana.

4 Nic glorificatu aut lurraren gainean: acabatu diat eguiteco
eman draután obrá.

5 Eta orain glorifica neçac hic Aitá, euror
baithan, gloria harçaz cein vkan baitut hirequin mundu haur eguin
cedin baino lehen.

6 Manifestatu diraueat hire icena hic niri mundutic
eman drauztán guiçoney: hireac cituán, eta niri hec
eman drauzquidac, eta hire hitza beguiratu dié.

7 Orain eçagutu dié, ecen niri eman drauzquidán
gauça guciac hireganic diradela.

8 Ecen niri eman drauzquidán hitzac hæy eman
dirauzteat: eta hec recebitu citié, eta eçagutu dié
eguiazqui ecen ni hireganic ilki naicela, eta sinhetsi dié ecen
hic igorri nauala.

9 Nic hecgatic othoitz eguiten diat: eztiat munduagatic
othoitz eguiten, baina hic niri eman drauzquidanacgatic, ecen hiriac dituc.

10 Eta ene gauça guciac hire dituc, eta hireác
ene, eta glorificatu içan nauc hetan.

11 Eta guehiagoric eznauc munduan, baina hauc munduan
dituc, eta ni hiregana ethorten nauc. Aita sainduá, beguiraitzac
eure icenean, niri eman drauzquidanac, bat diradençat, gu beçala.

12 Hequin munduan nincenean, nic beguiratzen nitián
hec hire icenean: niri eman drauzquidanac, nic beguiratu citiat, eta hetaric
batre eztuc galdu içan, perditionezco semea baicen: Scripturá
compli ledinçát.

13 Eta orain hiregana ethorten nauc, eta gauça
hauc erraiten citiat munduan, dutençát ene alegrança
complitua berac baithan.

14 Nic eman diraueat hæy hire hitza, eta munduac
hec gaitzetsi vkan citic, ceren ezpaitirade mundutic, nola ni-ere ezpainaiz
mundutic.

15 Eztiat othoitz eguiten ken ditzán hec mundutic,
baina beguira ditzán gaichtotic.

16 Eztituc mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic.

17 Sanctificaitzac hec eure eguiáz: hire hitza
duc eguiá.

18 Nola ni igorri bainauc mundura, nic-ere igorri citiat
hec mundura.

19 Eta hecgatic sanctificatu diát neure buruä
hec-ere sanctificatuac diradençát eguiáz.

20 Eta eztiat hecgatic solament othoitz eguiten, baina
hayén hitzaz ni baithan sinhetsiren dutenacgatic-ere bay:

21 Guciac bat diradençát, nola hi Aita baitaiz
nitan, eta ni hitan, hec-ere gutan bat diraden: sinhets deçançat
munduac ecen hic ni igorri nauäla.

22 Hic niri eman drautan gloriá, nic-ere
eman diraueat hæy: bat diradençát gu-ere bat garen
beçala.

23 Ni nauc hetan, eta hi nitan, perfecto diradençát
bat berean, eta eçagut deçan munduac ecen hic ni igorri nauala,
eta maite dituala hec ni maite vkan nauán beçala.

24 Aitá, niri eman drauzquidanac, nahi diat non
bainaiz ni, hec-ere diraden enequin: contempla deçatençát
ene gloria hic niri eman drautána, ecen maite vkan nauc mundua
funda cedin baino lehendanic.

25 Aita iustoá, munduac hi ezau eçagutu,
baina nic hi eçagutu aut, eta hauc eçagutu dié ecen
hic ni igorri nauäla.

26 Eta eçagut eraci diraueat hire icena, eta eçagut
eraciren: hic niri on eritzi draután onheriztea, hetan dençát,
eta ni hetan.





CAP. XVIII.







1 Christ baratzean, 2 Iudasez traditzen. 13
Annasgana eta Caiphasgana eramaiten. 15
Pierrisec iarreiquiric,
17, 25 harçaz vkatzen. 19
Caiphasec Christ interrogatzen,
28 guero Pilatgana dute eramaiten. 31, 37
Christec Iuduen
Regue dela confessatzen.
37
Certara ethorri den Christ mundura.
40 Barabbas largatu.

1 Gauça hauc erran cituenean, ilki cedin Iesus
bere discipuluequin Cedrongo torrentaz berce aldera, non baitzén
baratzebat, ceinetan sar baitzedin hura eta haren discipuluac

2 Eta baçaquian leku hura Iudasec-ere, ceinec traditzen
baitzuen hura: ecen anhitzetan Iesus bildu içan cen hara bere discipuluequin.

3 Iudas bada harturic soldadozco bandabat, eta Sacrificadore
principaletaric eta Phariseuetaric officierac, ethor cedin hara lanternequin
eta torchoequin eta harmequin.

4 Iesusec bada çaquizquialaric haren gainera ethorteco
ciradenen gauça guciac, aitzinaraturic erran ciecén, Noren
bilha çabiltzate?

5 Ihardets cieçoten, Iesus Nazarenoren. Dioste
Iesusec, Ni naiz. Eta hequin cegoen Iudas-ere ceinec traditzen baitzuen
hura.

6 Bada erran cerauenean, Ni naiz, guibelerat citecen,
eta eror citecen lurrera.

7 Orduan berriz interroga citzan, Noren bilha çabiltzate?
Eta hec erran ceçaten, Iesus Nazarenoren.

8 Ihardets ceçan Iesusec, Erran drauçuet
ecen ni naicela: bada baldin ene bilha baçabiltzate, vtzitzaçue
hauc ioaitera.

9 Erran çuen hitza compli ledinçát,
Niri hic eman drauzquidanetaric, eztiát galdu batre.

10 Eta Simon Pierrisec nola baitzuen ezpatá, idoqui
ceçan hura, eta io ceçan Sacrificadore subiranoaren cerbitzaria,
eta ebaqui cieçón escuineco beharria: eta cerbitzariaren
icena cen Malchus.

11 Erran cieçón bada Iesusec Pierrisi, Eçarrac
eure ezpatá maguinán: ala eztut edanen Aitac niri eman drautan
copa?

12 Orduan bandác eta capitainac eta Iuduen officieréc
elkarrequin hatzaman ceçaten Iesus, eta esteca ceçaten.

13 Eta eraman ceçaten lehenic Annasgana: (ecen
Caiphasen guinharreba cen, cein baitzén vrthe hartaco Sacrificadore
subirano) eta harc igor ceçan hura estecaturic Caiphas Sacrificadore
subiranoagana.

14 Eta Caiphas cen conseillu eman cerauena Iuduey ecen
probetchu cela guiçombat hil ledin populuagatic.

15 Eta iarreiquiten çayón Iesusi Simon Pierris,
eta berce discipulubat, eta discipulu hura cen Sacrificadore subiranoaren
eçaguna, eta sar cedin Iesusequin batean Sacrificadore subiranoaren
salán

16 Baina Pierris borthaldean campotic cegoen. Ilki cedin
bada berce discipulu Sacrificadore subiranoaren eçaguna, eta minça
cequión nescato borthalçainari, eta sar eraci ceçan
Pierris.

17 Eta erran cieçón Pierrisi nescato borthalçainac.
Ez othe aiz hi-ere guiçon hunen discipuluetaric? Dio harc, Ez naun.

18 Eta ceuden han cerbitzariac eta officierac ikatz kamborra
eguinic, ecen hotz ari cen, eta berotzen ciraden: eta cen hequin Pierris-ere
eta berotzen cegoen.

19 Sacrificadore subiranoac bada interroga ceçan
Iesus bere discipuluéz eta bere doctrináz.

20 Ihardets cieçón Iesusec, Ni publicoqui
minçatu içan natzayóc munduari, nic bethiere iracatsi
vkan diat synagogán eta templean, nora Iuduac alde gucietaric biltzen
baitirade, eta secretuan eznauc minçatu deus.

21 Cergatic interrogatzen nauc ni? interrogaitzac ni cer
minçatu natzayen ençun dutenac: hará, hec ciaquié
cer erran dudan nic.

22 Eta gauça hauc harc erran cituenean, present
ciraden officieretaric batec cihor colpebat eman cieçón Iesusi,
cioela, Horrela ihardesten draucac Sacrificadore subiranoari?

23 Ihardets cieçón Iesusec, baldin gaizqui
minçatu banaiz, testifica eçac gaizquiaz: eta baldin vngui
erran badut, cergatic ioiten nauc?

24 Orduan igor ceçan hura Annasec estecaturic Caiphas
Sacrificadore subiranoagana.

25 Eta cegoen han Simon Pierris, eta berotzen cen: erran
cieçoten bada hari, Ez othe aiz hi-ere haren discipuluetaric? vka
ceçan harc, eta erran ceçan, Ez naiz.

26 Diotsa hari Sacrificadore subiranoaren cerbitzarietaric
cembeitec, Pierrisec beharria ebaqui ceraucanaren ahaide batec, Ez aut
nic hi ikussi baratzean harequin?

27 Orduan berriz vka ceçan Pierrisec, eta bertan
oillarrac io ceçan.

28 Guero eraman ceçaten Iesus Caiphasganic Pretoriora:
eta cen goiça, eta berac etzitecen sar Pretoriora, satsu ezlitecençat,
baina Bazcoa ian leçatençat.

29 Ilki cedin bada Pilate hetara campora, eta erran ceçan,
Cer accusatione daccarqueçue guiçon hunen contra?

30 Ihardets ceçaten eta erran cieçoten,
Baldin hori gaizqui-eguile ezpaliz, ezquindrauqueán hiri liuratu.

31 Dioste orduan Pilatec, Har eçaçue haur
çuec, eta çuen Leguearen arauez condemna eçaçue.
Orduan erran cieçoten Iuduéc, Eztuc sori guretzát
nehoren hiltzea.

32 Haur cen Iesusen hitza compli ledinçát,
cein erran baitzeçan aditzera emaiten çuela cer herioz hil
behar luen.

33 Sar cedin bada berriz Pretoriora Pilate, eta dei ceçan
Iesus, eta erran cieçón, Hi aiz Iuduen Reguea?

34 Ihardets cieçon Iesusec, Eurorren burutic hic
hori erraiten duc, ala bercéc erran draue niçaz?

35 Ihardets ceçan Pilatec, Ala ni Iudu naiz? eure
nationeac eta Sacrificadore principaléc liuratu arauté: cer
eguin duc?

36 Ihardets ceçan Iesusec, Ene resumá eztuc
mundu hunetaric: baldin mundu hunetaric baliz ene resumá, ene gendeac
combati litezquec Iuduey liura eznendinçát: baina orain ene
resumá eztuc hemengo.

37 Erran cieçón orduan Pilatec, Regue aiz
bada hi? Ihardets ceçan Iesusec, Hic dioc ecen Regue naicela ni.
Ni hunetacotzát iayo içan nauc, eta hunetacotzát ethorri
içan nauc mundura, testimoniage demodançát eguiari.
Eguiatic den guciac, ençuten dic ene voza.

38 Diotsa Pilatec, Cer da eguia? Eta haur erran çuenean,
berriz ilki cedin Iuduetara, eta dioste, Nic eztut erideiten haur baithan
causaric batre.

39 Eta costumabat baituçue bat larga dieçaçuedan
Bazcoz: nahi duçue bada larga dieçaçuedan Iuduen Reguea?

40 Oihuz iar citecen bada berriz guciac, cioitela, Ez
hori, baina Barabbas: eta cen Barabbas gaichtaguin-bat.





CAP. XIX.







1 Christ açotatu. 2 Elhorriz coroatu.
10 Pilaten puissançá Christen gainean. 16
Christ
eman içan crucifica ledinçát.
19
Haren crutzeco
scribua.
27 Ioannesi bere ama gommendatzen Christec, 30
Spiritua
rendatzen.
34 Haren seihetsaçulhatu. 38
Ioseph Arimatheacoa.
39 Nicodemo. 40 Christ ohortze.

1 Orduan bada har ceçan Pilatec Iesus, eta açota
ceçan.

2 Eta gendarmeséc plegaturic coroabat elhorriz
eçar ceçaten haren buru gainean, eta escarlatazco abillamendu
batez vezti ceçaten.

3 Eta erraiten çutén, Vngui hel daquiala
Iuduen Regueá. Eta cihor vkaldiz ceraunsaten.

4 Ilki cedin bada berriz Pilate campora, eta erran ciecén,
Huná, ekarten drauçuet campora, eçagut deçaçuençat
ecen eztudala hunetan hoguenic batre erideiten.

5 Ilki cedin bada Iesus campora, elhorrizco coroá
çacarquela, eta escarlatazco abillamendua. Eta dioste
Pilatec,
Huná guiçona.

6 Baina ikussi çutenean hura Sacrificadore principaléc
eta officieréc, oihu eguin ceçaten, cioitela, Crucifica eçac,
crucifica eçac. Dioste Pilatec, Har eçaçue ceuroc,
eta crucifica eçaçue: ecen nic eztut erideiten haur baithan
hoguenic.

7 Ihardets cieçoten Iuduéc, Guc Leguea diagu,
eta gure Leguearen arauez hil behar dic, ecen Iaincoaren Seme bere buruä
eguin dic.

8 Ençun çuenean bada Pilatec hitz haur,
beldurrago cedin.

9 Eta sar cedin Pretoriora berriz, eta erran cieçón
Iesusi, Nongo aiz hi? Eta Iesusec repostaric etzieçón eman.

10 Diotsa bada Pilatec, Niri ezatzait minço? Eztaquic
ecen bothere dudala hire crucificatzeco, eta bothere dudala hire largatzeco?

11 Ihardets ceçan Iesusec, Ezuque bothereric batre
ene contra, baldin eman ezpalitzaic gainetic: halacotz, ni hiri liuratu
narauanac, bekatu handiagoa dic.

12 Handic harat baçabilan Pilate hura largatu nahiz:
baina Iuduac heyagoraz ceuden, Baldin hori larga badeçac, ezaiz
Cesaren adisquide: ecen bere buruä regue eguiten duen gucia
contrastatzen ciayóc Cesari.

13 Pilatec bada ençunic hitz haur, eraman ceçan
campora Iesus, eta iar cedin alki iudicialean, Pabadura, eta Hebraicoz
Gabbatha deitzen den lekuan.

14 Eta cen orduan Bazcoco preparationea, eta sey
orenén inguruä: orduan dioste Pilatec Iuduey, Huná
çuen Reguea.

15 Baina hec oihu ceguiten, Ken, ken, crucifica eçac.
Dioste Pilatec, çuen Reguea crucificaturen dut? Ihardets çaçaten
Sacrificadore principaléc, Eztiagu regueric Cesar baicen.

16 Orduan bada eman ciecén crucifica ledinçát.
Eta har ceçaten Iesus, eta eraman ceçaten.

17 Eta hura bere crutzea çacarquela ethor
cedin Bur-heçur plaça deitzen denera, eta Hebraicoz Golgotha.

18 Non crucifica baitzeçaten hura, eta harequin
berceric biga, alde batetic eta bercetic, eta Iesus artean.

19 Eta scriba ceçan titulubat Pilatec, eta eçar
ceçan haren crutze gainean: eta cen scribatua, IESVS NAZARENO IVDVEN
REGVEA.

20 Titulu haur bada Iuduetaric anhitzec iracurt ceçaten:
ecen ciuitate aldean cen Iesus crucificatu cen lekua: eta cen scribatua
Hebraicoz, Grecquez, eta Latinez.

21 Ciotsaten bada Pilati Iuduén Sacrificadore principaléc,
Ezteçála scriba Iuduén Regue: baina berac erran duela,
Iuduén Reguea naiz.

22 Ihardets ceçan Pilatec, Scribatu dudana, scribatu
dut.

23 Bada gendarmeséc Iesus crucificatu çutenean
har citzaten haren abillamenduac, (eta eguin citzaten laur parte, gendarmesetaric
batbederari ceini bere partea) iaca-ere har ceçaten: eta
iacá cen iostura gabe gainetic gucia ehoa.

24 Erran ceçaten bada bere artean, Ezteçagula
hura erdira, baina daguigun harçaz çorthe ceinen içanen
den: eta haur, Scriptura compli ledinçát, dioela,
Ene abillamenduac partitu vkan dituzté bere artean, eta ene abillamenduaren
gainean çorthe egotzi vkan duté. Bada gendarmeséc
gauça hauc eguin citzaten.

25 Eta ceuden Iesusen crutzearen aldean, haren ama eta
haren amaren ahizpá, Maria Cleopasena eta Maria Magdalena.

26 Ikus citzanean bada Iesusec bere ama, eta maite
çuen discipulua han cegoela, diotsa bere amari, Emazteá,
horrá hire semea.

27 Guero diotsa discipuluari, Horrá hire ama. Eta
orduandanic recebi ceçan hura discipuluac beregana.

28 Guero nola baitzaquian Iesusec ecen berce gauça
guciac ia complitu ciradela, compli ledinçát Scripturá,
erran ceçan, Egarri naiz.

29 Eta vncibat cen han vinagrez betheric eçarria.
Eta hec bethe ceçaten spongiabat vinagrez, eta hissopoaren inguruän
eçarriric, presenta cieçoten ahora.

30 Eta hartu çuenean Iesusec vinagrea, erran ceçan,
Gucia complitu da: eta buruä beheraturic renda ceçan
spiritua.

31 Orduan Iuduéc ezlaudençat crutzean gorputzac
Sabbathoan, ceren orduan baitzén preparationeco eguna: (ecen Sabbath
hartaco egun handia cen) othoitz ceguioten Pilati hauts litecen hayén
çangoac, eta ken litecen.

32 Ethor citecen bada gendarmesac, eta hauts citzaten
lehenaren çangoac, eta berce harequin crucificatu cenarenac.

33 Baina Iesusgana ethor citecenean, ikussiric ia hura
hil cela etzitzaten hauts haren çangoac.

34 Baina gendarmesetaric batec dardoaz haren seihetsa
iragan ceçan, eta bertan ilki cedin odol eta vr.

35 Eta ikussi duenac testificatu vkan du, eta eguiazcoa
da haren testimoniagea: harc badaqui ecen eguiác erraiten dituela,
çuec-ere sinhets deçaçuençát.

36 Ecen gauça hauc eguin içan dirade Scriptura
compli ledinçát, Ezta hautsiren haren heçurric.

37 Eta berriz berce Scriptura batec erraiten du, Ikussiren
duté nor çulhatu dutén.

38 Gauça hauen ondoan othoitz eguin cieçön
Pilati Ioseph Arimatheacoac (cein baitzén Iesusen discipulu, baina
ichilizco, Iuduén beldurrez) ken leçan Iesusen gorputza:
eta permetti cieçón Pilatec. Ethor cedin bada eta ken ceçan
Iesusen gorputza.

39 Eta ethor cedin Nicodemo-ere (ethorri içan cena
Iesusgana gauaz lehenic) ekarten çuela myrrhazco eta aloesezco quasi
ehun liberataco mixtionebat.

40 Har ceçaten orduan Iesusen gorputza, eta lot
ceçaten hura mihistoihalez aromatezco vssainequin, nola costuma
baitute Iuduéc ohorzteco.

41 Eta hura crucificatu içan cen leku hartan
cen baratzebat, eta baratzean monument berribat, ceinetan oraino ezpaitzén
nehor eçarri içan.

42 Han bada, Iuduén preparationeco egunaren
causaz, ceren hurbil baitzén monumenta, eçar ceçaten
Iesus.





CAP. XX.







1 Maria Magdalena monumentera. 3 Pierrisec eta
Ioannesec hara laster eguiten.
11, 12
Bi Aingueru Mariac ikusten.
14 Iesus hari minçatzen. 18
Harc denuntiatzen Christ
resuscitatu dela.
22, 23
Christec Spiritu saindua eta gakoac discipuluéy
emaiten.
25, 26 Thomas incredul. 31 Euangelioa cergatic scribatu.

1 Eta Sabbathoén lehen egunean Maria Magdalena
ethorten da goicean, oraino ilhun celaric monumentera: eta ikusten du harria
monumentetic aldaratua.

2 Orduan laster eguiten du eta ethorten da Simon Pierrisgana,
eta berce discipulu Iesusec maite çuenagana, eta dioste, Kendu duté
Iauna monumentetic, eta eztaquigu non eçarri dutén.

3 Ilki cedin bada Pierris, eta berce discipulu hura, eta
ethor citecen monumentera.

4 Eta lasterca cioacen biac elkarrequin: baina berce discipulu
hura aitzin cequión Pierrisi, eta lehen ethor cedin monumentera.

5 Eta beheitituric ikus citzan oihalac aldaratuac: badaric-ere
etzedin sar.

6 Ethorten da orduan Simon Pierris hari darreicola, eta
sar cedin monumentera, eta ikus citzan oihalac han eçarriac:

7 Eta haren buru gainean içan cen crobitcheta,
ez oihalequin eçarria, baina appart biribilgatua leku batetara.

8 Orduan bada sar cedin berce discipulu monumentera lehenic
ethorri içan cen hura-ere, eta ikus ceçan, eta sinhets ceçan.

9 Ecen oraino etzaquiten Scripturá, ecen behar
cela hura hiletaric resuscita ledin.

10 Itzul citecen bada discipuluac beretarat.

11 Baina Maria cegoen monumentaren aldean campotic, nigarrez:
bada nigarrez cegoela, beheiti cedin monumentera:

12 Eta ikus citzan bi Aingueru churiz veztituac, iarriric
ceudela, bata burura eta bercea oinetara, Iesusen gorputza etzan içan
cen lekuan.

13 Eta hec erran cieçoten, Emazteá,
cergatic nigarrez ago? Dioste, Ceren kendu baitute ene Iauna, eta
ezpaitaquit non eçarri dutén.

14 Eta haur erran çuenean itzul cedin guibelerat,
eta ikus ceçan Iesus han cegoela, eta etzaquian Iesus cela.

15 Diotsa Iesusec, Emazteá, cergatic nigarrez ago?
noren bilha abila? Harc vstez ecen baratzeçaina cela, diotsa, Iauna,
baldin hic eraman baduc hura, erradac non eçarri duán: eta
nic kenduren diat.

16 Diotsa Iesusec, Mariá: Itzuliric harc diotsa,
Rabboni, erran nahi baita, Magistrua.

17 Diotsa Iesusec, Ezneçanala hunqui: ecen oraino
eznaun igan neure Aitagana: baina habil ene anayetara, eta erran iecén,
Igaiten naiz neure Aitagana, eta çuen Aitagana, eta neure Iaincoagana
eta çuen Iaincoagana.

18 Ethor cedin Maria Magdalena contatzen cerauela discipuluey
ecen ikussi çuela Iauna, eta harc gauça hec erran
cerautzala.

19 Eta arrastu cenean Sabbathoén asteco lehen egun
hartan, eta borthác ertsiac ceudela, non bilduac baitziraden discipuluac
Iuduén beldurrez, ethor cedin Iesus eta gueldi cedin hayén
artean, eta dioste, Baquea dela çuequin.

20 Eta haur erran çuenean, eracuts cietzén
escuac eta bere seihetsa: eta aleguera citecen discipuluac ikussiric Iauna.

21 Eta erran ciecén berriz, Baquea dela çuequin:
ni Aitac igorri nauen beçala, nic-ere igorten çaituztet çuec.

22 Eta haur erran çuenean, hats eman ciecén
eta erran, Recebi eçaçue Spiritu saindua.

23 Noren-ere bekatuac barkaturen baitituçue, barkatzen
çaizte hæy: eta norenac-ere eduquiren baitituçue, eduquiac
dirade.

24 Eta Thomas, hamabietaric bat, Didymus deitzen dena,
etzén hequin Iesus ethorri cenean.

25 Erran cieçoten bada hari berce discipuluéc,
Ikussi diagu Iauna. Eta harc erran ciecén, Baldin ikus ezpadeçat
haren escuetan itzén seignalea, eta eçar ezpadeçat
neure erhia itzén lekuan, eta eçar ezpadeçat neure
escua haren seyhetsean, eztut sinhetsiren.

26 Eta çortzi egunen buruän berriz ciraden
haren discipuluac barnean, eta Thomas hequin: ethor cedin Iesus borthác
ertsiac ceudela, eta gueldi cedin hayén artean, eta erran
ceçan, Baquea dela çuequin.

27 Guero diotsa Thomasi, Eçarrac eure erhia hemen,
eta ikus itzac ene escuac: eta heda eçac eure escua, eta eçarrac
ene seihetsean: eta ezaicela sinheste-gabe, baina sinheste-dun.

28 Eta ihardets ceçan Thomasec: eta erran cieçón,
Ene Iauna eta ene Iaincoá.

29 Diotsa Iesusec, Ceren ikussi bainauc, Thomas sinhesten
duc: dohatsu dituc ikussi ez, eta sinhetsi dutenac.

30 Bada anhitz berce signoric-ere eguin ceçan Iesusec
bere discipuluén aitzinean, cein ezpaitirade scribatuac liburu hunetan.

31 Baina gauça hauc scribatu içan dirade,
sinhets deçaçuençát ecen Iesus dela Christ
Iaincoaren Semea, eta sinhesten duçuela vicitzea duçuençát
haren icenean.





CAP. XXI.







1 Christ aguertzen discipuluéy, arrain hatzamaiten
ari ciradela.
6 Arrain hatzamanac. 18
Pierrisen herioa Christec
aitzinetic erraiten,
20 eta Ioannesenaz Pierris informatzen. 25
Scribatu ezten gauçaric anhitz eguin Iesusec.

1 Guero manifesta cequién berriz Iesus discipuluey
Tiberiaco itsas aldean, manifesta cedin bada hunela:

2 Ciraden elkarrequin Simon Pierris, eta Thomas Didymus
deitzen dena, eta Nathanael, cein baitzén Cana Galileaco, eta Zebedeoren
semeac, eta haren discipuluetaric berceric biga.

3 Dioste Simon Pierrisec, Banoa arrainçara. Diotsate,
Baguioaçac gu-ere hirequin. Parti citecen, eta igan citecen vncira
bertan: eta gau hartan etzeçaten deus har.

4 Baina goiça ethorri cenean, eriden cedin Iesus
vr bazterrean: badaric-ere etzeçaten eçagut discipuluéc
Iesus cela.

5 Dioste bada Iesusec, Haourrác, iaquiric batre
baduçue? Ihardets cieçoten, Ez.

6 Eta harc dioste, Egotzaçue sarea vnciaren escuineco
aldera, eta eridenen duçue. Egotz ceçaten bada, eta guehiagoric
ecin hura tira ceçaqueten arrainén anhitzez.

7 Diotsa bada Iesusec maite çuen discipulu harc
Pierrisi, Iauna duc. Simon Pierris bada, ençun çuenean ecen
Iauna cela, bere iuppáz ingura cedin (ceren billuzgorria
baitzén) eta egotz ceçan bere buruä itsassora.

8 Eta berce discipuluac vncian ethor citecen, (ecen etziraden
lurretic vrrun, baina ber-ehun bessoren inguruä) tiratzun çutela
sarea arrainez bethea.

9 Eta lurrera iautsi ciradenean ikus citzaten ikatzac
eçarriac, eta arraina gainean eçarria eta oguia.

10 Dioste Iesusec, Ekarçue orain hartu dituçuen
arrainetaric.

11 Igan cedin Simon Pierris, eta tira ceçan sarea
lurrera, ehun eta berroguey eta hamairur arrain handiz bethea: eta hambat
bacen-ere, etzedin ethen sarea.

12 Dioste Iesusec, Çatozte barazcal çaitezte.
Eta discipuluetaric batre etzayón venturatzen interrogatzera, Hi
nor aiz? çaquitelaric ecen Iauna cela.

13 Ethorten da bada Iesus eta hartzen du oguia eta emaiten
draue, eta arrainetic halaber.

14 Haur cen ia heren aldia Iesus bere discipuluey
manifestatu içan çayena hiletaric resuscitatuz gueroztic.

15 Bada barazcaldu ciradenean, diotsá Simon Pierrisi
Iesusec, Simon Ionaren semeá, hauc baino hobe dariztac? Diotsa,
Bay Iauna: hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene
bildotsac.

16 Diotsa are berriz, Simon Ionaren semeá, on
dariztac niri? Diotsa, Bay Iauna, hic badaquic ecen on dariçadala.
Diotsa, Bazcaitzac ene ardiac.

17 Erraiten drauca herenean, Simon Ionaren semeá,
on dariztac niri? Triste cedin Pierris ceren erran baitzieçón
herenean, On dariztac niri? Eta erran cieçón, Iauna, hic
gauça guciac badaquizquic, hic badaquic ecen on dariçadala.
Diotsa Iesusec, Bazcaitzac ene ardiac.

18 Eguiaz eguiaz erraiten drauat, gazteago incenean, guerricatzen
incén, eta bahindoan norat nahi baihincén: baina çahar
adinean, hedaturen dituc eure escuac, eta bercec guerricaturen au, eta
eramanen au nahi eztuquean lekura.

19 Eta haur erran ceçan, aditzera emaiten çuela
cer herioz glorificaturen çuen Iaincoa. Eta haur erran çuenean,
diotsa, Arreit niri.

20 Itzuliric Pierrisec ikus ceçan Iesusec maite
çuen discipulu hura, iarreiquiten cela, cein sustengatu-ere baitzén
affarian haren estomac gainera, eta erran baitzeçan, Iauna, nor
da hi traditzen auena?

21 Haur bada ikussi çuenean Pierrisec, diotsa Iesusi,
Iauna, eta haur cer?

22 Diotsa Iesusec, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno,
cer mengoa duc hic? hi arreit niri.

23 Eta ilki cedin hitz haur anayén artean ecen
discipulu hura etzela hilen: baina etzeraucan erran Iesusec, eztuc hilen:
baina, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic?

24 Haur da discipulu hura ceinec testificatzen baitu gauça
hauçaz, eta gauça hauc harc scribatu ditu: eta badaquigu
ecen eguiazco dela haren testimoniagea.

25 Baina bada anhitz berce gauçaric-ere Iesusec
eguinic, cein baldin scribatuac balirade punctuz punctu, munduac-ere eztut
vste eduqui litzaqueela scriba litezquen liburuäc.